JAGONET galde-erantzunak

nukeenean, lukeenean

Galdera:

Idia adar eta guzti jango nukeenean nago (zuzen)
Etxea salduko lukeenean dabil (zuzen)
Forma horiei eta antzeko esaldiei buruzko argibiderik ez dugu aurkitu inon.

Erantzuna:

Geuk ere ez dugu horrelako egituren berririk. Orotariko Euskal Hiztegian, egon aditzari buruzko informazio luzean ere ez dator egitura horren lekukotasunik. Ez dirudi, beraz, forma hedatuegiak direnik, literaturan behintzat. Lagungarri izango litzaiguke non erabiltzen diren jakitea, etorkizunean argibideren bat eman ahal izateko.

Data: 1999 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper