JAGONET galde-erantzunak

Erakuslea + mugatzaile hurbila

Galdera:

Egoki egina al da ondorengo adibideokin egin dugun "zuzen/oker" sailkapena?
Honako erabakiekin (oker?)
Honako erabakiokin (zuzen)
Honako erabaki hauekin (zuzen)

Erantzuna:

Hirugarren graduko erakusletik datorren artikulua, -a, aspaldi gailendu zitzaien gainerakoei, eta gogorregia da honako erabakiekin oker dagoela esatea. Besterik da beste egitura batzuk ere badirela irakastea (hor ageri diren biak, esaterako) edo honakorekin askotan lehen graduko erakuslea erabiltzen dela esatea. Beste hitz batzuetan esanda, honako erabaki hauekin hobets daiteke, lehena okerra dela esan gabe.

Data: 1999 - Erantzulea: Miren Azkarate (iritzia)
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper