1 emaitza amankomun bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Araua: | Z3:EArau46 | ||
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z2:HBB | 1993-10-28 | Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa |
amankomun* e. komun
komun
- [E302]: "abeltzantza hitzari buruz esandakoa errepika daiteke berriz. Lehen, erdarako hitz formei ihes egiteko edo, nork daki zein arrazoirengatik, amankomun hitza erabiltzen ikasi egin genuen. Orain, hitz horren erabilera nahiko arrunta egin denean jakintsuek azterketa egin eta tradiziorik gabekoa dela esaten digutenean ahaztu eta komun komunarengatik ordezkatu behar al dugu? Serioa ote da olatuen kulunkan bezala horrela ibiltzea?" (1994-07-22)
- [I102]: "Bizkaieraren eremu osoan guztiz arrunt den berba ezin daiteke alde batera utzi, gustatu zein ez. Nahi bada, eztabaida daiteke adberbilaki erabili beharko ote litzatekeen bakarrik, h. d., amankomunean eta ez izenondo bezala, baina bata edo bestea agertu behar du gure hiztegian".
- [E208]: "komun beste hitz bat dela dio, beraz, biek behar dute sarrera".
- [E101]: "bat dator".
- [E116]: "Ez dago lekukotasunik. Andoni Totorikak bildutako hitz zerrenda batean bakarrik ageri da. Nik uste ez duela tokirik. Hau luze ezbaidatu zen lehenbiziko itzulian eta han hartu zen Erabakia hartu zen. Ezin gara ibili, nire ustez, hitz bakoitza berriz ere zalantzan jartzen arrazoi berririk ez bada (koherentzia beste sarrera batekin, etab.). Beraz, dagoen moduan utzi beharko litzateke".
- Erabakia: Erabakia (2002-10): "utzi dagoen moduan".
- Erabakia: (EH 2014): Euskaltzaindiaren Hiztegiak araua aldatu du: amankomun izond. 'komuna': Amankomunean egingo dute lana.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.