Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=ehiza 3 sarreratan aurkitu da.

ehiza

1 iz. Animaliak harrapatzea edo hiltzea helburu duen jarduera. Ehiza eta arrantza. Ehiza debekatua dagoen aldian. Ehiza laguna. Ehiza baimena. Basurdearen ehiza. Ehizara joan. Ehizatik itzultzean. Ehizako eskopeta.

2 iz. Ehizan atzeman den animalia. Ik. ehizaki. Ehiztaria segika eta ehiza iheska. Ehizaren zain dauden lehoien antzera. Ehizari larrua kentzen.

ehizan adb. Ehizatzen. Ehizan ibili. Semeak ehizan biltzen zuena janaz. Eguna ehizan igarotzeko asmotan.

ehiza txakur, ehiza-txakur Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra.

sorgin

1 iz. Herri sineskeriaren arabera, deabruarekiko hitzarmen baten ondorioz-edo, indar ezkutuen jabe den pertsona. Ik. azti 2. Akelarrera doaz sorginak airean hodei guztien azpitik, sasi guztien gainetik. Ama sorgina eta aita aztia zituen. Anbotoko sorgina erratz gainean bere bila zetorrela. Sorgin batzarra. Errenterian dauka sorginaren fama. Sorgin gaizto bat. Laminak eta sorginak. Apostoluak sorgin zahar zenbait ziren.

2 adj. Emakumeez mintzatuz, maltzurra, gaiztoa. Atso sorgin, hortz-ustel, gezurtia. || (Txerazko adierarekin). Ez al dira neska gehienak sorgin samarrak? Hau ume sorgina!, laztanka jango nuke!

3 adj. Gauzez mintzatuz, liluragarria. Mahatsaren ur sorgina. Gau sorginagorik!

4 iz. Haur ipuinetan, atso itsusia, zoritxarra ekartzen duena. Sorgin ipuinak.

sorgin afari, sorgin-afari Gauerdi inguruan egiten den afaria, bereziki, egun berezietan edo taldean eginiko lanen bat amaitu ondoren lagunartean egiten dena.

sorgin baratxuri, sorgin-baratxuri Mahastietan eta leku hareatsuetan hazten den baratxuri mota (Allium vineale).

sorgin belar, sorgin-belar Landare pozoitsua, zurtoin zuzena, hosto obalak eta kanpai itxurako lore moreak dituena (Atropa belladona).

sorgin dantza, sorgin-dantza Inauteri giroko dantza, gizonezkoek bikoteka, batzuk emakume jantzian eta besteak gizon jantzian, egiten dutena.

sorgin ehiza, sorgin-ehiza Gobernu edo alderdi batek bere aurkarien kontra antolatzen duen erabateko esetsaldia. Gazteen aurkako sorgin ehiza salatu du erakundeak. McCarthy ospetsuaren sorgin ehiza.

sorgin gurpil, sorgin-gurpil Gurpil zoroa. Bortizkeria sorgin-gurpil honi geldialdi bat emateko.

sorgin haize, sorgin-haize Haize zirimolatsua. Abuztuko sorgin haizeak babak erabat ihartu ditu.

sorgin iratze, sorgin-iratze Iratze mota (Athyrium filix-femina).

sorgin oilo, sorgin-oilo Tximeleta.

sorgin-orratz Burruntzia (intsektua).

sorgin-orrazi Kardu mota (Carduus crispus).

sorgin txori, sorgin-txori Txori txiki igokaria, gainalde arrea, azpialde zurixka eta moko luze kakotua dituena, zuhaitzetan harrapatzen dituen intsektuez elikatzen dena (Certhia sp.).

[Oharra: Hegoaldean, batez ere emakumezkoei dagokie].

txakur

1 iz. Ugaztun haragijale etxekotua, arrazen arabera, hainbat tamaina edo eite dituena (Canis familiaris). Ik. ardi-txakur; or; ozar; jantxakur. Txakur arra, emea eta txakurkumeak. Txakurraren sena. Txakur taldeak. Txakurra naizela uste duzu, makila hutsarekin niganatzeko? Txakurren zaunka eta intziriak.

2 iz. (Zenbait esapidetan). Txakur amorratua zirudiela. Han ere txakurrak hanka hutsik ibiltzen dira. Zoaz txakurraren salara. Beste txakur bati hezur hori! Kaleko txakur-katuek ere badakitena.

3 adj. Lgart. Pertsonez mintzatuz, txakurkeriak egiten dituena.

4 adj. Lgart. Eguraldiaz mintzatuz, oso txarra. Eguraldi txakurra egin zuen Erramu egunean.

5 iz. Teknol. Tornuetan, mekanizatu behar den piezari eusteko erabiltzen den brida modukoa.

ardi txakur, ardi-txakur Ardiak zaintzen dituen txakurra. Ardi-txakur erakusketa. Ardi txakur izateko heziak.

arratoi txakur, arratoi-txakur Txakur txikia, saguak eta kidekoak harrapatzen trebea dena.

artzain txakur, artzain-txakur Artaldeak zaintzen dituen txakurra. Ik. ardi txakur.

azeri txakur, azeri-txakur Azeriak harrapatzeko erabiltzen den txakurra.

ehiza txakur, ehiza-txakur Ehizan laguntzeko erabiltzen den txakurra.

eper txakur, eper-txakur Eperrak harrapatzeko erabiltzen den txakurra.

erbi txakur, erbi-txakur Erbiak harrapatzeko erabiltzen den txakurra. Erbi txakurrak berez dakar erbitarako grina.

labrit txakur Pirinio inguruetako artzain txakur arraza; arraza horretako txakurra.

txakur afganiar Jatorriz afganistandarra den ehiza-txakur arraza; arraza horretako txakurra, ilaje luze, fin eta leuna duena.

txakur amets, txakur-amets Amets hutsala. Txakur ametsak alde batera utzi.

txakur eztul, txakur-eztul Eztul gogor eta latza, txakurraren zaunkaren antzekoa. Ume horrek txakur eztul zatarra du.

txakur handi Pezetaren hamar zentimoko txanpon zaharra.

txakur pekindar Jatorriz txinatarra den altzo-txakur arraza; arraza horretako txakurra, txikia eta mutur-motza, belarri eroriak eta ile luze ugaria duena, lagun egiteko animalia gisa erabiltzen dena.

txakur txiki Pezetaren bost zentimoko txanpon zaharra. Zurekin sekula ez dut txakur txikirik irabazi.

Oharra: azken eguneraketa 2018-07-13

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. E48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper