Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza agur bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

agur
1 interj. Norbaiti, ikustean edo eskutitz baten hasieran, eta bereziki harengandik urruntzean edo eskutitz baten bukaeran, esaten zaion hitza. Ik. kaixo; adio. Entzuleok, agur! Agur, edo Jainkoa dela zurekin. Agur, jauna. Agur Maria, dohain eta grazia guztiez betea. Eta gur egiten zioten, ziotela: agur juduen erregea! Agur denoi, beste bat arte. Agur, Ama; banoa, baina ez betiko.
2 interj. Akabo. Baldin hartzen ez bada denboraz ardura, agur gure basoak, agur ezkurra. Eta Jainkoaz axolarik ez bada, agur!
3 iz. Agurtzea. Bere agurra helarazi digu errektoreak. Plazetan agurrak dituzte laket, eta Maisu deituak izatea. Agur hitzak. Gaur, hamabietan, agur ekitaldia egingo diote Donostiako Errekaldeko beilatokian. Bertsolaria bere agurra botatzera zihoala telefono baten musika entzun zen. Ez dut joan nahi izan, zuri agur bat egin gabe.
4 iz. Hainbat euskal dantzaren zatietako bat. Gipuzkoar erako aurreskua osatzen duten lau dantzak egin beharko dituzte: desafioa, eskua aldatzeko soinua, agurra eta zortzikoa.
5 iz. Begirunea, gurtza. Jainko egiazkoari bakarrik zor zaizkion agurrak. Agurrak eta ohoreak eta lehia mundutar zoroak, non dira?

Aztergaia: agur

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau44
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1993-10-20 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

agur 1 (diosal hitza) entzuleok, agur! 2 'agurtzea': bere agurra helarazi digu errektoreak / AS: agur egin

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

agur egin

Informazio lexikografikoa
Forma baten adiera(k)

adiera biak jasoko dira

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E208]: argitu erabilera: 'bilera baten hasieran zein bukaeran erabiltzeko hitza'; Agur, nola zaude? eta Tira, banoa. Agur, hurrengora arte adibidez.

 - Erabakia: BAgiria (2000-02-25): ez da erabilera argitu beharrik ikusi.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.