Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=kalte-galera sarrera bakarrean aurkitu da.

kalte

iz. Norbaiti edo zerbaiti beste norbaitek edo zerbaitek eragiten dion galera edo hondamena. Tabakoaren kalteak. Izan ere gerrate hartako kalteak beldurgarriak baziren ere, are txarrago izan da guretzat ondotik etorri zen triskantza. Eduki gaitzazu kaltetik hastanduak (Ik. gaitz1 1). Badirudi ez dakigunetik ez dakigukeela inolako kalterik etorri. Kalte gogorrak ekartzen dituen gauza (Ik. kalte ekarri). Gezurra, lagun hurkoaren kalte handia dakarrenean, bekatu larria da. Onura baino kalte gehiago heldu zaio hortik. Haserretzetik sortzen diren kalte handiak. Egindako kaltea ezingo dut osatu. Inori egindako kalteak ordaintzeko.

kaltean (-en atzizkiaren eskuinean). -i kalte eginez. Ik. kaltetan. Irakurlearen kaltean jokatu ohi duten idazleak. Euskararen onean, ez kaltean, izango den moduan erabil dezan hizkuntza. || Nahiz alde nahiz kaltean.

kalte egin Norbaiti edo zerbaiti galera nahiz hondamena ekarri. Ik. gaitz egin; erasan1. Kalte egiten duten edariak. Gorputzari egiten dio horrek kalte. Saiatzeak ez dio inori kalterik egingo. Egiari kalterik egin gabe. Ez dut uste kalte egingo duenik berriz esateak. || Zenbat kalte egiten duen etsaigoak. Larritzeak beste edozerk baino kalte gehiago egiten dizu. On baino kalte gehiago egiten duten irakurketak. Haragiaren bekatuak egiten duen bigarren kaltea. Egin ditugun kalteak desegiteko.

kalte ekarri Ipar. eta Naf. Kalte egin. Ez da deus egin behar legeen kontra denik, ez erakutsi ere kalte dakarkienik.

kalte eragin Kalte eginarazi. Gure artean hainbeste kalte eragin duen bikaintasun nahia. || Eragin dituen kalteen erremediatzea.

kalte-galera iz. pl. Norbaitek, beste baten erruz, izan dituen galeren balioa.

kalte hartu 1 Kaltetu. Ez da melodia kalte hartu duena, hondatua zegoena pianoa baita. || Etxeak hartu dituen kalteak nolabait konpontzeko.

2 (Partizipio burutua izenondo gisa). Baserritar gaixo kalte hartuak.

kalte izan da/du ad. Kaltegarri izan. Modu txarrean hitz egitea kristauarentzat kalte da. Ez zaigu batere kalte izango idazlan hau astiro irakurtzea. Ur hormatua kalte dute abereek.

kalteko adj. (-en atzizkiaren eskuinean). -i kalte egiten diona. Osasunaren kalteko janariak. Lagun hurkoaren kalteko gezurrak.

kalte ordain, kalte-ordain iz. Kalteren baten ordainetan ematen edo hartzen den diru kopurua. Ik. ordainbide; damu-domaia. Kalte-ordaina eman. Kalte-ordaina hartu.

kalterako 1 (-en atzizkiaren eskuinean). -en kaltean. Gure kalterako direla uste arren. Batasunaren kalterako ez denean, erraztasuna behar dugu bilatu. Zure kalterako ezagutu ninduzun! Ezkontza hori Euskal Herriaren kalterako dator.

2 Kalte egiteko. Ez bekit esan maitasun hori kalterako izan daitekeenik. Onerako da, kalterako baino gehiago.

kalte(rik) gabe (-en atzizkiaren eskuinean). -i kalterik egin gabe. Badira gezurrak besteren kalterik gabe esaten direnak. Inoren kalte gabe bada, bekatu arina izan ohi da. Lan bakoitzean zenbat ordu egin daitezkeen langileen osasunaren kalte gabe. Etxearen kalte gabe egiten badu.

kaltetan (-en atzizkiaren eskuinean). -i kalte eginez. Ik. kaltean. Edozein batasun saio zenbait euskalkiren kaltetan egingo dela. Bere buruaren kaltetan arituko litzateke.

kaltez (-en atzizkiaren eskuinean). Heg. -en kontra; -en kaltean. Ez dakit ongi gure hizkuntzaren alde edo kaltez mintzatzera noan orain. Maritxuren kaltez hitz egitera etorri bahaiz, bahoake!

kaltezko 1 adj. Kaltegarria.

2 adj. (-en atzizkiaren eskuinean). -en kaltekoa. Erlijioaren kaltezko beste hoben guztiak.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper