Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza barietate bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

barietate
1 iz. biol. Espezie baten barnean, bereizgarri berak dituzten banakoek osatzen duten multzoa. Gogoan izan pestizidek intsektu, bakterio edo birus barietate ia suntsiezinak sortu dituztela. Bigarren ardoa Cabernet eta Merlot mahats barietateekin egina dago.
2 iz. hizkl. Hizkuntza-aldaera. Ik. hizkera; dialekto. Diglosia kasuetan hizkuntza baten bi barietate nahiko ezberdin daude elkarren ondoan: A barietatea eta b barietatea (Altua eta baxua); A barietatea b baino hobetzat hartzen da gizartean.
3 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, barietate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'aukera, aniztasuna' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aukera; aniztasun; ugaritasun].

Aztergaia: barietate

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:15 1998-02-11 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh1049 2020-05-19 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu ez corpusean ez OEH argitaratuan.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

barietate 20 aldiz jaso da, EB: L. Fernandez, M. Ausin, A.M. Toledo, I. Gaminde 2, P. Iztueta, D. Amundarain, UZEI 2, M.A. Unanua, J. Aldabe, J.A. Berriotxoa, M. Lorda, Elgoibarko euskara mintegia 3, Leioako biologo taldea, Gipuzkoako geografia, Euskal Herriaren historiaz, II. Euskal Mundu-Biltzarra.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

barietate : DFrec 1, AB50 1, HiztEn, Euskalterm 24. Ez dugu aurkitu ap. AB38, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

barietate forma eman dutenak: EuskHizt (†barietate, bariedade Ik. aldaera), HiruMila, ElhHizt. Ez dugu aurkitu hiztegiotan: EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdal variedad / variété, diversité formen ordainak: HiruMila: barietate; (Bot. y Zool.) aldaki, barietate; ElhHizt: aldaera, mota; (Biol.) barietate; Lur EG/CE: aldaera; Lur EF/FE: barietate; libertimendu; aniztasun, bestelakotasun; Casve FE: ezbardintarzün, jauzi; bereztarzün, berezgoa; (biol.) melga(künte) sail; HaizeG FB: orotarik zer nahi, nun zer hauta; desberdintza, desberdintasun; PMuj DCV: (cal. de vario) bixikotasun, bestelakotasun; (diferencia, diversidad) berdiñ-eza, desberdintasun, banatasun, nabardura; (conj. de muchas cosas) askotza; (inconstancia) aldakortasun, aldaberatasun, zuzikatasun; (mudanza, alteración) aldakuntza, aldaketa, aldarte, gorabera; (Hist. Nat.) mota-sail. Ez dugu aurkitu ap. T-L LBF.

Erdaretako formak

erdaretako formak: fr (DLLF): variété, diversité, (Bot Zool) variété; it (S. Carbonell): varietà (diversità, differenza), cambiamento, variazione; en (Collins): (diversidad) variety, variation, (Bio) variety; de (Langenscheidts): Mannigfaltigkeit, Vielfalt, Verschiedenartigkeit.

barietate 1 iz. Biol. Espezie baten barnean, bereizgarri berak dituzten banakoek osatzen duten multzoa. Ik. aldaera 3. Gogoan izan pestizidek intsektu, bakterio edo birus barietate ia suntsiezinak sortu dituztela. Bigarren ardoa Cabernet eta Merlot mahats barietateekin egina dago. 2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, barietate-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'aukera, aniztasuna' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aukera; aniztasun; ugaritasun].

barietate 917.

Beste (edozein) iturritako erabilerak

barietate 48.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: Ik. aldaera / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

Ik. aldaera.

Debekua bere horretan uztea proposatu da. Baina adiera berria onartzeko eskatu da, hizkuntzalaritzako adiera definitua, eta “ik. aldaera 3” duela. Bestalde, “aldaki” sarrera arautuan ohar bat gehitzeko eskatu da, ‘Oinarritzat edo eredutzat hartzen denarekiko desberdintasunen bat duen beste era bat’ adieran ez erabiltzeko esanez, eta “aldaera 2”ra bidalketa eginez.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "barietate* e. aldaera. Eta ez al du inork erabiliko 'aukera' adieran?".

 - [E116]: "bai, uste dut 'aukera' gisa ere erabiltzen dela... eta 'mintzaira' gisa ere ('azpieuskalkiak eta barietateak'). 'Aniztasuna' bezala ere ('arte ederraren barietatea', 'espezieen barietatea'), 'mota' ('koloredun barietateak bixtigintzan...) Zer egingo dugu, esanahi guztiak eman?".

 - Erabakia: Erabakia (2004-10-29): "barietate* 1 e. aldaera. 2 e. aukera, aniztasun, ugaritasun".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.