zola1
1 iz. Ipar. eta naf. Hondoa. Ezar ezazu tipula eltze baten zolan. Ikusi du, halaber, leize haren zolan herensuge izugarri bat. Infernuko zolan ehortzia izatea merezitu dudana! Urak eder eta garbi, harea zolan ageri. Itsas zola. Botilaren zolan zentzua ahantzirik.
2 iz. Ipar. eta naf. (Gauza abstraktuez mintzatuz). Ik. bihotz zola. Behatze hark jo dio bihotzaren zola. Badituzue euskaldunek zuen itzalak, baina zola ona duzue. 3 iz. Ipar. eta naf. Lurra, zorua. Ik. zoladura. Paretak eta zola. Sukaldeko zola berritzera. Zola guztia tronadura ederrez apaindua. Eliza zola, dena istila zen. Zola ez dute karrikek arras ordoki. 4 iz. Ipar. eta naf. Zorua, oinetakoen azpia.
5 iz. Ipar. eta naf. Behealdea; oinarria. Mendi baten zolan. Mendi zolan Beherobi, gorago nonbait Egurgi. Lazkaon dago, Aralar zolan. Beren izena paper baten zolan ezarri zuten. Gure salbamenduaren zola.