JAGONET galde-erantzunak

-ko / -ren mapa

Galdera:

Nola esan behar da: Euskal Herriko mapa ala Euskal Herriaren mapa? Agian Euskal Herri mapa?

Erantzuna:

Egitura horien artean erabiliena, dudarik gabe, Euskal Herriko mapa litzateke. Hori da erabili izan dena eta erabiltzen dena. Dena den, horrek ez du esan nahi Euskal Herriaren mapa gramatikalki gaizki dagoenik.

Data: 1997/04/07 - Erantzulea: Gramatika batzordea
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper