Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza mukuru bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

mukuru
1 adb. Neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka. Ik. gonburu. Mukuru bete. Baina ez jakin lakaria arrada ala mukuru izango dudan. Neurria mukuru eman. Eliza jendez mukuru.
2 iz. Neurri betearen gainetiko gehigarria. Betea da gaitzerua, baina mukurua falta da.
3 iz. Zerbaiten, bereziki nolakotasun edo egoera baten, goreneko maila. (-en atzizkiaren eskuinean). Hau da zorakeriaren mukurua! Harrituta ari zen irratiko kontakizun gordin hura entzuten, baina harriduraren mukurua esataria hizketan hasi denean etorri zaio.
4 iz. Pila, multzoa. Mukuru ederra egin dugu. Hango jende mukurua!

Esaera zaharrak

Eskerdunari mukuru izari.

Aztergaia: mukuru

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-03-24 Lantaldeak besterik gabe onartua

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

OEHkoak, -rr- bikoak 24 dira; -r- bakarrekoak 29; IEko zaharrek biak darabiltzate (-rr-: Lç, EZ 3, O, Hm, SP 1, Mst, Monho, Dh; -r-: EZ 3, Ax 3, SP 6, Gy, Zby), berriek -rr- (HU 4, JE 2, StPierre, Barb, Zub, Zerb, Lf, Casve); HMko guztiak berriak dira, eta, salbu Azkuek behin, -r- darabilte guztiek (Or 6, Zait, Vill, Erkiag 2, Ir, Inza, MEIG 2): mukurratu 3 (EZ Man II 2, Hm: -kh-); mukurrutu 1 (Zerb IxtS); mukurru (eta mukhurri 1, mükürri 2) 19: 4 iz.(Dh; A Ardi; Casve SGrazi, Mst), 2 izond. (SP Imit, Mst) eta 13 adlag. (Lç; O Pr; Monho; HU Zez 4; Barb Sup; JE Bur; JE Ber; Lf Murtuts; Zub; StPierre); mukurruki 1 (EZ Man I); mukuratu 2 (EZ Eliç); mukurutu 7 (Ax 3, SP Phil, Or Eus, Or Mi, Vill Jaink); mukuru 17: 5 iz. (EZ Eliç; SP Imit; SP Phil; Or Aitork; Erkiag Arran: "diru-mukuru"); 3 izond.(SP Imit; Or Mi); 9 adlag. (SP Phil; Gy; Zby; Or Poem; Zait Sof; Erkiag Arran; MEIG I; MEIG III; Ir YKBiz: "mukuru mukuru"); mukuru egin 1 (Inza Azalp); mukururik 1 (Or Eus); mukuruki 1 (SP Imit). // EEBSkoak -rr- 8: mukurru (3 iz.: F. Krutwig; J.A. Aduriz; J.A. Irigarai; 5 adlag.: Eskual 1904; Otoizlari 1971; Herr 1973; Herr 1983; X. Olarra); -r- 4: mukura iz. 1 (K. Santisteban); mukurutu 3 (Vill; Gte 2). // Hiztegietan, mukuru ageri da ap. EuskHizt, ElhHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, XarHizt; mukurru ap. HaizeG BF, Lh DBF, Casve EF ("mükürrü"); eta biak ap. DRA, PMuj DVC.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

mukuratu 2 EZ Eliç ("Arren gada entzun gaitzan eta mukura gaitzan, bere dohain handiez zerutik isuriez"; "Zuk othoi guberna zazu zuk mantena ohorez, zuk bethiere mukura dohain eta faborez"); mukhurratu 1: Hm ("Zuk goberna, zuk mantena, zuk mukhurra faborez: egun oro zure gana, gathozinzat ohorez"); mukurratu 2 ager. EZ Man II ("Zuk goberna zazu, eta bai mukurra faborez, ezen ezta zuk bezala daidikenik ohorez"; "Iauna othoi khen etzatzu bidetako trabuak, ormak, haize hotzak, eta elhur mukurratuak"); mukurrutu 1 Zerb IxtS ("Bigarren ametsean ikusi zituen alhor batean zazpi ogi buru bihiz mukurrutuak, eta aldean zazpi ogi buru hutsak"); mukurutu 7: Ax 3 ("Eta utzten gaitu kontu haren konplitzera, neurriaren bethatzera eta mukurutzera"; "Egiten ditutzu lauretan hogoi, eta orduan bethatzen da neurria, orduan mukurutzen da"; "Bethe da lurra gaixtakeriaz, mukurutu da maliziaz"), SP Phil ("Zeren gure Iaunak behatu baitio bere neskatoaren humiltasunari, hargatik jende guziek hura erranen dute doatsu, erran nahi du, gure Iaunak gogo onez behatu duela haren beheramendura, aphurkeriara eta xipitasunera, haren mukurutzeko saboreez, eta graziez gaindireino bethetzeko"), Or Eus ("Txondarzulora pillatu dute morkotsa bizar zutiko, saskia bete, saskia irauli, gurdia mukurutzeko betetzeko"), Or Mi ("Atsegin mota guziek esker eta zorionak mukurutzen dite"), Vill Jaink ("Bizia bete, mukurutu, edatu ta zabalduagatik, ez oi da bein ere eldu giza-yoranen mailla berdintzeraiño"); mukuru egin 1: Inza Azalp ("Graziaz, Jaunaren izatea guganatzen duan jainkokiaz betea, ornittua, mukuru egiña izan zala gogoratzen diogu"); [iz.]: mukhurri 1 Casve SGrazi ("Ardu gorri huna dügü Bentatik jinerazirik Türla türla ere edan mukhurrikilan gogotik"); mükürri 2 dira: Mst ("Ezta gizonaren dohatsütarzüna, hun thenporalen mükürri gaintika ükheitia, bena aski dü bere doiaz"; "Hañ ene Jinkotarzünaren amurio handi batez, eta alagrantzia mükürri batez betherik diaudetzü"); mukurru 2: Dh ("Oi, nere Jainkoa, bainan dudan eta kordokan egotea bera ez othe liteke zorakeriaren mukurrua?"); A Ardi ("Bekoak gora begira zirala, lau gizonen artean mukurru andi bat mendian beera amildu zuten"); mukuru 4 ager.: EZ Eliç ("Obra on hautzaz mukuru egik beraz handia, eztuentzat iuiamendu hartan ahalkeria"); SP Imit ("Igurikazu aphur bat ene arima, zaude Iainkoaren promezaren begira eta zeruan izanen duzu ontasun guzien frankia eta mukurua"); SP Phil ("Konsentimendua emanik, behar dira artha handirekin inspirazionearen arauerako obrak bilhatu eta egin, zein baita egiazko bertutearen mukurua"); Or Aitork ("Beartsuz ez baiña Zure ontasunaren mukuruz egin baitituzu, bilduz eta eitea emanez, ez Zure poza, aiek bete bear luketen gisan"); diru-mukuru 1: Erkiag Arran ("Andrazko mordo batek eta arrantzale batzuk atunok otzaretaratu eta ibillera azkarrez eroaten zituen pisuetara, zenbat ekarri eban beingoan jakin eta gero saltzekoan, euren diru-mukuruaren neurriaz edo sariaz jabetuteko"); [adlag.]: mukurru 13 aldiz dago: Lç ("Emazue eta emanen zaizue, neurriona galkhatua, eta higitua, eta mukurru doana emanen zaizue zuen golkora"); O Pr ("Eskerdunari mukurru izari"); Monho ("Azkaingo iturriak, Hango batel guziak Eragintza saindu hortaz Egun hautan gaindiz doaz: Ez da nihon xokorik Mukurru ez doanik"); HU Zez 4 ("Oihanean hatzeman dut eltze handi bat diruz eta zilarrez mukurru betea"; "Huna hementxet urrez eta zilarrez mukurru bete eltzearen gordegailua"; "Ez, jauna, gezurra du, dio emazteak berehala solasaz jabeturik, ez naiz errotua; urrez eta zilarrez betea zen eltzea mukurru"; "Non dire lehenagoko galtzerdi xaharrak, urre gorriz edo bederen zilar xuriz mukurru beteak?"); Barb Sup ("Pello, Zaroko zapataina, bazoan Donianeko goiz-mezarat, bere boneta begietaraino sartua, zapatez mukurru alphotxak"); JE Bur ("Leihoak mukurru dagode betheak ikusliarrez"); JE Ber ("San Inazioz orhoitzarentzat salgei-zurruburru batzuez mukurru-betheak"); Lf Murtuts ("Lehen aldian arbola guziak hostailatzen zaizkit; bigarrenean loratzen; hirugarrenean fruitu ederrez mukurru betetzen"); Zub ("Dena yendez mukurru"); StPierre ("Otarre bat galtzarrean, oilasko urkatuz mukurru betea"); mukuru 8 dira: SP Phil ("Halaber, San Gregorio Nazianzakoak dioen bezala, gertatu da presuna batek ardietsi duela bertuteez neurria mukuru"); Gy ("Horren tresor handia oro, Diamante eta perla fiñenetan dago: hor dauka kutxa bat inobre handia, Hetaz mukuru gaiñdia Hamar sarraillez hetsia"); Zby ("Pilota partidetan hau ikusten dugu: Ez dela aski joa handi ez mukuru"); Or Poem ("Bost zugatz mardul, arnariz beterik adaburu, txertaka, landare xume, denak lorez mukuru"); Zait Sof ("Eder ezpaita, artez eskatzen duna, mugaitz izaten beartzean, ta ontartez mukuru danak esker-onez ordaintzen ez yakitea, ez da bide"); Erkiag Arran ("Izadiaren indarrak mukuru zirauen, goi ta bee"); MEIG I ("Hainbeste eta hainbeste gogoeta daude hor mukuru, gizonaz, gizarteaz, giza-lurraz, kabi-ezinik, liburuari leher-eztanda eragiteko zorian"); MEIG III ("Poliki-poliki, baina atertu gabe, hor ari zaizkigu gure eskuak euskal aberastasunez mukuru betetzen"); mukururik Or Eus ("Urrenik, eltzaria guriñaz ondurik, etxean egunero ez da olakorik; artatik ere jan du bitan mukururik"); mukuru mukuru Ir YKBiz ("Esku-zabala danari, ugari ematen duenari ordain ugari ta sari aundia emango zaio, neurri bete betea, mukuru mukuru"); [izond.]: mukurru SP Imit ("Zeren hurbil nago, dio Iaunak, gauza guzien ez xoilki osoki, baina bai frankoki, neurri mukurruz eta gaindi berriz konplitzeko"); mukuru 3: SP Imit ("Egiaz handi da nork ere baitan xipi baita, eta ohore mukuru guziak ez deus baitadutza"; "Aski naiz zure saristatzeko neurri mukuruz eta nahiz bezala baino geiago"); Or Mi ("Tolare mukurutik erraran albo-atearen erretena beteki"); mukurruki EZ Man I ("Hek guztiak mukurruki dakizkitzu, Prelata, zure gobernamenduan nola ageri baita"); mukuruki 1 SP Imit ("Zure baitan ontasun guziak batetan eta mukuruki dira, bethi izan eta izanen").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

[iz.]: mukura 1: K. Santisteban ("—Ai, ba dela hibaia mukuraraino betetzen!"); mukurru 3: F. Krutwig ("Eta elheberri huntan stupidokeria, handienen mukurruraino heltzen dira"); J.A. Aduriz ("Ardo gorri ona dugu / Bentatik ekarria; / eta tturla-tturla edan / mukurrutik gainezka"); J.A. Irigarai ("Bitartean, gure herrian gertatzen dituzten — besteak beste, berek lagundurik — mukurrurainoko erdara sartzeak ikusi eta pairatuz gero, badakusagu, bai, nola ahalmenik gabeko izkuntza burjesa"); [adlag.]: mukurru 5: Eskual 1904 ("Bi estai gora, bietan jendea mukurru"); Otoizlari 1971 ("Sabin Salaberri amaraiotar apeza zen kantarien buru; bainan eliza mukurru-bete hortan nor etzen kantari?"); Herr 1973 ("Pierre Narbaitz kalonjearen hitzaldiko eskola mukurru betea zen"); Herr 1983 ("Plaza mukurru betea baitzen, sutan zagon, deneri esku zartak nasaiki emanez"); X. Olarra ("Atzekaldean irekia zen eta aurrez-aurre izpiliku multzo bat zeukan, lore zuri eta morez mukurru"); mukurutu 3 ager.: Vill ("Arimako mugak eta neurriak mukurutuak zeuden, aseak, ezpaiñetaraiño beteak, alde orotatik gaiñezka zeriola poza, gozoa, alegrantzia"); Gte 2 ("Langilearen produktotik langilea mantentzeko (bera ta bere sendia) behar diran gastuak kenduta, beste irabazi guziak ugazaben kolkora dijoaz, ugazaben sakeletan mukurutzen dira"; "Horregaitik kapitala lan mukurutua da").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

mukurru : DFrec 2; AB50 ("huraño"); HiztEn ("ik. mukuru"); mukuru : DFrec 1; HiztEn (1 neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka; 2 neurri betearen gainetiko gehigarria); LurE (neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka; neurri betearen gainetiko gehigarria); mukuruka : HiztEn (Ipar. mukuru); mukururaino beteta : Euskalterm ("lleno hasta la bandera"); mukurutu : DFrec 1; AB38 1 (colmar); HiztEn-LurE (mukuru bete); mukurutze : LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

EuskHizt: †mukurru ik. mukuru; mukuru (1 neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka; 2 neurri betearen gainetiko gehigarria); mukurutu (mukuru bete); mukurutze // ElhHizt: mukuru (1 completamente, hasta los topes; 2 completo, colmo); mukurutu (colmar(se), llenar(se) hasta rebosar) // HiruMila: mukuru (1 complemento, colmo; 2 montón; 3 bulto enorme; 4 huraño, esquivo; 5 colmadamente, hasta los topes; mukuruka (colmadamente); mukurutu (1 colmar, llenar hasta rebosar, henchir; 2 acopiar; 3 complementar, completar) // EskolaHE: mukuru (neurriaren ertzetatik gora beterik, gainezka; neurri betearen gainetiko gehigarria; belarrarekin egindako bilduma); mukurutu (mukuru bete) // Lur EG/CE: mukuru (abarrotado, colmado); mukurutu (abarrotar, colmar) // Lur EF/FE: mukuru (comblé, plein, rempli, bourré); mukurutu (combler, remplir, bourrer) // XarHizt: mukuru (comble, trop plein, surcroît); betea mukuru (AS: plein à ras bord); mukurutu (amonceler, combler) // Casve EF: mükürrü (1 comble; 2 abondance extrême, plénitude; 3 sommet, cime; 4 tas, monceau; 5 comble, qui déborde); mükürrüka (surabondamment); mükürrükatü (1 donner une mesure comble; 2 se garnir de fruits) // HaizeG BF: mukurru (comble; sommet, tas); mukurruki (pleinement); mukurrutu (combler, amonceler, remplir) // Lh DBF: mukurri (surabondamment, v. mukurru); mukurru (1 comble, surcroît; 2 comble plénitude, abondance extrème; 3 tas, morceau; 4 cime, tête, sommet; 5 comble qui déborde); mukurruka (en donnant plus que la mesure); mukurrukatu (emplir une mesure comble); mukurruki (par mesure comble, pleinement); mukurrutu (1 combler; 2 fig.; 3 amonceler, s'amonceler) // DRA: mukurratu (colmar; II amontonar); mukurri (colmo; II sobreabundantemente, colmadamente); mukurrika (hasta el tope); mukurrikatu (llenarse completamente un árbol); mukurritu (colmar); mukurru (colmo, desborde; II colmo, conclusión, límite, complemento o perfección a que se llega alguna cosa; III colmado, rebasado, hasta los topes; IV montón, bulto enorme; V cima; VI rudo, zafio, huraño); mukurruka (colmadamente, a desbordar); mukurrukatu (llenar hasta colmar, llenar una medida colmándola); mukurruki (colmadamente, de sobra); mukurrusta (cresta); mukurrutu (colmar; II fig. III amontonar); mukuru (complemento, colmo); II adj. III montón); mukuruka (colmadamente, en abundancia); mukurutu (colmar: llenar hasta rebosar, henchir; II acopiar) // PMuj DVC: mukurrika (v. mukurruka); mukurrikatu (cargarse, llenarse completamente de frutos); mukurritu (colmar); mukurru (1 (c) colmo de los vasos, copete, rebosamiento; 2 (c) abundancia, gran cantidad; 3 (c) tonga, cúmulo, montón ordenado); 4 BN tomo, grosor, volumen; 5 BN mole, corpulencia, bulto grande; 6 ANG pletórico, demasiado lleno, cargado, repleto, colmado; 7 (c) huraño, esquivo, arisco); mukurruka (L plenamente, colmadamente); mukurrukatu (S atarugar, atestar, atracar); mukurruki (L colmadamente, sobreabundantemente); mukurrutu (1 amontonar, acumular, hacinar; 2 colmar, rellenar, atestar, atracar); mukuru (1 (c) colmo; 2 AN montón, acervo; 3 (c) gran abundancia; 4 (c) copete, colmo (de los vasos); 5 (c) complemento, colmo, perfección; 6 mukuru bete: lleno hasta el colmo, colmado, relleno, repleto); mukuru-berdintze (desmonte de broza, de un montón); mukuruka ((c) a espuertas, a carretadas, a porrillo, a tutiplen; (c) mukuruka eduki: nadar en, abundar en; mukuruka bete: colmar, desbordar); mukurukatu (S atestar, henchir apretando); mukuru-lan (desmonte de broza, de un montón); mukurutu (cuajarse, llenarse, poblarse de).

Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

1 adlag. 2: hau da zorakeriaren mukurua!

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

azalpena osatuz: "... 2 iz. a): hau da zorakeriaren mukurua! b) 'pila'".

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "bi -rr- ekin: mukurru" (1993-02-20)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.