Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=lore 21 sarreratan aurkitu da.

lore

1 iz. Hainbat landareren zati koloretsu eta, askotan, usaintsua, ernaltze organoak dauzkana. Ik. lili. Lore ederra, polita. Lore zimelak. Maiatzeko loreak. Lorez lore doan erlea. Lore usain-ona. Larre lore ikusgarriak. Sagar lore zuriak. Zuhaitz lorez josia. Lorezko koroa. || Lore arrak eta emeak. Lorearen korola. Lorea fruitu bihurtzen da. Lore bakuna. || Irud. Moduak eta joerak ez dira goiz bateko loreak besterik.

2 iz. Loreak, bereziki apaingarritarako, ematen dituen landarea. Lorez apaindu. Lorez estaliak zelaiak. Loreak ureztatu. || (Hitz elkartuetan lehen osagai gisa). Lore sorta. Lore-saltzailea.

3 iz. Zerbaiten alde edo zati onena, ederrena. Irin lorea. Adinaren lorean. Edertasunaren lorea joan zaio. Huskeriez kezkatzea ez da giza kulturaren gaina eta lorea besterik.

lorean adb. Loretan. Lorean da mahatsondoa. || Lorean da amodioa duena.

lore baratze, lore-baratze Lorategia. Lore baratzean eder, arrosa gorria.

lore begi, lore-begi Landareetan, lorea sortzera doan pikor modukoa. Ik. begi 8; pinporta. Elorri beltzak ere, lore begiak puztuta, lehertzear daude.

lore hauts, lore-hauts Polena.

lore hosto, lore-hosto Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

lore joko, lore-joko Literatura, eta batez ere poesia, bultzatzeko egiten den lehiaketa. Abbadiak antolaturiko lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk.

lore orratz, lore-orratz Bot. Loreek pistiloan duten zurtoin modukoa, obulua eta estigma lotzen dituena. Ik. estilo2; pistilo.

lore pipil, lore-pipil Pipila. Lore pipilak eguzki epelera bezala.

loretan adb. Landareez mintzatuz, loreak dituela. Ik. lorean. Sagarrondoak loretan daude. Elorri zaharra loretan dago.

lore-zil [Oharra: Euskaltzaindiak, lore-zil-ek euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. lorezil].

aingeru

1 iz. Izaki espirituala, Jainkoaren eta gizakiaren arteko arartekoa. Aingeru mendekatzailea. Gabriel aingerua. Aingeru aurpegia zuen.

2 iz. Bihotz oneko pertsona tolesgabea. Ni ere ez naiz sortu aingeru umila.

aingeru begirale Kristau erlijioan, gizaki bakoitzarentzat Jainkoak izendatua duen aingerua, haren laguntzaile eta begirale berezi izango dena. Miren aingeru bat zen, ene aingeru begiralea eta ongi egilea.

aingeru belar, aingeru-belar Lore zuriko landare ginbailduna, sendagintzan erabilia (Angelica officinalis edo A. archangelica). Aingeru-belarraren sustraiak zaporea eta kolore berdea ematen zizkion edariari.

aingeru gaizto Deabrua. Iruzurrez azalduko gara, aingeru gaiztoen eta ezkutuko ehiztarien modura.

aingeru guardako Aingeru begiralea.

aingeru jagole Bizk. Aingeru begiralea.

aingeru kanpai, aingeru-kanpai 1 Angelus-aren kanpai deia. Eguerdiko nahiz iluntzeko aingeru-kanpaiak hots egiten badu.

2 Eliz dorreko kanpai txikiena, haur bat hil dela adierazteko jotzen dena.

aingeru lore, aingeru-lore Aingeru-belarraren lorea.

aingeru zaindari [Oharra: Euskaltzaindiak, aingeru zaindari-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aingeru zaintzaile].

aingeru zaintzaile Aingeru begiralea.

arrosa

1 iz. Arrosa-landarearen lorea, usain gozokoa, jatorriz kolore gorri argia duena. Arrosa gorriak, zuriak, horiak. Arrosa sorta. Arrosaz apaindua. Ezpainak arrosa orri gorriak bezain gorriak. Negar horiek arrosak dira elorrien artean. || Arrosa koloreko hegazti handi bat. Paisaia urdinetan dorre arrosa-koloreak ageri ziren.

2 adj. Gorri argia. Soineko arrosa.

3 iz. Kolore gorri argia. Urre koloretik gorrira pasatzea ez delako arrosatik berdera pasatzea bezain nabarmena.

arrosa landare, arrosa-landare Zuhaixka arantzatsua, arrosak ematen dituena (Rosa sp.). Zuhaitz haien enbor handien artean arrosa-landare zaharrak hazten ziren.

arrosa leiho, arrosa-leiho Leiho handi biribila, maiz beirateduna, eliza gotikoetako fatxadetan oso erabilia izan zena.

arrosa lili, arrosa-lili Arrosa-lorea.

arrosa lore, arrosa-lore Arrosa-landarearen lorea. Sozialistek arras berea dute arrosa-lorea.

eguzki

1 iz. Lurra argitzen eta berotzen duen argizagia; argizagi horren argia. (Astronomian E larriz idazten da). Ik. eki. Eguzki amandrea. Eguzkia atera, sortu, jaiki. Eguzkia sartu. Eguzki ederra dago. Eguzkiak argi egiten duen leku guztietatik etorriak. Eguzki-argitan etzanda. Eguzkiak jotzen ez duen lekuetan. Eguzkia ilunduko da. Eguzki kiskalgarria. Holako asko ez da gertatu eguzkiaren azpian. Eguzki egunetan.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Eguzki izpiak ez ziren hiriko giro hotza berotzeko gai izan. Zuhaitzen artean eguzki errainu bat ikusi nuela iruditu zitzaidan. Eguzki orratz: eguzki izpi. 220 milioiko inbertsioa egingo dute eguzki energiaren alorrean. Albo batean genuen eguzki erloju zaharrari beha. Goizeko hamaiketan hasiko da eguzki eklipsea.

eguzkia hartu Eguzkitan jarriz, haren irradak jaso. Hondartzara noa eguzkia hartzera.

eguzki begi, eguzki-begi Eguzkiak jotzen duen aldea. Ik. egutera. Gure etxea eguzki-begian dago. Eguzki-begia lurmen zegoen, eta laiotza, ostera, elur.

eguzki-galda g.er. Eguzkiaren beroa. Eguzki-galdak eta haize lehorrak mendi soilean baino askoz ere kalte gutxiago egiten dute zuhaiztian.

eguzki-galdatan adb. Eguzkiak asko berotzen duen tokian; eguzkiak sortutako beroaren eraginpean. Lan hau egin ohi dute, eguzki-galdatan. Eguerdiko eguzki-galdatan etorri behar izan du.

eguzki haize, eguzki-haize Sortaldeko haizea. Eguzki haizeak beroki gutxi, gizon behartsuak adiskide gutxi (esr. zah.).

eguzki lili, eguzki-lili Ipar. Ekilorea.

eguzki lore, eguzki-lore Landare handia, hosto-zorrotza, eguzkiaren eiteko loreak dituena (Carlina acaulis). Eguzkiak bezalatsu, eguzki-loreak ere uxatzen ditu ilunpeetako mamuak. Eguzki-lore bat etxeko atean.

eguzki panel, eguzki-panel Teknol. Eguzki irraden energia, ondoren baliatu ahal izateko, jasotzen duen gailua. Eguzki panelak ere izango ditu liburutegi berriaren eraikinak, eta haiekin lortutako energiarekin sortuko dira ur beroa eta elektrizitatea.

eguzkipe Eguzki azpia. Eguzkipean dir-dir. Berririk ezer ere ez duzu eguzkipean.

eguzki saindu Ipar. Kustodia.

eguzki sistema, eguzki-sistema Eguzkiak eta inguruan biran dituen argizagiek (planeta, satelite, asteroide eta kometek) osatzen duten multzoa.

eguzkitan adb. Eguzkiak jotzen duen tokian. Beti kanpoan eta eguzkitan egoten zen. Soinekoak eguzkitan jarri lehortzeko. Gainerako guztiak lokarturik daude, eguzkitan etzanda.

eguzkitara 1 adb. Eguzkitan. Eguzkitara luzaroan egon den artilea.

2 adb. Heg. Eguzkiak jotzen duen aldera. (eguzkitara atera, joan eta kideko esapideetan erabiltzen da). Zapi zikinak eguzkitara atera zituzten.

eguzki urte, eguzki-urte Urtea, Lurrak Eguzkiaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora.

elur

1 iz. Hodeietatik maluta edo pikor zurietan erortzen den ur izoztua. Elurra bezain zuria. Elurra urtzen denean. Elurpean lo dagoen lurra. Elur lodia. Elurretan oinatzik utzi gabe. Ez dira negu hotzen beldur; ortutsik elurrean ikusiko dira. Hor ibiltzen ziren, mendirik mendi, euritan eta elurretan. Elurretara eskiekin joanda. || Esr. zah.: Elur asko den urtean garia, eta erle asko dugunean eztia. Urte elurrezkoa, garizkoa. || pl. Mendietako elurrak urtu zirelako.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Elur-erauntsia. Elur erasoaren erdian. Elur kirolak. Haizeak elur hautsa harrotu zuen.

elur eper, elur-eper Lurralde hotzetako hegaztia, eperraren antzekoa, neguan kolore zuria hartzen duen lumadi ugaria duena (Lagopus mutus).

elur jausi, elur-jausi Mendi tontor edo malkarretatik bat-batean eta burrunban erortzen den elur pila handia. Ik. elurbildu; elurbizi; elauso. Mendizaleak elur-jausiaren azpian harrapaturik geratu ziren.

elur lapatx, elur-lapatx Elur geruza mehe-mehea. Elur lapatxa dago.

elur lore, elur-lore Pirinioetan eta Alpeetan hazten den landarea; landare horren lore zuria (Leontopodium alpinum). Ik. edelweiss.

elur luma, elur-luma Elur maluta. Elur lumak erortzen diren bezain usu dabiltza haren baitan bekatu mortalak. Elur lumak bezain zuriak.

elur maila, elur-maila Prezipitazioak elur eran izan daitezkeen eta zuritzera irits daitekeen gutxieneko altitudea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 400 eta 600 metro bitarteko elur maila iragarri dute, bost zentimetroko lodierarekin. Bihar hoztu egingo du nabarmen eta elur maila jaitsi egingo da 200 metroraino.

elur malo, elur-malo Elur maluta. Ikusi zituela arimak infernura amiltzen, elurra ugari ari duenean elur maloak lurrera erori ohi diren eran.

elur maluta, elur-maluta Maluta. Adar erantziak elur maluta zuriz jantzi ziren. Udazkenean sortzen dira pinu-adar edo enborretan elur malutak diruditen zorro zuriak.

elur mataza, elur-mataza Elur maluta. Elur matazak atertu gabe kanpoaldean.

elur orein, elur-orein Oreinaren familiako aberea, adar-zapala, Iparburu inguruko eskualdeetan bizi dena (Rangifer tarandus tarandus).

elur pikor, elur-pikor Pikor gisako malutetan erortzen den elurra.

elurra ari izan du ad. Elurra ari du. Elurra mara-mara ari zuela. Elurra atertu gabe ari zuen.

elurra egin Bart elurra egin du eta goizean dena zuri agertu da. Gelditzen da gero zelaia elurra egin izan balu bezain zuri. Elur gutxi egin du aurten.

elurra izan Elurra ari izan. Elurra da. Jaitsiko dira meza entzutera elurra bada ere. Elurra zen gogoz, urtarrilean legez.

elur txori, elur-txori Txonta.

elur zulo, elur-zulo Elurra gordetzeko prestatzen den zuloa edo tokia. Elur zulo txit hotz eta izotzez beteak, behin ere urtzen ez direnak.

[Oharra: elurra ari izan eta elurra izan, aspektua puntukaria denean soilik erabiltzen dira (elurra ari du mendian, elurra da mendian); elurra egin, berriz, aspektua ez puntukaria denean (iaz elur asko egin zuen)].

esne

1 iz. Ugaztun emeen ugatzetan eratzen den isurkari zuria, ume jaio berrien berezko elikagaia. Haurrak esnea edoski. Dohatsua esnea eman dizun bularra! Erdi berriaren lehen esnea. Esnea hartu. Abatza bete esne edan. Esnea egosi. Esnetan zerbait egosi. Esnea mindu. Esne asko ematen duen ardia. Behi esnea. Esnea jetzi. Esne opilak. Talo-esneak eztiarekin. Esne-saltzailea. Esne industria. Esne zekorra (Ik. esneko).

2 iz. Zenbait landaretatik edo hazitatik ateratzen den isurkaria, esnearen antzekoa. Almendra-esnea.

esne behi, esne-behi Esnetarako hazten den behia. Ume egin berritan gizena badago, esne behia ez da puntakoa.

esne belar, esne-belar Euphorbia generoko belar landarea, esne mingots bat daukana.

esne bide, esne-bide (E eta B larriz). Zeruan gauaz ikus daitekeen zerrenda argia, gure galaxiako plano trinkoeneko izarrez osatua dagoena. Esne Bideak 10.000 milioi urte inguru ditu. Begira Esne Bidea, izarrezko ibai hori, eta egin kontu orban bat baizik ez dela zabaltasun infinituan.

esne denda, esne-denda Esnea saltzen den denda.

esne gain, esne-gain 1 Esnearen gainaldean gertatzen den geruza mamitsua. Ik. gain2. Baserritarrari erosten genion esnea egunero eta esne gainarekin ogitarteko gozoak egiten zizkigun amak.

2 Esne gain harrotu azukreduna. Marrubiak esne gainarekin.

esne gauza, esne-gauza Esnekia. Ez jateko arrautzarik eta esne gauzarik garizuman.

esne harri, esne-harri Esnea egosteko erabiltzen zen harria. Besoak, zaintsuak, esne harria bera baino gogorragoak.

esne hauts, esne-hauts Hauts bihurturiko esnea. Esne hautsari ura erantsi, eta hura edan.

esne jaki, esne-jaki Esnekia. Arrautzarik eta esne jakirik ez jateko.

esneko adj. Animaliez mintzatuz, oraindik esnez elikatzen dena. Esneko zekorra, txerria.

esneko hortz Umeen lehen hortzak, gizakietan zazpiren bat urterekin erortzen direnak.

esne lore, esne-lore Esne-belarraren lorea.

esne perretxiko, esne-perretxiko Lactarius generoko perretxikoa, inbutu formako txapela duena eta barnean esnea daukana.

esnetarako adj. Abereez mintzatuz, esnea lortzekoa. Behi horiek esnetarakoak dira.

esne tela, esne-tela Esnea egosi eta gero eratzen den gain mehea; esne gaina. Baserriko esneak esne tela sendoagoa edukitzen du.

esne zopa, esne-zopa pl. Esnez eta ogi zatiz egindako jakia. Gosaritzat, esne zopak.

ezki

iz. Zuhaitz garaia eta adaburu-biribila, hosto zabalak eta horzdunak, eta lore usaindunak dituena (Tilia). Jarleku luze batzuk zeuden ezkien azpian. Ezki zurezko irudia.

ezki lore, ezki-lore Ezkiaren lorea, egoskin lasaigarriak prestatzeko erabiltzen dena. Ezki lore ura lasaigarri ona da.

ezkila

1 iz. Kanpaia. Herriko elizako ezkila. Ezkila jo.

2 iz. Ezkila-hotsa. Ezkila aditu zuenean. Meza-ezkila: meza hastera doala adierazten duen ezkila.

ezkila dorre, ezkila-dorre Kanpandorrea. Hamaikak jo zuten ezkila-dorrean.

ezkila hots, ezkila-hots Kanpai hotsa. Heldu den igandean ezkila-hotsez beteko da Aurizko plaza.

ezkila lore, ezkila-lore Campanula generoko landarea, mordoetan biltzen diren ezkila formako lore gingildunak ematen dituena (Campanula sp.). Ik. txilin lore.

ezkila mihi, ezkila-mihi Ezkilaren barnean dilindan dagoen atala.

ezpata

1 iz. Arma zuria, altzairuzko xafla zuzen eta zorrotz batez, eta eskutoki gehienetan babestu batez osatua. Ezpata zorrotza. Bi ahoko ezpata. Ezpata alboan, aldean zuela. Ezpata gerrian zuela. Ezpata zorroan sartu zuen. Ezpataz jo, hil. Ezpataz hila gertatu zen. Ezpata-burua: ezpataren eskutokia. Ezpata-kolpe batez. Ez du herriak herriaren kontra ezpatarik altxatuko. Ez nukeela nahi gure ezpatak berriz elkarrekin gurutza daitezen. Lepoa ezpataz kendu zion.

2 iz. Lihoa eta antzeko landareak zehatzeko erabiltzen den lanabesa. Ik. garba; tranga.

3 iz. Orgaren edo gurdiaren aurre eta atzealdean jartzen den euskarria.

4 iz. Karta espainoletako lau sailetako bat, ezpata baten irudia ezaugarri duena; sail horretako karta. Zazpiko ezpata. Zaldun ezpata. Urrea, ezpata, kopa eta bastoia dira karta sorta tradizionalaren lau sailak.

ezpata arrain, ezpata-arrain Arrain handia, ezpata antzeko mutur luze eta zorrotza duena (Xiphias gladius).

ezpata belar, ezpata-belar Belar itxurako landarea, leku hezeetan hazten dena (Carex pendula).

ezpata dantza, ezpata-dantza Ezpatekin dantzatzen den euskal dantza.

ezpata dantzari, ezpata-dantzari Ezpata-dantza dantzatzen duen dantzaria.

ezpata lore, ezpata-lore Gladioloa.

ezpata sagar, ezpata-sagar Ezpataren eskutokia; ezpataren eskutokiaren burua.

gau

1 iz. Eguzkiaren sarreratik irteerara hedatzen den denbora-bitartea; ilun dagoen egunaren zatia. Eguna eta gaua. Berrogei gau eta egun atertu gabe. Gauaren iluntasuna. Neguko gau luzeetan. San Joan gaua. Gaua etorri zenean. Gau aldera. Gauaren babesean. Gau bat igaro zuen han. Otoitzean egon zen gau guztia. Gau guztian lo egin gabe. Gau osoan lanean. Igande gau batean. Gau hartan bertan. Gau hartako hamaiketan. Gauaren erdian. Gaueko hamabiak. Gau argia. Gau iluna. Izarrik gabeko gau beltza. Gau beranduan etxeratzen zen. Hiru egunez eta hiru gauez. Gau oroz. Gau guztiez (Ik. gauero). Eztei gaua. Donostian gau eginda: gaua igarota. Ezerezaren gau beltzean. Uda-gau bateko ametsa.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Gau loa. Gau amets bat izan da bakarrik. Ilargipeko gau-ibili ezkutuan. Gau jaietako jolasetan. Gau lapurra bezala. Barkoxen gelditu zen gau-pasa: gaua igarotzen (Ik. gaupasa).

gau afari, gau-afari Gauerdiko afaria.

gaua galdu Gaua lo egin gabe igaro. Zer da gauzarik onena logalea ekartzeko? gaua galtzea.

gauak egun egin Gauaz lan egin. Gauak egun eginez, igandeak astelegun, zuhurtziaz bilduko dute haurrak hazteko doia.

gauaz adb. Gaueko orduetan. Gauaz kandela argitan irakurtzen. Gauaz ibiltzen dena. || Gauazko ohoina.

gau bele, gau-bele Zataren familiako gau hegaztia, lumadi ilunekoa, airean harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Caprimulgus europaeus).

gau eskola, gau-eskola Arratsaldea bukatu ondoan ematen den eskola; eskola horiek antolatzen dituen elkartea. Gau eskolen Elkartea.

gau eta egun adb. Etengabe. Gau eta egun negar eginez. Gau eta egun kontu berarekin.

gauez adb. Gauaz, gaueko orduetan. Ate horiek beti daude irekiak, hala gauez nola egunez.

gauez gau Gau betean. San Josef jaiki zen ordu berean eta gauez gau eman zen bidean.

gau hontz, gau-hontz Bizk. Hontza.

gau jagole, gau-jagole Bizk. Gauzaina.

gau lore, gau-lore Lurralde epeletako landarea, kolore askotako eta usain sarkorreko loreak, eguzkia sartu ondoren irekitzen direnak, ematen dituena (Mirabilis jalapa).

gau mahai, gau-mahai Ohearen burualdean kokatzen den altzari txikia, gauean behar diren gauzak gordetzeko edo jartzeko erabiltzen dena. Ik. mesanotxe. Gau mahaiko lanpara.

gau min Gau betea. Sartu zen, gau minean, emazte haren etxean. Gau minean, ilunpetan egiten duguna.

gau on interj. Gabon. Jainkoak dizula gau on. —Gau on. —Bai zuri ere.

[Oharra: deklinabide berezia du: gauk, gauri, gauren, gauez mugagabean, eta gauean, gaueko, gauetik, gauera singularrean].

hosto

1 iz. Landareen zatia, zurtoin edo adarretan sortzen dena eta, gehienetan, xafla moduko zati berde baten itxura duena. Ik. orri. Haritz hosto bat. Gaztaina hostoak. Arbi hostoak. Haritzetako huntz hostoak ebakitzera. Hostoz janzten ditu basoak. Iparrak eragiten dien hostoen hotsa. Hosto ihartuak (Ik. orbel). Hosto asko duen zuhaitza (Ik. hostotsu). Hostoak kimatu. Zuhaitzari hosto guztiak kentzen bazaizkio, galdu egingo da berehala. Hosto horzdunak, gingildunak.

2 iz. (Multzokaria). Haritz gorriak hostoa zabalagoa du eta mardulagoa. Zuhaitz idorra eta antzua, hostoaren eta lorearen ondoan fruiturik ematen ez duena.

hosto erorkor Urte sasoi batean batere hostorik gabe geratzen den zuhaitzaren hostoa. Hosto erorkorra duten zuhaitzek lurra aberasten dute. Udareondoak zuhaixkak edo zuhaitzak izaten dira, hosto erorkorrekoak eta, sarritan, arantzaz hornituak. || Haritza hosto-erorkorra da.

hosto iraunkor Sasoi guztietan hostoak dituen zuhaitzaren hostoa. Mirtoak hosto iraunkor ilunak ditu. Hosto iraunkorreko zuhaitzak. Katagorria hosto iraunkorreko oihanetan bizi da. || Gorostia hosto-iraunkorra da.

lore hosto, lore-hosto Petaloa. Belarrez eta lore hostoz egindako entsalada.

irin

1 iz. Gariaren edo gainerako laboreen alea, eta, bereziki, alearen mamia, ehoz ateratzen den hauts modukoa, janariak prestatzeko erabiltzen dena. Gari irina. Arto irina. Ogi irina: gari irina.

2 iz. Gari irina. Irina bahetu, zahia bereizteko. Irin bahea. Irin-saltzailearengana joan zen. Errotara doanari irina lotzen zaio. Bi zaku irin. Irina ur epelean oratuz. Irinik hoberenarekin egindako orea ere ez da ogia, labean azala egin artean. Irin zuria. || Esr. zah.: Zuri guztiak ez dira irin. Zahietan zuhur eta irinetan ero. Zakutik bihia gal, edo zorrotik irina, da galtze berdina.

3 iz. Bestelako ale edo landareak ehoz ateratzen den irin modukoa. Baba irina.

4 iz. Zenbait gai solido ehoz ateratzen den irin modukoa. Irinak analizatzera igorri dituzte, eta jakin da abere irin eta arrain irinak zituztela.

irin lore, irin-lore Irin zuri bikainena. Libra bat legamia irin-lorez egina.

itsas lore iz. Zaku formako itsas animalia ornogabea, itsas hondoan itsatsita bizi dena eta lore itxura duena (Coelenterata). Ik. polipo.

joko

1 iz. Atsegin hartzeko, eta, askotan, tartean dirua dagoela, egiten den jarduera arauduna, batek edo batzuek irabazten eta beste batek edo beste batzuek galtzen dutena. Ik. jolas; josteta. Pilota-jokoa. Erreboteko joko handia. Euskal jokoak. Herri jokoak. Aizkora-jokoa. Makina bat ahari joko irabazi eta galdutako baserritarra. Aritzen dira denbora puska batean karta-jokoan.

2 iz. (Dirua jokatzearen aldeari begiratuz). Jokoa debekatu, baimendu. Jokoa ez da errenta. Etxe asko hondatu ditu jokoak. Jokorako ohitura. Jokoan ondo larrutu omen dute. Jokotik aberastea. Joko galgarriak. Jokorik hoberena gutxien dirauena (esr. zah.).

3 iz. Jokoarekin halako antza duen ariketa. Poesia deitzen den joko bitxi hori. Maite joko luze eta korapilatuak.

4 iz. Musean, lau karten artean hogeita hamar baino gehiago izatea. Jokorik baduzu?

5 iz. Pilota-joko batzuetako partida banatzen den zati bakoitza. Partida egiten da honenbeste jokotara; maizenik hamahirutara.

6 iz. Izenez edo aditzez mintzatuz, horiek jokatzea. Ik. deklinabide. Izen jokoa eta aditz jokoa.

hitz joko, hitz-joko Hitz baten esanahi bikoitzaz baliaturik edo antzera ahoskatzen diren bi hitzen adiera desberdinez baliaturik egiten den jokoa. Zelanok hitz-jokoa egiten du ultio (mendekua) eta unctio (gantzuketa, igurtzia) hitzen artean. Hitz-joko xume bat zilegi bazait, nik esango nuke mundua, munduko zenbait aldetan, asko aldatu dela. Hitz-jokoetara emana. Ezin itzulizko hitz-jokoa.

jokoan 1 adb. Arriskuan, galtzeko edo irabazteko egoeran. (egon, izan edo jarri bezalako aditzekin erabiltzen da). Bizitza bera jokoan zegoen. Bi etxe horien jabegoa da jokoan.

2 adb. (ari, egin eta kideko aditzekin). Karta-jokoan. Urtero egiten dugu jokoan Gabonetan. Debekatua zegoen jokoan aritzea edaria saltzen zen lekuan.

joko etxe, joko-etxe Dirua jokatzen den etxea. Ez kartarik hartzeko, ez joko etxera joateko.

joko garbi 1 Azpikeriarik gabeko jokoa. Anton. azpijoko. Etsaiak aurpegiz aurpegi eta joko garbian ezin menderatu dituztenean. Hori ez da joko garbia.

2 Atxiki txikia. Ezker ederra erakutsi zuen errebotean eta joko garbian.

joko lagun, joko-lagun Karta-jokoan aritzeko laguna. Sartu zen ostatura eta berehala egin zituen joko-lagunak.

lore joko, lore-joko Literatura, eta batez ere poesia, bultzatzeko egiten den lehiaketa. Abbadiak antolaturiko lore-jokoetan ere izan zen emakume bertsolaririk.

kuku

1 iz. Txori igokaria, uso baten tamainakoa, lumak hauskarak eta buztana beltza dituena (Cuculus sp. eta Clamator sp.). Kuku emeak beste txorien habietan jartzen omen ditu arrautzak.

2 iz. Kukuaren kantua. Kukuak kuku eta dirua sakelan, aberatsa urte guztian.

3 adb. Ezkutaturik. Ik. kukuka. Kuku egon.

4 interj. Ipar. Norbait edo zerbait gaitzesteko oihua. Ik. behera 3. Biba azeriak, kuku txakurrak!

kukuak jo Zoria aldekoa izan. Lanean ari denari kukuak jotzen dio.

kukuak makur jo Gauzak gaizki, espero ez bezala gertatu. Zaharrak ginen hiru, irabazi nahiz zerbait diru, kukuak makur jo digu.

kukuak oker jo Gauzak gaizki, espero ez bezala gertatu. Askok uste zuten menderatuko zutela, gero ikusi zuten kukuak txit oker jo ziela.

kuku bala, kuku-bala Kuku sagar gogortua.

kuku belar, kuku-belar Urrebotoiaren familiako landarea, lore handi more edo zuriak ematen dituena, lilitegietan hazten dena (Aquilegia vulgaris).

kuku egin Zerbaiten atzetik edo zuloren batetik zerbait agertu edo atera. Edurneren buruak kuku egin zuen egongelako atetik.

kuku gordeka, kuku-gordeka adb. Gordeketan.

kuku jo Erreka jo, porrot egin.

kuku lore, kuku-lore Kuku belarra.

kuku-praka Belar landarea, titare itxurako loreak, zurtoinaren buruan mordoetan bilduak, ematen dituena (Digitalis purpurea). Kuku praken hostoetatik bihotzekoen aurkako sendagai bat ateratzen da.

kuku sagar, kuku-sagar Haritzetan eta haritzaren familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. Ik. kalitxa 2.

maiatz

1 iz. Urteko bosgarren hila. Maiatza, Ama Birjinaren hilabetea. Maiatzeko loreak. Maiatzeko pazkoa. Maiatz hotzak dakartza pozak (esr. zah.).

2 iz. (Data adierazteko, -en atzizkia hartzen duela). Maiatzaren lehena. 1901eko maiatzaren 9an. || (Aposizioan, -k atzizkia hartzen duela eta zenbakia artikulurik eta kasu markarik gabe). Gaur, maiatzak 25, larunbata. Datorren ostegunean, maiatzak 20, izendatuko da epaimahaia.

maiatzeko gurutze Eliza katolikoan, maiatzaren 3an ospatzen den festa, Santa Elena Konstantino enperadorearen amak Jesu Kristo hil zuten gurutzea aurkitu izana gogoratzen duena. Maiatzeko Gurutze Donea, baserritarren jaia. || Ermita Maiatzeko Gurutze egunean zabaldu zen lehenbizi.

maiatzeko lore pl. Eliza katolikoan, maiatzeko igandeetan Ama Birjinaren omenez egiten den ospakizuna. Erruz zihoazen herritarrak elizara, Maiatzeko loreetara.

maiatz lehen Maiatzaren lehen eguna. Maiatz lehenaren bezperan.

pasio

1 iz. Jesu Kristoren nekaldia. Jesu Kristok bere Pasioan igaro zituen oinaze guztien berri laburra. Pasio kantak. || Bolibarko pasioa.

2 iz. g.er. Irrika, grina.

pasio lore, pasio-lore Landare igokaria, jatorriz Brasilgoa, lore usaintsuak, handiak eta bakarkakoak dituena (Passiflora sp.). Pasio-loreen korolak arantzazko koroa gisako bat eratzen du.

pipil

iz. Oraindik ireki ez den lorea. Ik. lore begi; pinporta. Mertxikondoek paretetan barna luzatzen zituzten beren adar pipilez beteak.

lore pipil, lore-pipil Pipila. Lore pipilak eguzki epelera bezala.

sanjoan lore, sanjoan-lore iz. Belar landare bizikorra, lore handi zurtoin-luzeak, bitxilorearenaren antzekoak, ematen dituena (Leucanthemum vulgare).

sanjose lore, sanjose-lore iz. Belar landare hostotsu eta zurtoin-motza, hosto luzanga, zimur eta latzak dituena, hostailaren erdigunean sortzen diren loreak ematen dituena (Primula sp.).

txilin

iz. Kanpai txikia. Ermitako txilin hotsa entzuten da.

txilin belar, txilin-belar Gari eta arto sailetan bizi den landare bizkarroia, txilin itxurako lorea duena.

txilin lore, txilin-lore Bizk. Ezkila-lorea.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper