Ez da bilaketa-irizpideak betetzen dituen emaitzarik aurkitu. Hau bilatzen duzu?
igarri, igar, igartzen
1 du/dio ad. Ustearen edo intuizioaren bidez zerbait ezagutzera heldu edo zerbaitez konturatu. Ik. antzeman. Lehenengo egunetik igarri nion gogoan zer zerabilen. Ez diot igartzen zer arraioren bila dabilen. Begiratzen diezu eta ezin igarri duzu ezkonduak edo ezkongaiak diren. Ez zuen igarri erregearekin hizketan ari zela. Davidek bere buruari laster igarri zion munduan luzaroko ez zegoela. Ez ziokeen inork igarriko, erdaraz mintzatzean, hemengoa zenik. Euskal hitz garbiak, hots, bestetariko etorkia inork oraindik igarri ez dienak. Zertan igarriko zaizu kristaua zaren edo jentil fedegabea. "-ra/-rat" bereizkuntza nolakoa den igarri diodala uste dut, baina igartzea ez da frogatzea. Bizia kentzera zihoazkiola igarri zionean. 2 dio ad. (nor osagarririk gabe). Jakin nahi zuen haren asmo gaiztoei igarri ote zien. Burutapen bakuna da, zoroak ere igarriko liokeena. Igartzen diozu irakurtzen duzun horri? Nola igar diezaioket, inork erakutsi ez badit?
3 du ad. Ezezagun dena, ezkutuan dagoena edo gertatzeko dagoena asmatu. Hitz haien esanahia ezin igarriz. Ezetz igarri nork idatzi didan. Zer gertatzen zen ezin igarriz.
Aztergaia: igarri
Iturria:
|
Kodea [?]
|
Data
|
Proposamena
|
Araua:
|
Z3:EArau75
|
|
|
Hiztegi Batuko Lantaldea:
|
Z3:EEBS:03
|
1995-02-09
|
Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
|
Formari buruzko datuak
Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak
igarri, igar, igartzen. du/dio ad.
Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)
igarri, igar, igartzen.
Formari buruzko oharrak
Iritzi-emaileak
- [E302]: " igerri /
igarri: eguneroko lanean sortu (...) zenbait zalantza (...)
hobestu ditugun hitzak beltzez ipiniz" (1994-07-22)
- [I102]: "/a/dun forma gehiago agertu
arren, oker ez banago, barri / berri tankerako kasua
daukagu hemen, eta zalantzarik gabe, nire aburuz, forma
etimologikoa hobestekoa da, alegia, igerri / igerle /
igerkizun / igermen / igerterraz" (1996-06-12)