Euskaltzaindiaren Hiztegia

Euskaltzaindiaren Hiztegia

forma=mami 5 sarreratan aurkitu da.

mami

1 iz. Ogiaren, fruituen edo aleen barrualdea osatzen duen gai biguna, azalak estaltzen duena. Ogiaren mamia. Fruitu askoren azal saminaren barruan mami gozatsua egon ohi den bezala. Azal asko eta mamirik ez.

2 iz. Haragia (batez ere, hezur-en aurrez aurre). Hezur handiak ziren mami gutxirekin. Hiretzat mami gozoa eta pobrearentzat hezurra. Mami gizena, guria.

3 iz. Zerbaiten barneko zatia, zerbaiten muina edo funtsa. Bertutearen azala bai, baina mamirik ez duela. Gure herriaren izaera mamiz eta azalez bereganatu du. Itxura ederra eman diote liburuxkari, azal eta mami. Gatozen mamira. Mami-mamiraino joz gero. Barrenago eta mamirago baitzihoan bera. Bereizkuntza hauek baitira auzi osoaren mamia. Mamia behar baitu lirikak, eta mami joria, behin eta berriro irakurriko badugu. Eta Axularrek esaten zuenak badu oraindik indar eta mami. Hitzen eta esaldien mami ezkutua atzematea. Hitzez hitz itzultzea edota mamia zintzo gorderik azala aldatzea.

4 adj. Adiskide eta kidekoez mintzatuz, barru-barrukoa, lotura estukoa. Ik. adiskide min. Gaztetako adiskide mamia. Adiskide mami egin zitzaidan. Erregeren aholkulari mamia.

5 adj. Lurrez mintzatuz, gizena, oparoa.

6 iz. Gip. Gatzatua; gaztanbera. Kaikuko epelean mami bihurtzen da esnea.

bihotz-mami Jas. Bihotzaren zatirik barrenena, sakonena. Maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

adiskide

1 iz. Norbaiti adiskidetasunez lotua dagoen pertsona. Ik. lagun. Mikelen adiskidea da. Adiskideak gara. Adiskide bihotzekoa. Aspaldiko adiskidea. Adiskide leiala, zintzoa. Ez gara elkarren adiskide agertu beti. Bizitza gaiztokoen adiskidea. Adiskide ustekoak murgildu zuen putzuan. Asko zor diot Aingeru Irigarai adiskide zenari. Azkeneko hau adiskidea ez dakit, baina Vinsonen laguna zen. Bere adiskide Aita Rocco domingotarra zuela lagun. Gogaide ez baina bai adiskide.

2 iz. (Bokatibo gisa). Ikusi arte, adiskidea, beha iezaguzu zerutik!

3 iz. (Hedaduraz). Animalien adiskidea.

adiskide handi Adiskide mina. Haren adiskide handi batek, Portugalgo erregeak.

adiskide kutun Adiskide mina. Galdutako adiskide kutun hura egiazkoagoa baitzen amestutako jainko bat baino.

adiskide mami Adiskide mina. Amaren adiskide mami batekin.

adiskide min Barrukotasunez tratatzen den adiskidea. Ik. lagun min. Geroztik izan zaitut adiskide mina. Gramatikak baditu gure artean adiskide minak eta etsai amorratuak.

belarri

1 iz. Entzumenaren organoa; bereziki, organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan gertatzen dena. Belarriak apal atera nintzen, oihuen eta irrien azpian. Asto belarri-handia. Belarriak ernatu, ireki, zorroztu, eman. Belarriak itxi, tapatu. Belarriak erne dituela. Belarri batetik sartu eta bestetik atera. Begiak ikusi ez duena eta belarriak entzun ez duena. Belarriak ixten dituzte eta burua beste aldera itzultzen. Euskaldunen belarria ez dago punturik gabeko bertsora egina. Hots belarri-mingarriak. Albistea erregeren belarrietara heldu zenean. Ahotik belarrira aritzen diren bertsolariak. Belarriz eta entzutez, Benveniste baztertuz gero, ez naiz inoren ikasle izan. Belarrira mintzatu. Belarri bat emango luke hori lortzeko. Barne belarria.

2 iz. Musika-soinuak egoki hautemateko eta errepikatzeko gaitasuna. Ume-umetatik dakar horrek belarri ona. Belarri-gogorra izan arren, beti kanturako prest. Hauspoak baino belarri txarragoak ditu eta ordu guztietan kantari ari da.

3 iz. Zernahi gauzatan, belarri itxura duen zatia. Kirten eta belarri gabeko pitxerrak. Goldearen belarriak.

belarriak berotu Belarrondoan jo; errieta egin.

belarri belar, belarri-belar Sedum generoko landare hosto-mamitsua (Sedum sp.).

belarri gingil, belarri-gingil Belarriaren behealdeko irtengune mamitsu biribildua. Ik. belarri mami. Gazteak urrezko uztai txiki-txiki bat zuen belarri gingilean.

belarri-luze Ik. belarriluze2.

belarri mami, belarri-mami Belarri gingila.

belarri-motz Ik. belarrimotz2.

belarrira esan Norbaiti, belarrira hurbilduz, zerbait isilik esan. Amak semeari belarrira esan zion: "ardorik ez daukate". Belarrira esango dizut zenbat maite zaitudan. Heldu zion bizkarretik lagunari eta belarrira esan zion: (...). || Belarri ertzera esan.

belarri zulo, belarri-zulo Ezpeletar batek salatu dit belarri zulora.

bihotz

1 iz. Organo haragitsua, toraxean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena. Bihotz taupadak. Bihotz pilpirak. Bihotz barrunbeak. Bihotzeko mina.

2 iz. Organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua. Ik. bihotzondo. Joan zatzaizkit lurretik, baina ez gogotik, eta ez bihotzetik. Bihotzak dioen aldera itsu-itsuan daudenak. Bihotzeko arra. Bihotz-gogortasuna. Mariaren bihotz eztia. Bihotz handiko, zabaleko gizona. Bihotz suharra, amultsua. Ona zen, baina bihotz hilekoa. Bihotz onez. Bihotz osoz eskatu. Bihotza hunkitu, hautsi, erditu, beratu. Gogoeta bihotz-hunkigarri eta gogo-aberasgarriak. Bihotza erori. Bihotz eroria hitz on batek altxatzen du. Emakume hark bihotza ebatsi dio. Haren bihotza irabazteko. Bihotzak ematen dit bihar etorriko dela. Baina bihotzak dio, zoaz Euskal Herrira. Bihotz ukaldia. Bihotz ikara. Badu eleberri honek halako bere gisako bihotz isuri xamurra. Bihotz-erraietatik dariola mintzatu beharra. Atseginago zaizkigula sarritan, bihotz-bizigarriago, horrelako ardi galduen ibilerak. Dirdaiz eta liluraz jantzirik azaltzen zaigu, bihotz-begien betegarri.

3 iz. Oso maitea edo begikoa den pertsona. Ene bihotza! Ez egin negarrik, bihotza.

4 iz. Adorea, kemena. Bihotz on izan; nik garaituko dut mundua. Bihotz on!

5 iz. Zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia. Haltzak ez du bihotzik, ez gaztanberak hezurrik. Lurraren bihotzeraino. Neguaren bihotzean.

6 iz. Karta frantsesetako lau sailetako bat, bihotz gorri baten irudia ezaugarri duena. Biko bihotza.

bihotz-altxagarri adj. Adore ematen duena. Solas bihotz-altxagarriak.

bihotz belar, bihotz-belar Biri-belarra.

bihotz-bero adj. Kartsua, suharra. Beti izan ditugu bazterretan buru argiko gizakumeak, baita gizakume bihotz-beroak ere.

bihotz-berritu Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartu. Bihotz-berri zaitezte eta sinets berri ona.

bihotz berritze, bihotz-berritze Kristau erlijioan, bekatua ezagutu eta utzirik, bizitza berri bati ekiteko asmoa hartzea. Bihotz-berritzea ez da jaiotzen bekatariaren baitatik.

bihotz-bigun adj. g.er. Bihozbera.

bihotz-bihotzean bihotzean-en indargarria. Bihotz-bihotzean zaituzte beti zuen alaba kutun Itziarrek. Kezkak bihotz-bihotzean daramatza iltzaturik.

bihotz-bihotzeko adj. bihotzeko-ren indargarria. Santuarenganako maitasun bihotz-bihotzekoa. Anaia bihotz-bihotzekoak, arren eskatzen dizuegu (...).

bihotz-bihotzetik adb. bihotzetik-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzez. Negarra irteten zaio bihotz-bihotzetik. Eskerrak bihotz-bihotzetik.

bihotz-bihotzez adb. bihotzez-en indargarria. Ik. bihotz-bihotzetik. Horixe nahi luke bihotz-bihotzez.

bihotz-birika pl. Bihotza eta birikak. Odoleko eta bihotz-biriketako gaixotasunak.

bihotz damu, bihotz-damu 1 Kontrizioa. Ik. maite-damu. Aitortza ona egiteko bihotz damua behar da.

2 Erabateko atsekabea. Hirurok agertu genuen bihotz damua, gure artean ez zegoelako.

bihotzeko adj. Maitea, kutuna. Ik. bihotzeko. Zu zara ene bihotzekoa. Ene Jesus bihotzekoa! Adiskide bihotzekoa. Nire bihotzeko laztana. Bazekien ez zela inongo, ez zela inoren bihotzeko. Erabiltzen diren hizkuntzetan euskara maiteena, bihotzekoena, kutunena zen.

bihotz eman Adore eman. Horrek bihotz ematen dit. Beharko, karlistei bihotz pixka bat emango bazien.

bihotz-erdiragarri adj. Bihotza erabat hunkitzen duena. Oroitzapen bihotz-erdiragarriak. Zer bihotz-erdiragarriagorik aita-amen uztea baino? Zer ahal dateke pena penagarriagorik eta bihotz-erdiragarri erdiragarriagorik?

bihotzetik adb. Bihotzez. Ik. bihotz-bihotzetik. Jainkoari bihotzetik eskatu zion. Damu dut bihotzetik izenaren ondoan beste zertxobait ezin ipini ahal izatea.

bihotzetiko adj. g.g.er. Bihotzekoa.

bihotzez adb. Sentimendu edo maitasun osoz, gogo onez. Ik. bihotz-bihotzez; bihotz-bihotzetik. Ene emazteari, bihotzez. Beste zenbait, berriz, higuin ditugu bihotzez.

bihotzezko adj. Bihotzezko urrikalmendua. Bihotzezko maitasun egiazkoa.

bihotz-galdu da ad. Adoregabetu. Ez gaitezen bihotz-gal, goazen beti aitzina.

bihotz-garbi adj. Zorionekoak bihotz-garbiak, Jainkoa ikusiko dute-eta.

bihotz-gogor adj. Bihozgabea. Neron bihotz-gogor eta odolzalea.

bihotz-gozagarri adj. Bihotz-altxagarria.

bihotz hartu g.er. Adoretu.

bihotz izan Adorea izan. Ez du bere grina makurrei buru egiteko bihotzik. Baal-en aldarea lur jotzeko izan zuen bihotza.

bihotz-mami Jas. Bihotzaren zatirik barrenena, sakonena. Maite dut bihotz-mamiaren mamiraino.

bihotz sakratu Jesu Kristoren bihotza, haren gizatasunaren eta gizakiarenganako maitasunaren sinbolotzat hartzen dena eta eliza katolikoan gurtzen dena. Bihotz sakratuaren jaia. || Jesus eta Mariaren bihotz sakratuen ondran.

bihotz-ukigarri adj. Hunkigarria. Poematxo bihotz-ukigarria. Miresgarria eta bihotz-ukigarria da, politika aldetik, ikastolekin gertatu dena.

bihotz-ukitu du ad. Hunkitu. Zure hitzek bihotz-ukitu naute.

bihotz-zabal adj. Eskuzabala. Japonian eta hemen gizona, eta emakumea, izukaitz baino beldurtiago, prestu baino berekoiago, bihotz-zabal baino zitalago da.

bihotz-zabaltasun Eskuzabaltasuna.

bihotz zimiko, bihotz-zimiko Atsekabea, nahigabea; kontzientziako harra. Bihotz zimiko horrek ez dio bakean uzten.

Jesusen bihotz Bihotz sakratua; bereziki, Jesu Kristoren irudia, bularraldean bihotza agerian duena.

hezur

1 iz. Ornodunen hezurdura osatzen duten atal gogor eta zurrunetako bakoitza. Ugaztunen, hegaztien, arrainen eta narrastien hezurrak. Eskuko hezurrak. Erori eta hezur bat hautsi du. Hezurrak agertzeraino zigorkatua. Hezurretako mina. Lurpean ustelduko dira nire hezurrak. Hezur handiak, mami gutxirekin. Hezur iharra, ihartua. Hausten den hezurra sendatzen denean, gogortu egiten da. || Ni naiz hezur eta haragizkoa. || Bere herrira itzultzeko asmoa hartu zuen, bere ahaideen artean hezurrak uztera.

2 iz. (Hitz elkartuetan, lehen osagai gisa). Hezur ehuna. Hezur zelulak. Hezur giltzak.

3 iz. Arrainen bizkarrezurra. Bisigu baten hezurrean irristatu eta erori da.

4 iz. Hezurrekin egindako gauzakien gaia. Hezurrezko orratz eta jostorratzak.

5 iz. Fruitu batzuen hazia biltzen duen oskol gogorra. Gereziaren hezurra. Haran hezurrak.

hezur-beltz Ik. hezurbeltz.

hezur berri Batez ere pl. (Zenbait esapidetan, emakume bat haurdun dagoela adierazteko). Hezur berriak ditut: haurdun nago. Hezur berriak dauzkat; laster amona izango zara. Hezur berrietan dago.

hezur eta azal 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Ez daukat nire gorputzean hezur eta azala baino.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Hezur eta azal gelditzeko bidean zihoan emakumea.

hezur eta larru 1 (Gehiegizko argaltasuna adierazteko). Otsoak ez zuen hezur eta larru baizik.

2 adb. (egin, egon, gelditu eta kideko aditzekin). Oso argal. Ik. hezur-huts. Gizon multzo bat, hezur eta larru eginak. Begiak sartuak, eriak hezur eta larru.

hezur eta mami 1 adb. Erabat, oso-osorik. Ik. gorputz eta arima. Jainkoak hartua bezala nengoen hezur eta mami.

2 adb. Hezur eta mamiz. Horra neure aurrean, beraz, hezur eta mami, astrofisikari bat! || Itzal horien biziak ez dio batere zorrik hezur eta mamizkoen biziari: egiazkoen biziari.

3 Hezur eta mami izan: adiskide minak izan.

hezur-haragi pl. Hezurrak eta haragia. Baina iratxoak ez du, nik bezala, hezur-haragirik. Lo zegoen, bere hezur-haragiak atsedenari ematen.

hezur-haragizko adj. Pertsonez eta animaliez mintzatuz, benetakoa, hezur eta haragiz osatua. Hezur-haragizko gizakiak. Aipatzen dituzun idazle horiek hezur-haragizko gizonak ziren, zu eta ni bezalakoxeak.

hezur-huts 1 iz. Gizakien edo abereen hilotzen hezur mamigabe eta ihartua. Denborak zuritutako hezur-huts bat.

2 adb. Oso argal. Ik. hezur eta azal; hezur eta larru. Aurpegiak horitu eta hezur-huts egiteraino. Hezur-huts zegoen gizajoari, arnasa agortu zaio. || Hezur hutsetan gelditu: hezur-huts gelditu.

3 adj. Oso argala. Asto zahar eta hezur-huts bat.

hezur-mami Batez ere pl. Hezurrak eta mamia. Nork ez du sumatu goitik beherako astindua hezur-mamietan?

hezur muin, hezur-muin Batez ere pl. Muina. (Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz erabiltzen da). Ik. hezurretaraino. Hezur-muinetaraino beldurtu. Hezur-muinetaraino sartua dugun ustea. Negu mineko hotzikara hezur-muinetan nabaritzen.

hezurrak gogortu (Zahartasuna adierazteko). Hezurrak gogortu eta oinak baldartzen zaizkizunean. Hezurrak zaizkit gogortu, belarriak ere gortu; modu honetan, mutilzaharraren inbidia nork du?

hezurretaraino Sentimenez, sentipenez, usteez eta kidekoez mintzatuz, barne-barneraino. Beldurra hezurretaraino sartua zuten. Sinesmena hezurretaraino sartua. Hotzikara bat hezurretaraino sartu zitzaiona. || Hezurretarainoko izua.

Oharra: azken eguneraketa 2019-07-09

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • +34 944 158 144
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper