Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza zipaio bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

zipaio
1 iz. XVIII. eta XIX. mendeetan Europako armada baten (bereziki Britainia Handikoaren) zerbitzura zegoen soldadu hindua. 1857ko maiatzaren 10ean zipaioak britainiar ofizialen kontra borrokatu ziren, eta New Delhira sartu ziren hurrengo egunean.
2 iz. Ezarritako agintearen esanetara, bere herrikideen kontra ari den pertsona. (Irain gisa, edo mespretxua adieraziz). Gerry Adamsen zaleak iraultzaile hutsak dira, noski, eta beste guztiak zipaioak edo traidoreak baino ez. Etxera sartzera zihoan batean, bi zipaio jarri zitzaizkion aurrez aurre, kaleko jantzita.

Aztergaia: zipaio

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2015-11-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: EHL 2018-06-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): zipaio 40: Berria 37 (adib.: “Hemen ezer ez da gertatzen errudunak aukeratuen kastako kideak sentitzen direnean, Ipar Europaren zipaioak direnean”), Argia 2 (adib.: “Zipaioak bobby bihurtzea ameskeria izan liteke, baina polizia berri bat behar dugu, beste estilo bat erakutsiko duena eta herritarren konfiantza irabaziko duena”), DiarioVasco (“Min egin dizu eta Udaltzaingo guztiak sartu dituzu beraiekin ez zihoan gerra batean, guk txartelak jartzen eta beraiek kentzen, zipaio lanak egiten”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: zipaio 32: Berria 9 (adib.: “Polizia hiltzaile eta Zipaioak, hiltzaileak izan ziren manifestazioan ozenen entzun ziren leloak”), Iban Zaldua 3 (adib.: “Ez dago zalantzarik: zelako diferentzia, antzinako gris ipurdi-handi motel haien eta zipaio kankarro hauen artean!”), Juan Luis Zabala 3 (adib.: “Nik ez ditinat zipaioak maite, ezta banketxeak ere”), Xabier Mendiguren Elizegi 3 (adib.: “kausaren zoritxarrerako eta nire zorionerako, zipaioek ez zidaten jipoirik ez tratu txarrik eman.”), Pako Aristi 3 (adib.: “Zipaioak izan dira”), Iñigo Aranbarri 2 (adib.: “Txakurrak, oiloak, zipaioak... ez dago jokabide bakarra noiz den definizioa eta noiz den iraina neurtzeko orduan”), Urtzi Urrutikoetxea 2 (adib.: “Hori bai, batzuetan zipaio furgona bat atzeraxeago gelditzen duk, eta horrekin ibili beharra zagok kontuz - Karlos beti buruzagi“), Unai Iturriaga 2 (adib.: “Zenbat zipaio!”), Patxi Iturritegi (“Laster beteko dun ingurua zipaio nazkagarriz”), Koldo Izagirre (“Nik hasieran pentsatu nuen zipaioak zirela guztiok grabatzera etorriak gero dena bideotan edukitzeko”), Eider Rodriguez (“Ordutik atzean ditiat zipaioak, ondo baitakite hire andrea naizela”), Hasier Etxeberria (“Zipaioa zela eta kontuz ibiltzeko aurrerantzean”), Sonia Gonzalez (“Zipaioen bi furgona daude jadanik zarratuta dagoen eskolaren parean”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es cipayo / fr sipahi, cipaye: Elhuyar: zipaio / Nolaerran: - / Zehazki: zipaio / Labayru: - / Adorez5000: zipaio.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

Lantaldearen irizpideak
Maileguak baldintza minimoa betetzen du

Erabilia da, adiera gaitzesgarrikoa batez ere, eta arazoak egon daitezke adierak definitzerakoan; oraingoz isildu egingo da.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia eta oso erabilia. Dena dela, sartzekoak dira bi adierak (Indiako poliziari dagokiona eta EAEko polizia izendatzeko modu gaitzesgarria).

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.