forma=eraman 14 sarreratan aurkitu da.

eraman1, eraman, eramaten

1 du ad. Zerbait edo norbait aldean hartuta joan. Ik. eroan. Fardeltxo bat eskuan eraman. Haur bat eskutik eraman. Zauritua besoetan eraman. Bizigaiak eramateko saskia. Soinean zama pisu bat eraman. Sakelan liburu bat zeraman. Lepoan daraman katea. Soineko urratuak zeramatzan. Gauzarik beharrezkoenak soilik eramanaz abiatu zen.

2 du ad. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Geuregan daramagu heriotza. Bizimodu gaiztoa eramatea. Daramaten bide gaiztoa ezagutzen balute. Hargatik Salomon Baketsuaren izena zeraman. Luze daramat solasa.

3 du ad. (Sentipenez edo sentimenez mintzatuz). Bihotzondoko ederra eraman dute batzuen batzuek. Ez du poz makala eraman.

4 du ad. Zerbait aldean hartuta joan, nonbait uzteko, norbaiti emateko; zerbait edo norbait norabait edo norbaitengana helarazi. Ekarri zituen gauza guztiak eraman ditu berriro. Abereak azokara eraman. Norbait epailearen aurrera eraman. Mutu bat eraman zioten, senda zezan. Alkateari eraman dio sega kirtenik gabea. Nire anaiak eramango ditu eskutitzak.

5 du ad. Bideez-eta mintzatuz, halako helmuga izan. Hara daraman bide zuzena. Hondamendira eramango gaituen bidea. || Irud. Arazo hark noraino eramango zituen pentsatu gabe.

6 du ad. Bortxaz bereizi edo kendu. Uholdeak zubia eraman zuen. Haizeak eraman ditu haren asmo onak. Hau ere aspaldi eraman zigun herioak. Deabruak eraman ditzala. Ene bizia eraman nahiz, ondotik darrait etsaia.

7 du ad. Lapurtu. Ataunen eta Zegaman egunez ikusi eta gauez eraman (esr. zah.).

8 du ad. Pilotan, erasotzeko adinako indarrik gabe pilota frontiseraino bidali. Goizuetakoak lanak izan zituen zabaletik pilotak eramateko.

9 du ad. Ipar. Sari, garaipen edo kidekoez mintzatuz, lortu, iritsi. Garaitia eraman. Orduko sariketan lehen saria eraman zuten idazlanak.

10 du ad. Etxe bat, negozio bat edo kideko bat gobernatu. Oso ondo darama bere negozioa. || Kontuak eraman.

11 du ad. Jasan, pairatu. Ik. nozitu; irozo. Zugatik hainbeste neke eraman dituena. Estutasun ederrak eraman eta gero. Nekeak eraman baditu, uzta goria ere bildu du. Bere anaiaren harrokeria ezin eramanik.

12 dio ad. (nor osagarririk gabe). Gainditu, irabazi. Gauza isilak asmatzen niri eramaten didanik inor ez dela. Gutxik eramango dio euskaldunari jaten eta edaten.

13 du ad. Batez ere Ipar. Bizitzaz edo denbora-bitarte batez mintzatuz, igaro, eman. Izarrei begira darama denbora. Gau eta egun zutaz pentsatzen daramat ene bizia.

aitzina eraman Aurrera eraman. Europako dirulaguntzak ukan dituzte proiektu hori aitzina eramateko. Abertzaleen aldarrikapenak aitzina eramateko aliantzak egin behar direla. Liburuaren egiteko xedea aitzina eramateko.

atoian eraman Ontzi bat, eta hedaduraz edozein ibilgailu, lokarri edo beste zerbaiten bidez herrestan eraman. Atoian darama txalupa.

atxilo eraman Preso eraman. Garai haietan edonor atxilo eramaten zuten laster asko.

aurrera eraman Asmo, helburu edo lan bat gauzatzeko bidean aurrera egin; gauzatu, burutu. Proiektu berri hori aurrera eraman ahal izateko. Ez zuen dirurik lortu, asmo hori aurrera eramateko. Damurik, ez zuen aurrera eraman euskal literatura biribil zezakeen obra.

ezin eraman adj. Eramanezina, ezin eramanezkoa. Ik. ezineraman.

gaizki eraman du ad. Gaizki hartu, gaitzitu. Egiptoko erregek gaizki eraman zuen horiek hura utzi eta bestetara joatea.

eraman2

iz. Eroapena. Ik. egonarri; pazientzia. Eraman handiko emakumea.

abantaila

iz. Norbaitek edo zerbaitek edozein aldetatik duen lehentasuna edo nagusitasuna; onura, probetxua. Anitz fabore eta abantaila. Hori egiteak ekarriko dizkion abantailak. Aberastasunaren abantaila handiak. Abantaila bezainbat kalte. Zerbaitetatik abantaila atera. Abantaila hartaz gabetua izatea.

abantaila eraman Zah. Aldea atera. Urreak beste diru guztiei eramaten dien abantaila.

aitzin

1 iz. Aurrea. Heriotzako aitzin hartan. Aitzina hartu. Aldare aitzina. Etxe txikitxo aitzin-zuri bat.

2 (Adizlagun gisa, aditzoinaren edo partizipio burutuaren eskuinean). Aurretik. Heldu aitzin. Hamar orenak jo aitzin han zen. Joan aitzin eginen dute ohiko besta.

3 (Adizlagun gisa, aditz bati ez dagokiolarik). Burua altu, papoa aitzin, sartu zen alkatea sukaldean. Etxekoandreak kausitzen du nagusia begiak itsu eta bi besoak aitzin.

aitzina adb. Aurrera. Handik aitzina. Aitzina iraganez gero. Nik uste nuen hizkuntzarekiko jakintza ez zegoela hain aurreratua Euskal Herrian, aitzina bide ederra egin badugu ere. Aitzinago joan nahi duenarentzat.

aitzina egin Aurrera egin. Partida amaieran nekatuta geunden, baina lortu dugu aitzina egitea. Zahartu nahi dugu, urteetan aitzina egin, ahal den gehien bizi.

aitzina eraman Aurrera eraman. Europako dirulaguntzak ukan dituzte proiektu hori aitzina eramateko. Abertzaleen aldarrikapenak aitzina eramateko aliantzak egin behar direla. Liburuaren egiteko xedea aitzina eramateko.

aitzinago 1 adb. Aurrerago. Lohiarekin ez baitaitezke aitzinago joan gure bidaiariak.

2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Aitzinago erran dudan bezala, (...).

aitzinean 1 adb. Aurrean. Jaunaren aitzinean biltzen badira. Etxe aitzinean. Uzkur hainbeste begien aitzinean agertzeko. Etxean sartzean ez zarela aitzinean sartuko, edatean ez duzula lehenik edanen.

2 adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aitzinean. Goizeko mezan, komuniatu aitzinean.

aitzineko Aurrekoa. Ik. aitzineko. Jauregiaren aitzineko eremua. Boz aitzineko egunetan. Honen aitzineko kapituluan.

aitzinera adb. Aurrera. Erregeren aitzinera heldu zenean. Deitu zuen gizona bere aitzinera eta erran zion ez gehiago etortzeko. Begien aitzinera. Ekarri zizkion aitzinera animalia eta hegazti guztiak.

aitzinetik 1 adb. Aurretik. Ilargia zela eguzkiaren aitzinetik iragaten. Erregeren jauregi aitzinetik iragan. Aitzinetik jakina zen. Aitzinetik egin behar diren azterketak. Holako solas eder, hitz leun eta irri zuri aitzinetik; gero, gibeletik ausiki.

2 adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Eguzkia sartu aitzinetik. Egia hori ezagutu aitzinetik.

aitzinetiko adj. Aurretikoa. Sorberritzearen aitzinetiko obrak.

aitzinez aitzin Aurrez aurre. Aitzinez aitzin esan dio.

atoi

iz. Beste batek atoian eramateko prestatzen den motorrik gabeko ontzi edo ibilgailua. Kamioiaren atoia.

atoian eraman Ontzi bat, eta hedaduraz edozein ibilgailu, lokarri edo beste zerbaiten bidez herrestan eraman. Atoian darama txalupa.

aurre

1 iz. Zerbaiten alde nagusia, edo ohiko ikuspuntutik hurbilen dagoena. Etxearen aurrea eta alboak zuritu. Gain batera heldu zirenean ikusi zuten aurre guztia gorputz hilez estalia. Itsasontzia Pasaiako aurrera etorri zen.

2 (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean; denborazko testuinguruetan, denbora lehentasuna adierazten du. Dagokion izen sintagmak -en atzizkia hartzen du, baina bizigabe bati badagokio eta determinatzailerik ez badu, atzizkia eta mugatzailea gal ditzake). Ik. aurrera. Beti begien aurrean ditugula. Herriko elizaren aurrean. Hara hurbildu diren guztien aurrean. Alde egin zuen Jesusek eta haien aurretik gorde egin zen. Etsaiaren etxe aurretik igaro zenean. Udal hauteskundeen aurretik. 1920 aurretik, ez zuten haurrek galesez irakurtzen eta idazten ikasten. Etxearen aurreko atetik atera da. Abenduko 24aren aurreko igandean. Gerra aurreko garaietan (Ik. aurreko). || Zubiaren aurre-aurrean.

3 (Dagokion izen sintagmarik gabe). Bi liburuak aurrean zituelarik. Aurrerantz makurtua. Ken zaitez aurretik, Arrosa. Aurretik bidali zuena. || Beste aldera begiratuta, aurre-aurrean, Oikina. Barrura sartu eta aurre-aurreraino joan ziren biak.

4 (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Jan aurrean. Etorri aurretik. Hil aurreko sakramentua.

aurrea eraman Aldea atera. Zortzi metroko aurrea daramakio.

aurrea hartu Zerbait beste norbaitek baino lehenago egin; lehentasuna norbaiti kendu. Ik. aitzindu. Emazteari aurrea hartuta, San Josefen aldare ostean ezkutatu zen. Bere lagunari aurrea hartu nahirik ito-itoka. Hiztegi, gramatika eta horrelakoetan beste aldekoek aurrea hartu zuten. Lehena izan nahi zuen baina aurrea hartu diote. Tetanos eritasunari aurrea hartu behar zaio, behin kutsatuz gero oso zaila baita sendatzea. || Horiek gainera esaten dute gauzak garesti daudela; hori bai dela aurrea hartzea pasaitarrek bezala.

aurrean bidali Norbait leku batetik bidali, kanporatu. Haserretu zen irakaslea eta aurrean bidali zituen ikasleak. Gure aurrekoak lur paradisutik aurrean bidali zituztenez gero. || Horiek gainera esaten dute gauzak garesti daudela; hori bai dela aurrea hartzea pasaitarrek bezala.

aurrean egon Beste norbait dagoen toki berean, hura ikusten dela, egon. Birjinak ez zuen agertu nahi izan haiek aurrean zeuden artean.

aurrean eraman Zerbaitek ibilbidean aurkitzen duena bultzaka eraman eta bota. Trenak aurrean eraman zuen umea. Auzune osoak hustu behar izan zituzten, urak aurrean eramango ez bazituen. Iparraldetik datoz, harrapatzen duten guztia aurrean eramanez.

aurrean hartu (Batez ere aurrean hartuta esapidean, bidali, bota, eraman eta kideko aditzekin, 'indarka eta bultza eginez bidali, bota, eraman...' adierarekin). Aurrean hartuta kalera bidali zuten gizagaixoa.

aurre egin dio ad. Norbaiten edo zerbaiten eraginari uko edo aurka egin, amore eman gabe iraun. Ik. buru egin. Hantxe dago Antiguako Ama Birjinaren irudia, haize zakarrari, euri-txingorrari eta elurrari, tente bai tente aurre egiten. Horrela, bada, atera zen gudarostea zelaira, israeldarrei aurre egitera. Zer irabaziko genuen inoiz munduan izan den aztirik gaiztoenari aurre eginda? Ordaindu beharreko zorrari aurre egiteko dirua barra-barra inprimatzeari ekin zion.

aurre eman Aurre egin. Egunean eguneko premiei aurre emateko gai izan zitezen.

aurreko alde Ik. aurrealde. Aurreko aldean eserarazi ninduten eta Dorothy atzeko aldean. Buruaren aurreko aldean zegoen tumorea.

aurrez aurre 1 adb. Batak aurrean bestearen aurrea duela. Ik. buruz buru; bekoz beko; aurkez aurke; aurpegiz aurpegi. Aurrez aurre zituen bi gaizkileak. Mañasiri aurrez aurre begira. Aita santua bakarrean eta aurrez aurre ikusteko zoria izan nuen. Badute egiari aurrez aurre begiratzeko ausardia. Urriaren zazpian jarri ziren aurrez aurre ontzidi biak.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). Elkarren aurrez aurre eseri ziren. Elizaren aurrez aurre etxe txiki bat ikusten da.

aurrera

1 adb. Aurrean den tokira. Bi pauso eman zituen aurrera. Etxe aurrera joan zen. Badaezpada ez nintzen aurreraegi sartu.

2 adb. Norbait dagoen tokira. Epailearen aurrera eraman zuten.

3 adb. Aurrerantzean. Utzi zituen lagun gaiztoak eta aurrera bizi izan zen Jaunaren beldur santuan. || (-tik atzizkiaren eskuinean). Ik. hemendik aurrera. Gauak askoz ere luzeagoak izango dira gaurtik aurrera. Bihartik aurrera, okindegiak ere itxita.

4 adb. (Denboraren iragatea adieraziz). Urteak igarri gabe doaz aurrera. Arratsaldea aurrera zihoan. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen-eta. Adinean ere aurrera goaz eta, horra, ezkontzeko asmoa hartu dut. Samuel urteetan aurrera zihoan.

5 interj. Adorea emateko hitza. Aurrera, mutilak!

aurrera atera 1 du ad. Egiteko zailez, proiektuez, helburuez eta kidekoez mintzatuz, nahi edo espero zena lortu. Egiteko latz bat aurrera atera nahi duenak hura jadanik burutua duela imajinatu behar du. Lana gogor egin nuen, lantegia aurrera ateratzeko. Jendearen ustekabe honetaz baliaturik, errazago aterako zituen aurrera bere asmo doilorrak. Etxekoak aurrera atera ahal izateko, Mundakako portuan arraina harturik, herriz herri ibiltzen zen.

2 da ad. Arazo eta oztopoak gaindituz, aurrera egin. Egunkari batean lan egiten zuen, gauaz ikasten zuen kazetaria izateko... aurrera aterako ziren, bai horixe. Iruditzen zaik Lillian aurrera aterako dela?

aurrera egin 1 Aurrerantz joan. Toni atean dago, aurrera egiten ausartu gabe. Ukondoka aurrera egin zuten. Neskak begirakune tinkoa josi zion eta, hitz erditxorik esan gabe, bidean aurrera egin zuen.

2 Irud. Kolpe gogorra izan da baina aurrera egin beharra daukagu. Gol hark UEFAn aurrera egiteko aukera eman zion taldeari. Denborak aurrera egin zuen, eta 1421a iritsi zen.

aurrera egon Aurreko lekuetan egon. Oso aurrera dago hori bere lantegian.

aurrera eraman Asmo, helburu edo lan bat gauzatzeko bidean aurrera egin; gauzatu, burutu. Proiektu berri hori aurrera eraman ahal izateko. Ez zuen dirurik lortu, asmo hori aurrera eramateko. Damurik, ez zuen aurrera eraman euskal literatura biribil zezakeen obra.

aurrerago 1 adb. Hortxe, zerbait aurrerago, daukazu lokatza. Ez naiz, ordea, sail honetan aurrerago sartuko. Zenbat eta aurrerago zoazen bekatuan hainbat handiagoa izango da zauri hau.

2 adb. (Denborazko testuinguruetan). Aurrerago ez zen ausartu neskatila horri ezer esaten. Aurrerago adierazi dugunez (...).

aurrera irten Arazo eta oztopoak gaindituz, aurrera egin. Ik. aurrera atera 2. Naturak besteen adimenaz baliatzen erakusten dio gizonari, aurrera irteteko berea aski ez duenean.

aurrera jo Aurrera egin. Plaza hartatik atera eta aurrera jo zuen. Baina aurrera jo beharra dago. Marxek, halere, ez zuen etsi, eta eragozpen guztiak gaindituz, aurrera jo zuen bere lanean.

aurrerako 1 adj. Hogei urtetik aurrerako gizonak.

2 adb. Oraindainokoaz damutzea eta asmo onak egitea aurrerako.

aurrerakoan adb. Aurrerantzean. Agindu behar du hobeto biziko dela aurrerakoan, eta gordeko dituela Jainkoaren Mandamentuak. Ez naiz aurrerakoan zugandik aldenduko.

ez aurrera (eta) ez atzera Mugitu ezinik, atzera edo aurrera mugitu ezinik. Ik. ez atzera eta ez aurrera. Arazoak izan zituzten katenarian eta tren bat ez aurrera eta ez atzera geratu zen. || Gobernuaren eta oposizioaren arteko negoziazioak ez aurrera, ez atzera daude Bolivian.

bide1

1 iz. Lur zerrenda, bertatik ibiltzeko prestatua dena. Ik. errepide; burdinbide; gurdibide; zeharbide. Asteasutik Larraulerako bidea egin aurretik. Bide nagusia. Bide erreala. Bide zabala, handia, meharra, hertsia, estua. Bide laua, zelaia. Bide zeiharra. Bide zuzena, makurra, okerra. Bide ona, txarra, gaitza. Bideko hautsa. Bideko nekea (Ik. bideko1). Bide ondoetan eta bidegurutzeetan suak egitea. Bide ostatuetan. Bide-saltzaile bati erosia.

2 iz. Toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida. Etxetik eskolarako bidean. Astoa lehertzeko zorian zetorren etxera bidean. Zeruko bide meharra. Mila urte igarota, ura bere bidean. Amodioa dute bideko janari. Biderako tresnak, prestamenak.

3 iz. (Esapideetan). Norbaiti bidera irten. Marta bidera atera zitzaion lekuan. Bideari jarraitu. Bidean gelditu ziren bitartean. Itsuari bidea erakusteko. Bakoitzak bide erdia eginik.

4 iz. Bi lekuren arteko bide tartea. Ik. distantzia. Hemendik hara bada bi orduren bidea. Handik ordubeteko bidera zegoen herria. Hondartzatik ordu laurdeneko bidean, mendi gain batean zegoen baserria. Ordu bi bidek ez nau ikaratuko. Bide puska bat urrunago. Zortzi legoa bide dagoelarik batetik bestera. Igandero lau kilometro bide egin behar zuten mezatara joateko. Legoa eta beste bide neurriak. || Gauza txarra nahi izatetik egitera, bide handia dago. Esatetik izatera bide handia zegok.

5 iz. Irud. Gaztelaniak ere egokitze horretara heltzeko bere bide berezia izan du. Salbatzeko bidean zarela (edo zaudela). Euskal literatura bide berrietatik abiarazteko. Gaurko eleberrigintzan bide berriak urratzeko. Euren asmo zuzen eta bide onekoak. Hirugarren bidea.

6 iz. Helburu bat iristeko balio duen gauza; zerbait lortzeko era edo moldea. Ik. bizibide; irabazpide; ikasbide. Helburuak eta bideak. Batasuna burutzeko bide bakarra. Gizakiak eta giza lanak neurtzeko eta sailkatzeko bide asko daude.

7 iz. Aukera, abagunea. Bekaturako bide eta peril hurkoa. Horrelako mokadu goxoak jateko bidea izan eta beti aitzakia aitzakiaren gainean duzue.

8 iz. Zergatikoa. Jakobek Labani zerbait esateko biderik asko bazuen, saldukeria bilau hura egin ziolako. Honetarako bide handia denean, ez da bekatu; ez bada behar adina bide, orduan izan ohi da bekatu arina.

9 interj. Igarotzen uzteko eskatzeko erabiltzen den hitza. Tranbia, tranbia!, bide, bide!, estropezurik egin gabe.

bidea(k) ebaki 1 Igarotzea eragotzi. Ardiei bidea ebakitzeko. Errazago baita kolerari bidea ebakitzea, ezen ez hura neurrira ekartzea.

2 Bidea ireki. Erromatarrek Euskal Herrian ebaki zituzten bideetan.

bidea eraman Aipatzen den bideari jarraitu. (Maiz irudizko adieran erabiltzen da). Zoroetxerako bidea darama. Jainkoak zaintzen banau orain daramadan bidean (...). Bide makurra daramala.

bidea galdu Bidetik atera, bidea huts egin. Bidea galdurik dabilena. Herri handi batean aurkitu zuen haur bat negarrez, etxerako bidea galdurik.

bidea hartu 1 Galdegin zuen zein zen hark hartu zuen bidea. Bik hartu zuten iparraldeko bidea eta beste bik jo zuten hegoaldera.

2 Irud. Nik lehen bidea hartuko nuke, arras ikasientzat ari bagina, baina ez da hori gertatzen; sinpletasunera joko nuke areago, edo bide erdira behintzat.

bidea hautsarazi Bidea galarazi. Ekaitzaren erdian aitzina doa itsasontzia, nekez bada nekez, noiz eta ere haize zirimola batek bidea hautsarazten baitio eta galarazten.

bidea hautsi 1 Bidetik saihestu, bidea galdu. Arerioarekin berba ez egiteagatik bidea haustea, aurpegi ez ematea. Urrundik ohartu zen berari itxaroten zeudela eta bidea hautsirik, beste leku batetik hirira sartu zen.

2 Ipar. Bidea ebaki, igarotzea eragotzi. Jendarmeek bidea hautsi diete.

bidea(k) hetsi Ipar. Bidea(k) itxi.

bidea(k) huts egin Galdu, bidetik atera. Bidea huts eginak, errebelatuak dabiltza. Bideak huts eginik hor-hemen nekatzen diren bidezkoak legez.

bidea ibili du ad. Bidea egin. Bide gehiena gauez ibili beharko nuen basamortuan. Bide luzea behar duzu ibili oraindik.

bidea(k) ireki 1 Bide berria egin, bide berriak egin. Ik. bideak ebaki 2; bideak urratu. Haiek ez dakite oihan honetan bidea irekitzeko aizkora baino matxetea hobea dela.

2 Aurrera egitea ahalbidetu. Zuri bideak irekitzeagatik, Antoniaren gurasoekin hitz egin dugu. Bihotzeko bideak irekitzen zein ere nahi den zorakeriari.

bidea(k) itxi Igarotzea eragotzi. Orduan Balaanen begiak zabaldu ziren eta ikusi zuen bidea ixten zuen aingerua. Lizardi zenaren denboran bi patroi omen ziren, Jauregi patroia eta Txirrita patroia; gu Txirritarenean edo geldituak gaituzu, baina ez genioke inori biderik itxi nahi.

bideak egin 1 Bide luzea egin. Gosetuak izango zarete, horrelako bideak eginik.

2 Egin beharrekoak egin. Haren lanak argitaratzeko bideak egin zituen berehalaxe.

bideak hartu Lortu nahi den helburuaren arabera jokatu. Ik. neurriak hartu 3. Oker hori zuzentzeko bideak hartu nahi izan zituen.

bideari ekin Abiatu. Ik. bideari lotu; bideari eman. Idi edo mando kargatuarekin jai osoan bideari ekitea debekatua dago. Bihar goizean, lehenengo meza entzunda, bideari ekin behar diogu.

bideari eman zaio ad. Bideari ekin. Eman zitzaion, gau hartan berean, bideari.

bideari lotu zaio ad. Abiatu. Ik. bideari ekin; bideari eman. Irten ziren Dorronsorotik eta zintzo lotu zitzaizkion bideari.

bidea(k) urratu 1 Bidea(k) ireki. Askoren izerdiak behar izan ditugu ermita jasotzeko eta bidea urratzeko.

2 Irud. Materiazko estalki gogorrean barrena, biziak badaki bidea urratzen. Bide berriak urratzen eta zaharrak zabaltzen ari zaizkigun gaurko olerkariak. Aspaldidanik irekirik dauden bideak atzera urratzen ibiltzea alferrik ibiltzea litzateke.

bide aurreko, bide-aurreko Aitzindaria, bidea irekitzen duena. Izango zuela seme bat Joan deituko zuena, Jesu Kristoren bide-aurrekoa izango zena.

bidea zabaldu Bidea ireki. Biziak bide berriak zabalduko dizkizu.

bide batez 1 adb. Batera. Bide batez egiten ditu bi mandatu.

2 Bidenabar. Bide batez esana. Bide batez bestea ere bidaltzeko.

bide bazter, bide-bazter Ik. bide ertz. Bide bazterreko landa batean. Eskean etxez etxe, bide-bazterrean leher egin arte.

bide buru, bide-buru Bidegurutzea. Zoazte, beraz, bide buruetara eta aurkitzen dituzuenak oro dei itzazue ezteietara.

bide egin 1 Bidez ibili, bidaiatu. Oin gorrien gainean bide egiten zuten arrotzek bide hau hartzen zuten. Italiarantz bide egitea erabaki zuen. Ur guztiek itsasora bide egiten dute. Hainbeste bide egin zuen gezurrak, non Ignaziori zuhur iruditu baitzitzaion gezurtia isilaraztea. Inurriek bide egiten dute haren zango lurreztatuetan. Handik hona, urak bide egin du. Afrikarantz bide egiten zuen ontzi bat. Gaitzak laster bide egin zuen. || Lehorrez egin zuen Lisboarako bidea.

2 Bidea ireki. Egiak eta urak egiten du bide. Baina hodeiek bide egin behar diote eguzkiari.

bide eman Zerbait egiteko aukera, era edo arrazoia eman. Gaitzerako bide ematen duena demonioaren banderapean jartzen dela. Mundu herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura. || Gaizki hitz egiteko bidea emanik.

bide erakusle, bide-erakusle Gidaria. Bide-erakusle batekin joan arren.

bide-erdi adb. Bide erdian. Bide erdi ez gelditzekotan.

bide ertz, bide-ertz Bide bazterra. Jarri ziren denak bide ertzeko zelaitxo batean.

bide hegi, bide-hegi Ipar. Bide bazterra. Bide hegietan nehon baldin bada belar onik, ardi horrek jauzia arin du.

bide izan da/du ad. (nor osagarria singularreko hirugarren pertsonan). Bidezko izan. Bide dena emango zaizue. Gizonak ezin eman diezazuke bide zaizuna. Bide zaigu zerga Zesarri bihurtzea ala ez zaigu bide?

bide laster Lasterbidea. Herria igarotzerakoan bide laster batetik sartu ziren.

bide luzeko tren Bide luzea egiten duen trena. Bide luzeko tren bat irten aurreko ohiko joan-etorrien anabasak harturik zeukan Hendaiako geltokia.

bide orri, bide-orri 1 Garraiobideetan, ibilbidearen, salgaiaren, hartzailearen eta kidekoen berri jasotzen duen agiria.

2 Irud. Gatazkaren konponbideari ate bat irekitzeaz hitz egitera joan zen Ibarretxe, bide orri jakin batekin.

bide segurtasun, bide-segurtasun Zirkulazio-istripuak izateko arriskua murrizten duen egoera, besteak beste, zirkulazio-arauak betetzeak, bideak ongi zaindurik egoteak eta ibilgailua behar bezala gidatzeak sortzen duena. Eusko Jaurlaritzak EAErako 2004ko Bide Segurtasunari buruzko Legea onartu zuen atzo.

bide seinale, bide-seinale Ibilgailuen zirkulazioari dagokion seinalea, bide bazterrean jartzen dena. Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "Donostia 3 km" jartzen zuena. Administrazioek bide-seinale egokiak eta animalientzako pasabideak egin behar dituzte, baina gidariek kontuz gidatu behar dute eta seinaleei kasu egin behar diete.

bide urratzaile, bide-urratzaile Aitzindaria, jarraitu beharreko bidea erakusten duen pertsona. Leizarraga eta Axular: horra bi maisu, bi bide-urratzaile, bi eskola.

bide urratze, bide-urratze Bidea irekitzea.

bidez 1 (-en atzizkiaren eskuinean edo izen soilari zuzenean loturik). -en bitartez. Zelatarien bidez etsaien asmoen berri jakin. Dekretu bidez ezarria. Irrati bidez emana.

2 (ibili, joan... aditzekin). Bidetik, bideetan barrena. Hainbeste soineko bitxidunez, astegun buru-zurian bidez zabiltzala. Bidez ibiltzea, nahiz oinez, nahiz zaldiz, nahiz gurdiz. Itzain bat bidez doa, gurdia idiei lotuz.

3 Bidenabar. Bidez ikusiko dugu geure adiskidea.

4 Arrazoiz. Apaizen bat ikusten baduzu lizunkeriatan dabilela, harritzen zara, eta bidez. Bidez eta legez. Bidez ala bidegabe, hori ez dakit.

bidez bide Bideetan barrena. Zarautza bidez bide zihoazela. Gehienetan bidez bide ibiltzen ziren. Bidez bide zihoan asto bat. Herriz herri eta bidez bide.

bide-zor Zorbidea.

bide zorro, bide-zorro Biderako zorroa; maleta. Bere astoarengana joan zen Santxo, bide zorrotik zerbait atera nahian. Bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen. Gero, bide zorroa ireki eta arropak antolatzeari ekin zion.

bide zoru, bide-zoru Errepide baten gaineko geruza.

dela (direla) bide, zela (zirela) bide Dela eta, dela medio; bitartez. Ik. bitarteko izan. Gizonaren eta emakumearen elkartzea dela bide, hirugarren bat sortzen baita. Sail horretan buruzagitza emana dauka, bere Pascual Duarte dela bide, batez ere. Euliak direla bide, gaitz beldurgarri bat sortzen zaio hango jendeari.

Donejakue bide Galiziako Santiagora iristen diren erromes bideetako bakoitza.

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan; joan bazen, joan zen; ez lanerako eta ez ezertarako. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

(bere...) buruaz beste egin (Bere...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua azaldu 1 Burua erakutsi. Burua azalduko dut, sator zulotik bada ere. Atea jo eta burua azaldu zuen, irribarretsu.

2 (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Norbaitek bere burua ezagutarazi. Komunikazio grafikoan dabiltzanek euren burua azaltzeko modu bat ere izan daiteke. Munduaren aurrean herri gisa geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. kaskoa berotu; haize eman 2. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hartu 1 Buruzagitza hartu. Sarkozyk eskuinaren burua hartu du.

2 Lasterketez, sailkapenez eta kidekoez mintzatuz, lehenengo lekuan jarri. Kortaren mutilek estropadaren burua hartu dute, eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute. Sailkapeneko burua hartu zuen Baskoniak.

3 (Batez ere burua hartua izan esapidean, 'burua erabat pentsamendu edo ideia batek betea izan' adierazteko). Erabat burua hartua eta bere liburuen gezurretan blai-blai egina zegoen. Pentsaketa horretaz burua hartua dago.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbaiten inguruan hausnartu edo kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan eraman 1 Buru gainean eraman. Buruan zeraman pegarreko esnea saldu eta txitak erosi.

2 Buruan jantzirik eraman. Berak egindakoa zen Azpirozek buruan zeraman txanoa.

3 Buruan erabili. Buruan daramatzan esaldiak idazten hasi da. Aspaldian buruan daramadan istoriotxo bat kontatuko dizut.

buruan gorde Oroimenean gorde. Gorde itzazu buruan ondo zure amaren hitzak. Ez du jakinduria makala, haiek guztiak buruan gordetzeko!

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ibili 1 da ad. Gogoan ibili. Adierazi egiten zuen hartara, modu ezin laburragoan, sasoi hartako erromantiko guztien buruan zebilena. Buruan zebilkiona ahanzteko, denbora-pasa saiatu zen hantxe emakume zenbaitekin dantza lizunetan.

2 du ad. Buruan erabili, gogoan erabili. Miguel Sanzek 2011n Espainiako egungo erregearen aurrean jaurtitakoa buruan ibili dut egunotan.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 Bere egintzen erantzule dena. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

buruaren nagusi Askea, inoren mendekotasunik gabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ik. buruaren jabe; burujabe. Gehienok, geure buruaren nagusi eta zeharo libre garela uste dugu. New Yorken zeure kabuz, zeure buruaren nagusi izanez lan egitea askoz errazagoa da.

buru-argi Ik. buruargi.

buru argiko adj. Buruargia. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi (irudizko adieran). Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero Ik. burubero.

buru-bihotz pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buruenik adb. Azkenik. Zer esan, buruenik, euskal hitzen erdal azalpenei buruz?

buru estalki, buru-estalki Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru eta bihotz 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Buru eta bihotz, hire lagun.

2 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. buru-belarri. Irakasle zenez gero, buru eta bihotz irakasteari ekin zion.

buru gibel, buru-gibel Buruaren atzeko aldea. Ile zuri-beltzeko txirikorda lodi batzuk buru-gibelean antze handiarekin kiribilkatuak.

buru-gogor Ik. burugogor.

buru-gorri Ik. burugorri.

buru-handi Ik. buruhandi.

buru-harro Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur Burezurra.

buru-huts adj. Ergela, burua hutsa duena. Agure zahar eta buru-huts, batera, izan ez zaitezen.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 Burukada.

2 Burutazioa.

buruko min 1 Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buruko oihal Buruzapia; bereziki, mantelina.

buru lan, buru-lan Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-makur Ik. burumakur.

buru-motz Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste Buruhaustea.

buru oneko adj. Buru argikoa; zentzuduna. Esku onetan zaude guztiz, artaldea, txit buru onekoa da zure jabea. Ez zituen oraino hogei eta bortz urte baizik, baina buru onekoa zen.

buru orratz, buru-orratz Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura heldu 1 Bururatu, burura etorri. Koplak gaindika burura heldu zaizkio eta abiatzen da kanta errepiketan.

2 Amaierara iritsi, amaitu. Laxoko txapelketak ari dira burura heltzen. Proiektu hau burura helduko den itxaropena dute.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururako (-en atzizkiaren eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Ez da hori zure bururako egiten den gauza: ez da hori zuri dagokizun gauza.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). (Neure, zeure...) kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik beheiti Burutik behera. Arrautza erauntsia atertu dela ikusi dutenean, hautetsiak berriz atera dira; orduan beste arrautza batzuk bildu dituzte burutik beheiti.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan; burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik eragin dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait nahasarazi, zorarazi. Emakumea, ez iezadazu burutik eragin!

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz ari izan Oroimenaz bakarrik baliaturik ari izan. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Done Petri gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz esan Buruz ikasitakoa esan.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buruz ikasi Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.

buruz jakin Oroimenaz bakarrik baliaturik jakin. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada.

buru-zuri Ik. buruzuri.

buru-zut Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. barru 7. Bost urteren buruan: bost urte igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Denboren buruan: munduaren azkenean. Ororen buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo. Han hil zen zenbait urteren buruan.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

(neure, zeure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Neure, zeure... artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

deabru

1 iz. Jainkoaren aurka altxatu ziren aingeruetako bakoitza; deabru horien burua, gaizkiaren espiritua. Ik. demonio; etsai 2. Ez al genituen zure izenean deabruak uxatu? Deabru madarikatuak. Nahiz betor Luzifer deabrua utzirik infernua. Basamortura joan zen, deabruak tentaldian jar zezan. Ez dira Jesusen eskolakoak, deabru beltz zikinaren morroiak dira. Deabru gaiztoa, galgarria. Arima deabruari saldu. Deabruaren gauzak dira horiek. Deabrua baino bihurriagoa. Deabruz jantzirik. Deabru aurpegia.

2 iz. (Esapideetan). Deabrua!, nik ere bazekiat hori. Mila deabru! Nola deabru egiten da hori? Zer deabrutarako du agintaria? Ministro horiek doazela deabruetara! Deabruaren lanak zituen, frantses hori ezin ahoskatuz.

3 iz. Deabruarekin alderatzen den pertsona. Haur hori deabru bat da.

4 (Izenondo gisa). Infernuko txikia esaten genion eskolako bati, oso deabrua zelako. Oilar deabru batek. Lastaira deabru hark ez zuen barruan ezer ere.

5 iz. (Dagokion izenaren ezkerrean). Ipar. Deabru gizona! Deabru hiritarrak, zer gauzak asmatzen dituzten!

deabruak eraman Deabruak naramala, hau egia ez bada! Nor ari da ate joka?, deabruak eramango ahal dik datorrena! Gure gariak eta gauza guztiak deabruak eraman ditu.

deabruak hartu 1 Norbait deabruaren borondatearen mende gertatu. Erruki nazazu, alaba deabruak hartuta daukat.

2 Sumindu, norbait bere onetik atera. Deabruak hartzen du, horrelakorik aipatzen diotenean.

deabruz egin (Partizipio burutua izenondo gisa). Deabruzkoa. Gerla jin zen, gerla ikaragarria, deabruz egina!

denbora

1 iz. Gauzak gertatzen eta izakiak aldatzen diren bitarte mugagabea. Iraganez doa beti denbora. Itzul ahal baneza iragan den denbora. Denborak ahantzarazten dituen oroitzapenak. Denboraren buruan. Denboraren joana gelditzea nahi luke. Denbora neurtzeko tresnak.

2 iz. Bitarte horren zati mugatua. Denbora luzea. Denbora gutxi. Zotzak denbora gutxiko sua izaten du. Ene biziaren denbora laburra dela. Denbora apur bat nahi luke, eta denbora ukatua zaio. Berriketan denbora asko igarotzen duenak. Denbora gutxi barru. Edozein linguistak denbora gutxiren buruan menderatuko lituzkeenak. Jainkoaz oroitu gabe denbora anitz pasatzen dutenak. Denbora eta leku orotan. Denbora osoa, erdia. Hainbat denboraz. Ene hango denbora baitzihoan burura. Zerbait egiteko behar den denbora. Ez du horretarako denborarik. Ez da denbora asko esan didatela. Denbora da lotsaz bizi zarela. Denbora-tarte batez ohe ertzean egon ginen eserita, eraztunari begira-begira. Luzamendu horretan zebilela, denbora handia igaro zitzaion. Denbora laburra da gelditzen zaiguna.

3 iz. Kiroletan, lasterketa bat edo kideko ariketa bat hasi eta amaitzeko behar izan den denbora-tartea. Eugeni Berzin errusiarra izan zen onena, ordubete, 13 minutu eta 59 segundoko denbora eginez. Ziabogan, Oriorena zen denbora onena.

4 iz. Bitarte horren zatia, segida baten osagai gisa mugatua. Ik. garai1; sasoi; une. Noeren denboran. Gerra denboran. Gazte denboran Ameriketan ibilia zen. Denbora hartan. Azken denbora honetan. Denbora berean oihu ikaragarri bat entzun zuen. Denbora berekoak. Bere denborako gizona zenez gero. Denboraz kanpora. Denbora da ezagutzeko zertan den zure zoriona. Denbora datorrenean. || pl. Lehengo denborak diferenteak ziren. Denborak dira ez dudala ikusi.

5 iz. Batez ere Ipar. eta Naf. Eguraldia. Ik. aro2. Denbora ona, txarra.

bere denboran adb. Dagokion (zegokion) denboran, behar den (zen) denboran. Ik. bere garaian; bere orduan. Bere denboran zigortu ez zituelako.

denbora askoan adb. Luzaro. Gogo barik egon naiz denbora askoan. Denbora askoan jaitsi gabe egoten dira mendian.

denbora asko ez dela Orain dela gutxi. Ik. berriki; izan2 11. Baina denbora asko ez dela, inork ez zuen aipatu ere egin nahi. || Orain denbora asko ez dela, kostaldeko flyschari buruzko dokumentala ikusi nuen eta egilearekin hizketan egon nintzen. Geroago, oraindik denbora asko ez dela.

denbora batean adb. Aspaldi, garai batean; denboraldi batez. Denbora batean kantari ederra nintzen, baina orain (...). Judas, denbora batean nire apostolua, mahai batean nirekin bizi izan zarena.

denbora bateko adj. Aspaldikoa, garai batekoa. Crestomatian hogeita hamasei euskal idazleren zati bereziak aurki daitezke: denbora batekoak eta oraingoak. Denbora bateko kontuak.

denbora batez adb. Aspaldi, garai batean; denboraldi batez. Ik. denbora batean. Auzapezari baldernapeza erraten zitzaion Azkainen denbora batez. Begirada izoztu zitzaion, eta isilik egon zen denbora batez.

denbora berean adb. Egiteko bat guztiz handia eta gaitza denbora berean. Gauzak kontatzen dizkigu berez datorkion mintzairaz eta, denbora berean, ongi antzematen zaio hizkuntza landu duela.

denbora egin Denbora igaro. (Maiz asko, zenbat, guzti edo kideko zenbatzaile batekin erabiltzen da). Ik. denbora eraman. Ez dakite leku hartan zenbat denbora egin genuen. Ez genuen denbora asko egin Toledon. Lanean egiten den denbora.

denbora eman Zerbaitetan edo nonbait denbora-bitarte bat igaro; zerbaitetan denbora-pasa aritu. Nahiago dut denbora idazten eman. Adimenezko lanetan denbora guztia eman gabe. Asteasun eman nuen denboran. Jaietan joan ohi ginen handik Endarlatsara bitartean zegoen baserri batera, dantza eta jolasean denbora ematera.

denbora eraman Denbora igaro. (Maiz asko, zenbat, guzti edo kideko zenbatzaile batekin erabiltzen da). Ik. denbora egin. Denbora guztia otoitzean daramatela. Isilik denbora gehiegi zeramala konturatu nintzen. Esnatu nintzenean, ez nekien zenbat denbora neraman konorte gabe. || (Zenbatzailerik gabe, 'denbora aski luzea' adierarekin). Musikaria da eta denbora darama gitarra berri batekin amets egiten. Estatubatuarrek denbora daramate Martera joatearekin pentsatzen.

denbora erdiz adb. Lanaldi osoaren erdia eginez. Denbora erdiz ari diren langileei ere beste lan bat betetzeko aukera eman nahi die.

denbora galdu Denbora alferrik eman. Aitarentzat jendearekin hitz egitea denbora galtzea da. Hemen ez zagok denbora galtzerik! Denbora erruz galdu ondoren, (...). Zenbat denbora galdu izan eta galtzen dudan!

denbora galtze, denbora-galtze Denbora alferrik ematea. Joko, denbora galtze eta solas debekatuei ihes egitea. Ezertarako balio ez duen denbora galtze bat.

denbora gutxian adb. Epe laburrean. Ik. denbora gutxiz; denbora laburrez. Gauza asko erabaki behar da hemen denbora gutxian. Guztiak txit denbora gutxian egin zituen. Hain denbora gutxian hainbeste aldatu izanak harrituta zeukan gizona.

denbora gutxiz adb. Denbora gutxian. Denbora gutxiz egiten du anitz.

denbora laburrean adb. Epe laburrean. Ik. denbora gutxian. Liak denbora laburrean izan zituen lau seme.

denbora laburrez adb. Denbora gutxian. Arrunt ahuldu nintzen denbora laburrez.

denbora laburrik barne adb. Ipar. Denbora gutxiren buruan. Denbora laburrik barne, borta-leihoak hetsi zituen gakoz.

denbora luzean adb. Ik. luzaro. Denbora luzean gaixorik daudenak. Denbora luzean egon ziren elkarrekin.

denbora luzez adb. Denbora luzean. Denbora luzez elkarren berririk gabe egon ostean, Andoainen egin genuen topo. Egoera oso itsusi dago, eta denbora luzez jarraituko du horrela.

denboran adb. Ipar. Lehen. Ik. denbora batean.

denbora osoko adj. Lanaldi osokoa. Denbora osoko lanpostua.

denbora osoz adb. Lanaldi osoa eginez. Kontratu mugatua: hamahiru hilabete denbora osoz.

denbora-pasa 1 adb. Denbora igarotzeko, denbora igarotzen. Denbora-pasa ari da. Denbora-pasako jokoak, hizketak.

2 iz. Denbora modu atseginean igaroarazten duen gauza; denbora modu atseginean igarotzeko pentsaturiko adimen jokoa. Lana jartzen nion neure buruari, desertua zeharkatzen lagunduko zidaten zenbait denbora-pasa. Ene denbora-pasa bakarrak: telebista edo oinezko ibilaldi zenbait. Aldizkarietako denbora-pasak.

denborarekin adb. Gero, denbora bat igarotakoan. Denborarekin ikusiko da aurrera nola gabiltzan. Munduko atseginek, diren handienek ere, denborarekin unatzen dute.

denboraz 1 adb. Denborarekin. Amodio bat, deusez ttipitua izan gabe, denboraz azkartuz doana.

2 adb. Garaiz. Testamentua denboraz eta soseguz egitea.

3 adb. Denbora batean, garai batean. Denboraz Larhun gainean bazen ermita bat.

denborazko adj. Denborari dagokiona; denbora adierazten duena. Denborazko esaldiak.

esku

1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.

3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, bigarren osagaiak aditzera ematen duena eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dela adierazteko). Esku aizkora. Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku bahea. Esku sarea. Esku zurubia.

5 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.

6 iz. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Emakumeen esku dagoen berriari, laster sortuko zaizkio hegoak. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.

7 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

eskua estutu Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten.

eskua ezarri 1 Ihes egiten ari dena edo egin dezakeena harrapatu; atxilotu. Mutilak bizkor-bizkorrak ziren lez, ezin izan zien eskurik ezarri. Orduan, Jesusi heltzea nahi izan zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri. || Azartzen da bere aita zaharrari eskuak ezartzera, eta oraturik bere buruko ileetatik, eroaten du tatarrez. Apostoluei behin batean eskuak ezarri zizkien, eta itxian sartu zituzten, biharamunean auzi-legea egiteko.

2 Jo. Monika gaizki tratatu zuela edo gizonak eskurik ezarri ziola inork ere aditu ez zuen.

3 Norbaiten gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jarri. Ene alabatxoa hil hurren da: otoitz egiten dizut etor zaitezen eta ezar ditzazun eskuak haren gainean, senda dadin eta bizi dadin.

esku ahur, esku-ahur Ahurra. Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen. Paper mutur bat gorde nuen esku-ahurrean.

eskuak bete lan Lan asko, lan handia. Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

eskuak eman Bi pertsonak edo gehiagok elkarri eskutik heldu. Ik. esku eman. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten.

eskuak jo Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.

eskuak zikindu Egite itsusi eta gaitzesgarri batean esku hartu. Gure eskuak ez dira behin ere zikindu gurea ez denaren jabe eginaz.

eskua luzatu 1 Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.

2 Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.

3 Zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

eskuan (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.

esku argi, esku-argi Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena.

esku arma, esku-arma Eskuan eraman daitekeen arma. Hosto baten pare dardarka hasi nintzen, esku arma baten mutur beltza eni so sumatu orduko.

eskua sartu 1 Esku hartu. Neuk okertu nuen, ama; zuk ez duzu horretan eskurik sartu.

2 Zirri(ak) egin.

eskua tinkatu Eskua estutu. Eskua elkarri tinkatu.

esku bete Eskutada bat. Esku bete porru eman zizkidan. || Esku bete lan dabil.

esku beteka, esku-beteka adb. Eskutadaka. Esku beteka banatzen zituen gozokiak.

esku bonba, esku-bonba Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.

esku emaile, esku-emaile Esku ematen, laguntzen duen pertsona. Dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.

esku eman 1 Eskutik heldu. Ik. eskuak eman. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen.

2 Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. || Nik horri eskua eman?

3 Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez.

esku emate, esku-emate Norbaiti, agurtzeko, eskua estutzea. Besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.

esku erakutsi, esku-erakutsi iz. Oparia, adiskidetasun seinaletzat eskaintzen den gauza. Bere esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aitarentzat esku-erakutsi handiak eman zizkion.

eskuetan (-en atzizkiaren eskuinean). Eskuan. Gure eskuetan dugu nahi izango genukeen baino aberatsago izatea.

eskuetatik (-en atzizkiaren eskuinean). Eskutik. Dirua zetorren herrira kanpoko erosleen eskuetatik.

eskuetatik joan zaio ad. Heg. Norbaitek zerbaiten gainean duen kontrola galdu. Ekonomia, orain kapitalismo deitzen zaion hori, eskuetatik joan zaigu. Lasaitu zaitez, kontu hau eskuetatik joango zaizu, bestela.

esku ezartze, esku-ezartze Norbaiten buruaren gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jartzea. Ikasleen esku-ezartze hura gaur egungo Sendotzaren hasiera eta oinarria dugu.

esku-harmen g.er. Esku-hartzea.

esku harri, esku-harri Zorroztarria. Ik. arraitz; segarri.

esku hartu Parte hartu. Zerbaitetan esku hartu.

esku hartzaile, esku-hartzaile Parte-hartzailea. Esku-hartzaileen artean, jende ezagun asko zegoen.

esku hartze, esku-hartze Parte hartzea. Irabazietan ere esku hartzen dute, eta esku-hartze hori bakerako bide ona da.

esku huska, esku-huska adb. Pilota-jokoan, pala edo kidekorik gabe. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik. Esku-huska aritu.

esku-huskako adj. Esku-huskako pilota-partida bat.

esku hutsean, esku-hutsean adb. Esku hutsik. Esku hutsean ez du bidaltzen bihotz onez datorrena.

esku hutsik, esku-hutsik adb. Pertsonez mintzatuz, ezer gabe. Esku-hutsik gelditu. Ez dadila esku-hutsik ager.

esku ikusi, esku-ikusi iz. g.er. Esku-erakutsia.

esku joko, esku-joko Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

esku-oin pl. Eskuak eta oinak. Begira iezaiezu nire esku-oinei. Begiak bezain maite eta esku-oinak bezain beharreko.

esku pertola, esku-pertola Naf. Zurezko kirtena duen pertola txikia.

esku pilota, esku-pilota Eskuz jokatzen den pilota-jokoa.

esku poltsa, esku-poltsa Eskuzorroa. Esku poltsa ireki eta orduan konturatu zen dirurik ez zeukala.

eskura adb. Eskumenean; hurbil. Hau da beti eskura daukagun bidea. Eskura nuen, baina ez nintzen hartzera ausartu. Eskura egon.

eskura eman Norbait edo zerbait besteren eskuetan jarri. Paper guztiak eskura eman eta gero. Nik eskura emango dizuet Jesus. Bere arima deabruari eskura emateko.

eskura etorri zaio ad. Norbaiti zerbait eskueran gertatu. Hogei urterekin horrelako bat eskura etorrita, nork utzi?

eskura ordaindu Zerbait eskuratzen den unean ordaindu, atzerapenik gabe. Eskura ordaindu dizkidate zor guztiak.

esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

esku sartze, esku-sartze Inoren egitekoetan aritzea. Ez da atzerriko inolako esku-sartzerik onartuko Irango auzian.

eskutik (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitek egindakoaren ondorioz; norbaiten bidez. Etsaien eskutik galdu du bizia. Napoleonen eskutik etorri bide zen Unibertsitate klasikoa.

eskutik eduki 1 Norbaitek beste norbait zaindu, babestu. Begira gaitzazu, otoi, eta zeure eskutik eduki gaitzazu.

2 Menderatu. Gure eskutik eduki ditzagula geure pasio eta gaitzerako makurtasun okerrak.

eskutik eraman Eskutik helduta eraman, gidatu. Izan dituzun semeetan, inor ez da zu gidatzeko; hazi dituzunen artean, inor ez, zu eskutik eramateko.

eskutik eskura 1 Zerbait pertsona batetik bestera (ibili, eman, aldatu...). Edalontzia eskutik eskura zebilen.

2 Norbaiti zerbait, zuzenean, bitartekorik gabe (eman). Eskutitza eskutik eskura eman.

eskutik irabazi Karta-jokoetan, esku izateagatik edo esku denarengandik hurbilen egoteagatik irabazi. Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka.

eskutik utzi Utzi, bazterrera utzi. Oraindik ere gure Jainkoak ez gaitu utzi eskutik. Hain ongi doan lana ez dugu eskutik utzi behar.

eskuz 1 adb. Eskuarekin, eskua edo eskuak erabiliz. Garbitu behar da eskuz ur beroarekin. Eskuz egindako oinetakoak. Eskuz banaka jokatu dute lehen partida. Eskuz binakako txapelketa.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en eskutik. Semeen eskuz hilko zela.

esku zarta, esku-zarta Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen.

esku zartaka, esku-zartaka adb. Txaloka. Esku-zartaka goretsi genuen guztiok. Esku-zartaka deitzen du ostalaria.

eskuz esku 1 Eskutik eskura. Edozein tresna bezala, euskara erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Eskutitza eskuz esku eman.

2 Eskutik helduta; bat eginda. Emakume batekin eskuz esku. Eskuz esku dabiltza Kanada eta Estatu Batuak. Gobernuarekin eskuz esku aritu dira lanean.

eskuzko adj. Eskuzko Pilota Enpresen Liga. Liburuaren eskuzko kopia bat.

heriotza

1 iz. Biziaren etena; giza bizitzaren bukaera. Ik. hiltze. Zuk bizia aukeratu zenuen; nik, ordea, heriotza. Bizitza nolakoa, heriotza halakoa. Bizitzan eta heriotzan. Lazaroren gaitza, heriotza eta piztea. Haren heriotzaren mendeurrenean. Berezko, ustekabeko heriotza. Heriotza on bat izateko. Heriotzako orduan. Heriotzako arriskuan. Heriotzaraino: hil arte. Heriotza dakarren pozoia. Oraingo urkamendiko heriotza baino askoz gogorragoa zen gurutzekoa. Halakoak heriotza merezi du. Zerbait heriotzaren azpian agindu, debekatu. Heriotzara kondenatuak. || Zaldiaren heriotza.

2 iz. (Gizaki itxuraz). Ik. herio. Heriotza izugarriaren atzaparretan. Goiz hartan Heriotza ikusi zuen azokan; eta Heriotzak keinu bat egin zion morroiari.

3 iz. Irud. Garbitasuna da haragiaren heriotza eta arimaren bizitza. Bide horretatik heriotzara doa euskara.

4 iz. Giza hiltzea, hilketa. Heriotza bat eginda, Ameriketara joan zen. Bizkaiko baserri batean harrigarrizko heriotza egin zutela. Bazekien nor zen heriotza ikaragarri haren egilea. Hainbeste lapurreta, etxe erretze eta heriotza ikusita.

heriotza eman dio Hil, bizia kendu. Erabaki zuten Jesusi heriotza ematea. Hitz horiezaz heriotza ematen didazu, ama.

heriotza epai, heriotza-epai Auzipetua hiltzera kondenatzen duen epaia.

heriotzara eman Heriotzara eraman. Pilato zorigaiztoko hark eman du heriotzara Jesus.

heriotzara eraman Hiltzera eraman. Bildots gaizgabea bezala heriotzara eramana. Eritasun hau ez da heriotzara daramana.

heriotza tasa, heriotza-tasa Leku jakin batean, aintzat hartzen den kopuru osoarekiko, denbora tarte batean hiltzen diren pertsonen kopurua. Errege familiako haurren heriotza tasa % 29,4koa zen, garai hartako batezbestekoa % 20koa zenean. Gaixotasuna jasan dutenen heriotza tasa ez da % 1era iristen.

heriotzaz hil Hil; erail. Bere aitari edo amari biraoa esaten diona heriotzaz hil bedi. Santuen eta profeten odola, eta lurrean heriotzaz hilak izan diren guztiena.

heriotza zigor, heriotza-zigor Auzipetua hiltzera kondenatzen duen zigorra. Nigerian 487 pertsona daude heriotza-zigorraren zain.

lagun

1 iz. Norbaitentzat, berarekin jolasean, lanean edo kidekoetan aritzen den pertsona. Ik. kide. Adiskideak, batez ere politika arloan, ez dira lagun nahitaez. Eskola-lagunak izan ziren. Bideko laguna. Horra zure laguna dantzarako. Lagun ona, gaiztoa. Lagun artean (Ik. lagunarte). Sultanaren lagun taldeko kide bat. Batzorde lagunekin batera. Bere hizketa-lagunarekin. San Maurizio eta haren lagun martiriak. Ezezagunik ez har lagunik (esr. zah.). || Atsekabea da ene laguna.

2 (Izenondo gisa). Xalbadorri bertsolari lagun batek esan zionez.

3 (Multzo bateko kide bezala). Ardia bere lagunei azkentzen zaienean. Oinetako bat eta bere laguna. Elkarteko lagunen artean. Bertako hizkuntzaz bakarrik mintzatzen direnak ez dira 41.155 lagun baizik. Abiatu ginen, beraz, Kanbotik zazpi lagun, hiru gizon eta lau andre. Beribilean zihoazen lau lagunak hilak gertatu ziren. Han lehertu izan balitz, bostehun lagun akabatuko zituen gutxienez. Euskal Herriko hainbat txokotatik hurbildutako lagun andana bildu zen Tolosako plazan. || Ipuin lagunak, nahiz abere mutuak nahiz hala-holako gizon-emakumeak, bizirik daude egilearen irudimenean. Esateko, ez da liburuan lagun bat baizik nabari: Lekeitio.

lagun egin Norbaitekin batera norabait joan; norbaiten aldean hari laguntza emanez egon. Ik. lagundu. Etxeraino lagun egin diot adiskideari. Bi orduan lagun egin zioten hilotzari, kandelen argitan. Zuri lagun egiteko beti iraungo duen lorian.

lagun eraman Laguntzat eraman, laguntza gisa eraman. Bere semea eraman zuen lagun.

lagun handi Adiskide mina. Ik. lagun min. Urte asko dira nire lagun handia dena. Gaztetako lagun handia. Burugogortxoa zen, baina lagun handia zuen Krispin.

lagun hartu Laguntzat hartu, laguntza gisa hartu. Zerbitzari leial bat lagun harturik. Komentuko anaia bat hartu zuen lagun eta bidean jarri zen. Txakur gose batzuk harturik lagun.

lagun hurko Hurbileko laguna; bereziki, pertsona, norberaren kidekotzat hartua. Lagun hurkoa bihotzez maite izan. Zure lagun hurkoa maiteko duzu. Lagun hurko behartsuari gogortasunez begiratzea.

lagun izan 1 du ad. -en laguntza izan. Allende, beste asko lagun dituela, heriotzara eraman dutenak. Ur-haizeen joera lagun ez dugunez gero.

2 (Aditza ezabaturik). Txabola batean saskigile bat bizi zen; semea lagun, bordaz borda zebilen, saski zulatuak berritzen. Ez da hau eskaini digun lehenbiziko liburua; ez da ere izango, Jauna lagun, azkena. Sail horretan ere, maltzurkeria lagun, ez genuela lotsagarri gelditu behar inoren aurrean.

lagun min Adiskide mina. Ik. lagun handi. Jenerala lagun mina dut eta, nolabait esateko, baita babeslea ere.

lagun zahar Aspaldiko adiskidea. Ez zait ahaztuko, lagun zahar batek esana. Txikitako bere adiskide eta lagun zaharrekin. || Nireak egin du, lagun zaharra.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper