Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza xehatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

xehatu, xeha, xehatzen
1 du ad. Puska xehetan zatitu, birrindu. Ik. xehakatu. Azukrearen irudiko harri-koskor zuri bat eman zion, eta ahoan xehatu nahiz, hortzak kraskatu zitzaizkion. Malba hosto pixka bat xehatzea eta olio gutxi batekin liga bezala egitea. Lasto-xehatzekoa bezalako tresna batez. Harrika xehatu zituzten berinak. Hezurrak xehatu arren, laster dira osatzen. Bekatuz gogortu den bihotza, damuaz xehatzen baita. Jainkoaren hitzaren ogia gelditzen da euskaldunentzat, xehatu gabez probetxurik gabea. Bazterrak xahutu eta xehatu zituzten. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Haragi xehatua.
2 da/du ad. Erabat nekatu edo ahuldu. (Batez ere partizipio burutuan erabiltzen da). Ik. neka-neka egin. Zalditik mugitzeko ere ez zen gauza, erabat xehatua eta hebaindua baitzegoen. Jokalari batzuk xehatuta daude, hautsita.
3 du ad. Xehetasunez azaldu; azaldu. Tauletara iganik hasi zaigu xehatu nahiz zertaz den aldi honetan bertsolarien gudua. Geroxeago xehatuko dizkizut hilabetean hilabeteko lanak. Xeha ezazu landako irakaren parabola.
Azpisarrerak

Aztergaia: xehatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau106
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:HBB 1996-11-26 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ik. oharra, s.u. zehatu.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) '7puska xehetan zatitu, desegin, birrindu'7 adierakoak 228 ager. dira (xehakatu 28, xehatu 134, zehakatu 1, zehatu 14, txeatu 8; xehekatu 8, xehetu 16, txehetu 7 eta txetu 11): xe(h)akatu (+ xehakarazi) 27, IE (Harb, Lg, Dh, Hb Egia, Jnn SBi, HU, Mdg, Zub, Iratz, CatJauf, Ardoy SFran, Mde Pr, StPierre); eta xehakatze 1 (MEIG); xe(h)atu 133: G 8 (Or, Vill Jaink, Ibiñ Virgil, Zait Plat, Lab SuEm), IE 124 (Lç, EZ, Ax, SP Phil, Mong, Hb Esk, Jnn SBi, Laph, Dv, ECocin, ChantP, Elsb Fram, Iratz, FIr, Zub, Ox, Zerb, Barb, JE, Lf Murtuts, Etcham, Mde Pr, StPierre), EB 2 (MIH); eta xehatze 1 (EZ Man); zehakatu 1 (Lf Murtuts); ze(h)atu 14: B 2 (Añ GGero, Gand Elorri), G 11 (Mb IArg, Lar DT, Mg CC, It Dial, Izt C, Lard, Zab Gabon, TAg Uzt), IE 1 (EZ Man); txeatu 8: G 7 (It Dial, Lard, Arr GB, Or 4), EB 1 (MEIG); xehekatu 8: L 2 (Lç), ZuAm 6 (Mst, Egiat, Ip); xeetu 13: B 1 (Gand Elorri), G 12 (Ldi BB, Or Eus, TAg Uzt, Berron Kijote); xeetzaille G 2 (Berron Kijote); G dira txe(h)etu 7 (Or Eus, Etxde 2, JAIraz Bizia, Berron Kijote 3) eta txetu 11 (Echag 2, Iraola 3, Alz Burr 3, ABar Goi 2, Ugalde Iltz); b) '7xehetasunez azaldu; azaldu'7 adierakoak 40 (guztiak -a-dunak): xe(h)atu 34: G 6 (Lar, Or, Ir YKBiz, Zait Plat), IE 26 (EZ Man, Hm, Lg, Mih, Gy, Arb Igand, Dv, Hb Egia, Laph, JE Bur), EB 2 (MEIG) eta xehatze 1 (Hb Egia); xehadura 1 (He Gudu); xehakatu 1 (ES); ze(h)atu 3: G 2 (Mg CC), EB 1 (MEIG); txeatu G 2 (Inza Azalp, Ldi IL); c) beste ze(h)atu guztiek '7zigorrez jo, jipoitu'7 adiera dute: ze(h)atu 121: B 9 (Añ GGero, Echta Jos, Erkiag BatB), G 32 (Mb IArg, AA, Aran SIgn, Lard, Ir YKBiz, Zait), IE 73 (Lç, EZ, Ax, Harb, Mat, Volt, Gç, O Pr, Hm, SP, INav, Lg, Mih, Monho, Dh, Hb Esk, Laph, Elzb PAd), ZuAm 6 (CatLan, Etch, Arch Fab), EB (Mde HaurB); ager. banakoak dira: zeha aldi (SP Phil), zeha arazi (Ax), zeatze (Echta Jos) eta zeatutze (Aran SIgn). Autorekako banaketa batzuk: a) '7birrindu'7 eta '7azaldu'7 adieretan darabiltzatenak: EZ ('7birrindu'7: xe(h)atu, xehatze, zehatu eta '7azaldu'7: xehatu); Hb ('7birrindu'7: xehakatu, xehatu eta '7azaldu'7: xehatu, xehatze); Lar ('7birrindu'7: zeatu eta '7azaldu'7: xeatu); Ldi ('7birrindu'7: xeetu eta '7azaldu'7: txeatu); Lg ('7birrindu'7: xehakatu eta '7azaldu'7: xehatu); MEIG ('7birrindu'7: txeatu, xehakatze, xehatu eta '7azaldu'7: xehatu, zehatu); Or ('7birrindu'7: xeatu, xeetu, txeatu, txeetu eta '7azaldu'7: xeatu); b) adiera biak forma bakarraz ematen dituztenak: xehatu (Dv, JE, Laph, Zait); zeatu (Mg); c) '7birrindu'7 adierako forma desberdinak darabiltzatenak: xehakatu eta xehatu (Iratz, Jnn, Mde, StPierre, Zub); txeetu eta xeetu, xeetzaille (Berron); xeetu eta zeatu (Gand, TAg); txeatu eta zeatu (It, Lard); xehatu eta xehekatu (Lç).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) '7puska xehetan zatitu, desegin, birrindu'7 adierakoak 50 dira (xehakatu 6, xehatu 29, zehatu 3; xehekatu 2, xehekitu 1, xehetu 9): xehakatu (eta xehakatze-zona) 6: IE 5 (P. Lassalle, D. Soubelet, J. Mirande, Otoizlari 1984, J. Haritschelhar), EB 1 (K. Altonaga); xe(h)atu 28: G 3 (J. Garmendia, Salmutegia, Illetak osapatzeko elizkizun-liburua), IE 18 (J. Etchepare, J. Elissalde, E. Salaberry, D. Landart, A. Zarranz, Othoizlari 1959, P. Duny P., P. Larzabal, D. Dufau, Iratzeder, P. Saragüeta, Herria), EB 7 (Gure Herria, Natur zientziak, Natur 6, Txill, K. Ameztoi, G. Etxeberria); txeatu 1, G (I. Baztarrika); zehatu 3: B 1 (J.M. Iraolagoitia), EB 2 (Natur zientziak); xehekatu 2, EB (I. Borda, J.A. Aduriz); xehekitu 1, IE (J. Casenave); xehetu 5: B 1 (J. Ortaraz), EB 4 (Zabal 1973, J. Aizpurua, M. Aramendi, K. Alkorta); txeetu (txetu, txetutu) 4: G 3 (P. Berrondo, J.M. Lertxundi, F. Urkia), EB 1 (J. Apalategi); b) '7xehetasunez azaldu; azaldu'7 adierakoak 22 dira: xehatu 5: IE 1 (P. Duny P.), EB 4 (Euskal hizkuntza eta literatura, S. Garmendia, Txill, Egin); xehekatu 8, EB (Gipuzkoako lurralde hist., Euskal urtekari estatistikoa, Industri kontuak, EHAA, GAO); xe(h)etu 9: G 1 (P. Iztueta), IE 1 (J. Etchepare), EB 7 (E.J. Estatistika zuzendaritza, Euskal hizkuntza eta literatura, A. Urrutia, Kristau bidea, I. Aizpuru, P. Sastre); c) agertu diren beste 5 ze(h)atu formek '7zigorrez jo, jipoitu'7 adiera dute: B 1 (J.M. Etxeita), G 2 (Euskal Esnalea 1927, M.M. Apalategi), EB (S. Garmendia), EgAs (Euzkadi 1934).

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

xehadura '7xehakadura'7: HiztEn; xehadura '7xehetasuna'7: HiztEn; xehakadura '7hausketa, birrinketa'7: HiztEn; xehakatu '7xehatu'7: AB38 1, HiztEn-LurE; xehakatze '7xehatze'7: LurE; xehakor '7erraz xehatzen dena'7: HiztEn; xehatu : DFrec 2; xehatu '7azaldu'7: AB38 1, HiztEn-LurE; '7birrindu'7: AB38 4, HiztEn-LurE; '7jipoitu'7: HiztEn; xehatze : LurE; xeheatu '7birrindu'7: DFrec 3; xehekatu '7birrindu'7: DFrec 1, AB38 1; xehetu : HiztEn ('7ik. xehatu'7); xehetu '7azaldu'7: AB38 1, Euskalterm 7; '7birrindu'7: AB38 5, Euskalterm 2; zehatu '7xehatu'7: AB38 1, LurE; '7zigortu'7: AB38 1, LurE; zehetu '7xehatu'7: HiztEn. Entziklopedietakoak: LurE: xehakatu: xehatu, suntsitu; xehakatze: xehakatu aditzaren aditz izena; xehatu: 1. puska xehetan zatitu, desegin, birrindu. 2. xehetasunez azaldu; azaldu; xehatze: xehatu aditzaren aditz izena; zehatu: 1. zigortu. 2. xehatu, desegin. HiztEn: xehadura: 1. xehakadura. 2. xehetasuna; xehakadura: hausketa: birrinketa; xehakatu: xehatu; xehakor: erraz xehatzen dena; xehatu: 1. puska xehetan zatitu, birrindu. 2. xehetasunez azaldu. 3. mastekatu. 4. jipoitu. 5. txanpon bat balio txikiagokoez aldatu; xehetu: ik. xehatu; zehatu: 1. zigortu. 2. xehatu; zehetu: xehatu.

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

xehatu, xeha, xehatzen. du ad.

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

xehatu, xeha, xehatzen.

Oinarri-eratorrien arteko erregulartasuna

-e/-a-.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.