JAGONET galde-erantzunak

Aditzaren ingurukoak. Aditza perpausaren hasieran

Galdera:

Noiz da zilegi eta noiz ez Diot nik, aditza aurrean jarrita inolako partikularik gabe?
Azkenean onartu egin beharko al ditugu Da arront ona; Dago etxean; Diot nik eta horrelako erabilerak?

Erantzuna:

Aditz sintetikoa (edo trinkoa), inolako partikularik gabe, hasieran jartzea ez da oso ohikoa, baina badira adibideak literaturan. Batasunerako ez da bereziki gomendiorik eman, baina badirudi egitura hedatuenak hartu beharko genituzkeela eredu.

Data: 1998 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper