Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=marko 2 sarreratan aurkitu da.

marko1

1 iz. Ispiluak, margolanak, leihoak eta kidekoak inguratzen dituen egitura finkoa. Ispilu bikaina zen, sabairainokoa, urre koloreko marko apainduarekin. Argazkiak, zilarrezko markoetan.

2 iz. Gai, arazo edo gertaera bat kokatzen den esparrua. Ik. testuinguru 2. Proposatzen dugun marko teorikoa ez da, inola ere, halako batean sortu zaigun burubide apetatsua.

marko2

1 iz. Urrezko edo zilarrezko zenbait diruren izena.

2 iz. Alemaniako diru unitatea, euroa ezarri zen arte. Markoetan egiten ziren inbertsioen zenbatekoa. Jo dezagun mila marko galdu dituzula.

3 iz. Urrearentzat eta zilarrarentzat erabiltzen den pisua, liberdiaren baliokidea.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper