Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=gorte sarrera bakarrean aurkitu da.

gorte

1 iz. Errege-erreginen eta haien ingurukoen egoitza; errege-erreginen ingurua. Bazuen 130 urte, Parisetik kanpo zela gortea. Erromako gortea. Faraoia eta bere gortekoak. Gorteko kargudun bat. Gorte gizonak. || Zeruko gortea.

2 iz. Frantziako Iraultza aurreko gizarte antolamenduko legebiltzarra; Erdi Aroko Nafarroan eta Zuberoan, botere legegilea zuen goi mailako batzarra.

3 iz. pl. Espainiako estatuko legebiltzarra.

4 iz. Ipar. Auzitegia, epaitegia.

gorte(a) egin Norbaiti, dama edo emakumezko bati bereziki, lagun egin, haren maitasuna lortzeko, haren gustuko eta harentzat erakargarri izaten saiatuz. Nola erraten duzu maite nauzula?, gorte egiten zaude zu beste orori.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper