Pluralean agertzen dira ia beti seme-alabak moduko bikote-hitzak (A eta B adierazten dutenak): aita-amak, senar-emazteak, anai-arrebak, galde-erantzunak, izen-abizenak... Adibidea: Seme-alabak etorri dira. Baina ez da ezinbestekoa beti pluralean izatea; mugagabean ageri da hauetan: Ez dute haurrik, ez dute seme-alabarik. Hiru seme-alabaren ama da. [EH; 25. araua]
Honakootan, bigarren aukera da egokia: ?Bosgarren seme-alabaren zain dagoen emakume bat (> Bosgarren haurraren zain dagoen emakume bat). ?Aurreneko seme-alaba izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak (> Aurreneko haurra/umea izatea ere diruz lagunduko du Jaurlaritzak).
EHUko Euskara Institutua (2012). "Seme-alabak", Kalkoen Behatokia.
BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria (240).