1 emaitza ogi-ardo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.
Kodea [?] | Data | Proposamena | |
---|---|---|---|
Hiztegi Batuko Lantaldea: | Z9:OEH:AS | 2019-05-14 | Azpisarrera gisa onartzekoa |
OEH: OGI-ARDO (G ap. A; o.-ardao V ap. A), O.-MAHATSARNO. a) Pan y vino. "Ligera refacción, comida ligera de funerales" A. Kolazionian hartzen ahal dugula barura hautse gabe ogi mahatzarno, eta bi frutu suertetarik. Tt Arima 59. [Jaunaren gorputza ta odola] ogi-ardo ainzur-itxuran. Mb IArg I 388. Ogi-ardoak itzulten eta aldatzen dira Jesu-Kristoren gorputzera ta odolera. Ub 202. Eskiniten dituz mez-emolleak ogi-ardaoak bere izenean. Añ EL2 111. Baldin bagagoz, / ogi ardaoz / gertaurik urdai ta babaz, / [...]. AB AmaE 368. Neu ikustera datorren gizona, [...] ogi-ardao puska bat ez emotiarren kanpora jaurtiko ete dogu ba? A Ezale 1897, 163b. Ogi-ardaoa, beste zer edo zertxogaz, alkarregaz artu oi izaten dabe. A EY II 57. b) "Cerealis liquor, [...] ogi ardoa, ogi arnoa" Urt IV 416.
ogi-ardo 2: Karmel (Kristo beti dago presente Eukaristiako ogi-ardoen antzirudipean), Elkar (Elizkizun baten antza zuen hark, sagaratzearen une magikoa, ogi-ardoak jainkoaren haragi-odol bihurtzen zirenekoa).
ogi-ardo 4: Asisko Frantzizko 2 (Mandatua betez, heldu zen goardianoa haiek zeuden tokira, ogi-ardoak eskaini zizkien eta San Frantziskok agindu ziona egin eta esan zuen), Elizen arteko Biblia 2 (Une hartan, Melkisedek Xalemgo erregeak ogi-ardoak atera zituen).
Lexikalizatua da, eta egokia da azpisarrera bihurtzea.
Azpisarrera gisa jasotzekoa ogi sarreran.
Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.