11,40€ 12,00€
Hamar urteren buruan, liburu honen bigarren argitalpena jalgitzen da, Euskaltzaindiari esker. Lehen argitalpenean, bi helburu banituen, hain zuzen izenburuetatik ageri zirenak. Alde batetik, “Euskal literaturaren historiaren historia” egin nahi nuen. XIX. mende erditik hona idatziak izan diren euskal literaturaren historia garrantzitsuenak aipatu nituen, bakoitza bere testuinguru historikoan eta giro intelektualean ezarriz.