Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=baina 3 sarreratan aurkitu da.

baina1

1 junt. Elkartzen dituen bi esaldien artean ezarririk bien arteko nolabaiteko kontrakotasuna adierazten duen hitza. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik eta ez bihotzetik. Ez dira gauza bera, baina ez daude elkarren kontra. Heldu zen, baina berandu. Gizon ona zen, baina alferra. Aberatsa da, baina seme-alaba asko ditu. Nahi adina laguntza izan zuen, baina halere ez zuen ezer taxuzkorik egin. Aita berandu etorri da, baina ama ere bai.

2 junt. (Bigarren esaldiaren azkenean, batez ere erantzunetan). Ordea. Ez zekien baina: ez zekien, ordea. Lotsatu egiten naiz, baina.

3 junt. (Esaldiaren barnean). Maitasun horretaz baina, maite hori, ez diozu itaundu zeure bihotzari. Gu baina, haiek utzirik, bestetara goaz.

4 junt. (Elkartzen dituen bi esaldien artean, ezkerrekoa ezezkoa denean). Baizik. Ez osoki, baina apur bana: ez osoki, apur bana baizik. Ez ene nahia, baina igorri nauenarena.

5 (Bigarren esaldiaren azkenean). Ba... ere, nahiz. Egingo dut, gogo handirik ez dut baina: egingo dut, gogo handirik ez badut ere. Dena lortu zuten, kosta zitzaien baina.

baina2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'leka' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. leka1].

baina3 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, baina-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'zorroa' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. zorro].

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper