forma=eutsi 5 sarreratan aurkitu da.

eutsi1, euts, eusten

dio ad. (nor osagarririk gabe). Helduta, oratuta eduki; bere egoeran, mugitu, erori, galdu edo suntsitu gabe, iraunarazi. Ik. irozo; kontu2. Zezenari adarretatik irmo eutsiz. Malkarretako lurrari arbolak eusten dio. Nork eusten dio, bada, airean eguzkiari? Loturik naukan hari horri eutsi beharrean suertatzen naiz. Teilape horri eusten dion horma. Ongiak eta eginbideak elkarri eusten diote, bata bestearen habea eta euskarria delarik. Emandako hitzari eustea. Neureari eusten nion, ernai eta gogor. Nork bere grina eta joerari eusten jakitea. Barreari eutsi ezinik. Beren eskubideei eusteko. Ametsezko lilurak eusten dio gizonaren ekintzari. Hilko ez bada, euskarak eutsi behar dio Euskal Herriari eta euskalduntasunari. Galzorian zegoen hizkuntzari eutsi nahia. Gobernuari eusten dioten alderdiak.

eutsi2

adj. Zekena, xuhurra. Behartsuentzat emankorra, etxekoentzat eutsia. Gizon aberatsa, baina inori on egiteko eutsia. Guraso gutiziatsu, eutsi, zekenak. || Gizon esku-eutsia.

barre

iz. Poz bizia eta bat-batekoa adierazten duten aurpegiko giharren mugitze berezia, gehienetan hasperen zaratatsuekin batera egiten dena. Ik. irri. Barrea eta negarra. Barre zoroa. Barre alaia. Barreari gozo ekin zion. Ustez, arnasa baretu zaio; barre antz gozo batek ezpaintxoak argitu dizkio. Mariak, barrearen barrez, ez zion ezer erantzun ahal izan. Gertaera zorrotzak, ateraldi barre-eragileak.

barre algara, barre-algara Barre ozena edo zaratatsua. Barre algara gozo batekin erantzun zion neskak. Haiek egiten dituzte barre algarak, elkarri begiratuta! || Gogoz, eta batzuetan barre algaraz, irakurtzen dira ipuin guztiak.

barre algaraka, barre-algaraka Barre algaraz, barre algarak eginez. Kar-kar eta kar-kar, barre algaraka hasi zitzaion.

barreari eman Barrez hasi. Bat-batean barreari eman zion algara handiz.

barreari eutsi Barre egiteko gogoa izan arren, barre egin gabe iraun. Barreari eutsi ezinik. Lanak izan zituen barreari eusteko.

barre egin 1 Barre egin nuen neure artean. Barre egiteko gogoa. Barrerik egin gabe. || Nolako barreak egin genituen!

2 Norbaiten kontura iseka edo trufa egin. Norbaiti barre egin. Barre egiten dizunean. Haren kontura barre egiten zuten. Ez dezatela nire lepotik barre egin!

barre eragin Barre eragiten dion gauza. Erregeri barre eragiteko.

barre-irri Irribarrea. Barre-irria zeriola azaldu zen.

barre karkara, barre-karkara Barre algara. Barre karkara erraza jaurtitzen zuten ostatuan zeudenek.

barre murritz Batez ere Naf. Irribarrea. Ik. irri murritz. Amak barre murritz batekin erantzun zion.

barrez adb. Barre eginez. Ik. barreka; barrezka. Barrez hasi zen. Barrez lehertzen ari ziren. Barrez ito beharrean. Komeria egiten, atso guztiak ditu barrez urrarazten. Begiak barrez-barrez, bihotza negarrez. Jakesen lepotik barrez.

barre zantzo, barre-zantzo Barre algara. Barre zantzo zoliak. Barrendik datozen barre zantzo eta ahotsak entzuten dira. Barre zantzo batean daude eurei begira.

barre zantzoka, barre-zantzoka Barre algaraka. Barre zantzoka zituen entzule guztiak.

hitz

1 iz. Hizkuntza batean, esanahia duen forma beregain txikiena. Ik. berba. Gogoeta, hitz eta egite lohiak. Jainkoaren erreinua ez datza hitzetan, egintzetan baizik. San Pauloren hitzak dira. Hitz hutsalak, merkeak, alferrak. Hitz emeak, eztiak, gozoak, leunak. Hitz garratzak, gogorrak. Hitz lohiak, lizunak, lotsagarriak. Irain hitzak. Hitzak ederrak, bihotza faltsu. Hitz onak eta ezer gutxi gehiago. Hitz zuriz jendea liluratzen. Sarrera hitzak. Giltza hitza. Hitz andana luzea.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Berri hori pixkaka ematea, hitzak neurtuaz. Ez diogu kontu horretaz hitzik atera. Hitzak hizpidea ekarri duenez gero, zor zaiona aitortu beharrean aurkitzen naiz. Hitzik esan gabe. Hori duzu nire azken hitza. Batzarburuak hitza eman zion gure diputatuari, baina berehala kendu zion. Apaizak azken hitza bere (esr. zah.).

3 iz. Hitzaren adierazpide idatzia. Gaizki idatzitako hitza. Bost letrako hitza.

4 iz. Hitz egitea; esaten dena. Jainkoaren hitza: Jainkoak esana. Herriaren hitza. Joanek, guztien izenean hitza hartuta, Jesusi esan zion:... Azken hitza: idazki baten bukaeran, ondorio edo laburpen gisa ezartzen diren hitzak. Legearen hitzari ez iezaiozu eman zure gogarako itzulirik.

5 iz. pl. Abesti edo musika zati baten testua. Musika M. Laboarena eta hitzak Hartzabalenak.

6 iz. (Testuinguru teknikoagoetan). Hitz arruntak, ohikoak, jasoak, ikasiak. Hitz garbiak eta mordoiloak. Teknika-hitzak. Hitzak ongi ebaki. Hitz baten etorkia. Hitz motak. Erdaratiko hitzak eta erdal hitzak. Euskal hitzak eta latin hitzak. || (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hitz eraketa. Hitz eratorriak. Adiera askotako hitza. Hitz joskerari buruz. Hitz neurkera. Hitz ordena oso erregela zorrotzei atxikia dago hizkuntza batzuetan.

7 iz. Agintzen, hitzematen den gauza. Nire hitza eman diet. Ezkontzeko hitza eman zion (Ik. hitzeman). Epea konplitu da; konpli ezazu, bada, zuk ere zeure hitza (Ik. hitza bete).

bi hitz Hitz gutxi batzuk. Bi hitz, bukatzeko, hizkerari buruz. Gaia ez da bi hitzetan azaltzekoa.

hitza atxiki Hitzari eutsi. Hitzemana nion eta hitza atxikitzen dut.

hitza bete Agindu dena, hitzeman dena egin. Beldur nintzen hitza beteko ez ote zuen. Emandako hitza betetzen dutenean.

hitza hautsi Hitza jan. Jainkoari hain goraki eman diodan hitza hautsi? Ezkon-hitza hautsi.

hitza hitz Emandako hitza bete egin behar dela adierazteko erabiltzen den esapidea. Bai gizona!, hitza hitz. || Hitza hitz omen da.

hitza jan Agindu dena ez egin. Hau ere agindu zuela, baina hitza jan zuela. Hainbeste lagundu digun gizonari emandako hitza jan?

hitzaren jabe izan Hitzari eutsi. Badakit zure hitzaren jabe zarena.

hitzari eutsi Emandako hitzari eutsiko diot. Hitzari eustea dagokio gizonari.

hitz-aspertu Hizketaldi aski luze eta lasaia. Hitz-aspertu bat egin nahi diat hirekin. Solasak eta hitz-aspertuak.

hitz batean 1 adb. Hitz gutxitan. Hitz batean esango dizut.

2 adb. (Aditza ezabaturik). Laburbilduz. Txakur eta katuak, ahuntzak, azeriak; hitz batean, abere guztiak.

hitz batez adb. Hitz batean. Hitz batez esateko, euskaltasuna galtzen ari gara. Herriko zaharrek erakutsi zizkidaten ipuinak, hitz batez, herri honen oroimena.

hitz-batu Hitzartu.

hitz berri Hizkuntza bateko hitz berria. Ik. neologismo. Ez zituen gero, premiarik gabe, hainbeste hitz berri asmatuko.

hitz bi Bi hitz. Kanaria Handiari buruz hitz bi. Hona hemen, hitz bitan, munduaren egitea.

hitzean egon Hitzari eutsi. Guk nahiago dugu gure hitzean egon.

hitz egin Hitzez adierazi. Ik. berba egin; mintzatu; solas egin. Mutua da, ez du hitz egiten. Gizakiak hitz egiten gizaki denez gero daki. Norbaiti hitz egin. Nahiago zuela bere txakurrarekin hitz egin. Bere emazteaz hitz egiten ari da. Euskaraz hitz egin eta euskarari buruz hitz egin. Euskara batuan hitz egitea. Ongi hitz egiteko. Gutxi hitz egiten duen emakumea. || Bilera osoan ez du hitzik egin: ez du hitzik esan. Inorekin hitzik egin gabe. Ez du hitzik egiten latinez.

hitz eginarazi Hitz eragin. Abereei hitz eginarazten.

hitz egite, hitz-egite Hitzez adieraztea. Hitz egite gaiztoetan sartu.

hitz elkarketa, hitz-elkarketa Hizkl. Bi hitz edo gehiago elkartuz beste hitz bat sortzeko prozedura. Euskarak duen hitz-elkarketarako berezko gaitasuna.

hitz elkartu Hitz-elkarketaz osaturiko unitate lexikala. Hitz elkartua osatzen duten bi hitzek alderantziko ordena hartzen badute, esanahia guztiz bestelakoa izaten da askotan.

hitz eragin Itsuak argitu, mutuei hitz eragin.

hitz erdi, hitz-erdi 1 Erdi esanda gelditzen den esaldia. Hitz erdi batez aditzera eman zidan. Hitz erdi bat esanez gero bigunduko zaigu. Honelako uneetan hitz erdi bat nahikoa izaten da gizona hondatzeko.

2 (Ezezko esaldietan). Ik. hink; txint. Hitz erdi bat esan gabe: hitzik esan gabe (Ik. hitz erdika).

hitz erdika, hitz-erdika 1 adb. Laburki, hitz gutxitan. Hitz-erdika erantzun zion senarrari.

2 adb. Gauzak argi edo osorik edo zuzenean adierazi gabe. Hitz erdika azaldu ditudan kezkak.

hitz erditxo, hitz-erditxo Adkor. Hitz erdia. Hitz erditxo bat esatea aski duzu. Hitz erditxo bat hari esan gabe, nola pasatu parean?

hitz estali g.g.er. Parabola; igarkizuna. Hitz estaliz adierazia.

hitz eta pitz adb. Berriketan, hitz egin eta hitz egin. Hitz eta pitz ari zen.

hitzetik hortzera 1 adb. Bat-batean, berehala. Hitzetik hortzera erantzun omen zion Txirritak.

2 adb. Oso maiz, etengabe. Horrelakoak hitzetik hortzera esaten dira gure artean.

hitz etorri, hitz-etorri iz. Etorria. Ez diot deus kenduko bere hitz-etorri eta hitz-jarioaren orrazketari. Gizon goresgarria, doktrinaz oparoa, hitz-etorri handikoa.

hitzez adb. Ahoz; hitzen bidez. Ez dut idazteko astirik eta hitzez azalduko dizut.

hitzez hitz adb. Hitz guztiak kontuan harturik; hitzen adiera hertsian. Erranarazten zidan hitzez hitz otoitz hau. Koran liburu santuak dioen guztia hitzez hitz hartzen dute.

hitzez hitzeko adj. Hitz guztiak kontuan hartzen dituena; hitzen adiera hertsikoa. Zinetako eta benetako galderek ere, gainera, nekez hartzen dute hitzez hitzeko erantzun zuzenik.

hitzez hitzekotasun Hitzez hitzekoa denaren nolakotasuna.

hitzezko adj. Hitzen bidezkoa; hitzez esana. Hitzezko bekatuak. Hitzezko edergailuak. Hitzezko maitasuna ez, baizik bihotzezkoa eta zinezkoa. Hitzezko baimena.

hitz gurutzatu pl. Lauki bateko laukitxoetan letrak banan-banan sartuz, goitik behera eta ezker-eskuin, gurutzaturik idazten diren hitzen multzoa, denbora-pasa modura, definizio edo ordain batzuei jarraituz osatzen dena. Atzo jokatu zen, Irunen, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehenengo Lehiaketa.

hitz gutxiko adj. Isila, gutxi hitz egiten duena. Gure aita beti izan zen hitz gutxiko gizona. Gizon isila izan zen beti, hitz gutxikoa.

hitz gutxitan 1 adb. (esan eta kideko aditzekin). Hitz gutxi erabiliz, labur-labur. Ik. hitz batean. Hitz gutxitan azaldu ditudan ekintza hauek lan izugarria dute. Batez ere, hitz gutxitan esanda, oso urte hezea izan da.

2 adb. Laburbilduz, hitz gutxitan esateko. Hitz gutxitan, ez berak, ez abokatuek, ez funtzionarioek zehazten ez dakiten legezkotasunaren linbo surrealistan dago. Hitz gutxitan, frankismotik trantsiziorako zubi lana egin zuen lemazaina izan zen Suarez.

hitz jario, hitz-jario iz. Jarduna, bereziki asko hitz egiten duenarena. Ik. etorri2 1. Ezin atertuzko hitz-jarioa. Entzutekoa zen mutilaren hitz-jario barregarria.

hitz-jario adj. Hitzontzia, berritsua. Zaharrago eta hitz-jarioago izaten omen gara. Gizon prestu batek emazte alfer hitz-jario bat badu. Hitz-jario ezjakina.

hitz joko, hitz-joko Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.

hitz laburrez adb. Hitz gutxitan. Pausatzen da haien ondoan eta hitz laburrez ematen dizkie azken berriak.

hitz lau Prosa. Hitz lauz idatzi. Hitz neurtu bihurriak hitz lau zabar batera bihurtuta.

hitz-mitz iz. Berriketa, jarduna. Ez zen han hitz-mitzik.

hitz-mizti adj. Berritsua.

hitz-motel adj. Totela, mintzatzeko debekua duena. Hitz-motela naiz, hizketan traketsa.

hitz neurtu Esateko edo idazteko era, metrika-arau jakin batzuk betetzen dituena; (pl.) era horretan esandako edo idatzitako hitzak. Ik. neurtitz. Poetak hitz neurtuz esana. Hitz neurtuetan eta hitz lauz. Hitz neurtu hauek jartzen ditu bere liburuaren buruan.

negar

1 iz. Malko guruinei darien isurkaria, begietatik ateratzen dena; atsekabea edo mina malkoak isuriz eta eskuarki aienez adieraztea. Inguruan zebilkion, negar samina zeriola. Pozaren pozak negar gozoak aterako dizkizu. Negar tanta bat. Ez ziren gurasoen negarrak baizik aditzen. Negar samur isila. Inoren negarrak arinduko ez duen oinaze gordin errukigabea. Intziri eta negarrak. Zergatik hainbeste negar? Barre algara eta negarra elkarrekin nahasiak. || Kandela negarrak.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Han izango da negar marraska eta hortz karraska. Negar intziriak. Negar herri honetan. Bada euskal literaturan negar hari bat, gero eta ugariago dariona. Negar usainera jendea erruz dator, eulia goxora bezala. Iparraldean negar euriak eta barre eguzkiak oratu duten umore lainotsuaren bila.

3 (Esapideetan). Negar-aspertu bat nahi eta malkorik ezin lehertu. Negarrezko ibar honetan. Gerran, alde batekoen poza bestekoen negar iturria izaten da. Negar turrustak baitihoazkio bi begietarik.

negar anpulu, negar-anpulu Malko handia. Negar anpuluak jausten zitzaizkion begietatik.

negar batean adb. Negar handiak eginez. Agurea negar batean zegoen.

negar egin Kanpora atera eta negar egin zuen saminki. Ez niregatik negar egin. Ez egin negarrik. Besteren bizkarretik larritu edo negar eginez gero, lasaiago gelditzen gara nonbait. || Davidek ere negar handiak egin zituen.

negar eginarazi Norbaitengan negarra sorrarazi. Ama, ez iezadazu negar eginarazi. Negarra gogotik eginarazten diote gaixoari.

negar-eragile adj. Begiak erretzen dituelako edo atsekabea sorrarazten duelako malkoak isurarazten dituena, negar eginarazten duena. Ik. negargarri. Manifestariek harriak eta suziriak bota zituzten polizien kontra eta haiek gas negar-eragileak botata erantzun zieten.

negar eragin Negar eginarazi. Pozak negar eragiten zidan. || Gertaera ikaragarri honek negar handiak eragin zituen.

negar eta negar adb. Etengabe negar eginez, etengabe negar egiten. Negar eta negar hasi zen. Gure Maritxu negar eta negar zegoen bere gelan.

negar gas, negar-gas Begiak erretzen dituelako, malkoak isurarazten dituen gasa. Poliziak negar gasak erabiliz hustu zuen gela.

negar hipaka, negar-hipaka adb. Ipar. Negar zotinka.

negar hots, negar-hots Haren lantu eta negar hotsa aditu zutenean, berehala igarri zioten zergatik izango zen.

negar malko, negar-malko Malkoa. Negar malko mardulak. Negar malkoak isurtzen zaizkit zurekin gogoratzean. Damuaren damuz, hitzak baino negar malkoak gehiago ziren.

negar marrasketan, negar-marrasketan adb. Ipar. Negar eginez, auhenka. Atera zen negar marrasketan leku hartarik.

negar muzinka, negar-muzinka 1 iz. g.er. Negarra; negar zotina.

2 adb. g.er. Negarrez; negar zotinka.

negarrari eman Negarrez hasi. Bere gelan sartu eta negarrari eman zitzaion. Pozaren pozez negarrari eman zion.

negarrari eutsi Negar egiteko gogoa izan arren, negar egin gabe iraun. Negarrari ezin eutsirik. Gogor hartu beharko du arnasa negarrari eusteko.

negarretan adb. Negarrez. Aita-amak hemen utzirik, urturik negarretan.

negarrez adb. Negar eginez. Badu zergatik negarrez egon. Bazela haietarik bat, beti negarrez ari zena. || Ahopean kexatzen eta erdi negarrez hasi zen.

negarrezko adj. Mundua bezain zaharra den negarrezko ulua. Negarrezko erbeste honetako nekeak.

negar zizpuru, negar-zizpuru Negar zotina, negar hasperena.

negar zotin, negar-zotin Negarra, negarrak eragindako zotina. Ik. hipa; inkesa. Nork esan hango negar zotinak? Negar zotinak ito zuen ordea bere ahotsa.

negar zotinka, negar-zotinka adb. Negar zotinak eginez, negar zotinak egiten. Negar zotinka hasi zen.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper