Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza motz bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

motz
1 adj. Ohi edo behar den bezain luzea ez dena. Ik. labur. Ile motz urdindua orraztu zuen. Lepoa motza du eta bizkarra betea. Gona motz gorri batekin. Galtza motzak. Mahuka motzetan. Pipa motz bat, beltz-beltza. Biderik motzena aukeratu. Esaldi motz bezain argigarria. Gizon motz, gazte, sendokotea. Laneko idi hoberenak motz eta lodiak dira. || (Adizlagun gisa). Motz eta laburkiro esana.
2 adj. (Denboraz edo iraupenaz mintzatuz). Bertso saioa oso motza izan zen. Gure bizialdia motzegia da.
3 adj. Nolakotasunen baten urritasuna agertzen duena. Nire jakinduria motza zer da, horien artean hitz egiteko? Irabazi motza. || (Adizlagun gisa). Motz agertzen dira, osatu gabe, zenbait aipamen.
4 adj. Kamutsa. Ik. eskumotz; besomotz; hankamotz. Nire luma motza zorrozteko.
5 adj. Abereez mintzatuz, adarmotza; landareez mintzatuz, adarrak moztu zaizkiona. Bestela zabiltza Hernio aldeko ahari motzen antzera. Ahuntz motza. Zuhaitz motz batzuen gerizan.
6 adj. Adimen urrikoa. Euskaldun baserritar motzenak ere badakien gauza. Ziria sartu nahi didazu, baina ez naiz hain motza.
7 adj. Lotsatia. Berez lotsatia naiz eta jendearekin aurrez aurreko tratuan nahiko motza izaten naiz. Sariak eta ohorezko karguak eman zizkioten, baina hizketan eta harremanetan nerabezaroan bezain motza izaten jarraitzen du.
8 adj. bizk. Itsusia, zatarra. Gauza ederra dela adiskidetasuna, eta motza gorrotoa.

Esaera zaharrak

Beldurti denaren ezpatak punta motz. Ihabaliaren ezpatak punta motz, ahoa lanputs. Zurginaren etxea zotzez, zotzez ere motzez.

Aztergaia: motz

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau91
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-11-23 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: hotz eta motz ; eta adibidean jasoz motz gelditu esapidea.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

motz egin.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E204]: "adierak" (1993-02-20)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.