Gizaki hitzak, etimologikoki, gizon osagaia duelarik ere (> giza moldean elkarketan ), gaur egun (eta XIX. mendetik) giza espezieko banakoa, arra nahiz emea izendatzeko erabiltzen da, hitz generiko modura. Izakiak eta gizakiak. Landare, abere eta gizakiak. Hezur-haragizko gizakien artean.
Gizon, berriz, gizaki arra da, ez generikoa; hitz markatua, beraz. Horregatik erabiltzen da honela: Neandertalgo gizakia (ez gizona). Heroia jainko baten eta gizaki (ez gizon) baten arteko semea edo alaba da. Ondorioz, esaldi hauek ez dute adiera bera: Jainkoek gizakiari ugari emaniko dohaina ≠ Jainkoek gizonari ugari emaniko dohaina. [EH]