JAGONET galde-erantzunak

zenbat eta... hainbat eta...

Galdera:

Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta hobeto / hainbat eta hobeto / hobeto / gero eta hobeto…
Onartu egin behar al dugu azkeneko forma hori?

Erantzuna:

Gramatika batzordeak, 1997ko ekainean, honela erantzun zion antzeko galdera bati:

"zenbat eta ... -ago, orduan eta ... -ago

zenbat eta ... -ago, hainbat eta ... -ago

zenbat eta ... -ago, hainbat ... -ago

Gramatika batzordearen iritziz, horiek hirurak ontzat jotzekoak dira. Beraz, ondorengo hau da ontzat hartzen EZ dugun bakarra:

zenbat eta ... -ago, gero eta ... -ago"

Data: 1999 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper