1 emaitza bihotza galdu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH-AS | 2018-01-16 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: BIHOTZA GALDU, BIHOTZ GALDU (Foix ap. Lh). Desanimarse. "Bihotz-galdu (S, Foix), se décourager, défaillir" Lh. Cf. BIHOTZ-GALDU. Gure idortasun eta agortasun guzietan, eztezagula bihotza gal, baina pazienziarekin gaudezila konsolazioneak bihur ditezin artean. SP Phil 490. Nahi gabeak ditugun denboran bihotza galtzea, etsimendurat erortzea. Ch III 7, 3. Eizten badeizüt jitera zunbait phena [...], eztezazüla bihotza gal. Mst III 30, 5. Orregatik ez da zer biotza galdu. Eman digu Jaunak Maria txit Santagan bitarteko andi bat. AA III 398. Bena perill txipienian / dizie bihotza galduren. Arch Fab 139. Bena Jesüs gordatzen bazaie eta aphür bat üzten badütü; edo zinkhuriz hasten dira, edo bihotzgaltzen. Ip Imit II 11, 1. Goazin bethi aitzina. Ez giten bihotz-gal. Prop 1890, 20. Ezereza, ariña badek (zauria) ez dek etzitzeko (biotza galtzeko). EgutTol 22-5-1919 (ap. DRA). Patroi berriak biotza galdu, / mutillek ezin aurrera. Or Eus 393. (Bihotza galarazi). Beraz gainerakoa da, bihotza galaraz eztiazaguten. SP Phil 23. Aithortu behar da lohikeriari daronson pasionea dela, bertze guzien artean, gehienik izpiritua zoratzen eta bihotza gal-arazten duena. Lg II 162.
bihotza galdu 6: Berria 3 (Jendearen bihotza galdu du eta hori ez du berreskuratzen ahal inola ere, ziklo luzeko kontua baita hori), EiTB 2 (Bihotza galdu? Gustua ere bai ), Karmel (Herria jagoten egozan lau batailoi gorriak Iatamendira egin eben hanka aurreko egunean, euren zoritxarra dala-eta, birao-urtika, danagaitik eta danaren aurka egundokoak esaten, bihotza galduta).
bihotza galdu 8: Berria 2, Markos Zapiain 2, Jon Muñoz 2, Joan Mari Lekuona, Patziku Peruarena.
Adierazle egokia eta erabilia; azpisarrera gisa jasotzekoa.
Azpisarrera gisa jasotzekoa bihotz sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.