Testu osoko bilaketak
Ikus halaber:
Webgune honetan Resurreccion Maria Azkuek idatzitako eta argitaratutako lan guztiak biltzen dira. Hamar multzotan sailkatu dira: liburu enblematikoak (4), gainerako liburuak (54), liburuxkak (23), artikuluak (742), itzulpenak (10), editorea/zuzendaria/biltzailea (5), berredizioak (8), egokitzapenak/Azkueren lanen itzulpenak (12) eta gutuneria argitaratua (9).
Sailkapen hori ez da beti ebidentea eta zenbait xehetasun eransten ahal zaizkio, hainbat ildotan. Baina bibliografia bere osotasunean haztatu ondoren aski koherentea eta argia delakoan gaude, zehaztapenak zehaztapen.
Bi bilaketa sistema ditu: testu osoko bilaketak eta katalogoaren bidezkoak (lau kategorien bidez: izenburua, gaia, lan-mota eta data).
Zehaztapen teknikoak
- Orotara 922 idazlan bildu dira, baina 952 PDFtan banatuta, hainbat liburu tomo desberdinetan banatuta daudelako. Lau liburu enblematikoen multzoan zenbait kasutan idazlanaren erreferentzia eta azala jaso da, baina testua ez, argitalpena lehen edizioaren faksimile hutsa delako; beste kasu batzuetan faksimile horietan Azkueren testuaren ondoan argitaratutako beste testu batzuk ere bildu dira, Azkuerenak ez izan arren (Villasanteren edo Kerexetaren hitzaurreak, adibidez).
- Idazlan guztiak PDF formatuan digitalizatuta eskaintzen dira (“Dokumentua”).
- Bi motako PDFak egin dira: idazlan gehienek irudipeko testu zuzendua dute eta, hartara, testu osoko bilaketak egin daitezke; arreta berezia jarri da hitz propioak edo kontzeptu nagusiak zuzentzen. Salbuespenezko kasu batzuk irudi soil gisa digitalizatu dira (edizio faksimiletan Azkuek berak idatzitakoak ez direnak, egiletza berezikoak –editore, zuzendari, biltzaile–, berredizioak, Azkueren lanen egokitzapen eta itzulpenak, musika partiturak), hau da, jatorrizko dokumentuaren irudi leiala dira. Zehaztapenetarako, ik. SarreraEtaZenbaitOhar.pdf (PDF, 173,7 kB) txostena.
- Idazlan bakoitzari gai bat esleitu zaio taula orokor baten arabera eta, ondorioz, gai horren araberako bilaketak egin daitezke, Gaia eremua erabiliz.
- Aldizkari batean argitaratutako artikulu guztiak batera bilatzeko, erabili Idazlan-mota eremua.
- Kasu gutxi batzuetan ez da dokumentuaren azalaren irudirik erantsi.