JAGONET galde-erantzunak

*nazu adizkia: nauzu, didazu...

Galdera:

Zuzena al da nazu adizkia? Adibidez, eskolara joateko esan nazu.

Erantzuna:

Beti okerra da *nazu adizkia. Badirudi Errenteria aldean eta asko erabiltzen dela, baina beti okerra da. Hauek izaten ditu ordain zuzenak:

- Eskolara joateko esan didazu.

- Zuk ni kalean ikusi nauzu.

- Emango al didazu diru pixka bat?

- Eman iezadazu diru pixka bat.

- Emadazu diru pixka bat.

Data: 2012/05/08 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper