JAGONET galde-erantzunak

"j" letra "y" ahoskatu

Galdera:

Egia al da "j" letra "y" ahoskatu behar dela?

Erantzuna:

Bai, batasuneko ahoskera zainduan "j" letra "y" ahoskatu behar da ia beti.

Euskaltzaindiaren 87. arauak, "Euskara Batuaren ahoskera zaindua" izenekoak dioenez, "j" letraren euskarazko ahoskera oinarrizkoa "y" da, eta hori da hizkera zaindurako hobesten den ahoskera:

"j" hitz hasieran gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, salbuespentzat hartzen dira Heg. marka daramaten "jertse, jipoi" edo "jira" bezalakoak, eta hitz horietan onartzen da "j" ahoskera.

"j" hitz barruan gertatzen denean, "y" ahoskatuko da. Hala ere, gaurko egoera kontuan izanik, Hegoaldeko "j" belarra (gazt. "jamón") eta Iparraldeko "Z" sabaiaurrekoa ere (fr. "jambon") onartzen dira hizkera zainduan, "garaje" edo "ijito" bezalako hitzetan.

Data: 2001/11/27 - Erantzulea: Joxe Ramon Zubimendi, JAGONETen arduraduna
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper