Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=jakin 7 sarreratan aurkitu da.

jakin, jakin, jakiten

1 du ad. Zerbaiten berri eskuratu edo izan. Badakizu zergatik ez den etorri? Nondik dakizu hori? Ez daki zer dioen. Ez daki gaurko ikasgaia zein den. Ongi daki gauza horiek nola diren. Zer genioen jakin gabe. Nahi nuke ere jakin ea zergatik agertzen den hitz hori frantsesez. Nork lapurtu zuen ez baleki bezala. Bere etxean gertatu zena jakin zuenean. Laster jakin zen nongoa zen. Badakit maite nauela. Dakienak daki eta ez dakienak ez daki. Buruz dakit hori. Oraindik jakiteko nago zer nahi duzuen. Jakinik ez zitzaiola horrelakorik gertatuko. Mundu guztiak dakien gauza. Nork ez daki hori? Jakina da leku izenak leku kasuetan agertu ohi direla. Berak ezertxo jakiteke egin ziotena.

2 (ez dakit zer, ez dakit zenbat eta kideko esapideetan, ziurra ez den zerbait edo ongi gogoratzen ez den zerbait adierazteko, indargarri gisa). Horregatik ezagutu ninduen Andonik gaur dela ez dakit zenbat urte. Kalte berriak ekarri dizkiotela euskarari, ez dakit zer kasketaldi egoskor dela medio.

3 du ad. Gai bati buruz aski ezaguera izan, zerbait erabiltzeko trebetasuna izan. Ez daki gaurko ikasgaia. Hizkuntza ongi dakiten guztiak. Ongi daki ingelesez. Ez zekien bere Oiartzungo hizkera besterik. Euskaraz ikasten edo dakitena hobetzen ari direnentzat. Badaki irakurtzen, idazten, josten. Pilotan jakin. Ez daki dantzan. Dakienak daki haizea burruntzian sartzen (esr. zah.).

4 (Partizipio burutua izenondo gisa). Gauza jakina da erlijio liburuak ditugula batez ere ugari. Jakina denez, bi aldiz agertu da liburu hori.

5 (Partizipio burutua izenondo gisa). Mugatua, zehaztua izan dena. Indar jakin bat behar da pisu jakin bat jasotzeko. Azentu hori silaba jakin batean zegoela. Toki eta une jakin batean kokatua.

batek (ba)daki Auskalo. Ik. batek jakin. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Etena egin zuen orduan, batek daki zergatik. Mutil txikitxoak zirela erne zen euren artean gorrotoa; zertatik?, batek badaki!

batek jakin Auskalo. Ik. batek (ba)daki. Lehenbailehen aurkitzea hobe; batek jakin noraino irits zitekeen!

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

dakidala (dakiela...) 1 adb. Ohartuki, jakinaren gainean, nahita. Nik zugana, dakidala, faltatu ez dut bizian. || Nik, dakidalarik behintzat, ez dut horrelakorik egin.

2 adb. Dakidanez (dakienez...). Eliza eta komentua dagoen tokiari, nik dakidala, ez zaio esaten Azkartza, Arantzazu baizik.

dakidanez (dakizunez, dakigunez...) adb. Dakidanaren (dakizunaren...) arabera, ezagutzen dudanaren (duzunaren...) arabera. Ik. dakidala 2. Dakidanez, Madrilen bizi zen. Ez diot, dakidanez, ukorik egin neure herriari.

ez jakin (Jokatu gabe, osagarritzat zehar-galdera bat hartzen duela). Ik. jakin ez. Bi maite ukan eta ez jakin zein hauta. Aldaketa egin zenean, ez jakin zer pinu mota izango zen onena. Lehen hala, orain hola; gero ez jakin nola.

ez jakinarena egin Zerbait ez dakielako itxura egin. "Zer gertatu da?" ekin zion Mattinek, ez jakinarena eginez. Jakinda, ez jakinarena egitea.

Jainkoak daki Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen esapidea. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat edo galdetzaile batez hasten den mendeko perpausa har dezake). Ik. auskalo. Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Noiz arte? Jainkoak daki. Idatzi baino 80 urtez geroago argitaratua, eskuizkribu batetik eta Jainkoak daki nola. Zorion betean bizi izan ziren, Jainkoak daki zenbat urtez. Jainkoak daki non ibilia den!

jakina adb. Esaten dena ezaguna dela edo begien bistakotzat hartzen dela adierazten duen hitza. Ik. noski. Beste asko ere, jakina, mintzatuak dira auzi horrezaz. Lerro hauek, jakina, aski da urteari begiratzea, Londrestik datoz. Gobernariek, jakina, goramenez bete dute. Eraginok, jakina, ez zuten beti nondik norako berdina izango.

jakinaren gainean adb. Zer gertatzen, egiten edo esaten den jakinik, ohartuki, ezagueraz. Jakinaren gainean esaten ditu honek horrelakoak. Ongi jakinaren gainean egin du. Jakinaren gainean nahiz ezjakinean.

jakinaren gainean egon (izan) Dagokionak zerbaiten berri izan. Hara! jakinaren gainean al zeunden? Zuen arteko ibileraz jakinaren gainean dago.

jakinaren gainean ipini (jarri) Dagokionari zerbaiten berri eman. Badaezpada ere, jakinaren gainean jartzen zaitut. Jakinaren gainean ipini gabe bidali ditugu.

jakinaren gaineko adj. Ohartuki eta ezagueraz egiten edo esaten dena.

jakin-behar 1 iz. Jakin behar den gauza. Gure hizkuntzarekiko oinarrizko jakin-beharrak.

2 iz. Jakiteko gogo bizia; bereziki, besteren gauzak jakiteko irrika. Ik. jakin-min; jakin-nahi 2. Haren jakin-behar mugagabea ez zen letra larriz idazten diren jakintzetara mugatzen.

3 adj. Jakin behar dena. Erakutsi zizkien gauza jakin-behar asko.

4 adj. Jakiteko gogo bizia duena. Ik. jakin-nahi. Iraulka zebiltzan bazter orotara begi jakin-beharrak.

jakinean adb. Jakinaren gainean. Jakinean egiten dute gaizki. || Anaiaren jakinean lapurtu zion dirua amari.

jakinean egon (izan) Jakinaren gainean egon, izan.

jakinean ipini (jarri) Jakinaren gainean jarri, ipini.

jakin-egarri 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-gose. Bere jakin-egarria asetzeko elementuak.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena. Jakin-egarriago dira burudun baino.

jakin ez (Jokatu gabe, osagarritzat zehar-galdera bat hartzen duela). Ik. ez jakin. Egia den ala ez den, seguru jakin ez. Neskatila, zer esan jakin ez, eta txintik ere atera gabe zegoen.

jakin-gose 1 iz. Jakiteko nahi bizia. Ik. jakin-egarri. Jakin-gose ergel batek bultzaturik.

2 adj. Jakiteko nahi bizia duena.

jakitera adb. Jakinez gero, jakin izan balu (banu...). Ondorioak jakitera ez zen lan horretan hasiko.

jakitera eman du ad. Aditzera eman.

nik al dakit 1 Gip. Auskalo. (Galdetzaile bat har dezake). Ik. batek jakin; nik dakita. Auskalo zer-nolako laguntza espero ote zuen handik, belar-enplastu edo sorginkeriaren bat seguruena, nik al dakit. Begira egon nintzaion nik al dakit zenbat denboran. Halaxe zeramatzan nik al dakit zenbat urte.

2 (Zerrendatze modukoetan, aipatzen ez diren beste elementu asko ere badirela edo izan litezkeela adieraziz). Gip. Etortzen da gitarra pare bat, txistua eta nik al dakit zenbat tramankulu gehiagorekin eta berak bakar-bakarrik egiten dizu kontzertu bat. Haren musika taldean abestuko duela, supermerkatuko biltegian entseatzen dutela, nik al dakit zer esan didan.

nik dakita 1 Ipar. Auskalo. Ik. batek jakin; nik al dakit. Orain dela zenbait urte gertatu zitzaidan; hamar, hamabost agian; nik dakita?

2 (Zerrendatze modukoetan, galdetzaile bat hartzen duela, aipatzen ez diren beste elementu asko ere badirela edo izan litezkeela adieraziz). Ipar. Ez ziren adituak, zientzialariak edota nik dakita nor; herritar xumeak ziren mintzo. Presozain, zigorkari, eskale eta nik dakita bertze nor!

nork daki Auskalo. Ik. nork jakin. Nork daki, ama, ez ote zaigun oraindik gaur etorriko! Nork daki nondik eta nola eskuratua. Nork daki zer pasatzen den horren baitan! Menturaz bai; nork daki?

nork jakin Auskalo. Ik. nork daki. Nork jakin egunen batean Popeieren indarra izango ez ote dugun. Eta egokiera etorrita, nork jakin!

bat

1 zenbtz. Zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari dagokion kopuruaren adierazlea, 1. Begi bat besterik ez du. Liburu bat erosi du, ez bi. Litro bat esne. Libra bat haragi. Pitxer bat ardo. Ordu erdi bat baino gehiago. Aste baten buruan. Beste guztien gain, irabazle bakar bat gelditu zen jaun eta buruzagi. Gauza bat bakarrik. || Bat bitan banatua. Zazpiak bat.

2 Bera, bat bakarra. Ik. berbera. Herri batekoak gara. Argi eta garbi dago ez ginela iritzi batekoak. Gutxi gorabehera, biak izango dira adin batekoak. Ez dira toki guztietan era edo modu batean gantzutu eriak.

3 (Banakoa gehiago mugatu gabe adierazteko). Ik. batzuk. Gizon txiki sotil baten andrea zen. Maiz gertatu diren eten horietako bat. Halako susmo bat. Halako batean.

4 (beste-ren aurrez aurre). Hizkuntzaren alde batek bestearekin, hizkuntza batek beste batzuekin, halako antz eta eitea baduela. Kasu baten eta bestearen izena berbera da. Ume bata isila da eta bestea berritsua.

5 (Izen propioez, indargarri gisa). Ezpata biluzia eskuan harturik, oihuz, Matatias bat bere denboran bezala. Etxepare bat, Etxeberri Sarako bat eta horien gisako beste hainbeste gure artean agertzen baldin badira.

6 (Zenbaki baten eskuinean). Gutxi gorabehera. Ik. bat 12. Hamar bat etxe. Handik berrogei bat egunera itzuli zen. Sei bat liburu erosi zituen. Urtean hamar bat mila euro ematen dizkio. Lau bat mila astean. Pastoral batean, berrehun bat bertset behar da, ene ustez, istorio bat kontatzeko.

7 iz. Zenbaki arrunten segidan lehena. Bata da zenbaki arrunten artean txikiena. Bat eta bat bi dira. Bat zenbakia.

8 (Data adierazteko, hilaren izenak -en atzizkia hartzen duela). Uztailaren bata asteartea da aurten. Abenduaren batean etorriko da. Urtarrilaren batetik zortzira irekita egongo da. || (Aposizioan, artikulurik eta kasu markarik gabe, hilaren izenak -k atzizkia hartzen duela). Gaur, apirilak bat, garrantzi handiko erabakia hartu da.

9 (Orduak adierazteko). Ordu bata da. Ordu batean. Ordu batetik hiruretara. Ordu bat eta erdiak. Ordu bat eta erdietan. Ordu bat eta laurdenak. Ordu bata eta laurden. Ordu bata laurden gutxi(ago). Ordu bata hamar gutxi(ago)tan. Ordu bata eta bostean. Ordu bata eta hogeian.

10 (Erakusle batez mugaturik). Zeren ez da bide bat baizen, eta bat hura ere, guztia da mehar.

11 (Izenordain gisa, mugatua, bestea-ren aurrez aurre). Bata eta bestea, berdinak. Bata ona, gaiztoa bestea. Bata baino bestea arinago aldendu ziren. Bata bestearen atzetik. Bata bestearengandik mugatzen saiatu zen. Ez bata ez bestea. Ezberdintasun franko baitago bataren eta bestearen artean. Batari nahiz besteari emateko. Bata besteari eta nor bere buruari galdezka. Batak egin zuena besteak desegin zuen. Batean ez bada, bestean. Batetik eta bestetik.

12 (-en atzizkia daraman zenbaki baten eskuinean). Gutxi gorabehera. Hamarren bat urte Jerusalemen igaro zituen. Ehunen bat kilometro.

13 (-en atzizkiaren eskuinean, esaldiari susmo ñabardura ezartzen diola). Gurpilen bat zulatu zaio.

14 (-en atzizkiaren eskuinean, nolabaiteko zehaztasunik eza adieraziz). Oinazeren bat du.

15 (-z atzizkia daraman aditz baten partizipio burutuaren eskuinean). Aldi berean. Hitz horiek esanaz bat, haurraren aurpegia eguzkia baino ederrago bihurtu zen.

alde batera eta bestera adb. Alde guztietara, batera eta bestera. Urduri, alde batera eta bestera begira hasten da.

alde batetik bestera adb. Leku batetik bestera, batetik bestera. Ni txikia nintzela hil zuan ama eta ordutik alde batetik bestera ibili nauk.

batak (besteak-en aurrez aurre). Batzuk. Batak eta besteak hasi ziren edaten.

bat bakarra 1 (Mugatua). Bakarra. Alkandora bat bakarra dut. Bat bakarrak aurkitu zuen kokalekua lege berriaren barruan.

2 (Ezezko esaldietan). Bat ere ez. (-ik atzizkia eta ere partikula ere har ditzake). Ahapaldi bat bakarra ez da aurkituko jatorrizkoa baino eskasagoa. Ideia baterako sei hitz berri nahi baditugu, ez dugu bat bakarrik ere herrian sartuko.

bat-banaka adb. Banaka, banan-banan. Moisesen dohain handiak bat-banaka esateko, denbora luzea beharko litzateke.

bat-banatu, bat-bana/bat-banatu, bat-banatzen du ad. g.er. Zenbatu, banaka hartu.

bat-banazka adb. [Oharra: Euskaltzaindiak, bat-banazka-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, forma hori ez erabiltzea gomendatzen du; ik. bat-banaka].

bat-batean adb. Aldez aurretiko ezer gabe, prestaketarik gabe. Bat-batean gertatua. Bat-batean hil zen. Bat-batean eten da bizion hots hori. Auzi hori bat-batean eta behin betiko erabaki uste dutenen iritzia.

bat-bateko adj. Bat-batean gertatzen dena. Bat-bateko bertsoak. Bat-bateko ekaitza. Ni ez naiz bertso-jartzailea, bat-bateko bertsolaria baizik.

bat-batekotasun iz. Bat-batekoa denaren nolakotasuna. Gertaeren bat-batekotasuna.

bat-batera 1 adb. Bat-batean. Gutxien uste zuela, poz-atsegin guztiak bat-batera atsekabetu zitzaizkion.

2 adb. Aldi berean. Erantzun zioten laurek bat-batera.

bat-batez adb. g.er. Bat-batean.

bat bera 1 Bat bakarra. Guk dugu sinesten eta ezagutzen Jainko bat bera dela. Hiru pertsona horiek ez dira Jainko bat bera baizik.

2 Berbera. Bi amets horiek gauza bat bera esan nahi dute.

3 (Ezezko perpausetan). Bat ere; inor ere. Ez dut oraindik bat bera ezagutzen horietakorik. || Ez zuten zloty bat bera ere ordaindu behar izan isunetan.

batean 1 adb. Aldi berean. Ik. batera. Baietz ihardetsi zuten, hirurek batean. Eta horra hor egia, bertutea eta zoriona dena batean. Ez dira batean ontzen sagar guztiak.

2 adb. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). Aldi berean; elkarrekin. Anaiarekin batean egindako lanak. Gurekin batean higitzen direla. Gurasoekin batean bizi da bere etxean. Ene alderakotzat obrekin batean erakutsi duzun borondate borondatetsua.

3 adb. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). -i eskerrak. Frantziako ministroaren laguntzarekin batean. Zure laguntzarekin batean, bizi berri bati buruz abia nadin. Gure Jaunaren graziarekin batean.

4 adb. (-ekin atzizkia hartzen duen aditz izen baten eskuinean, 'aipatzen dena gertatu eta berehala' adierarekin). Eta hitz horiek esatearekin batean, harri batek azpian hartuta, zapaldu zuen. Bata etortzearekin batean joan da bestea.

bat edo bat (Izenordain gisa). Norbait. Oraindik gelditzen omen da bat edo bat. Bat edo bati hasia zaio diru-poltsaren azkura. Galtzen bada familiako bat edo baten arima.

bat edo beste -en bat. Zigarrotxo bat edo beste erretzeko astia. Fraide batek edo bestek hau edo hori egin duela?

bat egin da/du ad. Batasuna osatu; elkartu. Biok bat egiteko. Harekin bat egiteko. Ahuntz-jabeek bat egin dute mendizainarekin. Proventza Frantziarekin bat egin zenean. Herri guztia bat eginik azaldu da jaialdietara.

bat-egite iz. Batzea. Ezkontzako bat-egite santua urratzen.

bat egon Ipar. Bat etorri. Argi dago elkarrekin bat ez geundela.

batek (ba)daki Auskalo. Ik. batek jakin. Batek badaki etorkizunak zer dakarkigun! Etena egin zuen orduan, batek daki zergatik. Mutil txikitxoak zirela erne zen euren artean gorrotoa; zertatik?, batek badaki!

batek jakin Auskalo. Ik. batek (ba)daki. Lehenbailehen aurkitzea hobe; batek jakin noraino irits zitekeen!

bateko... besteko... Alde batetik... bestetik...; batzuetan... beste batzuetan... Bateko lana, besteko eguraldia, beti aurkitu ohi du ez agertzeko aitzakia.

batekoz beste adb. Oker; behar ez den bezala. Beldurrak zentzumenak nahasi egiten ditu eta gauzak batekoz beste agerrarazten.

baten bat (Izenordain gisa). Norbait. Ik. bat edo bat. Txantxetan ari garela-edo pentsa dezake baten batek. Hainbesteren artean baten bat buru gogorra izatea ez da horren miragarria.

baten batzuk g.er. Batzuen batzuk.

batera 1 adb. Aldi berean; elkarrekin. Ik. batean. Guztiak batera berriketan. Guztiek batera oihu egin zuten. Batera heldu ziren. Ikasle guztiak batera bildu zituzten. Txalupa guztiek dakarten arraina batera saltzen zaie mandazainei. Batzuetan batera eta besteetan aldizka. Ez ditu batera erabiltzen. Baina mihia eta bihotza ez zebilzkion batera.

2 adb. (Dagokion izen sintagmak -ekin atzizkia hartzen duela). -ekin batean. Nirekin batera doa nire itzala. Beste askorekin batera esango lukeenez. Zu iristearekin batera abiatuko naiz.

3 (-z atzizkia daraman aditzaren partizipio burutuaren eskuinean). Hau esanaz batera hasi zen dantzan.

batera eta bestera adb. Alde batera eta bestera. Ik. batetik bestera. Batera eta bestera begiratzen dute eta burua goratzen dute. Umea, beroaren beroz, arterik hartu ezinik, batera eta bestera, ohean zebilen.

batera etorri Bat etorri; ados jarri. Denean batera datoz.

bateratsu adb. Ia batera. Biek bateratsu erantzun zuten. Haur eta gazteei euskaraz irakasten baldin bazaie, premiazkoa da guztiei batera edo bateratsu irakastea.

bat ere (Ezezko esaldietan, eta izen bati dagokiola). Ik. batere; ezein. Ez du bilera bat ere huts egin. Ez zion eman sos bat ere. Txakur txiki bat ere gabe. Euskaldun bat ere ez dela ausartu horretan. Abereetarik batek ere ez du mintzorik baizik gizonak. Hamarretatik bati ere ez. || (Izena ezabaturik). Gugatik ez du batek ere aurpegirik aterako? Ez al zenuen gogoan bat ere hartu?

batetik bestera 1 adb. Leku batetik beste batera. Ik. batera eta bestera. Arabako probintzian batetik bestera jirabiran ibilirik. Haserretuta nenbilen, batetik bestera kexaka.

2 adb. Gauza batetik beste batera. (Batez ere batetik bestera aldea egon eta kideko esapideetan erabiltzen da). Norbaitek esango du alde handirik ez dagoela batetik bestera. Forma kontu hutsean ere, alde gehiegi dago batetik bestera.

batetik... bestetik... Ik. alde batetik... bestetik... Osasun ona batetik, ondasun aski bestetik; zer gehiago behar dut nik? Egiteko aspergarri xamarra, batetik, eta ezin baztertuzkoa, bestetik.

bat etorri 1 da ad. Iritzi berekoa izan. Zurekin bat nator horretan. Bat ez zetorrela adierazteko. Esanetan biak bat ez zetozela ikusirik. Bat datoz horretan, hain bat ere, zenbait zaharragorekin.

2 da ad. Berdina izan. Estatutu sozialak egokitu beharko ditu, Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearekin bat etortzeko. Nire agenda eta Berriakoa, adibidez, gehiegitan ez dira bat etortzen. Ahapaldi hau bat dator Altzaiko ereduko hemezortzigarrenarekin.

3 da ad. Ongi etorri, egoki etorri. Garaiarekin bat zetorren proiektu bat izan zen. Irakurle gazte apurrak bila eta bila aritzen ginen liburutegietan, gure adinarekin bat zetozen literatura lanak aurkitu nahian.

4 da ad. Aldi berean gertatu. Emakumearen nazioarteko eguna ospatzen den astearekin bat etorriz.

batez beste adb. Erdiko kopurua harturik, batezbestekoa eginez. Batez beste urtean hamabost liburu irakurtzen ditut. Batez beste astean zenbat aldiz egin duen huts. Zaharragoak dira, batez beste, gurasoak irakasleak baino.

batez besteko adj. Batezbestekoa eginez kalkulatzen dena. Ik. batezbesteko. Euskal Herriko biztanleen batez besteko diru sarrerak. Batez besteko kopurua.

batez ere adb. Besteak baino areago, bereziki. Egunero, baina batez ere igandeetan. Batez ere gazteak. Etxeparek batez ere, baina Oihenartek ere bai.

bat izan 1 Elkarturik egon, bat etorri. Horretan bat gaituk hirekin.

2 Gauza bera izan. Gure hizkuntzaren egoera ez da bat Gipuzkoan eta Nafarroan.

berri

1 adj. Duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua edo gertatua; lehengoaren ordezkoa. Bertso berriak. Urte berria. Hitz berriak sortzen. Erori den etxea berria zen. Bide berri bila abiatu. Liburu berri bat argitaratu du. Dirua ateratzeko modu berriren bat sortu. Lege zahar eta berriko kondaira. Matematika berria. Belaunaldi berrietakoak. Soineko bat berri-berria. Zor berria dugu euskaldunok, lehengo askoren gain, Orixerekin. Aita santu berria hautatu dute. || Esr. zah.: Idi zaharrari, arran berri. Errege berri, lege berri. Okin berriak, bahea zuri.

2 adj. Zahartu edo higatu gabea; freskoa. Oinetako horiek berriak dituzu oraindik. Berri dirauteno, guztiak eder. Gazta berria.

3 (Aditzaren partizipio burutuaren ondoren, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Ik. berrian; berritan 3; jan-berri. Ezkondu berria. Belar ebaki berria. Ogi erre berriak. Oraindik jaio berria delarik. Irakurri berria dudan lan batean. Handik etorri berri zela. Gotzain etorri berriak eta lehenagoko irakasleak elkar hartuta. Afrika-Asietako herri askatu berri edo askatasun bidean direnen marmar hotsa.

4 iz. Duela gutxiko gertaera baten adierazpena. Eguneko berriak. Montevideoko berriak. Anaiaren ezkontzaren berria. Berri bat zabaldu, barreiatu. Zerbaiten berri ekarri. Gure berriak entzunik, bidera ilki zitzaizkigun. Lehen eskuko berria. Berri onak, txarrak, negargarriak. Han zer berri da? Urte gaiztoa, berri hutsa (esr. zah.).

5 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Berri-ekarlea. Berri-biltzailea.

6 (-en edo -ko atzizkiaren eskuinean, artikulurik eta kasu markarik gabe, galdetu, ekarri eta kideko aditzekin). Zerbaiti buruzko informazioa. Ik. berri jakin; berri eman;  + berri ikasi; berri izan; berri agertu; berri jaso. Hasi zen aitaren berri galdetzen. Hark ekartzen zion etsaiaren berri. Jauna, gorteko berri aditu dudan bezain laster (...).

berri agentzia, berri-agentzia iz. Informazio agentzia, hedabideak albistez eta berriz hornitzen dituena. Ik. albiste agentzia. Efe berri-agentziak zabaldu zuen albistea. Berri agentziek arratsaldean baieztatu zuten atxiloketa.

berri agertu Berri eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Ez da inor zigortua izan bere gogoaren berri agertu duelako.

berrian adb. (Aditzaren partizipio burutuaren eskuinean, honi duela oso gutxi esanahia gehitzen diola). Sendatu berrian gertatu zitzaiona. Ez da euskara batua, hasi berrian behintzat, inoren "amaren hizkuntza" izango. Etorri berrian pixka batean etzanda egon nintzen.

berri-berritik adb. Naf. Hasiera-hasieratik. Mundua berri-berritik eraikitzeko.

berri eman Zerbaiti buruzko informazioa eman. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Atzoko istripuen berri eman du egunkariak. Gertatutakoaren berri eman zion. Nafarroako berri eman dizuegu. || Etxepareren bizitzaren berri urri bezain zehatzak eman dizkigute.

berri entzun Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Erregina, Salomonen berri entzun zuenean, oso urrundik etorri zen hura ikustera.

berri ikasi Zerbaitez jabetu; zerbaiten ezagutza izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkiak hartzen ditu). Ik. berri jakin. Eta nondik ikasi zuen gure herriaren berri? Gehiago baziren beste munduko berri ikasi nahian.

berri izan Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Euskarazko liburu bakar baten berri izan dut. Bazuen Mogelek frantses literaturaren berri. Denbora asko da beren berririk ez dudala. Antxonen berririk ba al duzue? Ez genuen hango berri.

berri jakin Zerbaitez jabetu, zerbaiti buruzko informazioa izan. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Badaki gertatu denaren berri. On da atzerriko zenbait gauzaren berri jakitea. Berak ezagutu zuenaren berri jakiteko. Munduko berri badakitenak. Horrek ez daki hemengo berri. Inork ez daki egun haren berririk. Ez daki otordu on baten berririk. Elkarren berri jakin gabe. Lanbidearen berri ongi ez dakien langilearen ohiturarik eza.

berri-jario adj. Naf. Berriak, egiazkoak nahiz gezurrezkoak, entzuten eta esaten zalea dena. Ik. autubatzaile; berritsu; hitzontzi. Mutiko-neskatilak berri-jarioak eta hitzontziak direlako, aitona-iloben artean etengabeko hitz iturria gertatzen da.

berri jaso Berri jakin. (Dagokion osagarriak -en edo -ko atzizkia hartzen du). Gertatutakoaren berri jaso bezain laster, herritar ugari bildu zen inguruan.

Berri On iz. Ebanjelioa. Jesu Kristoren Berri Ona San Joanen arabera.

berriren berri adb. Bizk. Berriz. Berriren berri ekin.

berritik adb. Naf. Hasieratik.

zer berri (Norbait ikustean, diosal esapide gisa). Ik. zer moduz 2. Kaixo lagun zaharra!, zer berri? || (Aditz laguntzailearekin). Zer berri dugu, Batista? Egun on; zer da berri?

[Oharra: gol berri bat sartu du eta kideko esapideen lekuan, Euskaltzaindiak beste gol bat sartu du eta kidekoak erabiltzea gomendatzen du].

jainko

1 iz. (J larriz). Erlijio monoteistetan, izaki gorena, pertsona-izaera ematen zaiona eta munduaren sortzailetzat hartzen dena. Sinesten dugu badela Jainko egiazko bakar bat. Jainkoak gauza guztiak dakuski eta gauza guztiak dakizki. Jainkoagan sinetsi. Jainkoa ukatu. Jainkoa maitatzea gauza guztien gainean. Jainko gure jauna. Jainkoaren grazia. Jainkoaren borondatea egiteko. Jainkoaren erreinua. Jainkoaren Legeko aginteak. Jainkoagandik hartutako dohainak. Jainkoaren beldurra. Jainko handia, Jainko guztiz ahaltsua. Sei egunean sortu zuen Jainkoak mundua ezerezetik. Abrahamen Jainkoa. Jainkoaren hiru pertsonak (Ik. hirutasun). Jainko seme gizon egina. Jesus, Jainko eta gizona. Jainkoaren Bildotsa.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Jainkoak gorde zaitzala! Jainkoak dizula egun on. Egun on Jainkoak (digula). Bihar arte, Jainkoak nahi badu. Laster, Jainkoak nahi badu, agertuko dena (Ik. Jainkoa lagun).

3 iz. Erlijio politeistetan, gizakiaz gaineko izakia, ahalmen eta botere bereziz hornitua dena. Ik. jainkosa. Marte jainkoa. Greziar mitologiako jainkoak. Itsasoetako jainkoa. Jentilen jainkoak. Eguzkia jainkotzat daukatenak. Jainko gezurrezkoak gurtzen dituztenak. Jainko eroria dirudi gizonak. Honela, bere bizia galbidean ipintzen duelarik, jasotzen du bere burua, hilkorra izan arren, jainko hilezkorren gainetik. Jainko etsaiei, izadiaren indar itsuei alegia, gogor egitean dago gizonaren handitasuna. Jainko-jainkosak, hain giza irudiko eta, hala ere, hain bestelako.

4 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Ik. jainkozko. Ez zion honi jainko maitasunak gehiegi eragingo, baina bai jainko begiramenak edo, garbiago esateko, jainko beldurrak. Jainko herria. Jainko legea irakatsiz.

Jainkoagatik Zerbait eskatzen denean erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoaren izenean. Zaude isilik, Jainkoagatik!

Jainko Aita iz. Kristau dotrinan, Aita, Hirutasun Santuko lehen pertsona. Jarririk dago Jainko Aita botere guztia duenaren eskuineko aldean.

Jainkoak begira Batez ere Ipar. Aipatzen dena gertatzea ez dela nahi adierazteko erabiltzen den esapidea. (Gehienetan -tik atzizkia duen osagarria hartzen du). Jainkoak begira gure euskararen galtzetik.

Jainkoak daki Hitz egiten duenak zerbait inondik ere ez dakiela adierazteko erabiltzen duen esapidea. (Bera bakarrik, erantzunetan erabil daiteke; ondoan galdetzaile bat edo galdetzaile batez hasten den mendeko perpausa har dezake). Ik. auskalo. Errudun edo errugabe, Jainkoak daki. Noiz arte? Jainkoak daki. Idatzi baino 80 urtez geroago argitaratua, eskuizkribu batetik eta Jainkoak daki nola. Zorion betean bizi izan ziren, Jainkoak daki zenbat urtez. Jainkoak daki non ibilia den!

Jainkoak guarda Aipatzen dena gertatzea ez dela nahi adierazteko erabiltzen den esapidea. Jainkoak guarda, maitea, ni traba bat izatea zure zorionean!

Jainkoa lagun Jainkoak nahi badu. Gertaera zoriontsu hau, Jainkoa lagun, urriaren 15ean izango da.

Jainkoaren Ama iz. Ama Birjina. Jainkoaren Amak leku hartan hazi zuen eta altxatu bere seme adoragarria.

Jainkoaren graziaz adb. Jainkoaren grazia bitarteko dela. Izan ere, Jainkoaren graziaz eta haren kontseiluari jarraituz, geure gogoz egin gara behartsu.

Jainkoaren izenean Zerbait eskatzen denean, indargarri gisa, erabiltzen den esapidea. Ik. Jainkoarren; Jainkoagatik. Limosnatxo bat, Jainkoaren izenean! Buka ezazu berehala, Jainkoaren izenean!

Jainkoaren Seme iz. Jesu Kristo. Norengatik, edo zertako, Jainkoaren Semea gizon egin zen?

Jainkoari esker(rak) Ez dira gutxi, Jainkoari eskerrak, horretan ari direnak. Jainkoari esker, oraino ere badira herri onak.

Jainkoari nahi dakiola adb. Zerbait gertatzeko nahia adierazteko erabiltzen den esapidea. Jainkoari nahi dakiola ongi bukatzea. || Jainkoari nahi ez dakiola.

Jainko Jaun iz. Jainkoa. Ni naiz Jainko Jaun guztiahalduna. Ene Jainko Jauna, oroit zaitez nitaz. Hire begira Jainko Jauna aingeruekin zeruan.

Jainko maitea interj. Harridura edo ustekabea adierazteko erabiltzen den esapidea. Zein da hor barreneko bidetik datorrena? Jainko maitea!, Joana da eta!

jainko txiki 1 iz. Idoloa, jainko gisa gurtzen den pertsona. Cánovas zen orduko jainko txikia, baita kultura gauzetan ere.

2 iz. Sasimedikua. Arruntzako jainko txikiak ere sendatzen ditu-eta holako gaitzak, gizona!

jainko txikiaren berri ez jakin Tolesgabea izan, mundu honetako gauzen berri ez jakin. Horrek jainko txikiaren berri ez daki.

jakin-min

iz. Jakiteko edo zerbait jakiteko gogo bizia. Ik. jakin-nahi 2. Jakin-mina zuen Sokratesek. Jakin-mina sortzen duen liburua. Irakurlearen jakin-mina zirikatzeko. Kanpoko mundua, nahiz jakin-minaren pizgarri izan, ez da beste gizakiren bat bezain ernagarri guretzat.

jakin-minez adb. Jakiteko edo zerbait jakiteko gogo biziz. Jakin-minez irrikan nauzu. Udaltzaina jakin-minez hurbildu zitzaien, kartelen azalpena jakin nahian. || Haren berrien jakin-minez. Nongo herritarra zen jakin-minez.

jakin-nahi

1 adj. Jakiteko gogo bizia duena. Ik. ikusgura; ikusmin. Zaharrago eta jakin-nahiago.

2 iz. Jakiteko gogoa. Ik. jakin-min. Jakin-nahiak zirikatzen gaituelako. Izan ditzakegun jakin-nahiak eta zalantzak baretzeko. Oroitzen naiz nire jakin-nahi bizian zenbat galdera egin nizkion.

nor

1 izord. (-r- bakunarekin. Galdetzailea). Zer pertsona? (Pertsona bat edo pertsona bat baino gehiago adierazteko erabiltzen da). Ik. zein 4; nortzuk; zeintzuk. Nor da hau? Nor etorri da? Lehenbiziko maisua nor? Nor dira ene anaiak? Nor daude meza entzutera behartuak? Nork ekarri du? Noren bila zabiltzate? Norena duzu haurtxo hau, Maria? Norekin joan zara?

2 izord. (Galdera erretorikoetan). Nor naiz, beraz, herri oso bati kontuak eskatzeko? Nor harritzen ez da hitz horiek entzunda?

3 izord. (Zehar-galderetan). Zuk badakizu nor naizen, baina nik ez dakit nor zaitudan. Han egoten dira zain, nor agertuko. Noren erruz gertatu zen horrela, ez zait ardura.

4 izord. (Erlatibozko esaldiak eratuz). Izango duzu nork maita. Bazegoen baserriarekin nork jarraitu. Haur txikiak nori utzi ez duenak. Bazen nori begiratua.

5 izord. (bere edo kidekoren bat eskuinean duela). Bakoitza (pertsona bati dagokiola). Israeldarrak nor bere lekura itzuli ziren. Nahitaezkoa da nor bere barrenean ezin hautsizko hesiz inguratua egotea. Nork bere eskua trebatzeko. Hor gabiltza, batetik eta bestetik, nork geure opilari ikatza nola hurbilduko. || Esr. zah.: Nori berea, Jainkoaren legea. Nor bere zoroak darabil.

6 izord. (Eskuinean beste galdetzaile bat duela). Azkenean ageriko da nor nola dabilen. Etxekoen artean genbiltzan, eta bakoitzak bazekien nor zen nor. Haren kontra, nork zer esango du?

7 izord. (Mendeko perpaus baten hasieran izenordain erlatibo gisa, hura-ren saileko erakusle batekin, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Ik. nor ere. Baina nork begiratzen baitu haren hitza egiazki, hura baitan Jainkoaren amodioa konplitu da. Ezen nor hark igorri baitu, hura zuek ez duzue sinesten.

nor baino nor ...-ago Bata baino bestea ...-ago, batzuk baino besteak ...-ago. Ik. zein baino zein ...-ago. Bat etorri ziren, nor baino nor amorratuago, Larramendiren kontra.

nor baitzen ere Ipar. eta Naf. Nornahi zela ere. Ik. nor ere 2. Nor baitzen ere potretaren egilea, ezagutzen zuen haurra.

nor edo nor Norbait. Nor edo nor hiltzen zenean. Nor edo nork asmatuko du.

nor ere 1 (Perpaus erlatibo baten hasieran, aditz jokatuak bait- hartzen duela). Dohatsu da nor ere prestuki bizi izan eta ongi hil baita. || (haina-rekin edo hura-ren saileko erakusle batekin). Nori ere pot eginen baitiot, hura da. Nor ere etorriko baita, haina ene laguna da. Norekin ere baitzabiltza, hura mespretxatzen duzu. Ezen nork ere baitu, hari emanen zaio.

2 (Perpaus kontzesiboak eratuz, dagokion aditzak bait- edo -(e)n menderagailua hartzen duela). Ik. nor baitzen ere; nornahi 2. Nor ere baitzara, adiskidea, barka iezadazu ene bizitasuna.

nor eta nor izord. (Galdetzailea). Nor? (Dagokion izenak pertsona bat baino gehiago adierazten du). Ik. nortzuk. Nor eta nor gelditzen zarete?

nor gehiago adb. Nor gehiago izango, norgehiagoka. Lehen zatian nor gehiago aritu ziren, eta oso partida lehiatua jokatu zuten.

nor izan Gauza izan, gai izan, duin izan. (Ezezko eta baldintzazko perpausetan erabiltzen da). Ez naiz nor auzi hau erabakitzeko; nor banintz ere, ez nintzateke sartuko nire gogoz behintzat. Eta zu nor bazara, emango dizu betiko bizitza dohatsua.

nork daki Auskalo. Ik. nork jakin. Nork daki, ama, ez ote zaigun oraindik gaur etorriko! Nork daki nondik eta nola eskuratua. Nork daki zer pasatzen den horren baitan! Menturaz bai; nork daki?

nork esan 1 (Esaldi hanpatuetan). Nola esan, nola adierazi. Nork esan haien lotsa eta errabia! Nork esan nolako onurak hel zitezkeen guztiontzat!

2 (Esaldi hanpatuetan). Nork pentsatu behar zuen, nork imajinatu behar zuen. Nork esan hemendik ordu batera gurekin izango ez dela! Nork esan hori asmatu behar zuela! Eta azkenean, nork esan, inor baino berritsuago azaldu zaigu.

nork jakin Auskalo. Ik. nork daki. Nork jakin egunen batean Popeieren indarra izango ez ote dugun. Eta egokiera etorrita, nork jakin!

nor... nor... Batzuk... beste batzuk... Herri berean bizi behar dugu, nork batera, nork bestera maite dugun herrian.

Oharra: azken eguneraketa 2022-07-08

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper