Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=kuku 2 sarreratan aurkitu da.

kuku

1 iz. Txori igokaria, uso baten tamainakoa, lumak hauskarak eta buztana beltza dituena (Cuculus sp. eta Clamator sp.). Kuku emeak beste txorien habietan jartzen omen ditu arrautzak.

2 iz. Kukuaren kantua. Kukuak kuku eta dirua sakelan, aberatsa urte guztian.

3 adb. Ezkutaturik. Ik. kukuka. Kuku egon.

4 interj. Ipar. Norbait edo zerbait gaitzesteko oihua. Ik. behera 3. Biba azeriak, kuku txakurrak!

kukuak jo Zoria aldekoa izan. Lanean ari denari kukuak jotzen dio.

kukuak makur jo Gauzak gaizki, espero ez bezala gertatu. Zaharrak ginen hiru, irabazi nahiz zerbait diru, kukuak makur jo digu.

kukuak oker jo Gauzak gaizki, espero ez bezala gertatu. Askok uste zuten menderatuko zutela, gero ikusi zuten kukuak txit oker jo ziela.

kuku bala, kuku-bala Kuku sagar gogortua.

kuku belar, kuku-belar Urrebotoiaren familiako landarea, lore handi more edo zuriak ematen dituena, lilitegietan hazten dena (Aquilegia vulgaris).

kuku egin Zerbaiten atzetik edo zuloren batetik zerbait agertu edo atera. Edurneren buruak kuku egin zuen egongelako atetik.

kuku gordeka, kuku-gordeka adb. Gordeketan.

kuku jo Erreka jo, porrot egin.

kuku lore, kuku-lore Kuku belarra.

kuku-praka Belar landarea, titare itxurako loreak, zurtoinaren buruan mordoetan bilduak, ematen dituena (Digitalis purpurea). Kuku praken hostoetatik bihotzekoen aurkako sendagai bat ateratzen da.

kuku sagar, kuku-sagar Haritzetan eta haritzaren familiako zuhaitz batzuetan intsektuen eraginez hazten den koskor biribila. Ik. kalitxa 2.

gordeka

adb. Ezkutuan, isilean; gordetzen. Ik. gordean. Erdi gordeka joan zen. Ez zen zilegi, ez agerian ez gordeka, erlijioko eginbideak betetzea. Hemen nauzu deiez, eta zu gordeka.

gorde-gordeka adb. Gordeketan. Ik. ezkutaketa.

gordekako adj. Ezkutukoa, isilpekoa. Gordekako solasak.

gordeketan adb. Gordetzen, ezkutatzen; ezkutatzean datzan jolasean. Ik. ezkutaketa.

kuku gordeka, kuku-gordeka adb. Gordeketan.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper