Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=emakume 2 sarreratan aurkitu da.

emakume

iz. Gizaki emea, bereziki heldua dena. Ik. emazteki; andre 2. Anton. gizon. Hiru gizon eta hiru emakume. Gizon, emakume, mutil eta neskak elkarrekin. Emakume gazte eder eta prestua. Emakume heldu bat nahi litzateke andre adintsu bat zaintzeko. Emakume ezkongaia, ezkondua, alarguna. Emakume bati zion maitasunagatik. Emakumea euskal literaturan. Emakume ahotsa. Emakume elkarteak.

gizon

1 iz. Gizaki arra, bereziki heldua dena. Ik. gizaseme; gizonezko; mutil. Anton. emakume. Gizon gaztea, zaharra. Gizon ahotsa. Gizon eta emakumeak elkarrekin. Gizon ezkondua. Hura zen, hura, gizon puska! Sendagilea hitz gutxiko gizona zen. Ezetz, gizona! Lasai, gizonak!

2 iz. Gizakia. Euskal Herriko lehen gizona. Gizona gizon denez gero, zer den galdezka ari da.

3 iz. Gizona, adorearen, ausardiaren eta dagozkion gainerako tasunen jabetzat hartua. Etor hona, gizona bazara!

4 iz. Senarra. Ik. andre 6; emazte. Nire gizonak ekarri dit hori.

5 pred. Gizonari dagokion moduan. Ik. gizonki. Gizon portatu.

gizon dantza, gizon-dantza Aurresku mota, eskutik helduta soka antzeko bat eratzen duten gizon talde bateko kideek banan-banan egiten dutena, zenbaitetan, pertsona ospetsuei, begirunezko adierazpen gisa, eskaintzen zaiena.

gizon egin 1 Kristau erlijioan, Jainkoaren Semea gizon bilakatu. Ik. gizondu. Jainko Jauna, enegatik gizon egin zinena.

2 (Era burutua izenondo gisa). Jaungoiko gizon egina Belemen jaio zenean.

gizon egite, gizon-egite Kristau erlijioan, Jainkoaren Semea gizon bilakatzea. Jainkoaren gizon egitea.

gizon-emakume pl. Gizonak eta emakumeak. Zabaldi hartako gizon-emakumeen hizkera. Bilboko Sabin Etxean 36ko gerran Euskadiren askatasunaren alde borrokatu ziren gizon-emakumeen ohoretan ekitaldia izango da gaur.

gizon proba, gizon-proba Herri kirola, gizon talde batek edo gizon bakarrak harri handi bat herrestan eramatean datzana.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper