Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=joan 23 sarreratan aurkitu da.

joan, joan, joaten

1 da ad. Aipatzen den tokiraino edo tokirantz higitu. Bilbora joan. Bihar zure etxera joango naiz. Hegoalderantz joan ziren (Ik. jo 10; egin1 14). Paulagana joan zaitez. || Ohera joan. Mezatara joan. Eskolara joan. Bisigutara joan. Zerbait ikustera joan. Dioena gezurtatzeko, ez da urrutira joan beharrik. Jakintza, poliki-poliki, aurrera joan da.

2 da ad. (Modua adieraziz). Oinez joan ziren Donostiara. Trenez joan. Anaiarekin joan nintzen. Lasterka joan. Ihesi joan. Lasai doa bere bidetik. || batbedera beti izenordaina da eta beti singularrean doa.

3 da ad. (Ogibidea edo egitekoa adierazten duen izen batekin; dagokion izenak ez du artikulurik edo kasu markarik hartzen). Soldadu joan behar izan zuen. Bilbora joan zen neskame.

4 da ad. Dagoen lekutik alde egin. Ni joan egin nintzen, eta bera gelditu egin zen. Usoak joan, sareak heda (esr. zah.).

5 da ad. Desagertu; hil. Haurtzaroa joan zitzaigun. Orixe ere joan zaigu.

6 da ad. (Denbora adierazten duten hitzekin). Igaro. Urteak joan ahala, euskalkiak elkarrengandik bereizten ari dira. Sasoia joan eta gero. Denbora joanez gerozko damua. || (Esapideetan). Orduak joan, orduak etorri, Josetxo ez zen agertzen. Baina urteak joan, urteak etorri, gauzak asko aldatu dira gure artean.

7 da ad. (Egintzaren jarraitutasuna adierazteko, osagarritzat beste aditz baten partizipio burutua -z atzizkiaz edo partizipio burutugabea hartzen duela). Harrabotsa areagotuz doa. Herri xehea galduz omen doa euskara. Zorrak gehitu ahala, dirutza urritzen zihoakigun.

8 da ad. (Era trinkoetan, gertaera baten berehalakotasuna adierazteko, osagarritzat aditz izen bat -ra atzizkiaz hartzen duela). Trena abiatzera doa. Erortzera zihoanean.

9 da/zaio ad. (Gehienetan modua adierazten duen osagarriren bat (batez ere ongi, gaizki...) hartzen duela). Zerbaitek (ongi, gaizki...) aurrera egin. Orduko giroa ezagutu genuenoi ez zaigu batere harrigarri egiten gauzak joan ziren bezala joan izana. Zelan ote doan bere zauria. Zer moduz doa zure enpresa? Futbol partida gaizki joan al da? Ongi zihoakion afera, libertitzen zen gogara.

10 zaio ad. (Nor-nori saileko era trinkoetan soilik). Axola izan, gorabehera handia izan. Herriari doazkion arazoetan. Horixe da hain zuzen hemen dihoakidan auzia. Munduari hainbeste zihoakion ordu larri hartan. || Ezkontzen den egunean doa gizonaren goiti-beheitia: ezkontzen den egunean erabakitzen da gizonaren etorkizuna.

11 zaio ad. (Nor-nori saileko era trinkoekin soilik). Egokia izan. Ik. egon1 7; heldu1 5. Ez dagokio lekuari, eta ez dihoakit niri, zein den zein baino goiztiarrago erabakitzea.

12 du ad. Ipar. eta Naf. Eraman. Ohoinak joan dizkizun ondasunak. Joan ezazu hori hemendik.

13 (Partizipio burutua izenondo gisa). Mende joanek erakusten digutenez. Aldi joanetako euskaldunak.

14 (Partizipio burutua izen gisa). Denboraren joana gelditzeko. Mendeen joanak errotu dituen hots legeak.

joanak joan Garai batean gertatua ez dela kontuan izan behar adierazteko erabiltzen den esapidea. Joanak joan, barkatzen dizkizut niri egindakoak.

joan den adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri dena. Ik. iaz; lehengo egunean; lehengoan; lehengo batean. Joan den urtean. Joan den hilean izan ziren hauteskundeak. Joan den udaberriaren hasieran. Joan den larunbatean. || Zigorra beteta, joan zen urtean atera zen espetxetik.

joan deneko adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri direnak. Ik. joan diren. Joan deneko bost urtean. Joan deneko hamar urte hauetan.

joan diren adj. Urteez, hilabeteez eta kidekoez mintzatuz, igaro berri direnak. Ik. joan deneko. Joan diren hamar urteotan. Joan diren urte hauetan. || Joan diren azkenengo urteetan.

joanean (Denbora-epe bat adierazten duen izen baten eskuinean, izenak -en atzizkia hartzen duela). Diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denboraren joanean: diskurtso politikoak zaharkitu egin dira denborarekin, denborak aurrera egin ahala. Mendeen joanean asko aldatu bada ere.

joan eta joan adb. Gelditu gabe ibiliz. Ik. ibili eta ibili. Joan eta joan eta, azkenean, etxetxo bat aurkitu zuen. Arratsalde gehienean joan eta joan ibili ginen.

antzara

iz. Ahatearen antzeko hegaztia, lumak arreak, mokoa laranja kolorekoa eta hankak gorrixkak dituena (Anser sp.). Han ere antzara bere mokoz alha da. Antzarak karrankaz doaz. Badira bost antzara mota behintzat.

antzara joko, antzara-joko iz. Haga batetik zintzilik dagoen antzara bati lepoa moztean datzan jokoa.

antzarak ferratzera bidali Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali. Antzarak ferratzera bidali zuen.

antzarak ferratzera igorri Antzarak ferratzera bidali.

antzarak ferratzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Hoa antzarak ferratzera!

antzara-xori iz. Ipar. Antzandobia.

euskal antzara iz. Euskal Herriko antzara-arraza; arraza horretako antzara, kokospe eta mototsik gabea, lumadi gris ugaria duena.

arima

1 iz. Gizakiaren osagai espirituzkoa, gorputzetik bereiz daitekeena eta hilezkorra dena. Arimaren ahalmenak. Arimako gaitzak. Giza gorputz bakoitza materiazko substantziaren modu bat den bezalaxe, arima bakoitza arimazko substantzia baten modu bat al da? Norbaiten arimaren alde otoitz egin. Arima joanak: hilen arimak. Gizon lohi eta arima galduko bat. Arima hortzetan eduki: hil hurran egon.

2 iz. Pertsona hila. Arimentzako limosna. Arimen bederatziurrena. Arima ezkilak.

3 iz. Gizakiaren bi osagaietako bat, sentikortasunaren eta adimenaren iturburutzat hartzen dena. Gorputza eta arima. Olerkariaren arima ere itsasoaren antzekoa da.

4 iz. Zerbaiten muina edo alderik garrantzizkoena. Otoitza da bizitza espiritualaren arima. Arima bat behar du gizarteak; eta arima edo lokarri hori autoritatea da, agintzeko eskubidea. Herriaren arima. Euskal Herriaren arnasa eta arima. Euskal arima.

5 iz. Pertsona. (toki bateko biztanle edo jende kopurua adierazten den testuinguruetan). Zenbat milioi arima ez ziren itoko uholde hartan? Hogeita hamar bat mila arima ziren Lapurdin orduan. Arimarik ez dago: ez dago inor.

arima apartatuta adb. Arimagatik izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiten direnean erabiltzen da). Ik. arima salbu. Txerria ematen du, arima apartatuta.

arima argi, arima-argi iz. Argi-txakurra. Ene amatxik arima-argiak deitzen zituen leinuru mota horiek.

arima-arimatik adb. Bizk. Bihotz-bihotzetik. Barkatu behar die arima-arimatik bere arerio guztiei.

arima eman 1 Pertsonez mintzatuz, hil (heriotzarekin Jainkoari arima ematen zaiola aditzera emanez). Hau esan eta Jaunari bere arima eman zion.

2 Norbaitek, zerbaiten alde edo zerbaiten truke, duen guztia eman, onena eman. Arima emango nuke, zure ondoan une batean egotearren.

arima eta gorputz adb. Gorputz eta arima. Eta urkatu zuen bere burua, eta arima eta gorputz gelditu zen sekulako galdua.

arima herratu iz. Purgatorioko arima; betiko atsedena hartu ezinik, bizien artean dabilen arima. Mateo Txisturen arima herratua ikusi uste zuten. Bere baratzean harantz-honantz dabil errient gaixoa, arima herratua irudi.

arima joan Hilaren arima, hila. Bizi direnei indar eta arima joanei sosegu ematen diena.

arimak egin dio ad. (nor osagarririk gabe). Zah. Hil. Arimak egin dio: hil da. Aitaren manua, arimak egiterakoan emana, nork ez du konplituko?

arima salbu Arimagatik izan ezik. (Animaliekin erkaketak egiterakoan erabiltzen da). Ik. arima apartatuta. Etxean bazuten, txakur bat, hizketan ez, baina bestela, arima salbu, kristauak bezalakoa zena.

bake

1 iz. Inolako ezinegonak, ondoezak edo grinak asaldatzen ez duen baretasunezko egoera. Bernard Leheteri Bernard Etxeparekoak gogo onez goraintzi, bake eta osagarri. Ezerk galaraziko ez zidan barruko bake eta sosegua. Bakerik eza.

2 iz. Lasaitasunezko edo isiltasunezko egoera. Mendietako, hilerrietako bakea. Arantzazu, bake leku. Zeruko bakea. Betiko bakea.

3 iz. Liskarrean edo borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera. Erreinuaren bakea zaintzeko. Harrezkero ez da bakerik haien etxean. Bake prozesua ahalik eta arinena abiatzeko eskatu dute alderdiek.

4 iz. (gerra-ren aurrez aurre). Besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera; nazioarteko borrokarik eza. Bake denboran. Bake uneak. Bakearen ikurra. Bake ituna. Bakea izenpetu, hautsi. Gerra onenean baino hobe da bake txarrenean bizi.

bakea egin Bakeak egin. Ik. bakezkoak egin. Ez zegoela haiekin bakea egiterik.

bakea eman Bakean utzi. (Batez ere ezezko eta aginterazko esaldietan erabiltzen da). Piarresek ez dio bakerik ematen, non zer gaitz duen aitorrarazi artio. Bere kontzientziak bakerik ematen ez zion. Goiz eta arratsalde ez didate bakerik eman. Zoazte hemendik!, emazue bakea!

bakeak egin Haserreturik edo etsaiturik zeudenak adiskidetu. Ik. bakezkoak egin. Frantsesek eta alemanek bakeak egin dituzte. Egizue ahalegina Jaunarekin bakeak egiteko. Gero, poliki-poliki, bakeak egin nituen neure buruarekin.

bakean adb. Ik. bakez. Gerla gorrian bizi gara gaur, lehen ginenak bakean. Bakean eta elkar maitatzen bizi. Bakean lo egin dezala. Ez digu utzi egun bat bakarra bakean igarotzen. Ahal duguna egingo dugu, eta zaude bakean, ama. || Bake ederrean biziko gara aurrerantzean. || Eta nirekin biziko da bake-bakean, nahi duen arte.

bakean joan (Aginterazko aditzekin, norbaiti agur esatean, jendetasunezko formula bezala). Zeure sinesmenak salbatu zaitu; zoaz bakean!

bakean utzi Norbait ez gogaitarazi edo nekarazi, norbaiti ez eragotzi. Ik. bakea eman. Ume hauek ez didate bakean uzten. Alabari, aitzakia hau sinetsirik, bakean utzi zion. Utz niri bakean! Utz nazazu bakean! Bakean utzi zuen, eta hitzeman zion ez ziola nehori haren izenik salatuko. || Arnoldori bake-bakean utzita, Amando eta lagunak irten ziren gelatik kanpora.

bake epaile, bake-epaile iz. Bake epaitegietan, epaile zereginak betetzen dituen pertsona.

bake epaitegi, bake-epaitegi iz. Epaitegirik ez den udalerrietan, garrantzi gutxiko auziak erabakitzen edo epaitzen diren tokia. Oiartzungo bake epaitegia erre dute eraso batean.

bakez adb. Bakean, liskarrik gabe. Elkarrekin bakez bizi daitezen.

bakezko adj. Ik. baketsu. Ezkondu zirenetik, ez dakit bakezko egun bat igaro zuten. Bakezko hitzak. Guztiek emango diote bakezko musua. Bakezko irtenbide bat aurkitzeko ahalegina.

bakezkoak egin Bakeak egin. Bakezkoak egin nahirik etorri zitzaion.

[Oharra: bakean utzi esapidea, Iparraldean, du aditza da eta Hegoaldean du edo dio].

beheiti

1 adb. Ipar. eta Naf. Behera, beherantz. Ik. beheitiko. Itsasoa samurturik goiti eta beheiti. Harria beheiti erortzen den bezala. Beheiti infernura joaten. Euskarak ez zuen burua jasotzen, behetik beheitiago zihoan. Gure herrietan ere batzuk beren egitekoetan goiti ari dira, beren lanari esker; beste asko beheiti, beren arta eskasez.

2 (Dagokion izen sintagmaren eskuinean). Jaitsi zen Ibañetako leporaino eta handik beheiti Orreagara. Eskuineko karrikatik beheiti. Isil-isila bagoaz patar eztiari beheiti: patar eztian behera. Lan horri berari lotu diren jakintsuen izenak ematen dizkigu andanan, Aristotelesez beheiti. Karrika goiti eta beheiti: kalean gora eta behera.

beheitian adb. Behean. Beheitian dituzte bulegoak eta lehenbiziko bizitzan Jean Pierre jauna bizi da.

beheiti egin Behera egin, beheititu. Euskal probintzietan sozialistek beheiti egin dute, eskuindarrek goiti.

beheiti joan Ez da langilearentzat irabazpide onik; laboraria bereziki beheiti doa, nahitaez.

buru

1 iz. Gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena. Zezen burua. Burua estaltzeko. Adarrak, zenbait gizasemeren buru-kopetak zinetan eta benetan apaintzen dituzten edergarri horiek. Burua (apustu) egingo nuke berandu heltzen dela. Buru gaina. Burt Lancaster buru-urdinak. Gizon buru-luzea. Gizon iletsu buru-beltza.

2 iz. (Esapideetan). Inori burutik behera kaka egin: iseka larria egin. Norbaitek burua lehengo lepotik, betiko lepotik izan: iritzietan, ohituretan ez aldatu. Zerbaitek bururik ez hankarik, bururik ez buztanik ez izan: zentzugabea, itxuragabea izan. Jakinduriaz eta sakontasunaz diozunak ez du ez bururik ez zentzurik. Besteren buruan zentzatu, ikasi.

3 iz. Burua adimenaren eta oroimenaren iturburutzat hartua. Bihotz euskaldunaren eta buru erdaldunaren arteko borroka amaigabea. Haizea buruan eta ibili munduan. Buru-loka izan: buruarina izan. Buru gogorra duen gizona (Ik. burugogor). Gaizki egin dudala ezagutzeko adina buru badut. Norbaitek buru argia izan. Urrestarazu jaunaren adorea, kemena, buru jantzia eta bihotz kartsua. Norbaitek buruan gatza izan: buruargia izan. Burua oso duenak: zoraturik ez dagoenak. Buruak huts egiten ez badit. Filologoarentzat zail eta buru-nekagarri izan ohi diren hitzak. Buru-berotzaileak.

4 iz. Gauzaki baten mutur zabala edo biribila. (punta-ren aurrez aurre). Ik. buru orratz. Iltze, torloju baten burua. Orratz buru-zuria.

5 iz. Hainbat gauzaren muturra. Mahaiaren buruan zeudenak (Ik. mahaiburu). Titiaren burua (Ik. titiburu). Zoazte bide buruetara. Haritzaren buru orritsuan.

6 iz. Zerbait bukatzen den gunea. Errotik bururaino ezagutu. Buru batetik bestera, dena da ongi aukeratua eta egoki euskaraz emana. Etxe bat gaitza, ordoki baten buru-buruan. Urtearen bururaino.

7 iz. Buruzagia. Elizaren burua. Leinu santu haren buru egin zuen. Provenzano 1933an jaio zen Sizilian, eta mafiako buru nagusietako bat izan da.

8 iz. Buruxka. Ik. galburu; artaburu. Bihiak ereiten eta buru beteak biltzen.

9 iz. Hainbat landareren hosto zabalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa. Ik. azaburu.

10 iz. Zerbait hasten den gunea. Ik. izenburu. Hitz buruan maiz aurkitzen da b-, d-, g-/p-, t-, k- aldaera.

11 iz. Kapitulua. Liburuaren laugarren burua. Legearen lehen burua, zazpigarren atala.

12 iz. Aziendaz edo jendeaz mintzatuz, banakoa. Bi mila, bi mila eta bostehun buru izaten ditu artalde bakoitzak.

13 iz. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean, aditzaren era bihurkaria gauzatzeko erabilia). Jonek bere burua hil du. Bere burua bota du zubitik behera. Erantzi soinekoa eta han bota nuen neure burua uretara. Zeuen buruak salduz. Bere burua eta Barthes aipatzen ditu liburu horretan. Geure buruen kaltean egin dugu hori. Zeure burua zeure eskuko zenuenean. Zeure burua erakusteagatik egin ohi duzun hainbat gauza.

(bere...) buruaz beste egin (Bere...) burua hil. Bere buruaz beste egin du, etsipenez.

burua agertu Azaldu; nabarmendu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Erizain batek burua agertu zuen atetik. Ez zuen bere burua aitaren aurrean agertu nahi. Lebita eta ginbail ederrik badu etxean baina ez du bere burua agertu nahi izaten.

burua altxatu 1 Burua gorantz higitu. Ikusten zuen nola zerbait idazten zuen burua altxatu gabe.

2 Harro azaldu, nabarmendu. Euskaldun den gizon orok altxa beza burua.

burua apaldu Burua makurtu. Bazterka so egiten zidan halako irri maltzur batekin eta burua apaltzen zuen. Burua apaldurik zebilen. Ez bururik apaldu inongo jaunekin.

burua arindu 1 Kezkak eta nekeak arindu. Joan zen behin ehizara, burua arintzera.

2 Buru gaitasuna galtzen hasi. Gauza onik ez dago zahartuz gero: burua arindua eta odola bero.

burua azaldu 1 Burua erakutsi. Burua azalduko dut, sator zulotik bada ere. Atea jo eta burua azaldu zuen, irribarretsu.

2 (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). Norbaitek bere burua ezagutarazi. Komunikazio grafikoan dabiltzanek euren burua azaltzeko modu bat ere izan daiteke. Munduaren aurrean herri gisa geure burua azaltzea ahalbidetu izan dutenak.

burua bat egin Bizk. Norbaitekin elkar hartu, bereziki azpilanean aritzeko. Ez dut nahi nik burua bat egin zuekin, ez eta zuen antzeko beste batzuekin ere.

burua beheratu Burua makurtu. Jesusek bere burua beheratzean, borreroari egin zion keinua. Gaizki egin ote dut, zuen goratzeko ene buruaren beheratzea.

burua berotu 1 Burua hautsi. Gutxi dira Jaunaren borondatea ezagutzeko burua berotzen dutenak.

2 Norbait zerbait egitera bultzatu. Ik. kaskoa berotu; haize eman 2. Nire semeari burua berotu diozu, niri dirua lapurtzeko.

burua erakutsi Burua agertu. (bere eta kidekoekin nahiz gabe erabiltzen da). Jesusek erakusten duenean bere burua arantzez inguratua. Eraztunez josia eta erdara harroa dariola dabil, hor zehar, bere burua erakutsi beharrez.

burua galdu Zentzua galdu, zoratu. Horrek nauka bada burua galdurik. Zahartu zenean, burua erdi galdu zitzaion.

burua gora adb. Harro, harrotasunez. Burua gora itzuli zen bere herrira.

burua hartu 1 Buruzagitza hartu. Sarkozyk eskuinaren burua hartu du.

2 Lasterketez, sailkapenez eta kidekoez mintzatuz, lehenengo lekuan jarri. Kortaren mutilek estropadaren burua hartu dute, eta Bizkaiko txapelketa irabazi dute. Sailkapeneko burua hartu zuen Baskoniak.

3 (Batez ere burua hartua izan esapidean, 'burua erabat pentsamendu edo ideia batek betea izan' adierazteko). Erabat burua hartua eta bere liburuen gezurretan blai-blai egina zegoen. Pentsaketa horretaz burua hartua dago.

burua hautsi 1 Burezurra hautsi. Azpijokoren bat egiten saiatuz gero, burua hautsiko ziotela mehatxu egin zioten.

2 Zerbaiti buruz behin eta berriz pentsatu, zerbaiten inguruan hausnartu edo kezkatu. Zuk oraindik ez duzu bururik hautsi arimaren onari dagozkien gauzetan. Hori horrelaxe izan dela jakiteko, burua hautsi beharrik ez dago.

burua jaso 1 Burua gorantz higitu. Jesusek burua jaso eta esan zien: (...).

2 Beheralditik atera, adoretu. Zorrez beteta, bururik jaso ezinda. Burua jasorik ibili. Euskal Herriak gehiago burua jasoko ez zuelako etsian. Euskarak burua jasotzea Jainkoak nahi du.

burua joan Konortea galdu, zorabiatu.

buruak eman dio ad. Bururatu. Zoro hari buruak eman dio, ikusi duen neska bat behar duela. Esan behar nuenik ere ez niri eman buruak.

burua makurtu 1 Burua beherantz higitu. Burua makurtu eta besoez aurpegia estaltzen zuen.

2 Umildu. Burua makurtzen dutenak edo umiltzen direnak. Ez daki burua makurtzea beharrezkoa dela sarritan. Jaunaren esanari burua makurturik.

burua nahasi Burua galdu. Burua pitin bat nahasi zitzaidan, nahi ez nuena esateko.

buruan eduki Gogoan izan, eduki. Adibide hau eduki behar da buruan meditazio guztietan.

burua nekatu Pentsatzen nekatu. Gehiago burua nekatu gabe, baratzean sartzea erabaki zuen. Horrek pentsatzen ez du bururik asko nekatu.

buruan erabili Zerbaitetan pentsatu, hausnartu. Ik. gogoan erabili. Ametsetan ere beti bere praka berriak darabiltza buruan. Gazte haiek gezur zoroak eta auzi-borrokak zerabiltzaten buruan.

buruan eraman 1 Buru gainean eraman. Buruan zeraman pegarreko esnea saldu eta txitak erosi.

2 Buruan jantzirik eraman. Berak egindakoa zen Azpirotzek buruan zeraman txanoa.

3 Buruan erabili. Buruan daramatzan esaldiak idazten hasi da. Aspaldian buruan daramadan istoriotxo bat kontatuko dizut.

buruan gorde Oroimenean gorde. Gorde itzazu buruan ondo zure amaren hitzak. Ez du jakinduria makala, haiek guztiak buruan gordetzeko!

buruan hartu 1 Gogoan hartu, aintzat hartu. Jendearen esanik ez har buruan. Adi ezak, Mattin, eta har ongi buruan erratera noan hau.

2 Sinetsi, konbentzitu. Handiak holakoak dira, buruan hartua dute guztiak haientzat jaiotzen direla.

buruan ibili 1 da ad. Gogoan ibili. Adierazi egiten zuen hartara, modu ezin laburragoan, sasoi hartako erromantiko guztien buruan zebilena. Buruan zebilkiona ahanzteko, denbora-pasa saiatu zen hantxe emakume zenbaitekin dantza lizunetan.

2 du ad. Buruan erabili, gogoan erabili. Miguel Sanzek 2011n Espainiako egungo erregearen aurrean jaurtitakoa buruan ibili dut egunotan.

buruan ipini Buruan jarri. Zer zabiltza, buruan traste hori ipinita? Etsaiak buruan ipini zidan asko galduko nuela nire faman aitortzen banuen nire bekatua.

buruan izan du ad. Gogoan izan. Beste kezkarik deus ez dugu buruan, Loiola ikustea baizik.

buruan jarri 1 Buruaren gainean jarri. Txapela buruan okerka jarria.

2 Bururatu, zerbait buruan sartu. Guztiek bere lepotik barre egiten zutela jarri zitzaion buruan.

buruan pasatu Bururatu. Ik. burutik pasatu. Buruan orduan pasa zitzaizkidanak!

buruan sartu 1 Gogoan sartu. Mutil koskor hauei ingeles apur bat buruan sartzeko asmoz. Gauza bat buruan sartzen zaizunean. Hizkuntzen iraupenari eta azkenari buruz buruan sar adina gai ikasi behar izan ditut.

2 Bururatu. Buruan sartu zaio gauza txarren bat gertatuko zaiola.

buruaren jabe 1 adj. Askea, burujabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Geure buruaren jabe gara. Ez da hizkuntza bere buruaren jabe, besteren mirabe baizik.

2 adj. Bere egintzen erantzule dena. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Harrotua dabil, ezagun du ez dela bere buruaren jabe.

buruaren nagusi adj. Askea, inoren mendekotasunik gabea. (bere eta kidekoekin erabiltzen da). Ik. buruaren jabe; burujabe. Gehienok, geure buruaren nagusi eta zeharo libre garela uste dugu. New Yorken zeure kabuz, zeure buruaren nagusi izanez lan egitea askoz errazagoa da.

buru-argi adj. Ik. buruargi.

buru argiko adj. Buruargia. Buru argikoa izanik, argi jabetu zen asmo horietaz.

buruari eman 1 Ipar. Kontu egin, imajinatu. Emaiozu buruari eguzkia argizko itsaso bat dela.

2 Naf. Burua nahasi. Buruari emana dabil, semea istripuan hil zitzaionetik.

buru-arin adj. Ik. buruarin.

buru atxiki Buru egin, aurre egin. Ez duzu oraino buru atxiki odoleraino.

burua urratu 1 Buruan zauriak edo urratuak egin. Burua eta lepoaldea ebaki zabalez urraturik.

2 Burua hautsi (irudizko adieran). Burua gehiegi urratu gabe, badaukat zer jan eta zerekin jantzi.

buru babes, buru-babes iz. Kaskoa, burua babesteko estalkia.

buru babeski, buru-babeski iz. Buru-babesa.

buru-belarri 1 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. zain eta muin. Auzian buru-belarri sartu gabe. Zintzoa izaten saiatu zen buru-belarri. Lanean ari da buru-belarri.

2 adb. Adi-adi.

buru-bero adj. Ik. burubero.

buru-bihotz iz. pl. Burua eta bihotza. Eta kaletarron buru-bihotzak ez izaki beti lehengo euskaldunenak bezain garbi.

buru-buztan iz. pl. g.er. Zentzua. (Ezezko esaldietan erabiltzen da). Kantu horietako hitzek ez dute buru-buztanik.

buru-buztanka adb. Atzekoz aurrera, alderantziz.

buru egin 1 dio ad. Aurre egin. Ik. gogor egin. Tentaldiari buru eginez.

2 Buruzagi izan. Hurreratu zitzaion morroien artean buru egiten zuena.

buru eman 1 dio ad. Amaitu, burutu. Lanari buru emateko denbora iritsi zen.

2 dio ad. Buru egin, aurre egin. Haizeari buru emanaz. Bere gauza guztiak saldu zituen zorrei buru emateko.

buruenik adb. Azkenik. Zer esan, buruenik, euskal hitzen erdal azalpenei buruz?

buru estalki, buru-estalki iz. Burukoa, burua estaltzeko erabiltzen den jantzi edo zapia. Emakume zaharrenak ile zuri ondo orraztuak buru-estalki zuri garbi baten azpian gordetzen zituen.

buru eta bihotz 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Buru eta bihotz, hire lagun.

2 adb. Ahaleginean, gogoz eta lehiaz. Ik. buru-belarri. Irakasle zenez gero, buru eta bihotz irakasteari ekin zion.

buru gibel, buru-gibel iz. Buruaren atzeko aldea. Ile zuri-beltzeko txirikorda lodi batzuk buru-gibelean antze handiarekin kiribilkatuak.

buru-gogor adj. Ik. burugogor.

buru-gorri adj. Ik. burugorri.

buru-handi adj. Ik. buruhandi.

buru-harro adj. Ik. buruharro.

buru-has adb. Buru hutsik. Buru-has agurkatu. Bi lerrotan jarririk, guztiak buru-has. Buru-has eta ortutsik gelditu zen.

buru hausgarri, buru-hausgarri iz. Buruhausteak ematen dituen gauza.

buru hezur, buru-hezur iz. Burezurra.

buru-huts adj. Ergela, burua hutsa duena. Agure zahar eta buru-huts, batera, izan ez zaitezen.

buru hutsean, buru-hutsean adb. Buru hutsik. Baserritar bat buru hutsean sekula ez zen ikusten.

buru hutsik, buru-hutsik adb. Buruan txapelik edo antzekorik gabe. Ik. buru-has; buru hutsean. Buru hutsik eta paparra zabalik.

buru-jantzi adj. Ikasia. Prosan ere badira edozein euskaldun buru-jantzik ezagutu behar lituzkeen obrak.

buru kasko, buru-kasko iz. Burezurra.

buruko adj. Ik. buruko. Pentsatze hutsak buruko ile guztiak lazten zizkidan. Haizeak buruko kapela eraman zion.

buru kolpe, buru-kolpe 1 iz. Burukada.

2 iz. Burutazioa.

buruko min 1 iz. Buruan sentitzen den mina. Buruko minez nago. Buruko mina dut.

2 iz. Ardura, kezka. Auzitegietan nahiko lan eta buruko min badarabiltzagu. Gurasoei buruko min bat ez nahigabe bat eman ez dieten seme-alaba zintzoak.

buruko oihal iz. Buruzapia; bereziki, mantelina.

buru lan, buru-lan iz. Batez ere adimenaz baliaturik zertzen den lana. Buru-lanetako aproposagoa zen eskulanetako baino. Elizgizonen eskuetan utzi dugu hemen buru-lana.

buru langile, buru-langile iz. Batez ere adimena erabiltzea eskatzen duen lanean aritzen den pertsona. Eskulangile eta buru-langileak. Buru-langileen zereginak.

buru-makur adb./adj. Ik. burumakur.

buru-motz adj. Ik. burumotz.

buru nahaste, buru-nahaste iz. Buruhaustea.

buru oneko adj. Buru argikoa; zentzuduna. Esku onetan zaude guztiz, artaldea, txit buru onekoa da zure jabea. Ez zituen oraino hogei eta bortz urte baizik, baina buru onekoa zen.

buru orratz, buru-orratz iz. Orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

buru oskol, buru-oskol iz. g.er. Buru-babesa, kaskoa.

burura ekarri Gogora ekarri. Ik. bururatu. Zuen gabon-kantak gure ama xaharraren oroitza ekarri dit burura.

burura eman Ipar. Bururatu, burura ekarri.

burura etorri Gogora etorri. Gauden pixka bat, ea zerbait datorkigun burura.

burura heldu 1 Bururatu, burura etorri. Koplak gaindika burura heldu zaizkio eta abiatzen da kanta errepiketan.

2 Amaierara iritsi, amaitu. Laxoko txapelketak ari dira burura heltzen. Proiektu hau burura helduko den itxaropena dute.

burura igo Zerbaitek burua ilundu, burua lausotu. Ardoa burura igo zitzaion eta ez zekien zer egiten zuen.

bururako (-en atzizkiaren eskuinean, batez ere ezezko esaldietan). Ez da hori zure bururako egiten den gauza: ez da hori zuri dagokizun gauza.

bururen buru Burutik burura, hasieratik bukaeraraino. Laburra da erreka: bospasei kilometro baino gehiago ez duke bururen buru.

buru-soil adj. Ik. burusoil.

burutan atera Bururatu, amaitu. Utz ezazu ene gainean zure egitekoen arta, nik burutan aterako ditut zein bere denboran.

buru(ta)tik adb. (neure, zeure, bere eta kidekoen eskuinean). (Neure, zeure...) kabuz, kasa. Heure burutatik hoa, ala aginduta? Hobe da beti mundu zabalean ontzat hartuak dauden hitzez eta izenez baliatzea nor bere burutik asmaketan abiatzea baino.

burutik aldaratu da ad. Burutik egin, zoratu. Bere anaia hil dela esan diote eta burutik aldaratu da.

burutik beheiti adb. Burutik behera. Arrautza erauntsia atertu dela ikusi dutenean, hautetsiak berriz atera dira; orduan beste arrautza batzuk bildu dituzte burutik beheiti.

burutik behera adb. Goitik beherantz; burutik hasi eta oinetaraino. Burutik behera jantzi behar den soinekoa. Burutik behera bustia agertu zen.

burutik beherako 1 iz. Marranta, hotzeria.

2 iz. Buruko isuria.

burutik buru adb. Bururen buru. Liburua burutik buru irakurriz gero.

burutik burura adb. Buru batetik bestera, hasieratik bukaeraraino. Liburua burutik burura irakurri zuen.

burutik egin zaio/du ad. Zoratu. Ik. burutik jauzi; burutik joan;  + burutik jo; burutik egon; burutik nahasi. Hori aditu zuenean, burutik egin zitzaion. Burutik egin zaizu? Eroetxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Burutik egina bezala zegoen. Burutik eginda al zaudete?

burutik egon Zoratuta egon. Burutik dagoela, zentzua galdu duela.

burutik eragin dio ad. (nor osagarririk gabe). Norbait nahasarazi, zorarazi. Emakumea, ez iezadazu burutik eragin!

burutik izan du ad. Ipar. eta Naf. Burutik egon. Trufatzen zara nitaz, ala baduzu burutik? Ni kapitalista?, baduk burutik?

burutik jauzi da ad. Burutik egin. Sinetsi ez zioten, esanaz burutik jauzi zela.

burutik jo Burutik egin. (Ia beti burutik jota (egon) esapidean erabiltzen da). Burutik jota zaude ala?

burutik joan 1 da ad. Burutik egin. Burutik joan zara? Gizon hori burutik joanda dago.

2 da ad. Ahantzi. Ez zait burutik joango esan didazuna.

burutik kendu Zerbait pentsatzeari utzi. Burutik ezin kendu dut haren agur tristea. Burutik ez zitzaion kentzen herriko norbaiten jukutria zela.

burutik nahasi Burua, zentzua galdu. Ik. burutik egin. Bestela esango dute burutik nahasia zaudela. Jaunak burutik nahasten ez banau.

burutik oine(ta)ra adb. Goitik behera. Ik. burutik behera. Zazpi arrarik ez zuen burutik oinera. Burutik oinetara guztia legenarrez eta gaitzez betea nago.

burutik oine(ta)raino adb. Burutik oinera. Etxekoandrea burutik oinetaraino begira gelditu zitzaion. || Burutik oinetarainoko aldakuntzak.

burutik pasatu Bururatu. Ik. buruan pasatu. Ez zitzaion burutik pasatzen ere, ate hura bere aurrean itxi ziezaioketenik.

buruz ari izan Oroimenaz bakarrik baliaturik ari izan. Buruz ari naiz eta beharbada hutsen bat egingo dut.

buruz aurrera adb. g.er. Muturrez aurrera. Buruz aurrera erori da.

buruz beheiti adb. Ipar. eta Naf. Buruz behera. Baina, etxekoandrea, buruz beheiti emana duzu-eta zure liburua!

buruz behera 1 adb. Ahuspez, beherantz begira. Buruz behera etzan da ohe gainean.

2 adb. Gorputzaren goialdea beherantz dagoela. Done Petri gurutzean buruz behera josita hil zen. Buruz behera erori beharrean zutik gelditu zen.

buruz buru adb. Aurrez aurre. Uharteari buruz buru zegoen etxea. Aukera egokia da buruz buru hitz egiteko. Buruz buru, bi bitara, eta lau lauren kontra aritu ziren bertsolariak.

buruz buru egin 1 Topo egin. Hola doalarik, buruz buru egiten du gizon batekin: Agur, adiskidea!

2 Talka egin. Elkar ez ikusirik, bi trenek buruz buru egin dute.

buruz buruka adb. Buruz buru, aurrez aurre. Iluntzean eta arratsean eginen dira finalerdiak esku-huska, bai buruz buruka eta bai binaka.

buruz buruko adj. Aurrez aurrekoa; banakakoa. Buruz buruko borrokan indartsuenak ziren. Buruz buruko txapelketa. Buruz buruko txapeldun izandako sei pilotari.

buruz esan Buruz ikasitakoa esan.

buruz gain 1 adb. Buruaren gainetik. Buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.

2 adb. Ahalbideen gainetik. Buruz gain egin: gainditu. Anitz urte baino lehen buruz gain egiten diote bere zor zahar eta berriek. Buruz gain ibili: erabat lanpeturik ibili. Gure buruz gain bizi nahiak egiten du gure malurra.

buruz gora 1 adb. Ahoz gora, gorantz begira. Emakumea buruz gora etzanda zegoen.

2 adb. Gorputzaren goialdea goian dagoela. Buruz gora edo buruz behera zuenik ere jakin gabe, egunkariari begira.

buruz ikasi Hitzez hitz errepikatzeko eran ikasi.

buruz jakin Oroimenaz bakarrik baliaturik jakin. Hutsa dela dotrina buruz jakitea, ulertzen ez bada.

buru-zuri adj. Ik. buruzuri.

buru-zut adj. Ik. buruzut.

-en buruan Aipatzen den denbora-bitarteaz gero. Ik. barru 7. Bost urteren buruan: bost urte igaroz gero. Hiru egunen buruan piztuko naiz. Denboren buruan: munduaren azkenean. Ororen buruan. Azterketa nekagarrien buruan baizik ez du jakingo. Han hil zen zenbait urteren buruan.

-en buruko -en buruan. Zenbait egunen buruko osoki sendatua zen.

-i buruz 1 -rantz, -ganantz. Gizona heriotzari buruz doa. Nik ez dakit jendea zeri buruz doan.

2 -z, -en gainean, -i dagokionez, -a gaitzat harturik. Nahikoa hitz egin dugu gai honi buruz. Arana Goiri eta Azkue ez ziren talde berekoak euskarari buruz. Ez da hizkuntzarik Europa osoan euskara bezain ilun ageri denik bere jatorriari buruz.

-i buruzko -i buruz esapidearen bigarren adierari dagokion izenlaguna. Mogelen lanei buruzko argitasun asko dator ikerketa horretan.

(neure, zeure...) buruarekin (egin, egon, esan aditzekin). g.er. Neure, zeure... artean. Neure buruarekin egin dut, zuregana behar nuela etorri. Nengoen neure buruarekin, ez ote nuen zuk baino gehiago sufritzen. Behin baino gehiagotan egona naiz neure buruarekin, nola onartzen dituzun horiek zure etxean.

egun1

1 iz. Lurrak bere ardatzaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; 24 orduko denbora-bitartea, gauerditik gauerdira. Egunak 24 ordu ditu eta urteak 365 egun. Hilaren hamaseigarren egunean. Hurrengo egunean. Duela (edo orain dela) zortzi egun. Badu, dagoeneko, lau egun hila dela. Handik hamar egun baino lehen. Epea lau egun barru betetzen zaidala. Hiru egunen buruan hil zen. 100 egunen barkamena. Hamabost eguneko bitartea. Egun erdiko bidea. Egun hartan jaio zirenak. Baserritik atera zen egun berean. Jarri zitzaion egun batean etxekoandrea begira. Mendekoste eguna. San Tomas eguna. Erramu eguna. Eskola egun guztietan. Aberri Eguna. Emakume Langilearen Eguna. Etorria duk ene mendekuaren eguna. Ezkontzako egunean eman zenuen hitza. Astronomiaren Eguna.

2 iz. Eguzkiak argitzen duen denbora. Anton. gau. Eguna baino lehen jaikitzen zen. Berrogei egun eta berrogei gau. Udako egun luzeetan. Egun eguzkitsua, argia. Egun goibela. Etenda baitzegoen, egun osoan ibili eta ibili egin ondoren. || Eguna zabaldu zen ene baitan.

3 iz. pl. Norbaiten bizitza. Daviden egunak aurrera zihoazen. Jaunaren grazian gure egunak bukatzea. Nire geroztiko egunak ilundu zituen ekaitza.

4 iz. pl. Garaia. Bonaparteren egunetan. Erromatarren egunetan. Ume nintzeneko egunak. Garoa etxeratzeko egunak aurrera zihoazen. Egun larriak izan ziren guraso zaharrentzat.

5 iz. Beh. Urtebetetzea; santu eguna. Ez al dakizu gaur nire eguna dela?

azken egun iz. Kristau erlijioan, azken judizioko eguna. Eta haur horien gorputzak piztuko ote dira azken egunean?

eguna argitu da/du ad. Egunsentian, egun-argia agertu. Ik. egundu; eguna zabaldu. Eguna argitu baino lehen. Eguna argitu zuenean, aintzira ertzean agertu zen Jesus. Abuztuko hilaren hamahirugarrena, guretzat argitu den egunik txarrena.

eguna(k) joan, eguna(k) etorri, eguna(k) joan eta eguna(k) etorri adb. Egunak igarotzearekin; egunak igaro arren. Egunak joan, egunak etorri, ez zen semea agertzen. Eguna joan eta eguna etorri, luze zihoan elurte ikaragarri hura.

egun-argi iz. Eguzkiak barreiatzen duen argia. Egun-argiak begietan jo zuenean. Egun-argiak urratzen duen amets itxura. Gauaz egiten diren tratuak egun-argitan ikusi. Egun-argiz heldu nahi dute etxera. Egun-argiz eta jendaurrean.

egunaz adb. Egun-argiz. Egunaz egina gauaz desegiten dugularik. Egunaz dabilena ez da behaztopatzen.

eguna zabaldu da/du ad. Eguna argitu. Eguna zabaldu orduko. Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen. Eguna zabaldu zenean, biharamunean, ibaira joana zen gure txoria.

egunazko adj. Egunekoa. Egunazko soinekoak erantzi.

egun batetik bestera 1 adb. Berehala, denbora gutxian. Mundu zabalean gertatzen dena egun batetik bestera jakiten dugu. Egun batetik bestera osatuko zinela uste nuen. Orain kolpean aldatu zaigu egun batetik bestera.

2 adb. Egunetik egunera.

egunean baino egunean ...-ago adb. Heg. Egunetik egunera ...-ago. Egunean baino egunean erosoago.

egunean-egunean adb. Bizk. Egunero. Egunean-egunean barau egiten dutela.

egunean eguneango adj. Batez ere Bizk. g.g.er. Egunean eguneko.

egunean eguneko adj. Egunerokoa. Egunean eguneko ogia eskatuz. Egunean eguneko premiei aurre egiteko.

eguneko 1 adj. Esneaz, ogiaz eta kidekoez mintzatuz, freskoa, egun berean egina. Gustuko zuen eguneko ogiarekin gosaltzea. Gazteek galdua dute eguneko esnea hartzeko ohitura.

2 adj. Egunerokoa. Eguneko ogiaren eske daude. Seinalaturik bakoitzari bere eguneko lana eta saila.

egun eta gau adb. Gau eta egun. Egun eta gau guduan.

egunetik egunera adb. Denbora aurrera doan eran. Kontuak okertuz zihoazen egunetik egunera. Galerak, egunetik egunera eta astetik astera, gailen agertzen zirela irabazien aldean. Egunetik egunera gogorrago.

egunez adb. Egunaz, egun-argiz. Gauetan hotz eta egunez bero. Egunez aise gastatzen ziren gaueko irabaziak.

egunez egun 1 adb. (Halako) egun berean. Ik. gaurko egunez 2. Sei urte, egunez egun, hemen berean ginela.

2 adb. Egunetik egunera. Egunez egun ari da luzatzen eguna.

egunezko adj. Heg. Egunazkoa, egunekoa. Egunezko lana.

egunik egun adb. Egunez egun, egunetik egunera. Egunik egun aberatsagoa da.

egun on interj. Goizean agur egiteko erabiltzen den esapidea. —Egun on! —Baita zuri ere.

egun onak eman egun on esanez agurtu. Egun onak eman ondoren. Elkarri egun onak eta bostekoa emanez.

egun oroz adb. Ipar. Egunero. Ene otoitzetan egun oroz aipatuko zaitut.

egun orozko adj. Ipar. Egunerokoa. Egun orozko mintzaeratzat irlandera darabiltenak.

egun-pasa adb. Eguna pasatzera. Ik. egunpasa. Mendira joan dira egun-pasa.

egun-txinta iz. Egunsentia. Egun-txintaren zain. Egun-txintan etxetik ateratzeko zeuden.

egun urratze, egun-urratze iz. Egunsentia. Ik. argi urratze. Egun urratze alai bat.

esku

1 iz. Giza besoaren amaierako zatia, ukitzeko eta gauzak hartzeko erabiltzen dena, eta bost hatz dituena. Eskuak eta oinak. Esku eskuina: eskuineko eskua, eskuina. Bi eskuak. Esku biak sakeletan sartuta. Esku handiak, zaintsuak, iharrak. Esku leunekin ukiturik ahoa. Ignazio eskutik hartu zuen. Eskutik heldu eta jaikiarazi zuen. Har dezala arrosarioa eskuetan. Zerbait eskuan, eskuetan, izan, eduki. Esku batean txapela, bestean liburua zuela. Eskuak lotu. Eskuaz igurtzi, ferekatu. Ukitu zuen eskuaz. Esku-musuak garbitu. Eskuan muin egin. Hartu zuen esku bakoitzean harri haietatik bana. Esku azpia, esku-zabala: eskuaren barneko aldea (Ik. ahur). Eskuko hatzak (Ik. eskuko). || Eskua(k) altxatu, zabaldu, luzatu, hedatu. Garia eskuz jotzen zen denboran. Zahagia esku bakarrez jaso baietz.

2 iz. Zenbait animaliaren kideko organoa, bereziki hatz bat besteen aurrez aurre jar dezaketenena. Tximinoaren eskuak.

3 iz. (Esapideetan). Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak. Esku trebeak. Bere esku ahaltsuaz. Esku ongilea, lagungarria, errukizkoa. Esku onetan utzi zituzten. Istant batean isuri zaizkigu urteak eskuen artetik. Ez utz esku artetik liburu hau. Haren liburua ez dut esku artean (Ik. eskuarte). Esku artean darabiltzan zereginak. Norbait norbaiten eskuetan erori: mendean erori. Esku oneko sendagilea: sendagile trebea. Edozein emakumek esku hobea du horretarako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa, bigarren osagaiak aditzera ematen duena eskuz erabiltzekoa edo eramangarria dela adierazteko). Esku aizkora. Esku tresnei kirtenak egiteko. Esku bahea. Esku sarea. Esku zurubia.

5 iz. Boterea, aginpidea, ahalmena. Izaki ahaltsu eta esku handikoa. Horretarako eskua duenak. Esku eta botere zuen alferren gainean. Bekatuak barkatzeko eskua eman zien.

6 iz. (-en atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Ik. eskuan. Bere esku dagoela hori idaztea edo ez idaztea. Aukera, horrelakoetan, besteren esku dago, ez gure irispidean. Emakumeen esku dagoen berriari, laster sortuko zaizkio hegoak. Ez dut jateko edo edateko ardurarik eduki nahi, zure esku uzten dut hori. Epailearen esku utzi zituzten biak. Gizonen harat-honata bere esku dauka. Presondegitik libratzea bere esku ez zeukan.

7 iz. Zenbait karta-jokotan, eta bereziki musean, hurrenkeraren arabera lehenengo jokatzea egokitzen zaion laguna. Ni naiz esku.

eskua estutu Norbaiti, agurtzeko, eskua estutu. Ik. esku eman 2; eskua tinkatu. Eskerrak emanez, eskua estutu zioten.

eskua ezarri 1 Ihes egiten ari dena edo egin dezakeena harrapatu; atxilotu. Mutilak bizkor-bizkorrak ziren lez, ezin izan zien eskurik ezarri. Orduan, Jesusi heltzea nahi izan zuten, baina inork ez zion eskurik ezarri. || Azartzen da bere aita zaharrari eskuak ezartzera, eta oraturik bere buruko ileetatik, eroaten du tatarrez. Apostoluei behin batean eskuak ezarri zizkien, eta itxian sartu zituzten, biharamunean auzi-legea egiteko.

2 Jo. Monika gaizki tratatu zuela edo gizonak eskurik ezarri ziola inork ere aditu ez zuen.

3 Norbaiten gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jarri. Ene alabatxoa hil hurren da: otoitz egiten dizut etor zaitezen eta ezar ditzazun eskuak haren gainean, senda dadin eta bizi dadin.

esku ahur, esku-ahur iz. Ahurra. Begiak esku-ahurraz babestu eta gorantz begiratu nuen. Paper mutur bat gorde nuen esku-ahurrean.

eskuak bete lan Lan asko, lan handia. Eskuak bete lan, eta iluna gainean!

eskuak eman Bi pertsonak edo gehiagok elkarri eskutik heldu. Ik. esku eman. Maite biak eztitan daude, eskuak emanik. Elkarri eskuak emanda, dantza-soka eratu zuten.

eskuak jo Txalo egin, txalotu. Esklaboak barre eta oihu egiten omen zuen goraki, eskuak joz.

eskuak zikindu Egite itsusi eta gaitzesgarri batean esku hartu. Gure eskuak ez dira behin ere zikindu gurea ez denaren jabe eginaz.

eskua luzatu 1 Besoa luzera guztian hedatu zerbait hartzeko edo erakusteko, zerbaiti heltzeko. Luzatzen du eskua, kutxari eusteko. Evak fruta debekatuari begiratu zion, eta ikusirik txit ederra eta jateko ona zela, eskua luzatu zion eta jan zuen. Neu ere zutitu egin nintzen, eta eskua luzatu nion, bostekoa emateko. Eskua luzatuz barrurako gonbita egin zion.

2 Lagundu. Beharrean daudenei eskua luzatzea. Atzerrietakoei ere Josefek eskua luzatzen zien, eta zihoazkion guztiek eskatzen zutena bere ganbaretan aurkitzen zuten.

3 Zah. Jo. Gurasoari birao dongeren bat ezarri, edo eskua luzatzen diona.

eskuan (-en atzizkiaren eskuinean). -en iritziaren edo erabakiaren mendean; -en mendean, -en agindupean. Zeure eskuan duzularik, ez mendekatzea. Ez dago gure baitan, ez gure eskuan, batbederak zer esan dezan. Gure eskuan dago bata zein bestea egitea. Norberaren eskuan utzi du Jaungoikoak, nahien duen biziera hartzea. Erromatarren eskuan eta mendean ipini zituen. Nire eskuan balego, pozik emango nizuke kendu dizuten zoriona.

esku argi, esku-argi 1 iz. Beirazko ontzi batean jartzen den argia, eskuan eramaten dena. Ik. kinke; kriseilu. Aitonak prestatu zizkien esku-argiak.

2 iz. Argi egiteko erabiltzen den esku tresna elektriko bonbilladuna, argi sorta norabide jakin batean igortzen duena. Ik. linterna 2. Esku-argia piztu eta hilobiaren barnera fokuratu zuen.

esku arma, esku-arma iz. Eskuan eraman daitekeen arma. Hosto baten pare dardarka hasi nintzen, esku arma baten mutur beltza eni so sumatu orduko.

eskua sartu 1 Esku hartu. Neuk okertu nuen, ama; zuk ez duzu horretan eskurik sartu.

2 Zirri(ak) egin.

eskua tinkatu Eskua estutu. Eskua elkarri tinkatu.

esku bete iz. Eskutada bat. Esku bete porru eman zizkidan. || iz. Esku bete lan dabil.

esku beteka, esku-beteka adb. Eskutadaka. Esku beteka banatzen zituen gozokiak.

esku bonba, esku-bonba iz. Eskuan eraman daitekeen bonba. Gizon bat galanta, fusilik gabe, esku bonbak eta ezpata handi bat eskuetan zituela.

esku emaile, esku-emaile iz. Esku ematen, laguntzen duen pertsona. Dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri.

esku eman 1 Eskutik heldu. Ik. eskuak eman. Haurrari esku eman eta gelatik atera zen.

2 Adiskidetasun edo adiskidetze seinaletzat eskua estutu. Ik. eskua estutu. Elkarri esku emanik, solasean hasi ginen. || Nik horri eskua eman?

3 Lagundu, heldu. Ik. eskua luzatu 2. Bakoitzak gure ahalaren arabera esku emanez.

esku emate, esku-emate iz. Norbaiti, agurtzeko, eskua estutzea. Besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.

esku erakutsi, esku-erakutsi iz. Oparia, adiskidetasun seinaletzat eskaintzen den gauza. Bere esker onak eman eta esku-erakutsiak egitera. Aitarentzat esku-erakutsi handiak eman zizkion.

eskuetan (-en atzizkiaren eskuinean). Eskuan. Gure eskuetan dugu nahi izango genukeen baino aberatsago izatea.

eskuetatik (-en atzizkiaren eskuinean). Eskutik. Dirua zetorren herrira kanpoko erosleen eskuetatik.

eskuetatik joan zaio ad. Heg. Norbaitek zerbaiten gainean duen kontrola galdu. Ekonomia, orain kapitalismo deitzen zaion hori, eskuetatik joan zaigu. Lasaitu zaitez, kontu hau eskuetatik joango zaizu, bestela.

esku ezartze, esku-ezartze iz. Norbaiten buruaren gainean, hura sendatzeko edo bedeinkatzeko, eskuak jartzea. Ikasleen esku-ezartze hura gaur egungo Sendotzaren hasiera eta oinarria dugu.

esku-harmen iz. g.er. Esku-hartzea.

esku harri, esku-harri iz. Zorroztarria. Ik. arraitz; segarri.

esku hartu Parte hartu. Zerbaitetan esku hartu.

esku hartzaile, esku-hartzaile iz. Parte-hartzailea. Esku-hartzaileen artean, jende ezagun asko zegoen.

esku hartze, esku-hartze iz. Parte hartzea. Irabazietan ere esku hartzen dute, eta esku-hartze hori bakerako bide ona da.

esku huska, esku-huska adb. Pilota-jokoan, pala edo kidekorik gabe. Nahiz esku-huska nahiz larruz, ez baitu kiderik. Esku-huska aritu.

esku-huskako adj. Esku-huskako pilota-partida bat.

esku hutsean, esku-hutsean adb. Esku hutsik. Esku hutsean ez du bidaltzen bihotz onez datorrena.

esku hutsik, esku-hutsik adb. Pertsonez mintzatuz, ezer gabe. Esku-hutsik gelditu. Ez dadila esku-hutsik ager.

esku ikusi, esku-ikusi iz. g.er. Esku-erakutsia.

esku joko, esku-joko iz. Batez ere pl. Gauzak agerraraziz, desagerraraziz edo itxuraldatuz egiten den trikimailu eta joko miragarri edo harrigarria. Prestidigitadoreak, karta multzo batean zazpiko pika aukeratu, eta, esku-jokoa egin ondoren, zure karta erakutsi, eta "zazpiko pika!" garrasi egiten dizunean bezala.

esku-oin iz. pl. Eskuak eta oinak. Begira iezaiezu nire esku-oinei. Begiak bezain maite eta esku-oinak bezain beharreko.

esku pertola, esku-pertola iz. Naf. Zurezko kirtena duen pertola txikia.

esku pilota, esku-pilota iz. Eskuz jokatzen den pilota-jokoa.

esku poltsa, esku-poltsa iz. Eskuzorroa. Esku poltsa ireki eta orduan konturatu zen dirurik ez zeukala.

eskura adb. Eskumenean; hurbil. Hau da beti eskura daukagun bidea. Eskura nuen, baina ez nintzen hartzera ausartu. Eskura egon.

eskura eman Norbait edo zerbait besteren eskuetan jarri. Paper guztiak eskura eman eta gero. Nik eskura emango dizuet Jesus. Bere arima deabruari eskura emateko.

eskura etorri zaio ad. Norbaiti zerbait eskueran gertatu. Hogei urterekin horrelako bat eskura etorrita, nork utzi?

eskura ordaindu Zerbait eskuratzen den unean ordaindu, atzerapenik gabe. Eskura ordaindu dizkidate zor guztiak.

esku sartu Inoren egitekoetan aritu. Esku sartzen hasita, hobe luke estatuak aurrekontuetan esku sartzea, alor horretan eskuak bete lan luke eta.

esku sartze, esku-sartze iz. Inoren egitekoetan aritzea. Ez da atzerriko inolako esku-sartzerik onartuko Irango auzian.

eskutik (-en atzizkiaren eskuinean). Norbaitek egindakoaren ondorioz; norbaiten bidez. Etsaien eskutik galdu du bizia. Napoleonen eskutik etorri bide zen unibertsitate klasikoa.

eskutik eduki 1 Norbaitek beste norbait zaindu, babestu. Begira gaitzazu, otoi, eta zeure eskutik eduki gaitzazu.

2 Menderatu. Gure eskutik eduki ditzagula geure pasio eta gaitzerako makurtasun okerrak.

eskutik eraman Eskutik helduta eraman, gidatu. Izan dituzun semeetan, inor ez da zu gidatzeko; hazi dituzunen artean, inor ez, zu eskutik eramateko.

eskutik eskura 1 Zerbait pertsona batetik bestera (ibili, eman, aldatu...). Edalontzia eskutik eskura zebilen.

2 Norbaiti zerbait, zuzenean, bitartekorik gabe (eman). Eskutitza eskutik eskura eman.

eskutik irabazi Karta-jokoetan, esku izateagatik edo esku denarengandik hurbilen egoteagatik irabazi. Eskutik irabazi diote azken partida, eta etsi beharra dauka.

eskutik utzi Utzi, bazterrera utzi. Oraindik ere gure Jainkoak ez gaitu utzi eskutik. Hain ongi doan lana ez dugu eskutik utzi behar.

eskuz 1 adb. Eskuarekin, eskua edo eskuak erabiliz. Garbitu behar da eskuz ur beroarekin. Eskuz egindako oinetakoak. Eskuz banaka jokatu dute lehen partida. Eskuz binakako txapelketa.

2 adb. (-en atzizkiaren eskuinean). -en eskutik. Semeen eskuz hilko zela.

esku zarta, esku-zarta iz. Txaloa. Esku-zarta eta oihuak. Esku-zarta egin. Joaldia bukatuta, esku-zarta polita egin zien. Esku-zartak egin dizkiote iristean. Jendeak esku-zartak jotzen zituen.

esku zartaka, esku-zartaka adb. Txaloka. Esku-zartaka goretsi genuen guztiok. Esku-zartaka deitzen du ostalaria.

eskuz esku 1 Eskutik eskura. Edozein tresna bezala, euskara erabiltzeko da, eskuz esku eta ahoz aho ibiltzeko. Eskutitza eskuz esku eman.

2 Eskutik helduta; bat eginda. Emakume batekin eskuz esku. Eskuz esku dabiltza Kanada eta Estatu Batuak. Gobernuarekin eskuz esku aritu dira lanean.

eskuzko adj. Eskuzko Pilota Enpresen Liga. Liburuaren eskuzko kopia bat.

haize

1 iz. Airearen higidura, atmosferako presioaren edo tenperaturaren diferentziaren ondorioz sortzen dena. Haize hezea, lehorra, hotza, epela, beroa, errea, zakarra, gogorra, nahasia. Jainkoak haize handi bat igorri zuen. Haize biguna, eztia, gozoa, mehea. Haize erasoa. Haize motak. Ipar haizea, hego haizea. Ipar haizea ari zen marruka. Haizea atera du. Haizea jaiki da, altxatu da. Haizea baretu zenean. Haizezko ekaitza. || Esr. zah.: Haizea nora, kapa hara. Hara haize, hara aise. Laguna, izorra hadi airez, erdiko haiz haizez. Behor-txoria kantuz, haize gaiztoa bidean txistuz.

2 iz. Atmosferako gertakari baten ondorio ez den aire-higidura. Itxi ezazu atea, haizea ez zait komeni eta. Leihotik haizea sartzen zen autobusean.

3 iz. Airea. Ik. haizea hartu; haize egin;  + haize eman; haizean; haizetan; haize zabalean; haize zulo. Haizez puzturik zeuden zahagiak. Haizea behar dut, itotzen ari naiz eta! Zikin gabeko haize garbia arnastu dezaten. Tripa ez du betetzen hiriko haizeak, baizik lurretik bildu janari maiteak.

4 iz. (Musika-tresnez mintzatuz). Perkusio, hari eta haizezko instrumentuak. Haize instrumentuak jotzen dituzten musikariak.

5 iz. (Esapideetan). Haize huts eta ergelkeria dira munduko ohore guztiak. Estropada unea ez da urruti, eta hantxe dabiltza apustulariak, haize guztietara apustuak botatzen. Haizea buruan eta ibili munduan. Haizea bezain arina eta aldakorra. Azkar, haizea bezain azkar, bideari ekin zion. Ez dakit zer haizek jo duen, halako astakeriak esateko. Haize txar batek harrapatu eta elbarri gelditua da (Ik. aire gaizto 2). Zerbait egiteko haizeak erabili: zerbait egiteko asmoak erabili. Zenbat iraun duten buru hartan sortu eta jaso ziren haizezko dorreek! Ea Europako haizeak onak ala kaltegarriak ditugun. Gazte horiek batzordera dakarten haize berria. Herriko eta atzerriko haize berrien eraginaz. —Noiz pagatuko didazu? —noiz?, haizerik ez den urtean.

6 iz. pl. Sabelean gertatzen den gas pilaketa. Ume horrek haizeak ditu.

7 iz. (Singularrean nahiz pluralean). Handiustea, harrokeria. Haize batzuk baditu neskatxa horrek!, ezta markesaren alaba balitz ere!

haizea hartu Haizea hartzera atera ziren. Inguratu ziren atari aldera, oheratu baino lehenago haize pixka bat hartzeko ustean. Udaberriko haize freskoa hartzen.

haizea hartzera bidali 1 Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali; antzarak ferratzera bidali. Datu zientifikoren bat eskaini behar zion, haizea hartzera bidaliko ez bazuen.

2 (Gauzez mintzatuz). Lgart. Azterketa gainditu zuenean, haizea hartzera bidali zituen liburuak. Dena haizea hartzera bidaltzeko tentaziorik izan al duzu noizbait?

haizea hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan. Zoaz haizea hartzera!

haizea ibili Ik. haizeak jo. Haizea dabil. Gaur ez dabil haizerik. Barnetegi bero batean, eta ez haizea dabilen tokian. Euria eta kazkabarra ari zuen, eta haizea zebilen. Haize hotza zebilen.

haizeak jo Ik. haizea ibili. Itsasoan dabiltzanak, kontrako haizeak joagatik, ez dira berehala errenditzen. Abere eriak egon behar du haizeak jotzen ez duen tokian.

haize alde adb. Ipar. Aldeko haizearekin. Ik. haizealde. Haize alde, ontzia bost egunez sartu zen Gaetan. Haize alde, nornahik egin dezake auzapez baten lana.

haizean adb. g.er. Airean. Haizean barrena doa.

haizea poparean Haizea popatik.

haize arka, haize-arka iz. Haize emateko tresna, zurezko kutxa batez eta ura darion hodi bertikal batez osatua, antzinako oletan larruzko hauspoen ordez zenbaitetan erabiltzen zena.

haize arrosa, haize-arrosa iz. Hogeita hamabi puntako izar itxurako irudia, ostertzeko norabide nagusiak irudikatzen dituena.

haize-babes adj. Tokiez mintzatuz, haizeak jotzen ez duena, haizetik babestua dena. Toki hezea eta haize-babesa.

haize beltz iz. Haize hotz eta gogorra; euri haizea. Ik. haize gorri. Han, neguak epelak dira eta haize beltz garratzek ez dute behin ere jotzen.

haize bolada, haize-bolada iz. Haize kolpea. Ik. haizealdi; haize burrunba. Inongo haize boladak ere ez dizkio hostoak erauzten. Orduko 100 kilometroko haize boladak izango ditugu.

haize buhunba, haize-buhunba iz. Ipar. Zah. g.er. Haize bolada.

haize bunbada, haize-bunbada iz. Haize bolada. Haize bunbada gogorrak.

haize burrunba, haize-burrunba iz. Lap., BNaf. eta Naf. Haize bolada. Horretan, haize burrunba zakarra atera zuen.

haize egin Putz egin, haize eman. Aulkiko hautsari txukun-txukun haize eginda, bertan ezarri zuen. Vantur-ko haize goxoak haize egiten zuen.

haize eihera, haize-eihera iz. Ipar. Haize errota. Laborariak, karrika hegian punpa eta jauzika hasten ziren, besoak atzoko haize-eihera zaharren antzera itzulikatuz.

haize eman 1 Putz egin, haize egin. Suari haize ematen ari bazara. Haize eman zuen haien gainera, eta esan zien: har ezazue Espiritu Santua. Hauspoak haize ematetik gelditzen direnean.

2 Norbait zerbait egitera, batez ere burugabekeriak egitera, bultzatu. Senargaia haize ematen ari zaio.

haize erauntsi, haize-erauntsi iz. Haize erasoa. Trankilago bizi gaitezke uholdeek eta haize-erauntsiek inarrosten ez duten etxean.

haize errota, haize-errota 1 iz. Haizeak ibilarazten duen errota. Ik. errota. Haize errota bezala narabilzu beti.

2 iz. Garia eta antzeko laboreak haizatzeko tresna.

haize fin 1 iz. Haize hotza. Ik. haize min. Hau hotza!, haize fin honek ebakitzen ditu bazter guztiak.

2 iz. Haize eztia, mehea.

haize gorri iz. Haize oso hotza. Ik. haize beltz. Bai, aurten haize gorria ibili da, eta horrek galdu dizkigu artoak.

haize hego iz. Hego haizea. Ehiztariak haize hegoaren beha dira. Haize hego gauetan.

haize(a) izan (Singularreko hirugarren pertsonan). Haizea ibili. Haize denean, babestu. Haize handia da. Kontrako haizea denean.

haize kirri iz. Haize leun eta atsegina. Haize kirriaren eraginez dardaratzen diren hostoak. Haize kirria eragotzi nahi eta zikloia eragin.

haize kolpe, haize-kolpe iz. Bat-bateko haize gogorra, berehala baretzen dena. Erroak barna dituen arbola ez du edozein haize kolpek lurreratzen.

haize kontra adb. Ipar. Kontrako haizearekin. Haize kontra doanak mila arteka eta ataka baditu igarotzeko.

haize laster, haize-laster iz. Aire masa baten higidura jarraitua. Deusek ere ez du gaitz gehiago ekartzen hezetasunak eta haize-lasterrek baino.

haize leku, haize-leku iz. Haizea ibiltzen den tokia. Ik. haizegune. Haize lekua da Zaragoza, Donostia baino haizetsuagoa; Ipar gorriak gogor jotzen du Ebro ibarreko landa biluzietan. Elgetako arkupea, munduko haize-lekurik handiena.

haize min iz. Haize hotza. Ik. haize fin. Txingorra eta haize mina leihoetatik intzirika sartzen ziren. Egunsentiko haize mina hartzeko.

haize oihal, haize-oihal iz. Bela. Mastak eta haize oihalak. Haize oihala eraitsi, jaso, bildu. Haize oihala zabaldu.

haize orratz, haize-orratz iz. Metalezko pieza birakorra, eraikinen goienean kokatzen dena, haizeak nondik jotzen duen adierazten duena. Haize orratz berriak jiraka teilatuetan.

haizetan adb. g.er. Airean. Egun hona, bihar hara ibiliko gara; orbela haizetan bezala.

haize ufako, haize-ufako iz. Haize bolada. Gain hartan, haize ufako batek hodeiak baztertzen ditu. Garaziko eskualdean, larrazkenean badira haize ufako handiak, haize hego azkarrak.

haize zabalean Aire zabalean.

haize zirimola, haize-zirimola iz. Haize zurrunbiloa. Gaur goizean, euri eta haize zirimola izugarri batek inarrosi gaitu.

haizezko soinu iz. Haizezko musika-tresna.

haize zulo, haize-zulo iz. Labean urtzen diren piezetan gerta daitekeen aire burbuila.

haize zurrunbilo, haize-zurrunbilo iz. Haizezko zurrunbiloa. Ik. haize zirimola. Bitartean, haize zurrunbilo gaitza sortu zen.

lau haizeetara adb. Bazter guztietara, norabide guztietan. Keak lau haizeetara barreiatu zuen okela errearen usaina. Nahi adina mikrofono izan ditu eskura, bere gezurrak lau haizeetara zabaltzeko. Ez ibili lau haizeetara oihu egiten. Lau haizeetara aldarrikatuko du egia.

hari

1 iz. Lihoz edo beste gai izpitsuren batez osatutako izpia edo izpi multzo bihurritua, luzea, mehea eta malgua. Josteko haria. Hari lodia, mehea. Jostorratzean haria sartu. Hari batetik eskegirik. Haria eten. Zarpa zaharrak hari zaharrez pasaratzen. Hari guztiak lotzeko. Hari-mataza ahari baten adarren artean jarrita. || Esr. zah.: Orratzak baino hariak luzeago behar du izan. Orratzetik hariraino behar du jakin.

2 iz. Beste edozein gaiez osatutako izpia. Zilarrezko, altzairuzko, burdinazko haria. Gomazko haria. Telefono hariak. Haririk gabeko telegrafoa. Hari gabeko telefonoa. || Armiarmari darion haria. Lekaren hariak. || (Musika tresnez mintzatuz). Pianoaren hariak. Biolina eta gainerako harizko musika tresnak.

3 iz. Zuraren zuntza. Peruk, inolaz ere, beste hariko ezpala dirudi.

4 iz. Irud. Erreka hariari jarraituz. Bada euskal literaturan aspaldidanik negar hari bat, gero eta ugariago dariona.

5 iz. Liho hariz eginiko ehuna. Ik. liho 3. Harizko alkandora. Harizko maindirea.

6 iz. Kontakizunaren, buru jardunaren gaien lotura edo segida. Ik. bilbe 2; trama; gertakizun 3. Argudioaren, kontakizunaren haria. Zuzen eraman nahi dut hasi den haria; Txirrita, badaukazu horren premia.

7 iz. Jardunaren gaia. Hari honetara dio Pliniok, ez dela libururik zerbait onik ez duenik.

8 iz. Torlojuetan eta kidekoetan, espiral-antzean kiribilduriko irtengunea. Hari ingelesa. Torloju honek ez du haria hartu nahi.

haria galdu Kontakizunaren segida logikoan galdu. Uste dut haria galdu eta Ameriketaraino joan naizela; baina barkatu. Baina ez dezagun haria gal. Filma ekintza biziaz eta, aldi berean, une geldo eta ia argazki erakoez osatuta dagoenez, tarteka gerta daiteke istorioaren haria galtzea.

haria hartu 1 Kontakizunaren edo jardunaren muinari heldu, azaleko eta zeharkako azalpenak alde batera utziz. Baina haria har dezagun berriz. Behin haria hartuta, guztia kontatu nion: labur, baina gertatu zen bezala.

2 Kontakizunaren edo jardunaren hari nagusia ulertu. Berriro irakurri nuen, bizpahiru aldiz, eta istorioaren haria hartu nuen. Hitz banakak baino ez zituen jasotzen; ezin ezelan ere, haririk hartu, alferrik entzumena erneagotu.

hari batean 1 adb. Gauzez edo egoerez mintzatuz, bereziki bizitzaz mintzatuz, hondatzeko edo galtzeko zorian. Orduan dakusagu, gau eta egun, beti dagoela gure bizitza hari batean. Ustekabeko gertaera batek, urkamenditik salbatu zaitu; hari batean egon da guztia.

2 adb. Urduri, airean. Han doaz eliza aldera, ilunetan eta arima eta arnasa hari batean dutela, zer ikusiko.

hari instrumentu, hari-instrumentu iz. Harien dardararen bidez soinua ateratzen zaion musika-tresna. Mozartek hari instrumentuentzat sorturiko piezak joko dituzte.

hari izpi, hari-izpi iz. Hari zatia. Ik. harizpi. Lastairaren zulo batean mugitzen zen hari izpi moduko bat jo nuen begiz.

hari mutur, hari-mutur 1 iz. Hari baten muturreko zatia; hari zatia. Lehenengo lana arkakusoen aurkako erabateko gerra, eta arma bakarra: hari mutur batekin lotutako menda sorta eder bat.

2 iz. Kontakizun baten trama osatzen duten harietako bakoitza; gai baten aldeetako bakoitza. Idazleak irakurlearen esku uzten ditu hari mutur guztiak, eta horrek interesa pizten du. Egiak hainbeste hari-mutur ditu, hain poliedrikoa da...

hari neurri, hari-neurri iz. Teknol. Torlojuetan eta kidekoetan, bi hariren arteko tartea, bira oso baten desplazamenduari dagokiona. Sellers sistemako hari-neurria.

harira etorri 1 Kontakizunaren edo jardunaren hariarekin lotura izan, jardunaren gaira egoki etorri. Harira ez datozen itaunak, gizon txakilak egiten ditu. Eta Hiribarren ahotan hartu dugunez gero, harira dator berak Xahori paratu omen zizkion bertsoak hemen ukitzea.

2 Kontakizunaren edo jardunaren muinari heldu, jardunaren gaia berriro hartu, azaleko eta zeharkako azalpenak alde batera utziz. (Aginterazko adizkiekin erabiltzen da). Baina, arloaz zeharka dihardut; natorren harira. Hutsak huts, gatozen berriz harira, eranskin horren iturrietara.

harira joan Kontakizunaren edo jardunaren muinera joan, azaleko eta zeharkako azalpenak alde batera utziz. (Maiz aginterazko adizkiekin erabiltzen da). Ohartxo horiek egin eta gero, goazen harira. Tira, zoaz harira. Harira doa beti egilea, hitz alferrik gabe. Harira joan baino lehen, ñabardura bat: (...).

harizko soinu iz. Harizko musika-tresna.

hari zuntz, hari-zuntz iz. Hari izpia. Hari zuntza sobera luzea bada, ezin daiteke ongi josi, besoa ahal guztia hedatuagatik ere.

itzuri, itzur, itzurtzen

da/zaio ad. Norbait beste norbaiten edo zerbaiten mendetik, edo loturik dagoen tokitik, askatu eta ihesi joan. Cassio zoro itsu haren mendetik ezin itzur daitekeelako. Bakar bat itzuri izan zen sarraski hartatik. Eroa da behin presondegitik itzuriz gero, berriz bihurtu nahi dena. Arriskutik itzurtzeko. Nora naiz itzuriko? Nola itzuriko natzaio Jainkoaren jujamenduari? Jainkoa dela hartzekodun zorrotz, egiten dituen emaitzez kontu hertsi galdetzen duena, eta inor ezin itzur dakiokeena. Oren gaitz bati itzur dadina, ehuni (esr. zah.). || (Gauzez mintzatuz). Solasa segitzean behar ez den zerbait itzur dakizun beldurrez. Han-hemenka itzuri diren hutsegiteak irakurle zuhurrak zuzen bitza. Barka bekit okerrik itzurtzen baldin bazait, presakaegi irakurri dudalako. || Oroit zaitez gerla hau ezin itzurizkoa dela, eta baitezpada edo gudukatu edo hil behar dela.

itzuri egin Ihes egin. Eskuetatik itzuri egin zigun ia. Ezerk ez zion hari itzuri egiten. Borrokari itzuri egin nahirik.

itzuri ibili Ihesi ibili. Erdararen itzuri dabilela. Edozein nabarmenkeriatatik itzuri dabilen klasikoa.

itzuri joan Ihesi joan. Gazta badoakio itzuri lurrera.

joan-etorri

iz. Norabait joatea eta handik itzultzea; norabait joan eta handik itzuliz egiten den bidaia. Beste mundura joan-etorri bat egin ondoren. Itsasora hamaika joan-etorri eginak. Gida nazazu nire joan-etorri guztietan.

joan-etorrian adb. Joan-etorriak eginez. Joan-etorrian dabilenak bide egiten du.

joan-etorrika adb. Joan-etorriak eginez. Helena joan-etorrika zebilen gelan zehar, hortzak estuturik.

joan-jin

iz. Ipar. Joan-etorria. Egunean bi joan-jin eginen ditu autobusak, bat goizean eta bestea arratsaldean.

mundu

1 iz. Diren gauza guztien multzoa. Ik. unibertso. Mundua mundu zen baino lehen. Munduaren azkena hurbil ez badago. Mundu ikuskera. || Atseginagoa zen Lizardiren mundu geldia gaurko gozogabe hau baino.

2 iz. Diren gauza guztiek osatzen duten multzoan, nolabait mugatua dagoen zatia. Ideien mundua. Zentzuaren mundutik hotsen mundura.

3 iz. Bizi garen planeta. Ik. lur. Mundua Elkanok inguratu zuen. Europan eta mundu guztian. Munduan barrena ibiltzeko. Bizi garen oraingo mundu honetan. Mundu guztiko langileak. Munduan diren euskal hiztegi guztiak. Bakarrik munduan. Mundu-mapa. Ebanjelioa mundu bazter guztietara eramateko.

4 iz. Lurrarekin erkatzen den argizagia. Jendeztaturik daudekeen beste munduak.

5 iz. Lurrean bizi diren gizakien multzoa. Ik. gizadi; gizateria. Munduaren salbatzailea. Munduaren begietan. Munduak azkenaldi honetan daraman lasterra. || Mundu osoa harriturik utzi duen gertakaria. Mundu guztiak dakienez. Euskal Herri guztian mundu guztiak erabiltzen dituen hitzak.

6 iz. Erlijioaren ikuspegitik, gizarteko bizitza, atseginen eta handikerien lekutzat hartua. Mundua da arimaren hiru etsaietako bat. Mundu galgarri honetan. Mundutik urrun bizi. Munduaz konturik egin gabe, Jainkoaren borondateari begiratuz. Gogo guztiaz sarturik munduan eta bere galbide beldurgarrienetan.

7 iz. Nolabaiteko ezaugarriak dituen gizarte zatia. Ik. lehen mundu; bigarren mundu; hirugarren mundu. Hemen bi mundu daudela: erdal mundua eta euskal mundua. Ez du, ordea, inork bere mundua, giroa eta sorteguna hautatzen. Lanbide heziketan, ikasleak lan mundura erabat bideratuta daude hasieratik. Talde horretako kideak oso gazte hasi ziren musikaren munduan.

beste mundu iz. Erlijio batzuetan, heriotza ondorengo bizitzaren egoitza. Beste mundura joanez gero, ez da gehiago honetara bihurtzerik.

beste munduko adj. Ohiz kanpokoa, berezia edo aipagarria. (Batez ere ezezko esaldietan erabiltzen da). Haren laguntza ez da beste mundukoa, egia, baina nola eska gehiagorik?

beste munduko gauza Gauza berezi edo aipagarria, ohiz kanpoko gauza. (Batez ere ezezko esaldietan erabiltzen da). Honako film hau ez duzue inondik beste munduko gauza. Ez zela beste munduko gauza taxi bat hartzea.

mundua mundu 1 adb. Beti, sekula eta beti. Hiru izan direla mundua mundu eta mendeak mende eutsi dioten olerkariak.

2 (mundua mundu denetik, mundua mundu den arte eta kideko esapideetan, 'betidanik', 'betiko' adierarekin). Mundua mundu denetik, beti izan gaituzu gautxori. Ez dela behin ere, mundua mundu denez gero, azken urteotan bezain ongi idatzi. Eta hala iraungo du mundua mundu deno.

munduan sartu, mundura sartu 1 Munduko berri izan, gizartearen berri izan. Gaztaroan, artean munduan sartu gabeak izaki, paradisu bat bezala azaltzen zaigu hau. Soldadutzari esker, aita munduan sartu zen.

2 Jaio. Ik. mundura jaio. Dohatsu da Kristo gure Jauna munduan sartu zeneko eguna.

mundua utzi 1 Hil, bizitzeari utzi. (Leungarri gisa erabiltzen da). Mundu hau uzteko ordua bazetorkiola igarririk. Gorriak ikusita utzi du mundua.

2 Mundutar bizimodua utzi. Utzi mundua eta jarrai Kristori.

mundu berri 1 iz. (M eta B larriz). Amerika izendatzeko erabiltzen den esapidea. Urez noa ikustera, bai, Mundu Berria. Mundu Berriko euskal idazleak.

2 iz. Gizarte eta giro berria. Jainkoa eta bere agindu santuak baztertuta egin nahi litzateke mundu berria. Orduantxe zabaldu zen mundu berri bat Segundorentzat.

mundu gerra, mundu-gerra iz. Mundu osoa hartzen duen gerra. Lehen Mundu Gerra piztu baino lehenago. Bigarren Mundu Gerrako urteetan.

mundu herri, mundu-herri iz. Mundua, lurra; munduan bizi diren gizakien multzoa. Noe zen mundu herri guztiko buruzagia. Mundu-herri guztiak ere, baldin zerorrek biderik ematen ez badiozu, ezin egotz zaitzake infernura.

mundura ekarri (eman) (Amak sabelean duen umea) kanporatu. Poztu dadila mundura ekarri zintuen ama! Rebekak mundura bi seme eman zituen.

mundura etorri (jin) Jaio, amaren sabeletik irten. Ik. mundura jaio. Urriaren hamarrean etorri zen mundura, Amezketan.

mundura jaio (sortu) Jaio, amaren sabeletik irten. Ik. mundura etorri; munduratu. Mundura sortu nintzen baino lehen. Ni mundu honetara sortu nintzen abenduaren 26an. Mundu honetara jaio ginen gauza asko ikusteko.

mundutik atera 1 Hil, bizitzeari utzi. (Leungarri gisa erabiltzen da). Ik. mundutik joan. Hura mundutik laster zen atera; hegaldaka joan zen aingeru artera.

2 Mundutar bizimodua utzi. Iruditu zitzaionean Jainkoak deitzen zuela bereganat, atera zen mundutik batere luzatu gabe.

mundutik joan Hil, bizitzeari utzi. (Leungarri gisa erabiltzen da). Ik. mundutik atera. Arrazoi txarrik gabe joana da mundutik.

mundu txiki iz. Mikrokosmosa. Gizon handi bat dela mundua eta mundu txiki bat gizona. Espetxea mundu txiki bat bezalakoa da.

mundu zabal iz. Mundua. (Munduaren hedadura handia bereziki azpimarratzeko erabiltzen da). Gaur auzi baten iluntasunak hartu du mundu zabala. Gogoeta hutsen erreinutik kanpora, mundu zabaleko gauza gogor trinkoetan. Mundu zabaleko toki ederrenetan ibilita ere, Zuberoan erretiratzeko zalantzarik ez dute inoiz izan.

munduz mundu Bazterrik bazter, toki batetik bestera. Ik. hara eta hona. Juduak munduz mundu, herri gabe, dabiltza basatuak. Bi makila horiek nahikoa nituen nik munduz mundu ibiltzeko. Banoa munduz mundu.

mus

1 iz. Bi bikoteren artean jokatzen den karta-jokoa, jatorriz Euskal Herrikoa. Musean egin, jokatu. Musean ari dira. Musean irabazi ziolako. Musean igaro arratsaldea. Jaiegunetan tabernan musean. Mus partida bat. Museko legeak.

2 Joko horretan, lagun bakoitzak dituen lau kartetako bat edo batzuk aldatu nahi dituela adierazteko hitza.

mus egin Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Ene lagunak mus egin du.

mus eman Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Lau hauek gutxitan ematen dute mus.

mus izan Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Mus zara?

mus joan Musean jokalariek lau kartetako bat edo batzuk aldatzeko eskatu. Mus joatearen bortxaz, azkenean gerta daiteke xango baten berriz atzematea. Mus noa.

ongi

1 adb. Nahi, espero edo behar den bezala; era onean, egokitasunez. Ik. ondo1; ontsa; ederki. Anton. gaizki. Ongi bizi, ongi hil. Ongi dago. Ongi diozu. Dena ongi? Ez dut esango aberastasun horiek ongi banaturik daudenik. Biziki ongi. Soldadu ongi hezien antzera. Norentzat argitaratu zuen ere ez dakigu ongi. Ongi deritzat, erabat harturik behintzat, erabaki zutenari. Ongi bazaude Jainkoarekin, errazkiago pairatuko duzu garaitua izatea. Ongi baino hobeki bainekien hori. Ongi baino ongiago. Ongien dakizkigun erantzunak. Ahalik ongiena apaindua. Ongiegi ohituak gauzka.

2 adb. Adkor. Oso; ederki. Behar dira hartu ongi berdeak eta ongi gogorrak. Horrek baditu bere arriskuak, ongi agerikoak gainera. Merezi zuen, eta ongi merezi ere, berriro argitaratua izatea. Ez dela huts hori oharkabez egin, ongi jakinaren gainean baizik. Aberez ongi jantziak daude hemengo mendiak. Bizkarra ongi berotzea merezi du horrelakoak. || Arruntean Azkaineko hilerriak ongi aski atxikiak dira, belarra nehon ez da nagusitu.

3 iz. Moralaren aldetik on den guztiak osatzen duen ideia edo izaki abstraktua. Ongiaz gaizkia garaitu behar da. Ongiaren eta gaizkiaren zuhaitza. Ongiaren ideia. Ongian finkatzeko eta aitzinatzeko. Ongian sinesten duten guztiak.

4 iz. Ona. Euskararen ongia eta hobekuntza nahi zituen.

5 iz. Ikasketetan, oso ongi eta nahikoaren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila ongi gainditu dela adierazten duena. Azterketan ongi bat atera dut.

ongi baino hobeki Oso ondo. Ik. ondo baino hobeto. Ongi baino hobeki daki hark zer ari den. Ongi baino hobeki antzematen nion egitekoaren arriskuari.

ongi bai ongi adb. Oso ongi. Ik. ondo bai ondo. Izan ere, ongi bai ongi ikasi nuen nik, kartzela sekretu haietan, zer den gizonaren miseria eta deuseza!

ongi da Adostasuna adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. ondo da; ados 2; konforme. —Gero etorriko naiz. —Ongi da. Ongi da, aita, ez zaitez haserretu.

ongi egile, ongi-egile iz. Ongilea.

ongi egin 1 du ad. Ongi jokatu, era egokian aritu. Ongi egiten duzu egia aitortzea.

2 du ad. Ongia egin, norbaiti lagundu, mesede egin. Gaizki-egileari ongi egitea. Zorioneko, bada, nahigabeak etsian eramaten dituena eta heriotzak ongi egiten aurkitzen duena. Zuek behintzat, ez zaiteztela geldi ongi egitetik. || Ongirik ez egitea bera da gaizki egitea. Beste nonbait ongi gehiago egingo zuela.

ongi-egin iz. Moralaren aldetik zuzena den egitea. Mila esker, zuen ongi-egin guztiengatik.

ongi eman 1 du ad. (nor osagarririk gabe). Norbaitek edo zerbaitek egoera jakin bati ongi doakion itxura edo irudia izan. Ik. eman1 9. Apaizgai alferren artean ez duk hik ongi ematen. Istorio horretan ongi ematen ez duten hainbat gauza daude.

2 dio ad. (nor osagarririk gabe). Jantziez, koloreez eta kidekoez mintzatuz, norbaitentzat edo zerbaitentzat egokia izan. Iazko soinekoak ez dit ongi ematen; berria erosi behar dut. Ongi ematen dizu urdinak! || Sarkasmoak ez dizu batere ongi ematen, badakizu.

ongi esan 1 Arrazoi izan. Ongi diozu, egia da, hala da. || (Dagokion osagarriak -(e)la atzizkia hartzen duela). Ongi diozu gauza miragarria dela. Ongi esan duzu Jainko bat bakarra dela.

2 Egoki adierazi. Ez legoke hori nire ustez ongi esana.

ongi-esan 1 iz. Laudorioa; hitz onak. Ik. ondo-esan. Ikusten du dela mukerra, gozakaitza eta besteren ongi-esanak aditu nahi ez dituena.

2 iz. Ongi esan den gauza. Gaizki-esanak barkatu eta ongi-esanak ongi hartu.

ongi etorri interj. Etorri berriari harrera ona egiteko erabiltzen den esapidea. Ik. ongietorri. Ongi etorri guztiok! Ongi etorri eta mila esker gurekin diren guztiei. Ongi etorri zuri, haur eder zoragarria!

ongi hartu 1 Harrera ona egin. Ik. ondo hartu; onartu. Ongi hartu gaituzte beti; ez dugu sekula mespretxurik sumatu. Familiak izugarri ongi hartu ninduen.

2 Norbaitek egina edo esana ontzat eman edo, haserretu edo mindu gabe, alde onetik ulertu. Herritarrek ongi hartu dute erabakia. Erakusketa oso ongi hartu dute, bai kritikak eta baita, hotz bazen ere, jendeak. Ez du txantxa ongi hartu.

ongi hazi adj. Pertsonez mintzatuz, gizalegez jokatzen duena. Seme-alaba eder eta ongi haziak zituen. Gizon ongi hazia.

ongi ikasi 1 adj. Ikasia, eskola edo kultura duena. Behartsuek ez ezik, jende ongi ikasiak ere alde egiten du Indiatik.

2 adj. Ongi hazia.

ongi izan interj. Norbaitengandik urruntzean edo idatzi baten bukaeran erabiltzen den gizalegezko esapidea. Ik. ondo izan; izan ongi. Eskatutakoa onartuko duzuelakoan, ongi izan. Ongi izan, eta mila esker!

ongi joan interj. Alde egitera doana agurtzeko erabiltzen den gizalegezko esapidea. Dena den, ongi joan, abiatu berri denari; eta ongi etorri, ailegatzear dagoenari. Ongi joan, seme!

ongirako 1 adj. Ongira zuzendua dena. Ongirako gogoa.

2 adb. Onerako.

oso ongi iz. Ikasketetan, bikain eta ongiren arteko kalifikazioa, azterketan edo proban eskaturiko maila oso ongi gainditu dela adierazten duena. Oso ongi bat atera nuen azterketan. Batez besteko puntuazioa 7,8koa izan da, oso ongi baten parekoa.

ordu

1 iz. Eguna (hots, batez besteko eguzki eguna) banatzen den hogeita lau zati berdinetako bakoitza. Ik. oren. Egun edo ordu guztietan. Orduaren zatiak (Ik. minutu; segundo). Ordu eta erdi irauten zuela. Igaro dira ordubete, bi ordu... . Europako agintarien goi-bilera hasi den ordu berean hasi da martxa (Ik. ordu berean). Laguna hil eta hogeita lau ordu baino lehen agertu omen zitzaion. Eta egunean hogeita lau orduko askatasunak gogait eragiten dio. Ordu batez bakarrik lan egin dute (Ik. ordubete). Hiru orduz ibili ondoren. Handik ordu batzuetara. Elkarrekin igarotzen dituzten ordu luzeetan. Lau ordu osoak egiten zituen aldareko Jaunaren aurrean. Ez ginen bide guztian gelditu, orduak aurrera zihoazen-eta. Oso eguzki ordu gutxi izan dira.

2 iz. (Orduak adierazteko, bat eta bi zenbatzaileekin). Ordu bata da. Ordu biak dira. Ordu batean, ordu bietan eta hiruretan etortzen da autobusa. Goizeko ordu batean. Hasi gaueko hamarretan eta ordu biak bitartean. || Zer ordu da?

3 iz. Eguneko une jakina, bereziki zerbait egiten edo gertatzen dena; garaia, unea. Orain eta heriotzako orduan. Bazkaltzeko orduan (Ik. bazkalordu). Etxeratzeko ordua zen. Senideak soro lanean dauden orduan. Jesusen ikasleak ordu jakinetan tenplura igotzen ziren otoitzaldia egitera. Ordu hartan behar baitut eman kontu hertsia. Nolabait ere gorde dute gure begiok ordu hartako lilura. Eta lehen ona bazen, zen bezala, ordu hartatik hasi zen hagitz hobetzen. Lan orduetan. Atseden orduak. Badator ordua, bertan da, guztiok nor bere aldera banatuko baitzarete. Etxeko nagusiak baleki zer ordutan etorriko zaion lapurra. Ordu ez denean. Ez ordu, ez leku guztietan. Ordua baino lehen jaioa. Azken orduko albisteak. Saioa puntuan hasiko da eta orduz kanpo ez zaio inori haurren liburutegira sartzen utziko.

4 iz. Eliz otoitzaren zatietako bakoitza, egunaren une jakin batean esaten dena. Ik. otoitz ordu. Orduen liturgia.

bere orduan adb. Dagokion (zegokion) denboran, garaia denean (zenean). Ik. bere garaian; bere denboran. Leiho horretatik ikusten den oro hil egiten dun, zein bere orduan; haritz sendoenak ere ihartu egiten ditun, zein bere aldian.

ordua bete Epea bete. Beren ordua bete denean, haiek ere deitu dituzte.

ordu(a) izan da/du ad. (Hirugarren pertsonan erabiltzen da). Garaia izan. Ordu da ikus dezagun zer egin zuten paristarrek. Eta ordu zen, egiazki, norbait nonbait higi zedin norabait. Badugu ordu, horretan pentsatzen hasteko. Zentzatzeko ordua dugu.

ordua jo 1 Zerbaitetarako ordua iritsi. Ordua jotzerako, jendea bildu zen, eta hasi ginen.

2 (Erlojuak) orduaren soinua jo. Hasi zen erlojua ordua jotzen.

orduak joan, orduak etorri, orduak joan eta orduak etorri Orduak igarotzearekin; orduak igaro arren. Orduak joan, orduak etorri, nekeak menderatu nau eta seko lo geratu naiz. Orduak joan, orduak etorri, neskatila hori ez zen inondik agertzen. Orduak joan eta orduak etorri, hemen nauzu zure zain.

ordu(ra) arte adb. Une edo garai hura arte; une edo garai hori arte. Ordu arte orok mintzaira bera zuten. Bego, beraz, eginkizun hau ordura arte. || Oihenartek ordu arteko euskal bertsoak entzunak edo irakurriak zituen.

ordu artean adb. Ordu arte. Ordu artean ezin dezakegu inor zuzen epaitu.

ordu berean adb. Ipar. Orduantxe, momentu horretan bertan. Garbitu zituen begiak ur harekin eta ordu berean argitu zitzaizkion.

ordu erdi, ordu-erdi iz. Kapitulu bakoitzak ordu erdia-edo eskatzen dit.

orduetan eta orduetan adb. Luzaro, denbora luzean. Etxetik irten barik egoten zen orduetan eta orduetan.

ordu ezkero adb. Harrezkero. Ik. orduz gero; ordutik. Ordu ezkero elkarren adiskide gelditu ziren.

ordu gaiztoan adb. Aipatzen dena egin edo gertatu ez balitz hobe izango zela adierazteko erabiltzen den esapidea. Ik. zoritxarrean; ordu txarrean. Ordu gaiztoan jan zuen Adamek arbola debekatutik.

ordu haietan adb. Ipar. Garai hartan, aldi hartan. Ordu haietan, San Esteban gaztelua Iruñeko Erresuma musulmanarena zen.

ordu hartan 1 adb. Garai hartan. Ik. orduan 1. Ordu hartan Neron zegoen agintari. Laurogeiko urteez ari natzaizu, eta, ordu hartan, ezinago deigarria zen halako lelo bat.

2 adb. (Etorkizuneko testuinguruetan). Une horretan. Ordu hartan kantatuko ditu ene ahoak, bozkario handiarekin, zure laudorioak. Nire etsaiek hondatu nahiko naute; arren, ordu hartan zuk lagundu eta libra nazazu.

ordu laurden, ordu-laurden iz. Ordu laurden batean.

ordu onean adb. Aipatzen den egoera ontzat emateko erabiltzen den esapidea. Izan bedi ordu onean.

ordu osoak iz. Ordu luzeak, denbora luzea. Hizketa gozatsu atsegin haietan ordu osoak istant bat bezala igaroaz. Halaxe igaro ohi nituen ordu osoak.

ordura artean adb. Ordu arte. Ez genuen guk, ordura artean, su handiak egiteko ohiturarik izan.

ordurik hona adb. Bizk. Ordutik hona.

ordutik ordura 1 adb. Orduero. Ateko soldaduak ordutik ordura aldatzen ziren.

2 adb. Orduak igaro ahala. Ordutik ordura doa geroago eta gaizkiago.

ordu txarrean adb. Ordu gaiztoan. Ordu txarrean bigundu nintzen zure esanetara.

ordu txiki iz. pl. Gauerdi osteko lehen orduak. Gaueko ordu txiki haietan, edozer gauza gerta zitekeen.

orduz adb. Garaiz. Ez da orduz etxeratzen, bidean ari dena pusken batzen (esr. zah.).

orduz gero adb. Harrezkero. Ik. ordu ezkero. Orduz gero, ez zuen harremanik izan bere errainarekin.

orduz geroztik adb. Orduz gero.

pikutara

pikutara bidali Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. haizea hartzera bidali; antzarak ferratzera bidali; txakurraren salara bidali; txakurraren ipurdira bidali. Pikutara bidali zuen, egindakoaz jabetu zenean.

pikutara bota Lgart. Pikutara bidali. Ik. haizea hartzera bidali.

pikutara joan 1 Lgart. Hondatu, porrot egin. Ik. haizea hartzera joan. Pikutara joan ziren gure irabaziak.

2 (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara bidali; txakurraren ipurdira joan; txakurraren salara joan. Joan hadi pikutara!

popa

1 iz. Itsasontzien atzealdea. Ik. txopa. Anton. branka. Popan eserita dago mutil gaztea. Branka eta popa.

2 iz. Lgart. Ipurtaldea. Ostikoz popan jotzen bazaitut...

poparean adb. Popatik. Ontziek ez dute itsasoan haizea beti poparean izaten.

popatik eman Lgart. Sodomizatu. Bi eskuez gerritik helduta, gizona bizi-bizi hasi zitzaion popatik ematen.

popatik hartzera bidali Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. antzarak ferratzera bidali; pikutara bidali. Betiko neska-lagunak popatik hartzera bidali zuenetik noraezean zebilen.

popatik hartzera joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. antzarak ferratzera joan; pikutara joan. Doala popatik hartzera eta goazen hemendik! || Zoaz popatik, neska!

sala

iz. Aretoa. Ospitaleko sala handian.

txakurraren salara bidali Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali. Txakurraren salara bidaliko nuen gustura, baina ezer esan gabe alde egin nuen. Lagunek txakurraren salara bidali zuten.

txakurraren salara joan 1 Lgart. Hondatu, porrot egin. Ik. pikutara joan 1. —Gureak egin du. —Zer egin? —Joan ginen gu txakurraren salara, gure irabaziak joan ziren pikutara.

2 (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan 2. Zoaz txakurraren salara! Hau da honenbeste arretaz gorde beharreko kutxa?, doala dena txakurraren salara!

su

1 iz. Zerbait erretzen denean gertatzen den bero eta argi jalgitzea. Suak erre eta kiskali zituen Sodoma aldeko bost herri handi. Begietatik sua zeriola. Hain handi eta bizia zen labe hartako sua, non berrogei beso altxatzen ziren garrak. Behin ere itzalia egon ez den hauspeko sua. Bolborak ez du behar ez su handirik ez denbora luzerik kalte handiak egiteko. || Esr. zah.: Odolak su gabe diraki. Su gaberik ez da kerik.

2 iz. Garretan edo txingarretan dagoen erregaia. Alkoholezko su bat piztu zuen. Lasto sua hiltzen den bezala. Ikatz su bat ikusi zuten eta haren gainean arrain bat. Su ttipia, kandela-argia, haize gutik iraungitzen du. Sasi baten artetik argitzen zuen su batek. Su handi baten aurrean berotu ziren. Urrezko aratxea ere su handi batean erre zuen. Edozein haizetxok itzal dezakeen su ahul bat. || Bakoitzak bere opilari su.

3 iz. Berotzeko edo jakiak prestatzeko sukaldean pizten den sua; sukaldean jakiak berotzeko edo prestatzeko erabiltzen den tresnak dituen bero iturrietako bakoitza. Ik. sutondo. Sukaldeko sua. Katuak suaren ondoan lo egiten du. Azukrea esnetan urtu su motelean, gelatina erantsi, eta desegin artean eragin. Bi orduz su txikian egosi ondoren, prest dago hestekia. Eta sukaldean suren bat-edo piztuta utzi izanaren ondorio izan bada, zer?

4 iz. Sutea. Bart sua izan da alboko etxean.

5 iz. Su arma baten tiroa edo tiro multzoa. Gaua han iragan nuen, ez baitzen ateratzerik, kanoi suarekin. Gure gizon bihoztunak bi suen artean zeuden.

6 iz. pl. Jaietan edo ospakizunetan erretzen eta leherrarazten diren bolborazko suziri eta bestelako gaiak; horiekin egiten den argi eta soinuzko ikuskizuna. Ik. suzko errobera. Donostian izan gara suak ikusten.

7 iz. Karra, lehia bizia. Adimenean argi eta bihotzean su. Gaztetasunaren kemena eta sua dario alde guztietatik. Morroi losintxari bihotz gaiztoko batek hitz egin eta su gehiago eman zion. Bihotzean daraman su kiskalgarria.

beheko su iz. Etxe barruan sua pizteko prestaturiko lekua, hormaren kontra edo bertan sartuta egon daitekeena eta gainean kea biltzeko kanpai bat duena; leku horretan pizten den sua. Ik. su baxu. Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel. Bere besaulkian eseri zen, beheko suaren ondoan, surtarako zohikatza prestatzera.

opilari su egin (bere, neure eta kidekoen eskuinean). (Bere, neure...) onurari begiratu. Bai batekoak eta bai bestekoak, bakoitza bere opilari su egiten ahalegintzen ziren.

San Joan su iz. San Joan gauean pizten den sua. Ni txikia nintzela, San Joan sua egiteko ohitura zen gure etxean.

suak hartu 1 Su hartu. Ai, andrea, gure etxea suak hartu du.

2 Haserre bizian jarri. Suak harturik joan zen. || Hartzen du urlia suak eta garrak eta ez da haren ahotik agertzen biraoa besterik.

suan 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Infernuko suan erretzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. su(r)tan. Artoa suan erre behar da. Eskua suan eman nezake.

su-argi iz. Sutan dagoen erregaiak ematen duen argitasuna. Zaindariaren su-argia ikusi zuenean, makurtu egin zen.

su arma, su-arma iz. Bolboraren leherketa-indarraz baliatzen den arma. Arma zuriak eta su armak.

su baxu iz. Beheko sua. Su baxurako egur bila joan ziren.

su bizi iz. Indar handiko sua. Infernuko su bizia. Ikustekoak on Marianoren begiak, su bizi batek hartuak iduri! || (su bizian esapidean, jakiak prestatzeko suaz mintzatuz). Irakiten hasten denean, ordu erdiz su bizian eduki.

su(a) egin 1 Sua piztu. Su egiteko behar zen egurra txikitu zuten. Pagoaren egurra, nahiz ikatza nahiz sua egiteko, onenetakoa.

2 Tiro egin. Mateok su egin zuen eta Fortunato zerraldo erori zen lurrera. Lurrera bota dut nire pistola eta su egin du ustekabean. Ehiztariak su egin zuen.

su egur, su-egur iz. Batez ere Bizk. Sutako egurra. Su egurra ugari bildu dugu negurako.

su emaile, su-emaile 1 adj./iz. Zerbaiti, gaiztakeriaz edo etekina ateratzeko asmoz, nahita su ematen diona. Ik. supiztaile; piromano. Eraile eta su emaile bat ezin da Etxahuneko oinordeko izan. Barbaro su-emaileak.

2 adj./iz. Irud. Ik. bazter nahasle; endreda-makila. Orduan eta orain badira makina bat su emaile, inola bizi ezin direnak saltsa eta nahasketa gabe.

su eman Zerbaiti sua hurbildu, sutan jar dadin. Su eman zion bere jauregiari.

su eta fu adb. g.er. Sutan, haserre bizian. Amorru beltzak hartzen du eta han doa Mari su eta fu.

su eta gar adb. Gogoz eta lehiaz. Bero-beroan, su eta gar mintzatzen da. Bere egitekoari su eta gar ekiten zion.

su eta ke adb. Jo eta su, jo eta ke. Su eta ke han gelditu zen garia astintzen.

su eten, su-eten iz. Su armen bidezko borrokaren etenaldia. Ik. menia. Apirilaren 8an sinatu zuten su-etena gobernuak eta gerrillariek.

su ezti iz. Indar gutxiko sua. (Batez ere jakiak prestatzeko suaz mintzatuz erabiltzen da). Errearaz ezazu su eztian.

su gori iz. Su bizia. Infernuko su gorian. Ikatz biziaren garra baino su goriagoa.

su gorrina, su-gorrina iz. Arrosaren familiako fruta-arbolei eta beste hainbat landareri erasaten dien gaitza, Erwinia amylovora bakterioak eragindakoa.

su hartu Zerbaiti sugarrek eragin, zerbait erretzen hasi. Su hartu zuen etxeak.

su hauts, su-hauts iz. Errautsa. Sua bere txingar eta su hautsarekin bildu ohi da.

su itzalgailu, su-itzalgailu iz. Sute txikiak itzaltzeko erabiltzen den eskuko gailua, botila handi baten formakoa dena eta barruan duen gai berezia turrustan jaurtiz sua itzaltzeko erabiltzen dena. Su itzalgailua hartu, eta berak itzali zuen sute txikia.

su itzaltze, su-itzaltze iz. Norbaitek sua itzaltzea. Su-itzaltze lanetan aritu ziren herritarrak.

suko adj. Ipar. eta Naf. Ik. su(r)tako. Suko hautsa. Suko ginarra fite iraungitzen da.

su lama, su-lama iz. Garra. Haren arima dohakabea erretzen ari zen su-lametan. Infernuko su-lamen erdian.

su leize, su-leize iz. Infernua. Arima galdu eta hondatu zuen su leizean. Su leizeko neke izugarriak. || Infernuko su leizean.

su(a) lotu da ad. Ipar. Sua piztu, su hartu. Sua lotu da lantegiko zoladura azpietan. Joan den arratsean, su lotu da herriko etxearen ondoko jatetxean. Autoari su loturik, bi ertzainek erredura handiak izan dituzte. Baina zeri zaio gehienik sua lotzen ez bada sugai idorrari?

su pindar, su-pindar 1 iz. Txinparta. Isilean daude; su pindarren hotsa besterik ez da entzuten.

2 iz. Irud. Begietarik su-pindarra zeriola.

sura 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Hobe duzu hori zure gorputz guztia infernuko sura bidaltzea baino.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekura. Ik. su(r)tara. Sura egotziko dute eta erreko da.

su(r)tako adj. Heg. Ik. suko. Sutako hautsarekin garbitu. Surtako egurrak txingarrak botatzen dituen gisara.

sutako egur iz. Sua egiteko egurra. Ik. su egur. Mutilak egun guztian atzetik neuzkan, jorratzen ari nintzenean, edo jezten, edo sutako egurra ekartzen.

su(r)tan adb. Heg. Sua dagoen lekuan, suaren gainean. Ik. suan. Urrea surtan garbiago egiten da. Sutan irakiten dagoela.

sutan 1 adb. Suak harturik, erretzen. Basoa sutan dago. Sutan ezarri zuten komentua. Infernua da leize bat beti sutan dagoena. Zerua sutan ikusi zuen. Belarriak gorri, masailak sutan. || Gure artean sutan dauden ezin konta ahala istilu horiek. Lehenbiziko karlista gerratea sutan zegoelarik.

2 adb. Haserre bizian. Sutan jarri zen gure gizona. Gogoratu hutsarekin sutan jartzen naiz. Gobernaria sutan zen eta errabiarik handienean.

su(r)tara adb. Heg. Sua dagoen lekura. Ik. sura. Surtara bota papera. Sutara kondenatu zuten.

su(r)tatik adb. Heg. Sua dagoen lekutik. Ik. sutik. Eltzea sutatik baztertzean. Irteten banaiz surtatik bizirik.

sutik 1 adb. (Ezkerrean determinatzaile bat hartzen duela). Sodomako sutik salbatzera.

2 adb. Ipar. eta Naf. Sua dagoen lekutik. Ik. sutatik. Atera itzazu gaztaina horiek sutik.

su txingar, su-txingar 1 iz. Txingarra. Su-txingarrak estali eta urez busti ditu amak.

2 iz. Irud. Berpiztu egiten zitzaizkiela egunero bihotzetako su txingarrak.

suzko 1 adj. Suzko ibaiak. Mundua suzko esfera bat zela iruditu zitzaidan.

2 adj. Irud. Barriolak, irabazteko, Iberokoaren suzko hasierari eutsi beharko dio.

suzko arma iz. Su arma. Gizonezko bat atxilotu dute Mañuetan, legez kontrako suzko arma bat zeukalako.

suzko errobera iz. pl. Suekin eginiko ikuskizuna; ikuskizun horietan botatzen den suziria. Ik. su 6. Gero izan ziren egun hartan eta hurrengoan dantzak, suzko erroberak eta gainerako herriko festak.

txakur

1 iz. Ugaztun haragijale etxekotua, arrazen arabera, hainbat tamaina edo eite dituena (Canis familiaris). Ik. ardi-txakur; or; ozar1; jantxakur. Txakur arra, emea eta txakurkumeak. Txakurraren sena. Txakur taldeak. Txakurra naizela uste duzu, makila hutsarekin niganatzeko? Txakurren zaunka eta intziriak.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Txakur amorratua zirudiela. Han ere txakurrak hanka hutsik ibiltzen dira. Beste txakur bati hezur hori! Kaleko txakur-katuek ere badakitena.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, txakurkeriak egiten dituena.

4 iz. Heg. Pei. Poliziakidea. Bartzelonatik itzuli ostean, txakurrak atzetik neuzkala ohartu nintzen.

5 adj. Lgart. Eguraldiaz mintzatuz, oso txarra. Eguraldi txakurra egin zuen Erramu egunean.

6 iz. Teknol. Tornuetan, mekanizatu behar den piezari eusteko erabiltzen den brida modukoa.

ardi txakur, ardi-txakur iz. Ardiak zaintzen dituen txakurra. Ardi-txakur erakusketa. Ardi txakur izateko heziak.

arratoi txakur, arratoi-txakur iz. Txakur txikia, saguak eta kidekoak harrapatzen trebea dena. Ustekabean, arratoi txakur bat azaldu zen bidezidor hartatik zalapartan eta guri zaunkaka.

artzain txakur, artzain-txakur iz. Artaldeak zaintzen dituen txakurra. Ik. ardi txakur.

azeri txakur, azeri-txakur iz. Azeriak harrapatzeko erabiltzen den txakurra.

ehiza txakur, ehiza-txakur iz. Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra.

eper txakur, eper-txakur iz. Eperrak harrapatzeko erabiltzen den txakurra.

erbi txakur, erbi-txakur iz. Erbiak harrapatzeko erabiltzen den txakurra. Erbi txakurrak berez dakar erbitarako grina.

labrit txakur iz. Pirinio inguruetako artzain txakur arraza; arraza horretako txakurra.

txakur afganiar iz. Jatorriz afganistandarra den ehiza-txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje luze, fin eta leuna duena.

txakur amets, txakur-amets iz. Amets hutsala. Txakur ametsak alde batera utzi.

txakur eztul, txakur-eztul iz. Eztul gogor eta latza, txakurraren zaunkaren antzekoa. Ume horrek txakur eztul zatarra du.

txakur handi iz. Pezetaren hamar zentimoko txanpon zaharra.

txakur pekindar iz. Jatorriz txinatarra den altzo-txakur arraza; arraza horretako txakurra, txikia eta mutur-motza, belarri eroriak eta ile luze ugaria duena, lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena.

txakurr(ar)enak esan Egundokoak, ikaragarriak esan. Ik. kristorenak (esan, egin, entzun...). Zirika-zirika, lagunagatik txakurrenak esaten. Txakurrarenak esango dizkiegu, beharbada, baina, gure esanak gorabehera, gazteok bihoaz aurrera.

txakurraren ipurdira bidali Arrunk. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. txakurraren salara bidali; pikutara bidali. Azkenean txakurraren ipurdira bidali behar izan diat.

txakurraren ipurdira joan (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Arrunk. Ik. txakurraren salara joan; pikutara joan. Zoazte txakurraren ipurdira denok!

txakurraren salara bidali Lgart. Norbait modu txarrean joanarazi; norbaiti haserrea edo gaitzespena modu txarrean adierazi. Ik. pikutara bidali. Txakurraren salara bidaliko nuen gustura, baina ezer esan gabe alde egin nuen. Lagunek txakurraren salara bidali zuten.

txakurraren salara joan 1 Lgart. Hondatu, porrot egin. Ik. pikutara joan 1. —Gureak egin du. —Zer egin? —Joan ginen gu txakurraren salara, gure irabaziak joan ziren pikutara.

2 (Aginterazko aditzekin, arbuio bizia adierazteko). Lgart. Ik. pikutara joan 2. Zoaz txakurraren salara! Hau da honenbeste arretaz gorde beharreko kutxa?, doala dena txakurraren salara!

txakur txiki iz. Pezetaren bost zentimoko txanpon zaharra. Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi.

urte

1 iz. Lurrak Eguzkiaren inguruan bira osoa egiten ematen duen denbora; urtarrilaren 1etik abenduaren 31rako hamabi hilabeteko aldia. Ik. eguzki urte; ilargi urte; eliz urte. Urteak lau aro ditu, hamabi hilabete, berrogeita hamabi aste eta egun bat, eta hirurehun eta hirurogeita bost egun eta sei oren. Bizi zara, urtearen erdirako artorik ez duzula. Txolarreak ugaritzen ziren urte-garaia. 1905-1915 urteak. 1880. urtea baino lehenagokoak. Urtearen azkenean. Lau urtetan antolatu dute danborrada. Joan den urtean (Ik. iaz). Hurrengo urtean berriro etorri zen. Hurrengo urteko urtarrilean hila zela behintzat badakigu. Aurtendik edo datorren urtetik hasita Jainkoak nahi badu eta datorren urtean bizi banaiz (Ik. geurtz). Apirila euritsu, urte hura ogitsu (esr. zah.).

2 iz. Hamabi hilabeteko denbora-bitartea. Orain bost urte. Duela ia hogeita hamar urte. Aurten ehun urte eman zuen argitara liburu hori Bonapartek. Hamazazpi urte badira ez dudala ikusi. Zortzi urte eta erdi igaro ondoan. Neurtitz hauek ondu zituenetik ez dira urte asko joan. Urte gehiegi iragan zaizkigu bertan goxo geundelarik. Azken urte hauetan. Arantzazuko bilera baino bi urtez lehenagoko kontua. Laurogei urte geroago arte argitaratu ez zena. Hamar urteren buruan. Urteen buruan argitaratu ditudan zenbait izkribu. Urte gutxi barru. Urte guztiko meza-bezperak. Hori aspaldiko urteetan datorren kontua da. Hainbeste urtetako hondamendia. Parisek bi milagarren urtea ospatu zuenean.

3 iz. (Iraupena edo maiztasuna adierazten duten testuinguruetan). Aljerian egona zen urte bat (Ik. urtebete). Noek kutxa hau egiten urte asko igaro zituen. Hirurogeiren bat urte daramatzagu horretan. Abimelekek Israelgo agintean hiru urte egin zituen. Zazpina urte eman zituen bi lan horietan. Ez dira alferrik izan euskal irakaskuntzan eman dituen urteak. Gu, izan ere, ez gara asmaketan ari urteak nola emango, ez baikaude, Peneloperen pare, senar herratuaren espero etsian. Bederatzi urte egon zen erretore Irulegin. Hiru urteko batxilerra egin ondoan. Ehizaren arrastorik ez dute izan urte guztian. Arras nagusi da, urte osoan nahi duena egiteko. Urte osoetan aitortza onik egin gabe. 500 urtez edo iraungo du. Hogeita bost urtean bizi izan zen, bere haurra sabelean zuela. Urte askoan bizi izan zen komentu hartan. Urte askotako bekatu isilduak. Hemezortzi urtetik hemezortzi urtera agertzen dira herrian.

4 iz. pl. Adina, urte kopurua. Lilurak oro itzaltzen dira urteekin. Bakoitzaren urteei, osasunari, indarrari, eginbeharrari eta bizierari begiraturik. Zure urteak banitu. Kopetako zimurrek urteak gehiagotzen zizkioten. || (urteetan sartu, urteetan aurrera joan eta kideko esapideetan). Haurrak izateko urteetan igaroa zen. Gurasoak urteetan aurrera samartuak zirelako. Urteetan aurreratuxea nagoenez gero.

5 iz. (Adina adierazten duen zenbakia hartzen duela). Fabrikan hasi nintzen lanean, hamabost urte nituela. Hogeita bost urtetan ezkondu zen: hogeita bost urterekin. Hirurogei urte bete zituen egunean. Hamabi urteko mutiko bat. Berrogei urte inguruko gizon gordina. Hogei urtetik aurrerako gizon, gerrarako gai zirenak. Hamabi urtera heldu zenean. Hamar urtetako gelditu zen amarik gabe.

6 iz. pl. (Norbaiten bizitzako garai jakin bat adierazteko). Eskolako urteak. Ahantz ditzan gaztaroko urteak. Joan dira nire urteak kearen eran. Igaro zituen haurtasuneko urteak aita-amen itzalean.

7 iz. pl. Urte asko. Urteak behar dira horretarako, eta ni ez nago urteetarako. Urteetarako etxea badugu; gaur jarriko diote harri bat, bihar beste bat, hurrengo egunean adreilu bat, eta horrela. Urteetako sufrimendua.

8 iz. pl. (Hamarkada bati dagokion zenbakia izenlaguntzat duela). Hamarkada. Hirurogeita hamarreko urteetan, ordea, pitzatzen eta zartatzen hasi zen jarraitutasun eta linealtasun hori. Grafiti hitza XX. mendeko 60ko urteetan hasi zen indarra hartzen, Amerikako Estatu Batuetan.

9 iz. (Zenbait esapidetan). Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira.

urteak eta urteak Urte asko; urte askoan, denbora luzean. Euskal Herrian urteak eta urteak daramatzagu gurpil berean biraka. Eguzkiak eta urak urteak eta urteak behar izaten dituzte, esaterako, plastikozko botila bat desegiteko. Ez naiz, bada, hola urteak eta urteak jan gabe egoten ahal!

urteak izan 1 (3. pertsonan, adierazpen-perpaus osagarri bat hartzen duela). Urte asko izan. Urteak dira bizitza gaizto batean bizi zarela. Urteak dira ezagutzen zaitugula. Urteak ditu holaxe beha nagoela herri honetako laborariei.

2 (Zenbatzaile batekin). Urte asko da urik edan ez dudala saldan ez bada. Aitona hil zela bi urte badira. Hogeita lau urte baditu bizi naizela zurekin.

urteak joan, urteak etorri, urteak joan eta urteak etorri Urteak igarotzearekin; urteak igaro arren. Urteak joan eta urteak etorri, erraldoiari indarrak ahitu zitzaizkion. Urteak joan eta urteak etorri, berdin gaude. Zoritxarrez, urteak joan, urteak etorri, kirol honetan kontuak ez dira aldatzen. || Ez ote gara euskaldunok, urtea joan urtea etorri, betiko haurtzaroan bizi?

urtean adb. Urte bakoitzean. Eman beharko diola urtean ehuneko hamar, eta gainera urtean honenbeste edo hainbeste anega gari. Urtean bederatziren bat hilabete Euskal Herritik kanpora. Urtean behin besta ederra egiten dugu. Hiru aldiz urtean.

urtean-urtean adb. Bizk. Urtero. Urtean-urtean hiltzen ei dute erdi bana txerria gurasoen etxean.

urte askoan Urtebetetzeetan eta kidekoetan, zorionak emateko, edo norbait aurkeztean erabiltzen den jendetasunezko formula. Ik. anitz urtez; urte askotarako. Orduan, eskaileretan bi neska deabru haiek, auzoak agurtzen: urte askoan, Bender jauna!

urte askota(ra)ko Urte askoan. Zorionak eta urte askotarako! Pozten naiz zu ezagutzeaz, urte askotako!

urte barru, urte-barru iz. (Leku-denborazko atzizkiekin, singularrean). Urtea hasten denetik amaitzen den arteko epea. Ik. barru 7. Urte-barruan bakoitzak alogeretan jaso duen kopurua. Urte barruan etxekoak joaten ziren gu ikustera, baina ez gu etxekoak ikustera.

urte berri on interj. Urteberri egunean eta ingurukoetan norbaiti urte berri ona opatzeko erabiltzen den esapidea. Ik. urte on. Hamabi mahats aleak ahoratu eta, irensteko denborarik izan gabe, kopa altxatu eta topa egin: urte berri on!

urteetan eta urteetan adb. Urte askoan, denbora luzean. Ume maitagarri hura, bere besoetan noiz hartuko eta maiteki noiz laztanduko, urteetan eta urteetan zain egon zen. Zorion bila, noraezean ibili zen urteetan eta urteetan.

urteko 1 adj. Urteari dagokiona. Aste horretan egiten da urteko aitortza. Urteko egunik luzeena. Urteko gastuen kontua.

2 adb. Gauden urtekoa. Urdaia eta ardoa, urtekoa; adiskidea urteetakoa (esr. zah.).

3 adj. Urtebete duena. Zeremonia horretan aberatsek eman behar zizkieten apaizei urteko bildots bat eta etxe-uso bat edo uso-tortoil bat.

4 adb. Urte bakoitzeko. Irabaziak, hamar mila ogerleko urteko. Urteko mila pezeta nion nagusi honi eskatu. Urteko ehun hitzaldi.

urte labur iz. (Aipatzen den denbora-bitartearen laburtasuna azpimarratzeko). Urtea. Ikusiren dituk, urte laburrik barnean, etsaiak hi setiatzen. Lurreko urte labur hauetan, hainbat nahigabe eta pena.

urte luze iz. (Aipatzen den denbora-bitartearen iraupen handia azpimarratzeko). Urtea. Urte luzeetan barrena jaso zituen gai aberatsak. Hemeretzi urte luzez zorionekoa izana nintzen Txilen.

urte on interj. Urteberri egunean eta ingurukoetan norbaiti urte berri ona opatzeko erabiltzen den esapidea. Ik. urte berri on. "Urte on!" irriz dute gaixoek ihardesten. || Urte on izan beza arrantzaleak, urte on nekazariak, urte on izan beza kale zuloko langile maitagarriak.

urte oroz adb. Urtero. Urte oroz adar apalenak ebaki itzazu ondotik.

urte sari, urte-sari iz. Urteko ordainsaria. Legutiotik zetorren, han zituen etxe bien urte sari edo errentak hartuta. Gobernuak 35 apaizi kendu zien urte-saria.

urte sasoi, urte-sasoi iz. Urtaroa. Urte sasoi ezin hobea da uda, eguneroko bizitzatik urrutiratzeko. Berarentzat, urte sasoi guztiak ziren onak.

urtetik urtera adb. Denbora aurrera doan eran; urte batetik bestera. Izokina gutxitzen ari da urtetik urtera. Halakoari urtetik urtera zorra hazi, handitu, erantsi eta gehitzen zaio.

urtez urte 1 adb. Urtero. Aldizka, urtez urte, herri bakoitzean batzaldia egiten dute.

2 adb. Urte batetik bestera. Hori lortzea, ordea, gero eta zailagoa zitzaien urtez urte.

[Oharra: urteak izan esapidea Iparraldean du aditzarekin eta Hegoaldean da aditzarekin erabiltzen da].

Oharra: azken eguneraketa 2021-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper