Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza inguruabar bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

inguruabar
iz. Zertzelada. Ik. zirkunstantzia 2. Halako kasuetan, inguruabar horiek kontuan harturik, elkarteak erabakiko du bien arteko auzia.

Aztergaia: inguruabar

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2011-02-08
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2005-01-11 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

inguruabar 18, gehienak Admin. eremuko testuetan: BAO 1990-1994 bitarteko 9 (adib.: "Merkatu-balioaren daitezkeen aldakuntzak biltzen dituzten unean uneko koefizienteak edo neurriak hartzea ahalbidetzen duten inguruabar ekonomiko-sozialak, kasua balitz"), EHAA 1989 ("Eskaintzak agertaraztea jendaurrean egingo da [...] baldin eta E.K.A.ren 100. atalean ohartemandako inguruabarrak gertatzen ez badira"), G. Piedra ("Kontzientzia kritikoa gauzen eta egitateen agerpena da, existentzia enpirikoan gertatzen diren bezala, hots, euren kausa eta inguruabar koerlazioetan"), NPAO 1994 ("hark kontutan izanen du inguruabar hori iharduketa programak garatzerakoan eremu baterako edo besterako proposatzen duen lehentasun ordenan"), L. Oihartzabal ("Era berean, Soziologiarako duen interesa adierazten du, psikoanalisiak inguruabar eta eskakizun sozialen garrantzia agerian jarri duen heinean, ez neurosien etiologian soilik, baita orohar subjektuaren bizitzan ere"), ZuzenbHizkera ("Inguruabar historikoek, politikoek, ekonomikoek eta soziologikoek guztion bizimoduan, baita epaileenetan ere, duten eragina benetakoa da"), Garuna ("Honelako inguruabarretan, bere umeak zaintzeko sena falta zitzaion ugaztunak ondorengo gutxi utz zezakeen"), MerkatZuzenb ("Hariari segiz, ondoko bi inguruabarrak azpimarratu behar dira"), EuropaBI ("Batzordeak zehaztuko du zein den, inguruabarren arabera Batzordeak egoki iritzi, eta Erkidegoko estatu horrek kopuru orokorrez edo diru-isunez ordaindu behar duen zenbatekoa"), ELTxostena 1998 ("Adierazi zuten, garai hartako inguruabar soziopolitikoak zirela medio, ez zutela urte haietan Gizarte Segurantzan kotizatzerik izan").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

inguruabar : Euskalterm 7 (zirkunstantzia sinonimoarekin) // Ez dugu aurkitu ap. DFrec, AB38, AB50, HiztEn, LurE.

Sektore jakin bateko informazioa

ik. EEgunk: zirkunstantzia: h. gora-behera, zertzelada, inguruabar, xehetasun // Admin. eremukoetan: inguruabar : AdminEL (circunstancia; + i. astungarri, aringarri, salbuesle) // Ez dugu aurkitu ap. AdmMila, AgAld hitz-bilduma, LurraldeAntol, HezkAdmin, EurItune.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

inguruabar : ElhHizt (circunstancia — Zuz.); HiruMila (circunstancia) // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bebil, baldin horren premiarik balego (eta cf. zirkunstantzia proposatua).

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Hitz hori sarritan erabiltzen da circunstancia azaltzeko eta ez dago zerrendan jasota'.

 - Erabakia: BAgiria (1997-10-31): 'Bigarren itzulirako uztekotzat jo dira [...] inguruabar'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2011-02-08) Onartu egin da forma eta bere soilean aipatuko da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Es bueno saber que cada vez que gastas una moneda para tu placer culpable, ayudas a alguien que lo necesita. Ice Casino es conocido por sus generosas campañas benéficas en toda Europa. ¡Pero no olvides jugar responsablemente!

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.