Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=kanela 2 sarreratan aurkitu da.

kanela

iz. Kanelondoaren adarren barne azal urrintsua, janariak ontzeko erabiltzen dena. Intxaur saltsari kanela bota. Kanela-kolorekoa.

kanela hauts, kanela-hauts iz. Hauts bihurturiko kanela. Azukre edo eztiarekin eta kanela hauts askorekin egosia. Botatzen zaio gainetik kanela-hautsa.

iltze

1 iz. Metalezko pieza mehe eta luzea, mutur batean punta zorrotza eta bestean burua duena, eta zerbait finkatzeko, josteko edo zintzilikatzeko erabiltzen dena. Ik. puntapax; parispunta. Iltze burua. Iltze buruduna. Iltze buru-zabala. Hauspoen iltzeak. Guraizeen iltzea. Iltze batetik dilindan. Iltzez josi (Ik. iltzatu). Iltze zorrotzez gurutzean josi eta gora jaso zuten. Iltze horiz josita zegoen kutxatila bat.

2 iz. (Gauza edo arazo baten) gakoa. Ik. koska1 2. Hor dago iltzea!

3 iz. Eskuzko pilotariei ahurrean sortzen zaien mina. Hiru astez egon naiz pilotan jokatu gabe eskuko iltzea zela eta.

4 iz. Idi demetan, probalekuaren luzera. Lau iltze eta erdi egin zituzten ordubetean harri handiarekin idi erraldoi haiek.

5 iz. Iltze-belarraren lorearen pipil iharra, janarien bizigarri erabiltzen dena. Ik. iltze-kanela. Kanela, iltzea eta piperrautsa.

iltze belar, iltze-belar iz. Eukaliptoaren familiako landarea, lurralde beroetan hazten dena eta iltzeak (Ik. gorago 5) ematen dituena (Caryophyllus aromaticus).

iltze-kanela iz. Iltzea, janarien bizigarri erabiltzen dena. Arabiarrek iltze-kanela eta beste zenbait espezia erabiltzen omen dituzte kafeari zapore berezia emateko.

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper