1 emaitza ponpoxo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | EArau | ||
Lantaldearen proposamena: | Z7:LBeh | 2014-11-11 | Lantaldeak erabaki gabe utzia |
LBeh (2014-04-03): ponpoxo 41: Consumer 2 (adib.: Areago, norbera ehizarako baliabideez hornitzea, piezaren lorratza segitzea eta akabatzea "zinegetika" hitz ponpoxoaz bataiatu zen), Berria 24 (adib.: Esan dezagun behingoz, hitz ponpoxoak, ezer gutxirako balio izan dutenak darabiltzatela hemen), EiTB 2 (adib.: Era berean, "alderdi batzuen" jarrera gaitzetsi du, "adierazpen ponpoxoak" egiten ari direlako "kalkulagailua eskuan" dutela, izan ere Bildu hauteskundeetan egoteak "botoak kentzen" dizkielako), Jakin (lehendakaria edo kontseilaria, segun eta herrialdea eta jokoan dauden inbertitzeko ahalmenak zein diren, aukeratutako enpresari taldea eta halako bidaiak debalde egitea izugarri maite duten kazetariak, gero «berriemaile berezia» titulu ponpoxoaren azpian euren kronikak sinatuko dituztenak), Argia 11 (adib.: Azalean ponpoxo jartzen dira mezuok, baina atzean dago benetako informazioa), DiarioVasco (Tximeleta mota bat da "Rex flammae" . Izen ponpoxoagorik!); ponposo 25: Elhuyar 2 (adib.: Egile-eskubideen kudeaketarako sistema digital" izen ponposoaren atzean, funtsean, kopiatzearen aurkako sistemak besterik ez daude), Berria 17 (adib.: Nafarroako status quo-a zalantzan jarri duen presentzia kritikorik gabe egin nahi zuten ekitaldi ponposo hori), EiTB 3 (adib.: Errazkinek egunero giza-eskubideez hitz egiten duten hautagai politikoei esan die politikarien betebeharra dela giza-eskubideak babestea, baina ez adierazpen ponposoekin, hitzetatik ekintzetara pasatuz baizik), Jakin (Modu ponposo batean, Enrique Vila Matasen modura esateko), Argia 2 (adib.: Teknologia baina batez ere berrikuntza dira egungo hitz ponposoak); ponpos 1, Berria (Handik beherago, goxokiak eta edariak saltzen emazte ponpos bat); ez dugu ponpox formarik aurkitu.
EPG: ponpoxo 23: Herria (Ganden igandean ohidurari jarraikiz, bere kapera ponpoxian kartsutasun osoan ohoratua izan da Olalde eta Ihalarreko zaindari Saindua), Berria 12 (adib.: Paddy rekaldek hiri ponpoxoaren ifrentzua den beste bilbo horren kronikak idatzi ditu), Xabier Olarra 6 (adib.: Mediku ponpoxo batzuk iritsi ziren), Pello Salaburu 4 (adib.: Baliteke metodologia kontuez hitz eginik agian hitz ponpoxoen azpian eztabaidan zegoena botere banaketaren kontua izatea, ez besterik), Txiliku 2 (adib.: egia da filosofiaren eta filologiaren artean irrist eginez esaldi ponpoxo eta handigurak erabiltzea asko gustatzen zitzaiola), Agustin Otsoa (Zenbait izen eder entzun dut bidaietan, baina nire ustez, ponpoxoegiak dira toki haietatik kanpo, nolabait esateko), Aingeru Epaltza (Hitz ponpoxoak eta argazkilariaren flashak), Unai Elorriaga (hitz ponpoxorik gabeko zinezko poesia), Fernando Rey (Jendea alferrik zegoen aditu eta txalotu ohi zituen hitz ozen ponpoxoen zain), Xabier Mendiguren Elizegi (Hori ere eskertu eta aitortu behar dizut: maitasun-adierazpen sutsu eta berba ponpoxo samarren artean), Antton Garikano (Bietatik batek ere ezingo zukeen frogatu izen ponpoxo haren jabe zenik bataioko, jaiotzako edo beste inongo agirirekin), Karlos Linazasoro (Lasaitzen al zituen nire barrenak cum laude ponpoxo hark?), Pello Zabala (Bazaude etsita, eguzkiari goraintziak bidaltzekotan, eta hor azalduko zaizu biribil eta ponpoxo); ponpoxa 5: Herria (Argaingo auzotegiak ere ari du itxura ponpoxa bat eskuratzen), Itxaro Borda 3 (adib.: Gaztetan ponpoxa eta arina izana baitzen segur, urteek larruan zimur ugari udalatu zizkioten arren), Joan Mari Irigoien (Eta neure Elbira ponpoxaren bertze irri baten zain nengoen jadaneko, eguzki eta arrosa deklinaezin haiek ene baitan lora zitezen berriro...); ponpox 3: Aingeru Epaltza 2 (adib.: Ohi zuenez, ponpox antxa jantzia zegoen), Xabier Mendiguren Elizegi (Neska, oraindik bere onera etorri gabe, ez zen mutila bezain ponpox eta alai jartzen, sobrare, eta zerbait esan zion, doinu aski neutralez, ikusi ahal izan nuenez); ponposo 13: Berria 5 (adib.: Txostenaren eta ebazpenaren hizkera leuna eta orokorra izan arren, hitzaldi ponposoenatzetik bestelako egoera ezkutatzen dela gogorarazteko nahiko adierazgarria da), Aingeru Epaltza 2 (Hiri honetako bizilagun prestuen auto ponposoak), Patziku Perurena (bi titulu ponposo horiek lekuko), Lourdes Oñederra (Badaki aspertu egingo dela bilera amaitezin ponposoetan), Harkaitz Cano (Bidea erakutsi egin beharko diogu, jakina, Manhattan Avenue izen ponposoa izan arren, ez baitago Manhattanen gure etxea), Felipe Juaristi (eliza-ekitaldi ponposo eta loretsua), Josu Landa (Eroango nindukek hire moto ponposo horretan auzokoen begietatik urrun?), Hasier Etxeberria (Beste garai batzuetako pentsalari eta intelektual ponposoak); ponpos(a) 1, Patziku Perurena (Nolatan sortu zen, ene feligres leitzar maiteok, hor nonbait egiten duten hiru behien tributoaren besta ponposa?).
BerriaEL2013: -.
es pomposo / fr pompeux: Elhuyar: 1 [famoso] hotsandiko, ospetsu. 2 [lujoso, ostentoso] harro, hantuste, arranditsu / Nolaerran: hanpurutsu, arranditsu / Zehazki: 1 arranditsu, hanpurutsu. 2 hotsandiko / Labayru: 1 [ostentoso] hotsandiko, arranditsu, ospetsu, ozar, hanpatsu. 2 [ref, al lenguaje retórico] arranditsu, farfailatsu / Adorez5000: 1 [famoso] arranditsu, ospetsu, hotsandiko. 2 [lujoso, ostentoso] harro, hantuste, arranditsu, farfailatsu | ponposo.
lantaldeak 2005ean erabaki gabe utzia ponposo aztertzean: bada lantaldean ponpox forma hobesten duenik. Eta batzorde ahaldunduak kendua: (H2.2 / 2011-09-13) Kendu lerroa.
Forma bera lantaldeari onartzekoa iruditzen bazaio ere, ezin erabaki dezake s /x, zein den dagokion grafia.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.