Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=baso 4 sarreratan aurkitu da.

baso1

iz. Batez ere zuhaitzez betetako lurraldea; gizakiak lantzen ez duen eremua. Baztango basoetan. Arrainak urean, abereak basoan. Ikatza egiteko basoa. Baso sarria, zarratua. Baso inausia, soildua. Pago baso itzaltsua. Basoko abereak, hegaztiak. Munikolako baserriak baso sail handiak zituen. Herri basoa. || Esr. zah.: Etxera orduan basora. Basoa eta ibaia auzo, hau ez duen etxea gaizo.

baso soiltze, baso-soiltze Lurralde edo lursail bateko landareak galdu edo kendu. Argentinako baso-soiltzea eten nahi du Greenpeacek. Baso-soiltzeak eragin nabarmena du klima aldaketan. Animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.

baso2

iz. Edalontzia; ontzi horren edukia. Basoa puskatu zuen. Basoak bete. Baso bat ur hotz. Baso bana sagardo eman zien. Edan dezagun beste baso bana. Baso bete ardo. Hamar baso hartuta hamar baso hustu. Zenbait baso ardo. Baso ardoa goratu eta irri egin zuen.

baso erdi, baso-erdi Ik. basoerdi; baxoerdi. Baso erdi patxaran.

baso3

pred. Ipar. Zah. Gai, gauza. Zuk egin nazazu baso, Lorian parte izateko.

baso izan da ad. Ipar. Zah. Gai izan, duin izan. Ez dira baso eta ez aski holakorik egiteko. Erran daitekeen baino gutiago edireten da ofizio hartarako gai eta baso denik.

baso4 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baso-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori ‘odola ibiltzen den hodia’ adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. hodi; odol hodi].

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper