Galdera:
Erantzuna:
Gramatika batzordearen iritziz, azkeneko perpaus hori txartzat ematekoa da. Izan ere, egia da merezi izan aditzak ergatiboa eska dezakeela (Mikelek saria merezi du), baina aditz horren bi erabilera bereizi beharrean gara:
1. Subjektu ergatiboa eta objektu absolutiboa duena:
Mikelek saria merezi du.
Mikelek saria jasotzea merezi du.
2. Merezi izan aditzaren erabilera inpertsonala, subjektu ergatiborik ez duena:
Merezi du lan egitea.
Merezi du Euskal Herria ongi ezagutzea.
Goian aipatzen den zalantzazko perpausa bigarren baliokoa litzateke, subjektu agerikorik ez duena. Beraz, perpaus hori erabili nahi izanez gero, honelako zerbait gomendatuko genuke:
Arestian aipatutakoa egitea, Donostiako Alde Zaharrera joatea, merezi du.
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.