JAGONET galde-erantzunak

Esapideak: berban-berban

Galdera:

Zuzena al da berban-berban esamoldea erabiltzea? Ez baita hiztegietan agertzen.

Erantzuna:

Zuzena da, bai. Hona hemen Orotariko Euskal Hiztegian zer ageri den esapide horretaz (OEH, IV. liburukia, 709. or.):

BERBAN-BERBAN. "(Vc), a cada palabra, en todas las palabras" A. (Adnominal). Emeti agiri da, kristinaubak, orrako berban berbango guzurtegijori, guztiok ta bakotxa diriala pekatubak. (B Ic II 175s.)

Herrian erabiltzen den esapidea bada, erabili lasai. Izan ere, hiztegietan ez agertzeak ez du esan nahi erabili ezin denik, nahiz eta erabilera murritzeko hitza izan.

Data: 2000/07/11 - Erantzulea: Pello Telleria
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper