Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza ponpoxo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

ponpoxo
1 adj. lgart., adkor. Arranditsua, hanpurutsua; hotsandikoa. Uraren Munduko Erakundea izen ponpoxoaren azpian talde pribatuen elkargoa ezkutatzen da. Oinarrizko premiak asetzerik ez, eta kirol ekitaldi ponpoxo eta garestia zerbitzatu diete, ahogozagarri.
2 lgart., adkor. (Adizlagun gisa). "Tunel batean gaude, baina ez dezagun etsi; hasi gara irteerako lehen argi-printzak ikusten", entzun diegu askotan ponpoxo esaten.
3 adj. g. er. Txukuna, apaina. Ik. panpox; panpoxa. Leaburuko eliza ponpoxoa.

Aztergaia: ponpoxo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): ponpoxo 41: Consumer 2 (adib.: “Areago, norbera ehizarako baliabideez hornitzea, piezaren lorratza segitzea eta akabatzea "zinegetika" hitz ponpoxoaz bataiatu zen”), Berria 24 (adib.: “Esan dezagun behingoz, hitz ponpoxoak, ezer gutxirako balio izan dutenak darabiltzatela hemen”), EiTB 2 (adib.: “Era berean, "alderdi batzuen" jarrera gaitzetsi du, "adierazpen ponpoxoak" egiten ari direlako "kalkulagailua eskuan" dutela, izan ere Bildu hauteskundeetan egoteak "botoak kentzen" dizkielako”), Jakin (“lehendakaria edo kontseilaria, segun eta herrialdea eta jokoan dauden inbertitzeko ahalmenak zein diren, aukeratutako enpresari taldea eta halako bidaiak debalde egitea izugarri maite duten kazetariak, gero «berriemaile berezia» titulu ponpoxoaren azpian euren kronikak sinatuko dituztenak”), Argia 11 (adib.: “Azalean ponpoxo jartzen dira mezuok, baina atzean dago benetako informazioa”), DiarioVasco (“Tximeleta mota bat da "Rex flammae" . Izen ponpoxoagorik!”); ponposo 25: Elhuyar 2 (adib.: “Egile-eskubideen kudeaketarako sistema digital" izen ponposoaren atzean, funtsean, kopiatzearen aurkako sistemak besterik ez daude”), Berria 17 (adib.: “Nafarroako status quo-a zalantzan jarri duen presentzia kritikorik gabe egin nahi zuten ekitaldi ponposo hori”), EiTB 3 (adib.: “Errazkinek “egunero giza-eskubideez hitz egiten duten” hautagai politikoei esan die politikarien betebeharra dela “giza-eskubideak babestea”, baina ez “adierazpen ponposoekin”, “hitzetatik ekintzetara pasatuz” baizik”), Jakin (“Modu ponposo batean, Enrique Vila Matasen modura esateko”), Argia 2 (adib.: “Teknologia baina batez ere berrikuntza dira egungo hitz ponposoak”); ponpos 1, Berria (“Handik beherago, goxokiak eta edariak saltzen emazte ponpos bat“); ez dugu ponpox formarik aurkitu.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: ponpoxo 23: Herria (“Ganden igandean ohidurari jarraikiz, bere kapera ponpoxian kartsutasun osoan ohoratua izan da Olalde eta Ihalarreko zaindari Saindua”), Berria 12 (adib.: “Paddy rekaldek hiri ponpoxoaren ifrentzua den beste bilbo horren kronikak idatzi ditu”), Xabier Olarra 6 (adib.: “Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren”), Pello Salaburu 4 (adib.: “Baliteke metodologia kontuez hitz eginik agian hitz ponpoxoen azpian eztabaidan zegoena botere banaketaren kontua izatea, ez besterik”), Txiliku 2 (adib.: “egia da filosofiaren eta filologiaren artean irrist eginez esaldi ponpoxo eta handigurak erabiltzea asko gustatzen zitzaiola”), Agustin Otsoa (“Zenbait izen eder entzun dut bidaietan, baina nire ustez, ponpoxoegiak dira toki haietatik kanpo, nolabait esateko”), Aingeru Epaltza (“Hitz ponpoxoak eta argazkilariaren flashak”), Unai Elorriaga (“hitz ponpoxorik gabeko zinezko poesia”), Fernando Rey (“Jendea alferrik zegoen aditu eta txalotu ohi zituen hitz ozen ponpoxoen zain”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Hori ere eskertu eta aitortu behar dizut: maitasun-adierazpen sutsu eta berba ponpoxo samarren artean”), Antton Garikano (“Bietatik batek ere ezingo zukeen frogatu izen ponpoxo haren jabe zenik bataioko, jaiotzako edo beste inongo agirirekin”), Karlos Linazasoro (“Lasaitzen al zituen nire barrenak cum laude ponpoxo hark?”), Pello Zabala (“Bazaude etsita, eguzkiari goraintziak bidaltzekotan, eta hor azalduko zaizu biribil eta ponpoxo”); ponpoxa 5: Herria (“Argaingo auzotegiak ere ari du itxura ponpoxa bat eskuratzen”), Itxaro Borda 3 (adib.: “Gaztetan ponpoxa eta arina izana baitzen segur, urteek larruan zimur ugari udalatu zizkioten arren”), Joan Mari Irigoien (“Eta neure Elbira ponpoxaren bertze irri baten zain nengoen jadaneko, eguzki eta arrosa deklinaezin haiek ene baitan lora zitezen berriro...”); ponpox 3: Aingeru Epaltza 2 (adib.: “Ohi zuenez, ponpox antxa jantzia zegoen”), Xabier Mendiguren Elizegi (“Neska, oraindik bere onera etorri gabe, ez zen mutila bezain ponpox eta alai jartzen, sobrare, eta zerbait esan zion, doinu aski neutralez, ikusi ahal izan nuenez”); ponposo 13: Berria 5 (adib.: “Txostenaren eta ebazpenaren hizkera leuna eta orokorra izan arren, hitzaldi ponposoenatzetik bestelako egoera ezkutatzen dela gogorarazteko nahiko adierazgarria da”), Aingeru Epaltza 2 (“Hiri honetako bizilagun prestuen auto ponposoak”), Patziku Perurena (“bi titulu ponposo horiek lekuko”), Lourdes Oñederra (“Badaki aspertu egingo dela bilera amaitezin ponposoetan”), Harkaitz Cano (“Bidea erakutsi egin beharko diogu, jakina, Manhattan Avenue izen ponposoa izan arren, ez baitago Manhattanen gure etxea”), Felipe Juaristi (“eliza-ekitaldi ponposo eta loretsua”), Josu Landa (“Eroango nindukek hire moto ponposo horretan auzokoen begietatik urrun?”), Hasier Etxeberria (“Beste garai batzuetako pentsalari eta intelektual ponposoak”); ponpos(a) 1, Patziku Perurena (“Nolatan sortu zen, ene feligres leitzar maiteok, hor nonbait egiten duten hiru behien tributoaren besta ponposa?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es pomposo / fr pompeux: Elhuyar: 1 [famoso] hotsandiko, ospetsu. 2 [lujoso, ostentoso] harro, hantuste, arranditsu / Nolaerran: hanpurutsu, arranditsu / Zehazki: 1 arranditsu, hanpurutsu. 2 hotsandiko / Labayru: 1 [ostentoso] hotsandiko, arranditsu, ospetsu, ozar, hanpatsu. 2 [ref, al lenguaje retórico] arranditsu, farfailatsu / Adorez5000: 1 [famoso] arranditsu, ospetsu, hotsandiko. 2 [lujoso, ostentoso] harro, hantuste, arranditsu, farfailatsu | ponposo.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

lantaldeak 2005ean erabaki gabe utzia ponposo aztertzean: “bada lantaldean ponpox forma hobesten duenik”. Eta batzorde ahaldunduak kendua: “(H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa”.

Lantaldearen irizpideak
Ezin erabaki daiteke lantaldearen datu-irizpideen arabera

Forma bera lantaldeari onartzekoa iruditzen bazaio ere, ezin erabaki dezake s /x, zein den dagokion grafia.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.