Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza seguruena bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

seguruena
adb. Heg. Seguruenik. Seguruena pentsatuko zenuen beste erremediorik ez nuela izan, behartua nintzela horretara. Gela handi bat zen, bulego izandakoa seguruena.

Aztergaia: seguruena

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z5:EEBS:33 2001-11-13 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu seguruena eta seguruenik adlag.ik aurkitu. Cf. segurrenik 4, Ardoy SFran ("segurrenik, gure egunetan "Candau-enia" deitzen dugun etxea", "Nun izan ziren ezteiak, xuxen ez dakigu, bainan segurrenik ere Sanguesako hirian, ez bada Xaberriko herrixkan", "... hola baitira segurrenik hartzen bizi guzian atxikiko diren pleguak", "Bazakiena berak ere zer izanen zen gero hori? Segurrenik ez").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

seguruena 8: Azurm ("Seguruena gogoratu beharrik ez dago"); Bertsolaritza ("alderantziz gertatuko zitzaigun guri ere seguruena"); X. Olarra ("hortzetakoren bat emango dizu seguruena"); Ribera ("Informazio hori erabiliko zuen, seguruena,"); J.C. Etxebeste ("Beraz hauen jatorria ere, seguruena, zerikusi gutxi izango dute Altzakoarekin"); X. Arregi ("poztuko zara, seguruena, ikustean jendeak, oro har, erlijio handitzat jotzen duen egitura jaso dela"); BBarand ("Jetxi giñan, baiña alperrik: etzeukatela babarik. Seguruena Urdanpilleta baserrian Santa Ageda aizkolariak izango zuala"); J.A. Mujika ("Herri txiki batetik datorrena jendetzak eta zaratak harrituko lukete, seguruena"); seguruenetik 1, P. Zabaleta ("Seguruenetik Jainkoak / eman zion sua munduari"); seguruenik (+ ) 66: Bizia lurrean (1) ("Ez zen itzarriko ere seguruenik"); Azurm 2 (adib.: "Seguruenik bertsolaritza, euskal literaturan, ez bait da forma bat gehiago"); J.A. Agirre ("XVI. mendeaz geroztik zaituak izan dira eta seguruenik Mediterraneotik datoz"); HistGizarte/II ("seguruenik iristen ziren berriengatik"); P. Berasategi ("hiztun eta asko jatun ikusten ziren elkarrekin berritsu eta seguruenik zeramaten janetik inori zerbait eskainiz"); Amatiño ("Ez naiz ni, seguruenik, alor honetaz hitzegiteko aukerakoena"); A. Juaristi ("Ez zuen seguruenik berak bezalako kakanarru batek ikusiko zuenik pentsatuko"); SM Landuz ("Lanok, seguruenik, Euskal Unibertsitateak liburu batean bildurik argitaratuko ditu"); Elhuyar ("seguruenik beste horrenbeste izan daitezke oraindik deskribatu ez direnak"); P. Larretxea ("seguruenik niri ez zait tokatuko"); Lécluse-ren Hiztegia ("-duruatzizkia: hoguendurua [...] eta seguruenik harzedirua"); P. Agirrebaltzategi ("Seguruenik sloganari eskatzen zion azken dohaina izango da hori"); Hemen 1988 ("piska bat lehortu orduko banatuko baita seguruenik"); Tantak 1989 ("Ez zaio seguruenik inori ezkutatzen gure euskal gizarte honetan Soziolinguistika izenaz ezagutzen den jakintz arloak irakaskuntz / ikerkuntz zirkuito ofizialetan jasan duen bazterketa"); J. Sarasua ("Aretxabaletako Udal Txit Gorenak usadio berri baten bultzatzailetzat oroitua izatea lortuko du seguruenik"); UnescoAlb 1989 ("ikerketek seinalatzen dute Frantzian zegoenean deskubrituko zituela, seguruenik, hemezortzigarren mendeko filosofoak"); I. Aldabe ("Atarrabia hiribildua sortu eta askoz ere beranduagora arte, Iruñeko San Nikolas parrokiaren auzo konstituitzen zuen, [...] seguruenik aitatutako erregeak hala disposatu zuelako"); D. Urbistondo ("Buruan beste arazoren batzuk darabiltzalako, seguruenik"); X. Lasa ("Seguruenik ahotan bakarrik euskal hizkuntza eramango duen leku aldatze honetan, sarrera instantzia jada, Manuel de Larramendi izenaz dator"); I. Irazabalbeitia 3 (adib.: "seguruenik ez zuten azkar aurkituko"); A. Galparsoro ("txandala estrinatu nahiko du gaur seguruenik"); Egunk 1991 eta 1995 2 (adib.: "Arabako diputatu nagusi ohiak Jaurlaritzako bigarren lehendakaritzaordetza eskuratuko du eta horrez gain seguruenik, Lan eta Osasun saila zuzenduko du"); M. Azkarate ("seguruenik ondoko hizkuntzen eraginez [...] gizonezkoa izendatzen duen izenaz bakarrik osatzen dugu sintagma"); A. Narbaiza ("Keller kontzertu-antolaketa etxea seguruenik"); J. Artaraz 2 (adib.: "Seguruenik, Alfaeta Omega grekar hizkiak dira, gaztelania edo euskal alfabetora egokituta"); HizkLiter ("Seguruenik, egunkari horiek berri berberaz ere jardungo dute"); J.R. Bengoetxea ("Aprobatutako testua seguruenik gaztelaniazkoa izango da"); H. Etxeberria ("Seguruenik gainera, txaloak joko zizkioten auzoan"); J. Gabilondo ("80ko hamarkadako eta seguruenik 90ekoaren hasierako libururik eragingarrienetakoaz ari gara"); X. Goia ("Seguruenik, ibiliko zinen jolas horretan, edota ikusiko zenuen espioien filmeetan"); I. Aranbarri ("Beranduegi seguruenik"); P. Zubizarreta 3 (adib.: "seguruenik sagu batenak ez, eta Saidenak izango ziren"); F. Juaristi ("igande arratsalde batez seguruenik, kapitaina etorri eta [...] hau esan zion Imanoli"); MAtx 3 (adib.: "Beste kuku bat entzungo genukeen gaur, seguruenik"); K. Gorostiaga ("esan nahi nioke bere kezkak nireak direla ere — eta, segurunik, askorenak"); A. Diez ("Sasoi berean erabili izango ziren, seguruenik, Leioan, Berangon, baita Sopelan bere topakoak"); Barojatarrak ("Seguruenik Julio Carok arrazoi du lan hau britaniar autore baten eskutik idatzia egongo balitz, arrakasta gehiago edukiko zukeela dioenean"); Atlantida ("Seguruenik olatuek altuera handiena galdara hondoratu zenean lortu zuten"); J. Etxarri ("Bisitari azkarrak, seguruenik, ez du hiriaren alde eztia, alde 'light' eta turistikoa baizik ikusiko"); M. Landa ("aukeratu ninduen, geure gelako mutilik altuena naizelako seguruenik"); BAtx Zeru ("Halterofilia egin duelako, seguruenik"); Musika/5 ("seguruenik gure unibertsoa gizakiak inoiz entzun ez dituen soinu-hotsez beterik dago"); Musika/6 ("seguruenik bere ahotsa ezagutuko duzue"); L. Oihartzabal ("lan nekeza gertatuko litzaizuke seguruenik ere"); M. Lopez ("zertxobait hitz egiteko aukera ematen diolako, seguruenik"); Berrigara 1997 ("Seguruenik ez zuten arazo larriegirik izan bere zaborrekin"); J. Sudupe ("ez zitzaion arrazoirik falta seguruenik"); Garuna ("Lehen ugaztunak seguruenik gautarrak izan ziren"); H. Cano ("galduta ibiliko zen seguruenik piztia"); Dantza ("seguruenik, eragina izango zuten hemengo dantzen artean"); K. Izagirre ("egingo nuke asmatzaile hori erdalduna izan zela, udatiar bat seguruenik"); L. Fernandez ("Letoniera edo islandiera detektatzeko antzeko sistemak asmatuko zituzten seguruenik"); Deia 1998 2 (adib.: ""bilbotarra" esango duzu seguruenik"); A. Mendoza ("Seguruenik oihuka, amaren esanei ihesika eta aitarenei gaizki erantzunez").

Hiztegietako informazioa

Ez ditugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE, Euskalterm, EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH-EuskHizt: - / HiztEn: - / LurE: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Informazio osagarria
Atzizkien araberako erabakiak

en-a.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

seguru sarrerari dagokion azpisarrera.

Kategoria

adlag.

Erabileremu dialektala

Heg.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.