Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=zigor 5 sarreratan aurkitu da.

zigor

1 iz. Huts edo hobenen bat egin duenari ezarririko kaltea edo zentzagarria. Ik. gaztigu2; zehapen. Gainean dudan zigorra, zortzi urte, ez da gehiegizkoa. Jainkoaren zigorra. Zigorraren beldurrez. Umeak zigorrak zentzatzen ditu. Geroak erakutsiko dio saria eraman duen ala zigorra. Egin zituzten gaiztakerien zigorrak jasateko.

2 iz. Irud. Itsumen hura aski zigor dute. Hautatu beharra, horra gizonari eman izan zaion dohaina eta zigorra.

3 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Zigorrarena, zigorrari dagokiona. Zigor gela. Inkestek adierazi dutenez, zigor botoa emango dute hautesleek.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Penala. Zigor kodearen erreforma. Zigor Auzitegi Gorena. Kataluniako eta Espainiako alderdi batzuek ere zigor neurriak nahi dituzte.

5 iz. Zigortzeko erabiltzen den makila edo tresna. Ik. azote. Zigor ukaldika. Zigorraren zartada entzuten da, gero, zaldien zintzarri hotsa. Senarra deiadarka eta zigor bat eskuan duela, emaztea elbarritzeko zorian. Anitzetan aita batek bere semea zehatu duenean, zatitzen du zigorra eta egozten sura. Suntsitu zituen bihotz-gogorrak burdinazko zigorrean. Zigorra, zigorra horri!

6 iz. Irud. Ez zaio nonbait iruditzen legeak ongi jarriak daudenik edo, hobeto esan, ez zaio iruditzen legearen zigorra behar bezala dantzatzen denik. Etsaiak Jainkoaren zigorrak dira. Atila, Jaunaren Zigor ikaragarri hura. Ez dut uste Etxeberrik inola ere merezi duenik Oihenartek bizkarraren gainean erabiltzen dion zigorra.

7 iz. Abar mehe, luze eta zuzena. Ik. makila. Moisesen zigorra.

aurrekari

1 iz. Aipatzen den egite edo gertakariaren aurretik jazoriko antzeko egite edo gertakaria; aitzindaria, norbaiti edo zerbaiti bide egiten dion pertsona edo gauza. Itsasuko ekitaldi hura mugarritzat dute askok, baina izan zuen aurrekari bat 1962an, duela mende erdi hain justu. Lehenbiziko aurrekariak XX. mendearen lehen herenekoak diren arren, ikastolen mugimendua 1960ko hamarkadan loratu zen. Emakume Nekazarien Estatutu honek ez du aurrekaririk araudian. Aurrekaririk gabeko akordioa izan da. 1935ean eta 1936an egin ziren Bertsolari Guduak nabarmentzekoak dira, Euskal Herriko bertsolari txapelketa nagusiaren aurrekaritzat hartzen baitira. Perkins Gilmanen narrazioa 1892an argitaratu zen aurreneko aldiz eta aditu batzuek Franz Kafkaren Metamorfosia ipuin ezagunaren aurrekari izan zitekeela uste dute. Babbage-k makina analitiko bat diseinatu zuen, ordenagailuen aurrekaritzat jo daitekeena.

2 iz. Batez ere pl. Zerbaiten aurretik gertatu den gauza, hura nolabait azaltzen duena edo haren kausa edo eragiletzat har daitekeena. Batetik, Mundu Gerraren ikuspegi orokorra ematen du: XIX. mendeko aurrekariak, gerraren garapena, egoera soziopolitikoa (...). Sarraskiaren aurrekariak kontatzen dizkigu Iñakik, eta iraultza frantseseraino egiten du atzera. Testuinguruaren eta aurrekarien atalean, gogora ekarriko dugu zein zen Ipar Euskal Herriko mapa politikoa garai hartan. Egungo egoera momentu historiko baten aurrekaria dela esan du. Aldizkaria ez zen aurrekaririk gabe sortu.

3 iz. Antzeko egoera batean modu berean jarduteko balia daitekeen aurretiko jardunbide edo erabakia. Hitzarmenaren aurkako ahotsak azaleratu dira; kritikoen hitzetan, aurrekari arriskutsua jarriko du lankidetza horrek. Gazako erretiratzeak aurrekari bat sortu du.

4 iz. pl. Zigor aurrekariak. Atxilotuak aurrekariak zituen. Aipatu iturrien arabera, gazteak aurrekariak ditu indarkeriaz bi lapurreta egiteagatik.

5 iz. Med. Norbaiten osasun egoeran eragina duen aurretiko gertakaria, norberarena edo familiakoa. Osasun azterketa aldatu egingo da pertsona bakoitzaren aurrekari pertsonalen eta familiako aurrekarien arabera. Minbizia duten andre gehienek ez dute aparteko intereseko aurrekaririk izaten familian. Etxean kardiopatiako aurrekaririk baldin badu (...). Hauetako asko gazteak, bestelako osasun aurrekaririk gabeak ziren.

6 iz. Zuz. Lege-auzi jakin batean harturiko erabakiak ezartzen duen arau edo jarraibidea, antzeko auzien epaietan aintzat hartu beharrekoa edo bete beharrekoa izango dena. 18/98 auziko aurrekaria ikusita, abokatuak ez du itxaropen handirik. Epaiketa horrek aurrekari arriskutsu bat ezar dezake.

7 iz. pl. Ekon., Admin. Enpresa, erakunde edo kideko batek izan dituen jarduera eta lanen inguruko informazioa. Foru lege honen mendeko pertsona eta entitateek Nafarroako Kontuen Ganberara igorriko dituzte kontratu publikoen inguruan eskatzen zaizkien datu, agiri eta aurrekari guztiak, kontratuen izaera eta zenbatekoa edozein direla ere.

8 iz. Hizkl. Esaldi erlatiboaren ezkerrean doan izen edo izenordaina. Euskarazko erlatibozko perpausetan ez dago aurrekaririk.

9 iz. Hizkl. Anafora batean aipatzen den elementua. Elkar izenordain anaforikoa da, eta horrenbestez, aurrekari bat eduki behar du perpausean.

10 iz. Fil. Baldintza bat adierazten duen esakunea. Ongi ezaguna da esakuneak logika formalean binaka doazela, aurrekaria eta atzekaria, subjektua eta predikatua.

11 iz. Mat. Arrazoi baten lehen gaia. Ik. zenbakitzaile. Lehen berdintzako aurrekariak eta atzekariak batuz bigarren berdintza lortuko dugu.

aurrekari penal iz. pl. Zuz. Zigor aurrekariak. Aurrekari penalik ez zutenez, aske utzi zituzten. Begira zenbat postu ukatu dizkizuten aurrekari penalak izateagatik.

zigor aurrekari, zigor-aurrekari iz. pl. Zuz. Pertsona batek epai irmo bidezko kondenaren bat izatea; kondena horiek jasotzen diren agiri ofiziala. Ik. aurrekari penal. Zigor aurrekaririk ez dutenek dirulaguntza jasoko dute.

espetxe

iz. Presoak giltzapean edukitzeko prestatua dagoen eraikina edo lekua. Ik. kartzela; presondegi. Espetxean sartu. Espetxera eraman. Bilboko espetxetik idatzi zuen eskutitz batean. Espetxeko atezaina.

espetxe zigor, espetxe-zigor iz. Lege hauste bati dagokion zigorra, erruduna espetxean edukitzea agintzen duena. Bizi osorako espetxe zigorra. Sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten.

heriotza

1 iz. Biziaren etena; giza bizitzaren bukaera. Ik. hiltze. Zuk bizia aukeratu zenuen; nik, ordea, heriotza. Bizitza nolakoa, heriotza halakoa. Bizitzan eta heriotzan. Lazaroren gaitza, heriotza eta piztea. Haren heriotzaren mendeurrenean. Berezko, ustekabeko heriotza. Heriotza on bat izateko. Heriotzako orduan. Heriotzako arriskuan. Heriotzaraino: hil arte. Heriotza dakarren pozoia. Oraingo urkamendiko heriotza baino askoz gogorragoa zen gurutzekoa. Halakoak heriotza merezi du. Zerbait heriotzaren azpian agindu, debekatu. Heriotzara kondenatuak. || Zaldiaren heriotza.

2 iz. (Gizaki itxuraz). Ik. herio. Heriotza izugarriaren atzaparretan. Goiz hartan Heriotza ikusi zuen azokan; eta Heriotzak keinu bat egin zion morroiari.

3 iz. Irud. Garbitasuna da haragiaren heriotza eta arimaren bizitza. Bide horretatik heriotzara doa euskara.

4 iz. Giza hiltzea, hilketa. Heriotza bat eginda, Ameriketara joan zen. Bizkaiko baserri batean harrigarrizko heriotza egin zutela. Bazekien nor zen heriotza ikaragarri haren egilea. Hainbeste lapurreta, etxe erretze eta heriotza ikusita.

heriotza eman dio Hil, bizia kendu. Erabaki zuten Jesusi heriotza ematea. Hitz horiezaz heriotza ematen didazu, ama.

heriotza epai, heriotza-epai iz. Auzipetua hiltzera kondenatzen duen epaia.

heriotzara eman Heriotzara eraman. Pilato zorigaiztoko hark eman du heriotzara Jesus.

heriotzara eraman Hiltzera eraman. Bildots gaizgabea bezala heriotzara eramana. Eritasun hau ez da heriotzara daramana.

heriotza tasa, heriotza-tasa iz. Leku jakin batean, aintzat hartzen den kopuru osoarekiko, denbora tarte batean hiltzen diren pertsonen kopurua. Errege familiako haurren heriotza tasa % 29,4koa zen, garai hartako batezbestekoa % 20koa zenean. Gaixotasuna jasan dutenen heriotza tasa ez da % 1era iristen.

heriotzaz hil Hil; erail. Bere aitari edo amari biraoa esaten diona heriotzaz hil bedi. Santuen eta profeten odola, eta lurrean heriotzaz hilak izan diren guztiena.

heriotza zigor, heriotza-zigor iz. Auzipetua hiltzera kondenatzen duen zigorra. Nigerian 487 pertsona daude heriotza-zigorraren zain.

kartzela

iz. Espetxea. Ik. presondegi. Kartzelan sartu dute. Espainiako kartzela-politikak oinarrizko giza eskubideak urratzen dituela salatu du EILAS sindikatuak.

kartzela zigor, kartzela-zigor iz. Espetxe-zigorra. Azkenean, Bidarti hogei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper