Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=liberal 2 sarreratan aurkitu da.

liberal1

adj. Zah. Eskuzabala.

liberal2

1 adj. Politika eta ekonomian, gizabanakoaren askatasunaren aldekoa dena. Demokrazia eta ekonomia liberala. Alderdi liberala.

2 adj. Alderdi liberalaren aldekoa. Donostia inguruko jauntxo liberalak. Aldizkari liberalak.

3 iz. Alderdi liberalaren jarraitzailea; alderdi liberaleko kidea. Karlistak eta liberalak (Ik. beltz 6). Liberalen batasuna.

4 adj. Pentsaera zabala duena.

liberal-demokrata adj./iz. Gizabanakoaren eskubideetan oinarritzen den eta zuzenbide estatuari lotua den demokraziarena, gobernu era horri dagokiona; gobernu era horren aldekoa. Liberal-demokratek salatu dute laboristek erabat aldatu dutela jarrera martxotik hona. Alderdi liberal-demokratak bere kanpainarekin jarraitu zuen atzo.

Oharra: azken eguneraketa 2021-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper