JAGONET galde-erantzunak

Zenbait euskalkitako "-a" partikula: dea, duguia, badakizuia...

Galdera:

Galderak egiterakoan euskalki batzuetan erabiltzen den "-a" partikula nola idatzi behar da? Adibidez, "Kepa etxean dagoa/dagoia/dagoea/dagoeia" edo nola bestela?

Erantzuna:

Euskaltzaindiak ez du ezer erabaki gai horretaz. Beraz, "-a" partikula hori erabiltzen den euskalkietako literaturan nola erabili izan den bakarrik esan diezazuket oraingoz. Badirudi, oro har, "-a+-a = -ea" egin dela (dea, direa, zarea); "-e+-a = -ea" (zaretea, ziretea); "-o+-a" bi eratara, "-oa" (dagoa) nahiz "-oia" (diroia, zakoia, dakoia) eta "-u+-a" ere bi eratara, "-uia" (badakizuia, duguia, dutuguia) nahiz "-ia" (dütüzia, dia).

Bestalde, "dagoia, dagoea" bezalako formarik ez da inon ageri.

Data: 2001/09/12 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper