Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=biga 2 sarreratan aurkitu da.

biga1

iz. Biren bat urteko txahal emea. Aita, saldu nauzu biga bat bezala. Hiru bigen zerga. Zezenen eta akerren odola, eta bigaren hauts barreiatua.

biga2

izord. Ipar. bi zenbatzaileak izenordain gisa ari denean har dezakeen era. Bat, biga, hiru. Ontzi bat, edo biga edo hiru. Bat dugunean, biga nahi ditugu; biga ditugunean, hiru. Biga etorri dira. Ezkonduz gero ez direla biga, baina bat. Baten orde biga. Urtean biga edo hiruretan. Haietatik biga. Urte baten edo bigaren usantza. Nik biga hartzen baditut, ene alabak biga gutxiago izanen ditu.

biga-bost zenbtz. Asko. Ik. bost 5; hamaika 5. Ehiztari handia da: biga-bost orkatz eta basahuntz hil ditu.

biga-bostetan adb. Maiz. Biga bostetan gogoan erabiltzen ditugu gertakari sumingarri haiek.

[Oharra: Euskaltzaindiak, biga ikasle esapideak eta kidekoek euskara idatzian izan duten erabilera kontuan harturik, esapide horien ordez, bi ikasle eta kideko esapideak erabiltzea gomendatzen du].

Oharra: azken eguneraketa 2020-01-14

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper