JAGONET galde-erantzunak

berdin izan (jolastu/jolastea)

Galdera:

Zalantza hauxe sortu zaigu: "berdin dit (zait) jolastu/jolastea". Zein da zuzena?

Erantzuna:

Orotariko Euskal Hiztegian, BERDIN IZAN azpisarreran (ikus IV. lib. 731. or.), bi aukera horiek ere ageri zaizkigu: "berdin dit (zait) jolastu" eta "berdin dit (zait) jolastea".

Dirudienez, "berdin dit (zait) jolastea" da gaur egun erabiliena; baina badira beste ereduaren adibideak ere literaturan:

- Berdin zitzaion iparrera igo edo egoaldera jetsi (T. Agirre, Uztaro, 212. or.)

Beraz, bai aditz-partizipioa, bai aditz-izena eta bai bestelako forma batzuk ere [batzuetan, aditz-erroa, "ba-(...) ere" egitura eta abar] erabil daitezke "berdin izan"en osagarri.

Horrez gainera, ikus datu-base honetako "berdin izan" sarrera.

Data: 2001/11/05 - Erantzulea: Jesus Mari Makatzaga, Gramatika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper