Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=tarte sarrera bakarrean aurkitu da.

tarte

1 iz. Bi gauzaren edo bi punturen artean gertatzen den hutsunea edo hedadura. Ik. bitarte; arte2. Zulo, tarte eta hutsuneetatik. Erdian, hormarik gabeko tarte bat, kanpora irteteko. Oasiek hirurehun eta laurehun kilometroko tarteak izaten dituzte beren artean. Landaretik landarera zer tarte eman behar zaio? Mendi gainak nahiago tarteak baino. Harkaitz tarteetan bilatzen. Ke hartaz gaindi bakea dago, ke tarte hartan nahaspila.

2 iz. (Denborari dagokiola). Ik. bitarte. Ordu laurdeneko tarte horretan. Goizean, arratsaldean edo gauaz, asti apur bat duen tarte denetan. Orainaldia nola neurtzen dugu tarterik ez badu?

tartean 1 Aipatu diren gauzen artean. Zaharragoak, ni ere tartean naizela, ezin okerrago jokatuak gara, horien ustez. Arrazoibide teknikoagoak ere bazebiltzan tartean, eta ez nuke esango zuzenak ez zirenik. Baina tartean bazegoen ere sendo tinkaturiko usadioaren zama.

2 Artean (lekuzko adieran). Sasi tartean galduko ez bagara.

tarteko adj. Tasun batez mintzatuz, beste batzuen artean dagoena. Ik. bitarteko 4; arteko. Ez gorri eta ez zuri, tartekoa baizik.

Oharra: azken eguneraketa 2020-07-08

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper