JAGONET galde-erantzunak

Leku-izenak nola idatzi

Galdera:

Gure herriko kaleko pasabide bati Arritarte esaten dio jendeak. Udalak plaka bat jarri nahi du bertan, pasabidearen izena adieraziz; baina zalantza sortu zaigu izen hori nola idatzi erabakitzeko orduan. Herrian badugu Arriarte izeneko baserri bat, baina pasabide horren berri idatzirik ez dugu inon aurkitu. Hortaz, nola idatzi behar dugu: Harri tarte, Harri-tarte, Harriarte edo Arriarte pasabidea?

Erantzuna:

Batetik, Euskaltzaindiak esana dauka H letraz eta palatalizazioaz hartutako erabakiak ez direla erabili behar Onomastikan (horregatik Iruñea eta ez Iruinea, adibidez). Bestetik, Euskaltzaindiak berak 2000. urtean argitara emandako Toponimia txikia normalizatzeko irizpideen arabera, idatzizko lekukoei eman behar zaie lehentasuna (zaharregiak ez badira, behintzat). Arau horiek kontuan harturik, Arriarte pasabidea idatzi behar da.

Data: 2001/04/02 - Erantzulea: Mikel Gorrotxategi, Onomastika batzordeko idazk.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper